Euskal kazetaritzaren berpizkundea gerra bezperako Iruñean


2021eko uztailaren 16an
Nafarkaria itxi zenean pentsatu zuen Joxemiel Bidadorrek polita izanen litzatekeela XX. mendeko Nafarroako euskal testu periodistikoen antologia bat prestatzea. Egunkari eta aldizkari zaharren bidezko halako ehun urteko bidaia bat, hasi 1901etik eta 2000raino. "Bitxia baita; XX. mendean oso gutxi dira Nafarroan euskal prentsarik gabeko garaiak. Gerra bukatu eta 1960ra bitartean ez zen ia ezer egon, baina handik aurrera ere, diktaduran, Principe de Viana aldizkariak ateratzen zuen euskarazko gehigarri bat. Mende osoan badago euskal kazetaritza bat Nafarroan, edo gehiago, Iruñean".

Mende oso baten antologia kalean ikusteko amets txiki horrek orain bi urte eman zuen lehen urratsa. 1910 baino lehenago ia ezer aurkitu ez zuenez, 1910tik 1920rako euskarazko artikuluen bilduma argitaratu zuen Bidadorrek. "1910tik aurrera Iruñeko giro periodistikoa nahiko majoa zen. Aukera politiko bakoitzak bere egunkaria zuen: integristek La Tradicion Navarra, eskuinak El Eco de Navarra eta Diario de Navarra, karlistek El Pensamiento... Eta oso gauza bitxia gertatu zen: 1911-1912 inguruan euskal testuak ugaritzen hasi ziren egunkari horietan. Ez dakit zergatik. Agian 1911n EAJ Napartarra aldizkaria publikatzen hasi zelako? Baliteke hari kontra egiteagatik hasi izana". Kontua da euskal kazetaritza bere lekutxoa aurkitzen hasi zela. Eta lekutxo horretan euskaraz idazten zuten kazetarien izenen zerrenda luzatzen hasi zen: Larraundi, Larreko, Joxe Agerre...

Baina 1920a iritsi zenean, atzera euskal testuak desagertu egin ziren egunkarietatik. Napartarra 1919an itxi zen, eta EAJren astekari berria, Amaiur, ez zen zabaldu 1932a arte. Bitarte horretako euskal kazetaritzaren hutsunea 1923an sortu zen La Voz de Navarra egunkari jeltzaleak bete beharko zukeen, baina ez zuen hala egin. Eta La Voz-ek euskaraz ezer publikatzen ez zuenez, gainontzeko egunkariek ere isildu egin zuten euskara. Hori dela eta, 1920tik 1930era bitartekoa isilik pasa da Joxemiel Bidadorren antologian ere. Eta bigarren liburua 1930etik 1936ra arteko testuz osatu du oraintsu.

Hogeita hamarreko hamarkadako berpizkundea

1932an Joxe Agerre euskal idazlea Sevillatik Iruñera itzuli zen. Itzuli orduko La Voz de Navarrako zuzendaritza hartu zuen, eta euskarak bultzada baten beharra zuela ohartuta, egunero atal finko bat sortu zion: Egunekua. Alexander Tapia Perurena poeta leitzarra arduratzen zen euskarazko testuak bilatzeaz. Bestalde, mende hasieratik Iruñean euskarazko klaseak ematen jardunak ziren, Campion, Joxe Agerre eta Lertxundi. Baina irakaskuntza lan hori benetako fruituak ematen hasi zen Jesus Aranzadik hartu zuenean maisutza. "Aranzadiren klase haietatik euskaldun berri talde bat sortu zen, eta horrekin euskal giro bat. Harrobi hark balio zuen, ez bakarrik idazteko, baita irakurtzeko ere, eta hori oso garrantzitsua zen aurrekoek idatz zezaten".

Euskal kazetaritzaren berpizkundea izan zen. Hamar urte lehenago bizpahiru euskal idazle baldin baziren, 1930etik aurrera hiru idazle belaunaldi izan ziren: "Batetik zeuden Teodoro Arburua, Larreko, Manezaundi, herrietatik Iruñera bildutako euskaldun zaharrak. Bestetik, hauen seme edo senitartekoak: Joxe Agerre, honen anaia, Aingeru Irigarai... Idazle hiritarrak ziren, jende kultua; medikuak, kazetariak.... Eta azkenik Aranzadirekin euskara ikasi zutenetatik hirugarren belaunaldi bat sortzear zegoen. Denak Iruñean jaio eta haziak ziren eta familia erdaldunetakoak izaki euskaraz ere bertan ikasi zuten".

Hogeita hamarreko hamarkada oparoa izan zen, horretaz. Eta aberastasun hori aurki liteke Joxemiel Bidadorren bigarren antologian. Aurki liteke, hiru idazle talde haiek zertan egiten zuten talka. Izan ere, Manezaundik bere Luzaideko euskara zuen, eta Larreko ere Zaraitzuko euskarari, Erronkarikoari, eta Iparraldekoari oso atxikia zen. Horiek nahasiz, nafarrera bat proposatzen zuen. Aldiz, gazte taldean, euskaldun berriak eta, gipuzkerari lotuago zeuden, euskaraz ikasteko metodoak hori zuelako oinarrian. Beraz, euskarak batzen zituenak, euskarak berak zituen bereizten, eta oso eztabaida interesgarria piztu zen. Idazle gazte berri horien anparoan giro literarioa ari zen zabaltzen, belaunaldi bat sortzear zegoen... Baina 1936ko uztailaren 18an gerra hasi zen. Eta akabo eztabaidak, giro literarioak eta sortzear zeuden belaunaldiak. Iruñeko egunkarietako euskara isildu egin zen, handik hirurogei urtera Nafarkaria isilduko zen bezala.

Artxiboetako dantzaria
Joxemiel Bidadorren aitonak zerbait ba omen zekien euskaraz. Baina, gerrak, urteek, diktadurak, belaunaldiek... Denborak ahaztu egin zuen euskara eta Joxemiel etxe erdaldun batean jaio zen Iruñean. Kaputxinoek lagunduta denboraren aurka borrokatu, eta euskararen jabe egin zen mutikotan. Euskara bereganatu zuenean, dantzan hasi zen. Hankak batera eta bestera ikusteak eskuei halako egonezin bat sortu zien, eta paper zaharren artean aztarrika ibiltzeko gogoa sartu zitzaion barreneraino. Unibertsitatera bidean euskal filologia ikastea pentsatu zuen. Bide hura korrituta, mingaina, hankak, eta eskuak elkar lotuz, "XVII. eta XVIII. mendeko euskal idazleek dantzarekin erakutsi zuten jarrera" aztertu nahi izan zuen tesian. Baina tesia bukatu gabe utzi, eta Nafarroako literatura historikoa arakatzen hasi zen. XVIII. menderaino egin zuen jauzi, eta testu inprimatuen artxibotik artxibora pika eta ebats XX. menderaino etorri da.
Aztarrika ibilian ateratako lur guztiarekin Nafarroako literaturari eraikuntza bat baino gehiago egin dio. Joxe Agerreren eta Alexander Tapia Perurenaren olerkiak emanak ditu argitara. Diario de Noticiasen eta Nafarkarian ere Nafarroako literatura zaharraren istorioak kaleratu izan ditu astero-astero. Eta euskal nazionalismoaren sorrerak Nafarroan sortu zuen giroak liluratuta bi antologia plazaratu ditu. Lehena Euskara Iruñeko Kazetaritzan (1910-1920) orain bi urte argitaratua. Eta bigarren antologia joan den azaroan argitaratu berria du: Euskara Iruñeko Kazetaritzan (1930-1936). Agian, aitonak irakurriko zituen bakarren batzuk.


Azkenak
Frantziako Estatu Kontseiluak Palestinak irabaziko du Kolektiboaren desegitea onartu du

Okzitaniako Tolosako elkartea da aipatu kolektiboa eta Frantziako Gobernuak dekretuz desegin zuen 2022an. Orain Estatu Kontseilua gobernuaren erabakia egokia dela berretsi du.


Izan, badira salbuespen legeak, bai horixe!

Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.

Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]


Zedarriak, armagintza, zoru etikoa eta langileok

Duela gutxi think tank izateko jaioa omen den Zedarriak bere 6. txostena aurkeztu zuen. Beren web orrialdean azaltzen dutenaren arabera, zedarriak ebidentea ez den bidea topatzeko erreferentziak dira. Hots, hiru probintzietako jendarteari bidea markatzeko ekimena. Agerraldi... [+]


Eskoziako Lur Garaietan otsoa sartzea klima-larrialdirako onuragarria izango dela iradoki dute

Eskoziako Lur Garaietara otsoak itzularazteak basoak bere onera ekartzen lagunduko lukeela adierazi dute Leeds unibertsitateko ikertzaileek.. Horrek, era berean, klima-larrialdiari aurre egiteko balioko lukeela baieztatu dute, basoek atmosferako karbono-dioxidoa xurgatuko... [+]


Ágredok dioenez, zortzi bat ordu eman zituen ziegako zoruan etzanda Ertzaintzak ospitalera eraman aurretik

Karen Daniela Ágredok dioenez, atxilotu zutenean berak ez zuen ertzainik zauritu, haiek lurrera bota zuten eta konortea galdu zuen. Ondoren, Ertzaintzaren komisariaren zoruan iratzartu zen eta handik ospitalera eraman zuten.


Hiuzz + Bloñ + Adur
Lete ravero bat Iruñean

Hiuzz + Bloñ + Adur
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Iruñeko Aitzina tabernan (Egun Motelak kolektiboa).

--------------------------------------------

Larunbat goiza Iruñean. Neguko eguzkitan lanera doazen gizon –eta ez gizon– bakarti batzuk... [+]


Lorpen baten berri: Nafarroako Museoan Irulegiko Eskua euskaraz bisitatu daiteke

Hizkuntz Eskubideen Behatokiak jaso ditu kexak: bisita gidatuak gaztelania hutsean, eta sarrerako zerbitzuetan ere bai. Bitxia da kontua: baskoien mintzairaren hitzak dituela uste den brontzezko objektua ikustera joan... eta azalpenak gaztelaniaz. Kexek eragina izan dute, eta... [+]


Bideojokoen erabilera handitu egin da helduen artean, Ipsosen arabera

Julen Linazaroso Macsonrisas-eko kideak azaldu duenez, sari-bolek, harrapakin-kutxek eta enparauek bideojokoetan ordu gehiago jokatzea dute helburu. 35 eta 64 urteko pertsonen artean bideojokoen erabilerak gora egin du 2023tik 2024ra, Ipsosek emandako datuen arabera.


2025-02-21 | Euskal Irratiak
Boliviako laborari talde bat sustengatuko dute Xiberoatik

Zubiak eraiki Xiberoa eta Boliviaren artean. Badu jadanik 16 urte Boliviaren aldeko elkartea sortu zela Xiberoan. Azken urteetan, La Paz hiriko El Alto auzoko eskola bat, emazteen etxe baten sortzea, dendarien dinamikak edota tokiko irrati bat sustengatu dituzte.


Osasunbidean 11 medikuk 17.000 euro irabazten dituzte hilero

Ostegunean egoera hori ikertzeko eta zuzentzeko eskatu dio EH Bilduk Nafarroako Gobernuari legebiltzarreko osoko bilkuran. UPNk eta PPk bat egin dute eskaerarekin, eta Osasun Departamentuak urtebete du ikerketa gauzatzeko.


Eguneraketa berriak daude