Elitekoak baina ezezagunak

  • Asier Urdanpilleta añorgarra Gipuzkoako Kros Txapelketa prestatzen ari da orain eta Gaizka Itza muxikarra berriz, mendiak zuritu diren honetan eskiak jantzita dabil astebururo.Duela hilabete gutxi munduan zeharreko mendietan zebiltzan korrika biak. Txapeldunen Ligako final zortzirenetan ez dira sartu, baina Munduko Mendi Maratoien Txapelketan seigarren eta zortzigarren postuak egin dituzte.
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Mendiko Maratoien Euskadiko III. Kopa hasi berritan (ekainean), mendi korrikalariei buruzko artikulua argitaratu genuen aldizkari honetan. Kirol mota honek hemen hartu duen indarraz aritu ginen orduan. Gaizka Itzak ordea, atzerriko mendiak zituela gogoan aitortu zigun: Munduko Mendi Maratoien Txapelketa. Italian, Frantzian, Espainian, Suitzan, Estatu Batuetan eta Malaysian egin dituzte zazpi proba eta Itza muxikarra horietako bostetara joan zen. Oñatin bizi den Asier Urdanpilleta añorgarrak ere bost proba aukeratu zituen. Emaitza: Urdanpilleta munduko mendi lasterkarien zerrendan seigarren postuan geratu zen (laugarrena eta bosgarrena oso gertu omen zituen) eta Itza berriz, zortzigarren. Lorpen handia bi mendi korrikalarien ustez, baina oihartzun gutxikoa makina bat kirolekin alderatuz gero.

Euskal Herriko mendiek ez dute balio

Munduko Kopa ekainetik urrira bitartean egin dute, hilean-hilean ia maratoi bat korrituz. Hemengoak izanda mendian ohituta egongo direla esan diegu biei, baina erantzuna: «Hemen ezin da Munduko Txapelketarako proba bat ere antolatu, eskatutako altuera baino mendi baxuagoak daudelako». 2.000 metrotik gorako mendiak dira txapelketakoak eta gainditu beharreko desnibelak ere 2.000 metrokoak izan daitezke. Mendi lasterketak oso teknikoak dira, ez da korrika egitea soilik, mendian ibiltzen ere jakin behar da. Proba bitxia da «kilometro bertikala»rena adibidez. Izenak berak dioen moduan kilometroko desnibela igo behar da segidan eta gero jaitsi. Urdanpilletak dioenez, «biak gara hasiberriak kirol honetan. Parte hartu dudan proba batean baino gehiagotan gertatu zait ia tontorrera iritsi eta nire buruari galdetzea: hi non sartu haiz? Hau ez duk korrika egin eta kito!».

Munduko Txapelketan sailkatzeko balio zuten gutxieneko lau probetan parte hartu duten korrikalari euskaldun bakarrak izan dira Urdanpilleta eta Itza (bosna proba egin dituzte). Aurkariak berriz, denetarikoak, baina gogorrenak italiarrak. Mendiko gidak eta mendiko eskiko monitoreak izaten omen dira mendi lasterkari asko. Abantaila dutela diote Urdanpilletak eta Itzak: «Alpeetan bizi dira, hor dituzte mendi garaiak eta beti mendian dabiltza». Ez dira gainera, gaztetxoak izaten, 30 urtetik gora dituzte gehienek. Alpeetatik gertu bizitzea ordea, ez da nahikoa Munduko Txapelketako probetan parte hartzeko; laguntza ekonomikoak behar dira. Urdanpilletak Ricardo Mejía mexikarraren adibidea jarri digu. Alde handia ateratzen die gainerako mendi lasterkariei, baina Mexikon bizi da eta proba gehienak Europan egiten dira. Gogor entrenatzeaz gain bidaiatu egin behar da asko.

Babes gutxiko kirola

Urdanpilletak eta Itzak ez dituzte aurtengo Munduko Txapelketako bost probak poltsikotik ordaindu, Gipuzkoako Mendi Federazioak eta Foru Aldundiak lagundu diete. Bi erakundeek maila handiko mendi lasterkariak bultza nahi omen dituzte eta horretarako laguntza ekonomikoa eskaini diete Urdanpilleta eta Itzari, baina babes gutxi dutela aitortu du añorgarrak. «Munduko Kopan seigarren eta zortzigarren egin dugu bi euskaldun hasiberrik eta komunikabideetan ia ez gara agertu ere egin. Jendea ez da ohartu zer egin dugun. Bidaiak ordaintzea ondo dago, baina hori ez da dena. Non dago promozioa?».

Biak neguko «loaldian» daude orain. Datorren urteko mendi lasterketen denboraldiari begira daude, zeharka bada ere. Urdanpilletak etsi xamartuta dirudi, babes faltak datorren urteko denboraldian atzerrian parte hartzea zalantzan jartzeraino. Gaizka Itza animosoago dago eta oraingoz behintzat Dolomitetara edo edonora joateko gogoz. Bitartean Urdanpilletak Gipuzkoako Kros Txapelketa prestatzen segituko du eta Itzak eskia dauka buruan.

Astakirtenkeria
Batek baino gehiagok uste du Munduko Mendi Maratoien Txapelketan aritzea astakeria dela (baita Euskal Herriko probetan parte hartzea ere batzuen ustez). Kirol hori ezagutzen ez dutenak dira iritzi horretakoak, baina Mendi Federazioan bertan ere kirol gogorregia dela uste dute batzuek. Denboraldian ia hilero maratoia (42 km, alegia) egin behar da. Urdanpilletaren iritziz, «ezin du edonork egin, baina asfaltoko maratoiekin alderatuz hain gogorra ez dela esango nuke. Horretarako prestatuz gero maratoi hauen ezaugarri bereziei ondo erantzun diezaiekegu. Ez dakit zergatik esaten duten hain kirol gogorra dela, bestelako kirolekin alderatuz beti ere».

Apustua
Gaizka Itzari galdetu diogu ea inoiz mendiko korrika apusturen batean parte hartu duen eta galdera hori zergatik egin diogun galdetu digu.
Mendiko korrika lehiaketak berriak dira Euskal Herrian, baina apustuak ez. Bi artzainen arteko desafioa izaten zen askotan eta akaso Baraibar-Igaratza (Aralar) ibilbidea egingo zuten, erdi korrika erdi oinez, nolabait orientatuz. Oraingo mendi korrikalarien antzera, baina desafioa tartean zela. Itzak zein Urdanpilletak ez lieke muzinik egingo apustuari. Aurkariaren zain daude.


Azkenak
Aurten ere zezenketak egingo dituzte Donostiako Aste Nagusian

Zezenak torturatu eta hilko dituzte aurten ere Donostiako Aste Nagusian, hiru egunez. Arte y Cultura BMF enpresak iragarri ditu Illunben aurten egingo dituzten zezenketak, eta Aste Nagusiko bigarren asteburuan izango dira, abuztuaren 15ean, 16an eta 17an (18:00etan).


2024-07-02 | Axier Lopez
Palestinaren eta islamaren aurkako margoketak egin dituzte Azpeitian

Azpeitian Palestinari elkartasuna adierazteko mural batean mezu islamofoboak margotu dituzte. "Palestina Akatu" eta Islama minbiziarekin parekatzen duten pintaketak dira. Elkar-ekin mugimenduak salatu du ekintza.


2024-07-02 | Gedar
Bidasoko suhiltzaileak Palestinako bandera kentzera behartu ditu Gipuzkoako Aldundiak

Maiatzean jarri zieten debekua, berriki salatu dutenez. Larunbatean, Palestinarekin elkartasunez mobilizatu ziren Hego Euskal Herriko parke denetako suhiltzaileak.


Barañaingo Alaitz institutuko 26 ikasle batxilergotik kanpo gelditu dira, D ereduko gela bat murriztu dutelako

Barañaingo Alaitz institutuko 26 ikasle batxilergoko zerrendatik kanpo gelditu dira, Nafarroako Hezkuntza Sailak gela bat murriztu duelako. Murrizketa salatzeko mobilizazioa egin dute.


Guardia Zibilak Aldatu Gidoia ekimena isundu du, Mozal Legea aplikatuta

20 lagun baino gehiago elkartzeko baimena eskatu behar dela dio legeak, eta apirilaren 25ean Altsasun 22 lagun elkartu zirela argudiatuta zigortu dute ekimena. Aldatu Gidoiak salatu du “politikan parte hartzea eragozteko” legea dela.


Zuriketa arrosa, indarkeria medikoa eta psikiatrikoa eta Palestinako genozidioa salatu ditu LGTBIAQ+ mugimenduak

Kaleak bete dituzte LGTBI Komunitatearen Nazioarteko Egunean. Salatu dute erakundeek aurpegia garbitzen dutela keinu sinbolikoekin. 


Espainia eta Frantziako selekzioekin jokatzeari uko egin diote 50 pilotarik

Euskal Herriko pilota selekzioa aldarrikatu du dozenaka pilotarik Hendaian egindako ekitaldi batean. Erabakia larunbatean, Hendaiako Beltzenia pilotalekuan egindako ekitaldi batean ezagutzera eman zuten.


“Estatuko biktimen fiskaltza soziala” izan nahi du Euskal Herriko Giza Eskubideen Behatokiak bere bigarren fasean

2016. urtean haren jarduera eten ondoren, “hutsune” bat atzeman duela adierazi du Behatokiak, eta horri konponbidea eman nahi dio. Aholku Batzordea aurkeztu dute Miramar jauregian, hamabost abokatu, aditu, ekintzaile, irakasle eta biktimek osatua.


Angel Berrueta eta bere senitartekoak indarkeria polizialaren biktima moduan aitortu ditu Nafarroako Gobernuak

Naiz.eus-ek aurreratutakoaren arabera, 2004ko martxoan Espainiako polizia batek eta bere semeak erail zuten Angel Berrueta eta bere alargun zein seme alabek, Nafarroako Gobernuaren aitortza ofiziala jasoko dute, indar polizialen indarkeriaren biktima moduan.


Bizkaiko emaginen greba eguna astelehenean, Osakidetzaren udako murrizketak salatzeko

Satse Euskadiko Erizainen Sindikatuak deitu du greba, eta udako murrizketek eragindako lan karga arintzeko neurririk ez hartzea leporatu dio Osakidetzari.


2024-07-01 | Behe Banda
Barra warroak |
3. zutabea


Eguneraketa berriak daude