Historiaren haize berriez baliatu

Bi ikerlan erraldoik arakatu zituzten 2001. urtean euskararen egoera eta bilakaera Euskal Herriko lurraldeetan: Euskararen Jarraipena III. Euskal Herriko Soziolinguistikako Inkesta 2001 eta Euskararen erabileraren kale neurketa IV. Bi ikerlan horien metodologiak eta edukiak zeharo ezberdinak izan arren, ondorio bat dute komun: argi utzi dute azken urteotan euskararen erabilerak soilik EAEn egin duela gora, Nafarroan mantendu eta Iparraldean behera egin duen bitartean. Hala ere, EAEn lortutako emaitzek ez dute hizkuntz egoeraren iraultzerik aurreikusten, ez epe laburrean, ezta ertainean ere.

Diagnosi hori burutu eta gero, horrela genion Jakin aldizkarian: «Zalantzak sortarazten dizkigu EAEko erabileraren bilakaera horrek: emaitza horiek lortzeak horrenbeste borroka, izerdi, ahalegin eta neke merezi ote du? Bai, dudarik gabe, horrelakorik ezean Iparraldeak darraion bide berdintsuari jarraituko geniolako. Bigarren galdera bat: «Zer aldatu behar dugu euskararen iraupena behin-betiko bermatzeko? Izan ere abiadura motel horretan jarraituz gero, euskara luzaroan egongo da hilzorian». (Jakin 138).

Idazlan horretan pare bat proposamen luzatzen bagenuen ere, hemen beste ikuspuntu batetik nahi diogu arazoari heldu.

Egia da bide berriak urratzen hasi dela jada. Adibidez, Euskal Herriko 80 enpresa eta 43.687 langile euskararen normalkuntzan murgildurik daude, Artez, Elhuyar eta Emun enpresek duela gutxi jakinarazi ziguten bezala.

Kopuru hori handia edo txikia izan daiteke, ikuspuntuaren arabera. Handia, duela gutxi arte lantegietan halako plangintza baten peko batere langilerik ez zegoelako. Kopuru txikia da, bestalde, plana horietatik kanpo gelditzen den langile andanarekin alderatuta.

Dena den, ikuspuntu kualitatibo batetik begiratuta, lan munduan emandako urrats hori sendoa da. Izan ere, euskara lantegietan sartzeko garai batean egin ziren lehenbiziko saioek estropezu eta kostua baino ez zekarten enpresarientzat: euskarazko eskolak lanordutan antolatu eta enpresak ordaindu; idatziak euskaratzeko denbora eta kostua... Hau da, euskara normaltzeko planteamendua zeharo kontrajartzen zen enpresa guztien filosofiarekin.

Egungo planteamenduaren arabera, aldiz, euskara lan-munduan sartzea abantaila da enpresentzat, bi arrazoi hauengatik: a) euskara erabili nahi duten bezeroei enpresa nahiz pertsonak izan, dagokien zerbitzua euskaraz eskaintzen zaielako; b) langile euskaldun euskaltzaleei euren lanpostuan gusturago jarduteko aukera ematen zaielako.

Ezin dugu ahaztu bi eremu horiek (bezeroen nahia asetzea eta langileak pozik izatea) EFQM kalitate-eredu europarraren baitan lantzen diren esparruak direla. Bistan da, beraz, euskararen aldeko oraingo planteamendu hori guztiz bat datorrela enpresa aurrerakoien ikuspuntuekin; historiaren haizeekin, hain zuzen. Horregatik, halako planaren bat abian jarri duten enpresen artean izen handiko batzuk aurkitzea ez da kasualitate hutsa izango (Arthur Andersen, MCC, CAF, LKI...).

Guztiz egokia da ekoizpen-harremanen bihotzean erein den hazia, baina ez nahikoa, lan-mundutik haratago zabaltzen diren gizarte eremuak oso zabalak direlako. Gakoa da jakitea zer-nolako eremutan eta estrategiekin jardun behar den.

Azti-lan horretarako, historiak darraion bideari erreparatu beharko zaio: nolako joera historikoak, halako aukerak euskararentzat. Alderantziz jokatuz gero, hau da, korrontearen kontra igeri eginez gero, itota bukatzeko arrisku handia du gure hizkuntzak.

Zeintzuk dira, baina, egungo eta geroko joera nagusien giltzarriak? Erantzun mamitsuko baten bila Manuel Castells soziologoarengana jo dugu. Bere eskutik jakin izan dugu sortzen ari diren gizarte «informazional» berriak hiru harreman moten inguruan eratzen direla: «... las sociedades están organizadas en torno a procesos humanos estructurados por relaciones de producción, experiencia y poder determinadas históricamente». (Castells, 2001: 44. La era de la información: Economia, sociedad y cultura.[I. alea]. Madrid. Alianza).

Itxuraz, enpresetan abian jarri diren ekimen berriak Castellsek aipatzen dituen ekoizpen-harremanen muinean sartzen dira. Beraz, euskararen aldeko ahalegin horiek norabide egokia hartu dute, egungo gizarteko ardatz garrantzitsua den ekonomian ezin hobeto txertatu direlako.

Baina, Castellsek aipatzen dituen esperientzia eta botere harremanak ere baliatu behar ditugu, euskara gizarte berrien erdigunean kokatzeko. Adibidez, Castellsek gizarte berriak bereizten dituzten ezaugarri batzuk aipatzen ditu: teknologia berriak, globalizazioa eta gizarte sareak, estatu-nazioen eraldaketa, gizarte mugimendu berriak…

Horiek zehaztea, alabaina, ez da idatzi honen helburua, baizik eta ondokoa azpimarratzea: euskara horrelako gune aitzindarietan sartu ezean, garrantzia galtzen joango da, gizartean zeharo baztertua izan arte. Horregatik, gizarteko giltzarriak zeintzuk diren sakon aztertu beharko dugu, historiaren haize berriez lan-munduan bezala ahalik eta eraginkorren baliatzeko.


Azkenak
2024-12-19 | Leire Ibar
Ia urtebete daramate soldatarik gabe Bilboko ikastetxe bateko langileek, funts putre batek eraikina erosi ondoren

Scientia funts pribatuak Bilboko San Pedro Apostol eskola erosi, eta langileen eskubideak eta hezkuntzaren kalitatea hondatu dituela salatu dute. Bederatzi hilabete daramate langileek soldatarik gabe, eta Eusko Jaurlaritzaren esku-hartze eza kritikatu dute.


2024-12-19 | Gedar
Europan, pentsiodunen %13k jarraitu behar dute lanean

Erretiroa hartu berri dutenen %4,9k uztartu behar dituzte pentsioa eta lanen bat Espainiako Estatuan. Estonian %55 dira.


2024-12-19 | Axier Lopez
Palestinaren askatasunaren aldeko 10 orduko elkarretaratzea egingo dute Lekeition

Israel entitate sionista Palestinan egiten ari den "genozidio eta sarraski terrorista" salatzeko Lekeitioko hainbat eragilek txandakako hamar orduko elkarretaratzea egingo dute abenduaren 28an.


Ernairen kontrako 290.500 euroko isunak indargabetu ala nabarmen apaltzea onartu dute epaileek

Isunak baliogabetzeko helegitea jarri zuten Ernaiko gazteek eta arrazoi eman die epaileak. Naiz-ek eman du epaiaren berri eta ostegun honetan 10:30ean eginen du prentsaurrekoa Ernaik, zehaztapen guztiak plazaratzeko.


2024-12-19 | Julene Flamarique
TikToken karbono-aztarna Greziako urteko emisioa baino handiagoa da, ikerketa baten arabera

Sare sozialik opakoena da TikTok: ez du bere isurketei buruzko daturik argitaratzen. Gainontzeko sare sozialek baino gehiago kutsatzen du. 2030erako "karbono neutral" bilakatzeko konpromisoa hartu duela esana du.


Denboraren harrizko gurpila Iruñeko katedralean

"Pictura est laicorum literatura", utzi zuen Umberto Ecok idatzita, Il nome della rosa eleberrian. Irudien bidez mintzatzen da herria, hitzez baino maizago. Artearen funtzio narratiboa nabarmena da Erdi Aroko irudietan, egungo begiekin zail gerta daitekeen arren haiek... [+]


Sare sozialak
X utzita, nora joko dugu orain?

“eXodoa” gertatzen ari da egunotan sare sozialetan. Erabiltzaile ugarik X plataforma uztea erabaki –Elon Musk enpresariaren eskutik izandako eboluzio “toxikoaz” kokoteraino– eta Mastodon edota Bluesky-ra egin dute jauzi. Proiektu horiei begira... [+]


Ertzaintzaren euskarazko arreta bermatzeko eskatu dio Arartekoak Jaurlaritzari

Ertzain patruila batek hizkuntz tratu desegokia eman diela salatu dute Donostiako bi herritarrek. Isuna jaso zuten, behin eta berriz euskaraz artatuak izateko eskatu ondoren. Arartekoak kargu hartu dio Ertzaintzari.


Kilometro zero

Berriki Pierre Carles dokumental egile engaiatuaren azken lana ikusteko aukera izan dut. Guérilla des FARC, l'avenir a une histoire (FARC gerrilla, etorkizunak historia du) du izena eta Kolonbian mende erdi baino gehiago iraun duen gatazka armatuaren kontakizun... [+]


Alerta laranjak

Valentziako tanta hotzaren kudeaketa txarrak aldaketa ekarri du muturreko eguraldiagatik izan daitezkeen alerten inguruan, “neguko” lehenengo denboraldian agerian geratu den bezala. Hego Euskal Herrian ibaiek gainezka egingo zutelako mehatxuaren aurrean, hainbat... [+]


Eguneraketa berriak daude