Hiesa sendatzea nork merezi duen erabaki dezagun


2021eko uztailaren 27an
AllAfrica.com indar handiko komunikabide bihurtu da. Maurizio ugartean dago errejistratua, baina egoitzak Johannesburgo, Dakar, Abidjan and Washingtonen ditu. Esan daiteke Afrikako errealitatearen eta AEBetako herritarren arteko zubi lana egin nahi duela. Afrika osoko komunikabideen jarraipen zehatza egiten duenez, kontinente horretako eguneroko aktualitatea gertutik ezagutzeko gune erakargarria da.

Albiste, atal berezi eta dossierrez gain iritzi foro bat ere badu AllAfrica.com-ek, eta azken asteetan honako galdera hau dauka pausatua irakurleek beren mezuak igor ditzaten: «Nori eman behar zaio lehentasunez Hiesaren kontrako tratamendua?». Gai gogorra, baina erreala. Hona zergatik.

Saharaz beheko Afrikan 27 milioi pertsona heldu inguru bizi dira GIB/hiesarekin. Munduko Osasun Erakundearen aburuz, seropositiboak direnen %1ak baino ez du eskuratzen tratamendua: behar duten 4,1 milioien artetik 50.000k bakarrik.

Nazioarteko erakunde horrek 3 milioi pertsonarengana helarazi nahi ditu botikak 2005erako. Botiken prezioak behar bezain apal izatera iritsiko balira ere, osasun banaketa sistemak zabaltzea eskatzen du. Landa eremu askotan ez dago beharrezko tresneria eta zaintzaile kualifikatua duen ospitalerik, eta berdin hirietako auzo askotan.

«Derrigor pentsatu behar dugu »dio AllAfrica.com-ek foroko gaia aurkezterakoan» datozen urteetan tratamenduen eskuragarritasuna asko ugaritu arren, botikak lortuko dituzten pertsonak askoz gutxiago izango direla behar dituztenak baino. Eta tarte horretan, nori egokituko zaio eskuragarri dauden tratamenduak hartzea? Nola banatuko da erremedioak hartu ahal izatea? Ba al dago hain desesperatuki behar diren botikak zuzentasunez banatzeko modurik? Zuzenena gaixoen arteko aukeraketa zozketa bidez egitea ote da, Latinoamerikako zenbait herrialdetan »Txile eta Guatelamalan adibidez» egiten duten bezala, oso gogorra den arren? Ala erantzukizun hori ez hartzea da hobea?»

Zenbaiten ustez, tratamendua nori eman erabakitzea mediku eta sendagileen trebetasunaren esku utzi behar da. Honek esan nahi du onartzea tratamendua eskuratzeko aukera ezberdinak dituztela herritarrek, batez ere klinika egokiekiko hurbiltasunak eta botikak eskuratzeko ahalmenaren arabera, baina hala ere hori ikusten dute aukerarik garbiena.

Beste batzuen aburuz, lehentasunak finkatu behar dira estraina. Munduko Bankuak dio, adibidez, Malawiko eskulan profesionalaren erdia hil daitekeela hiesaz 2005erako. Medikuntzako profesionalak eta irakasleak dira kolpatuenak, armada eta poliziarekin batera. Bizi itxaropena herrialde horretan 36 urte arte jaitsi da. Gizartearen etorkizunerako estrategikoki garrantzizkoak diren pertsonei lehentasuna ematen ez bazaie, herrialde bat laster gera daiteke bere arazoak bideratu ezin dituela eta lur jotzeko puntuan.

Bada beste lehentasun kasu bat. Laguntzen ez bazaie, gizarte bateko kide ahulenak tratamenduetara iritsi ezinik geratuko dira. Nigeria eta Burundin, giza eskubideen aldeko ekintzaileek salatu dute haurrak kasik erabat kanpo geratzen direla hiesaren kontrako programetatik.

«Norbaitek esango du gizarte ingenieritza antzeko zerbait proposatzen dela horrelako lehentasunak markatzean, eta desmasiak gertatuko direla gainera. Badira gainera informeak argitzen dutenak nola gaur diren laguntza programetan osasun teknikari batzuk botikak sistema publikotik atera eta beren onura propiorako desbideratzen dituztenak, edo Zambian salatu den moduan, zaintzaileek eskupekoak onartu dituztela zerrendetan halako izen aurrerago pasatzeagatik. Emaiguzu zure iritzia".

Kopuruak eta pertsonak

Foroan orain arte parte hartu dutenen erdiak izango dira Amerika eta Europakoak, eta beste erdiak afrikarrak. Erantzunen artean, batzuek lehentasunak proposatzen dituzte: haurrak, haurdun dauden emazteak, osasungintzako teknikariak...

Beste irakurle batzuk oldartu egin zaizkio galderari, eta Munduko Osasun Erakundeari (MOE). New Yorketik Mike Fleshmann ziur dago MOEk ez duela bere helburua (3 milioi gaixorengana iristea) lortuko mundu aberatsaren bekaizkeriaz, eta lortuta ere beste bi milioi geratuko lirateke bazterrean.

Hegoafrikatik Petrida Ijumbak haserre idatzi du: «Nola izan daiteke hain harroa MOEko zuzendaria? Boto bila dabil akaso? Ikusten da gutxi ezagutzen duela Afrika. Ez da bizi izan lur jotako osasun sistema batean, komunikabide urrien, analfabetismo gero eta ugariagoaren erdian eta Afrika hondoratzen ari diren gose eta txirotasunean. Baina MOEko zuzendari jauna, 3 milioi ez da bakarrik zenbaki bat. Aitak dira, amak, senideak, lagunak, ezagunak, bizirik segitzeko ahaleginean egunero borrokan ari direnak. Beteko ez duzun promesa egitea lotsagabekeria da. Eta barkamena eskatzea zor diguzu».

Baina iritzi guztien artean, gordinena da Susan Endeshak Nairobitik igorri duen mezu laburra: «Non eskura daitezke botika horiek hemen, Kenian?».


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hegoafrika
Sei herrialde gehiago Brasil, Errusia, India, Txina eta Hegoafrikak osatutako aliantzan

Brasil, Errusia, India, Txina eta Hegoafrikak osatutako aliantzak Johannesburgon egin duten azken goi-bilerako eztabaidagai nagusia izan da partaide gehiago onartzea. Saudi Arabia, Arabiar Emirerri Batuak, Iran, Egipto, Argentina eta Etiopia gonbidatu dituzte.


2022-03-21 | ARGIA
Amazonen Hegoafrikako egoitzaren obrak geldiarazi dituzte, indigenen eskaerak aintzat hartu ez direlako

Patricia Goliath epaile hegoafrikarrak  eman du agindua Amazon konpainia Lurmutur Hirian eraikitzen ari zen egoitza eta biltegiaren obrak geldiarazteko, khoisan komunitate indigenen aldarrikapenak aintzat hartu ez direlako. Salatu dutenez, Amazon "lur sakratuetan"... [+]


Omikron leherketa: pandemiaren amaiera urrunago edo gertuago?

Covid aldaera azkar zabaldu da mundu osoan Hegoafrikan azaroan atzeman zenetik, eta estuasunean jarri du beste behin herrialde gehienetako osasungintza, kasu honetan batez ere lehen arreta –Euskal Herrian 40.000 positibo zenbatu dira astebetean–. Aitzitik, hainbat... [+]


Desmond Tutu apartheidaren kontrako sinboloa hil da

Hegoafrikan segregazio arrazistaren kontra borrokatu zuen Desmond Tutu artzapezpikua 90 urterekin hil da Lurmuturreko Hirian. Bakearen Nobel Saria jaso zuen 1984an, apartheida ezabatzeko egindako lanagatik. Hegoafrikako Gobernuak astebeteko dolu ofiziala iragarri du eta mundu... [+]


2021-11-30 | ARGIA
Omicron aldaera identifikatu duen medikua: “Sintomak ezberdinak baina arinak dira”

Omicron aldaeraz Hego Afrikako agintariak ohartarazi zituen Angelique Coetzee medikuak dio sintomak "ezohikoak baina arinak" direla. Neke handia da deskribatu duen sintoma, eta gaixo horiek ez dute usaimenik ez dastamenik galdu.

 


PODCAST #68 | N|uu hizkuntza zahar eta paregabea ez du harekin eraman nahi Katrina Esauk

Hegoafrikan sustraituriko San komunitatekoa da Katrina Esau; okupazioak, kolonizazioak, Apartheid zein neokolonizazioa pairaturik, bidean anitz utzi behar izan duen komunitatekoa. Tartean, N|uu haien ama-hizkuntza.  88 urterekin N|uu mintzo duen azken hiztuna da eta... [+]


N|uu hizkuntza zahar eta paregabea ez du harekin eraman nahi Katrina Esauk

Hegoafrikan sustraituriko San komunitatekoa da Katrina Esau; okupazioak, kolonizazioak, Apartheid zein neokolonizazioa pairaturik, bidean anitz utzi behar izan duen komunitatekoa. Tartean, N|uu haien ama-hizkuntza.  88 urterekin N|uu mintzo duen azken hiztuna da eta... [+]


‘Mac’ Maharaj
"Askatasuna ez da zapalduarentzat bakarrik, zapaltzailearentzat ere bada"
“Hasieratik ikusi nuen Mac arazo txiki bat izango zela guretzat kartzelan. Gogorra zen, zaindariei erantzun egiten zien, azkarregia zen, beti punta atera behar, argumentatiboegia, ez zizun puntu batean ere etsiko nahiz eta eztabaida aspalditik irabazia izan. Bere onerako,... [+]

Noiz hasi ginen “pentsatzen”?

Hegoafrikako Ekialdeko Lurmuturrean hezurrez egindako gezi punta bat aurkitu zuten 60ko hamarkadan, baina oraintsu jakin da tresnaren datazioaren emaitza: piezak 60.000 urte dauzka.


2020-05-12 | ARGIA
OMEk ohartarazi du HIESarekin lotura duten heriotzak biderkatu egin daitezkela pandemiak iraun bitartean

Pandemiak eragin duen txerto eta oinarrizko medikamentuen eskasiagatik, Osasunaren Mundu Erakundeak esan du Afrikan milioi erdi bat pertsona hil daitezkela HIESarekin zerikusia duten gaitzekin, Democracy Now hedabideak jaso duenez.


Mediku brigada berria bidali du Kubak Hegoafrikara

216 osasun-langile kubatarrez osatutako brigada heldu da igandean Hegoafrikara, herrialdeak koronabirusarekin laguntzeko eskatu eta gero. Afrikara bidalitako laugarren brigada kubatarra da Hegoafrikakoa.


Hiru asterako itxiko dute Hegoafrika ere

Ezinbestekoak diren lanbideak izan ezik, gainontzeko guztiak uztiko ditu bertan behera Hegoafrikak. Militarrak eta poliziak izango dira itxialdia betetzen dela ziurtatzeko arduradunak.


Eguneraketa berriak daude