Nagoen lekutik: Urrutira joan gabe


2021eko uztailaren 28an
konstituzio zubia ez da askok nahiko luketen bezain luzea suertatu, halere asteburu arrunt bati baino probetxu gehiago ateratzeko modukoa izan da niretzat. Etxe inguruan nabilenean konturatzen naiz zenbat aukera dauzkagun urrutira joan gabe, eta hemen luzaro nagoenean berriz, alderantziz, kanpoko aukeraz baliatzeko gogoa sartzen zait.

Huesca, Nafarroaren auzokide

Paisaia aldetik gutxi dira munduan Nafarroa adinako aniztasuna eskaintzen duten lurraldeak, bere 10.000 kilometro koadroko azaleran denetarik dauka. Ondare kultural eta natural ikusgarria du. Negu partean ordea eskia da jende gehien Huescara erakartzen duen motiboa, udazkenean beharbada ehiza edo perretxikuak izango dira aitzakia. Nafarroa pasoko herrialdea bihurtzen da gehienentzat. Pirinioetako elurretara abiatzen diren askok eta askok Esa urtegitik aurrera egiten dute Jacaraino, han BI, SS, VI, NA matrikuladun kotxeak bertako HU dutenei gehitzen zaizkie eta hegoaldetik datozen Zdunei. Proportzioak neurtzen hasi gabe, batzutan pentsatu dut, hemengo bisitari horiek bertan erroldatuko balira Jacak alkate euskalduna ere izan dezakeela… Asteasun bizi den Jaca bertako lagun bati txantxetan hori komentatzen diodanean barrez amaitzen dugu. Gainera, bihotzez zera esaten diot: "Benetan herrialde zoragarria da zeuona, hemengoek sarritan bixitatu arren gutxi ezagutzen duguna".

Duela 30 urte ezagutu nituen Pirinioak estrainekoz, orduan astebururako motxila prestatzeak orain bi hilabetetarako poltsa prestatzeak baino zirrara handiagoa sortzen zidan. Azken zubi honetan orduko urduritasun eta emozio bera sentitu nituen, baina beste arrazoi batzuengatik.

"Transhumancia y Pastoralismo". Izenburu horrekin antolatu ziren topaketak abenduaren 4an, Puente La Reina de Jaca herrian. Egun bakarrean, ostegunean, ehun lagunetik gora bildu ginen bertan, partaideen artean denetarik zegoen, artzain, albaitari, kazetari, funtzionario, teknikari eta kurioso. Azken hauen artean egot eak beste guztiek esandakoa arretaz entzuteko aukera ezinhobea eskaintzen zidan, informazioa jaso eta parte "ez interesatua" izatea abantaila da horrelakoetan. Eztabaida eta iritzi ezberdinen aurrean objektibotasun gehixeago lor daitekeela iruditzen zait nahiz eta ezingo nukeen erabat baieztatu. Azken batean, han egotea, interesa eta kuriositatearen ondorioa ere bai baita.

Ostiralean, abenduaren 5ean, Mendi Astea inauguratu zuten Biescas herrixkan. Horrekin batera areto elegante bat ere bai. Han nuen hitzordua iluntzeko zortziretan. Laponiari buruzko diapositibak eman behar nituen. Garaiz joan nintzen badaezpada ere, ustekabe txikienak gauzak aldrebesten baititu norberak gutxien espero duenean. Hamalau urte nituela inguru haietan ibili izanak gerora Eskandinaviara joateko ateak ireki zizkidala iruditzen zait. Uste hori horrela azaldu nahi nien bertara hurbildu zirenei.

Biescas urte sasoi lasaian, 1.200 biztanleko herri kozkorra da. 10.000 lagun izatera irits liteke uda partean… puff!

Paraje zoragarri hauek disfrutatzeko asmoz etorritako 60 bisitari ez ziren inoiz etxera itzuli 1996.eko abuztuan. Hondamendi hark, kanpineko opor giroa urez eta heriotzez estali zuen. Biescas inoiz imajina zitekeen baino sonatuagoa egin zen zoritxarrez. Turismo bulego batek milioika euro gastatuta egin litekeen baino ezagunagoa tamalez.

Larunbatean goiz osoa libre neukan Jacan, kioskoan aldizkari eta egunkari batzuk erosi ondoren piztu zitzaidan trenaren asmoa. Periodikuetako batean Kaukasoko tren bat txetxeniarrek eraso zutela eta hildakoak 40tik gora zirela zioen. Beste batek Lleidara doan AHT zuen hizpide, izan ere Madriletik Lleidara 2 ordu eta 40 minututan iristen den tren azkarrak ez du 70 cm baino gehiagoko ekipaiarik ametitzen. Ondorioz, eskiatzera doazenen asmoak geltokian bertan zapuztu litezke. Nik abiadura handiko trena baino gustukoagoa dut lasai-lasai dabilena. Canfrancera joateko txartela hartu nuen. "Canfranero" deitzen diote inguruotan tren honi. Gaur egun inor gutxik hartzen du trena, baina garai batean Frantziarainoko bidea egiten zuen. Nazioarteko bide estrategikoa zen, zortzi kilometroko tunel batek gurutzatzen zituen Pirinioak alde batetik bestera. Azken urteotan bi aldiz burdinbidetik atera delako izan da egunkarietako berri eta nik gaur hirugarrenaren lekuko ez izatea espero dut. Ohikoa bihurtu zaigu kotxetik trena begiratzea, gehiegitan ikusten dugu errepidetik trenbidea… gutxiegitan aldiz, trenbidetik errepidea. Canfranc Estación ia-ia Canfranc herria bezain handia da. Canfranceko geltokia 1928an inauguratu zuten eta urte haietan Estatuko eraikin estali handiena zen ezbairik gabe eta Europako tren geltokien artean bigarrena. Ondo pentsatzen jarrita 250 metro luze dituen eraikina benetan handia da, hantxe daude aduanak, biltokiak, txartel leihatilak, itxaron gelak eta abar erabat abandonaturik. Goizeko 11:00etan 12:10 markatzen duen ordularia aspaldi dago geldirik. Aurten 75 urte bete dituen tren geltokia berriro martxan jarriko duen motorrak handia beharko du izan. Lokomotora eta bagoi bakarra, dena bat da tren honetan, ezin da jakin doan edo datorren. Edozein modutara ahal duzuenean aprobetxatu bertan ibiltzeko aukera, zenbat iraungo duen ez dakigu eta!

Nafarroan ez nintzen geratu harantza bidean, baina konpromiso bat neukan bueltarako. Zaraitzu eta Erronkariko Euskara Zerbitzuak diapositiba emanaldia antolatu zuen larunbat ilunabarrean Uskartzen. Iaz Espartzan egon ondoren aurtengo zitarako hitza eman nuen, hitza emanez gero hitzaldirako eguna eta ordua zehaztu genituen. Urtean zehar hogei biztanlera iritsiko ez den herrian ba ote du zentzurik ezer antolatzeak? Eta gaztelaniaz hitz egiten duten tokian euskaraz egiteak? Jone, antolatzailea urduri zegoen, neu ere antzera. Asteburuetan herriko jendea itzultzen da Iruñeatik eta bikoizten da Uskartzetarren kopurua. Gainera bailarako beste herrietara joandako hainbat bisitari ere hurbildu zen bertara. Guztira dozena pare bat lagun eta horien artean ezagunak ere bai. Hizkuntza nola moldatu horrelakoetan? Euskara ikasi nahian dabilen jendea bada inguruotan, gorrotatzen duena ere bai noski, nik jendea eroso senti zedin euskaraz eta gaztelaniaz egin nuen, errepikatu edo itzuli gabe ahal bazen. Informazio osagarria emanez. Euskara pittin bat ulertzen duenarentzat pozgarri izaten da eta motibagarri. Erdizka dakitenei gehiago ulertzeko gogoa sar dakieke, jarraitzeko ilusioa piztu. Hizkuntzarekiko sinpatia lortzea izan liteke xede eta ez hizkuntzatik uxatzea. Euskaldunok hizkuntza ulertzeko arazorik ez dugu izaten… tarteka egoera "ulertzen" izaten ditugu lanak.

Kotxea hartu eta etxera bidean jarri naiz, ordu pare bat bolantean Gipuzkoa aldera Tolosaraino. Gaugiro ederra dago, oskarbi eta ilargia ia betea. Etenik gabeko asteburua pasatzetik bueltan nekatuta, baina pozik. Bakarrik, isilik, pentsakor nator. Urruti geratzen zait aurreko larunbata. Nepaletik Madrilera hegazkinez iritsi eta handik etxera autoz gentozela Arandatik lainopean pasatu ginen. Orduerdi bat beranduago, leku berean, preso baten bi lagunek istripu larria izan zuten, bat hil eta bestea larri zauritua gertatu ziren. Handik astebetera, gaur, hamalau lagun hil dira auto istripuetan ordu gutxiren buruan... ez naiz nahi ordurako etxera iritsi!

Biharamunean, igandean, Durangora joateko gogoa/asmoa daukat... urteko egunik laburrenetan nola eduki liteke agenda hain betea! Edo hobeto esanda, nola eduki liteke hain beteta edukitzeko suertea!


Azkenak
Osakidetzan egiturazko eta egiazko konponbideak eskatu dituzte Gasteiz, Bilbo eta Donostian

Milaka pertsona kalera atera dira larunbatean, Eusko Jaurlaritzari eta Osasun Sailari "konponbide errealak" eskatzeko, Osakidetzaren arazo estrukturalak konpon ditzaten.


Aroztegiari ezetz esan dio jende oldeak Iruñean, eta auzipetuen absoluzioa eskatu du

Milaka eta milaka lagun elkartu dira larunbat bazkalondoan Iruñean, Baztango Aroztegiaren makroproiektuari aurkakotasuna adierazteko eta maiatzean epaituko dituzten zazpi auzipetuen absoluzioa eskatzeko. Bideoz grabatu dugu amaiera ekitaldiko hitzartzea [albistearen... [+]


Bonus track: non dago saria?

Jan-edanean zeuden denak, itxuraz alai, baina baten bat urduri zebilen aperitibo eta aperitifa artean. Bigarrenez jasoko zuen saria, baina eskuetan edukiko zuen lehenbizikoa izango zen. Eta urduri zegoen, oroigarriak bulegora heldu beharra zeukalako, joder. ARGIA Sariak ez dira,... [+]


Argia Sarien kronika
Galga azkartasunari

Gauzak bizi eta azkar aldatzen badira ere, zenbait kontu ez dira aldatzen: Argia Sarien ekitaldia da horietako bat. Horixe esan dio kronikagile honi beharrera etorri den kanpoko kazetari batek, ARGIA asko aldatu dela esatearekin batera, sari-banaketa hasi aurretik. Onerako ari... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Interneteko Argia Saria: Oroibidea

Galtzaileen herri ondarea sarean jartzeko erakunde publiko batetik egindako ahaleginagatik, ahots gabeen ahotsa entzuteko aukera emateagatik, eta batez ere, Nafarroak aitzindari izaten segi dezan oroimen historikoa berreskuratzeko bidean, Interneteko Argia Saria Nafarroako... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Banatu ditugu euskarazko komunikazioaren 2025eko Argia Sariak

Sei sari banatu ditugu aurten: ikus-entzunezko saria EITB Kultura telebista saioari eman zaio, prentsako saria Irutxuloko Hitza Donostiako hedabideari, entzunezko saria BaDa!bil podcastari, interneteko saria Oroibidea bilatzaileari eta komunikazio kanpaina onenaren saria Altxa... [+]


2025-01-31 | ARGIA
ARGIAko lantaldearen mezua: Mundu ilunean, ARGIA gehiago

Onintza Irureta Azkunek egin du hitzartzea ARGIAko lantaldearen izenean:

"ARGIAko komunitatea osatzen duten milaka lagunetako batek berriki adierazi digu batzuetan ARGIA iluna dela, barruak mugiarazten dizkion albiste gogorrak daudela. Lan ona egiten dugula, baina... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Urteko kanpaina onenaren Argia Saria: Altxa Burua

Seme-alabek lehen mugikorra izateko adina atzeratzeko eskolaz eskola egindako lanagatik eta lortutako emaitzengatik, ikastetxeak mugikorrik gabeko arnasgune izateko borrokagatik, kanpaina onenaren Argia Saria guraso elkarteek osaturiko Altxa Burua ekimenarentzat izan da... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Merezimenduzko Argia Saria: Ene Kantak

Hamabost urteotan gazteenen artean euskara sustatzeko egindako lanagatik eta lortutako arrakastagatik,  Merezimenduzko Argia Saria Ene Kantak proiektuarentzat izan da. Saria Nerea Urbizu, Fermin Sarasa eta Jesus Irujok jaso dute.


2025-01-31 | ARGIA
Entzunezko Argia Saria: BaDA!bil podcasta

Entzunezko Argia Saria BaDA!bil podcastak jaso du, Hiru Damatxo ekoiztetxeak ekoitzitakoa, eta Gerediaga elkarteak eta EITBk finantzatutakoa. Podcastak kulturgintzan dabiltzan lau mahaikidez osaturiko bost mahai inguru jaso ditu Durangoko Azokaren bueltan. Saria jaso dute Amets... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Prentsako Argia Saria: Irutxuloko Hitza

Prentsako Argia Saria Irutxuloko Hitza-rentzat izan da, eskuin muturraren igoerari egindako jarraipenagatik eta talde erreakzionarioen benetako aurpegia erakusteko kalean hor egoteagatik. Aurten 20 urte beteko ditu Donostiako hedabideak. Aizpea Aizpurua, Andrea Bosch,... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Ikus-entzunezko Argia Saria: EITB Kultura

EITB Kultura telebista saioak jaso du Argia Saria euskal kulturgileen lana bistaratzeagatik, Euskal Herriko txoko guztietako proiektuak telebista publikora ekartzeagatik, eta egiten duten kalitatezko ikus-entzunezkoagatik. Saria Leire Ikaranek eta Kerman Diazek jaso dute, Berde... [+]


Calexit, Kaliforniaren independentzia bilatzen duen ekimena

Ekimenak erreferendum eskaera egin du eta Shirley Weber estatu idazkariak onartu. Orain, prozesuari jarraipena emateko, 546.000 sinadura lortu behar dituzte datorren uztailerako. Marcus Evansek egin du eskaera.


Eguneraketa berriak daude