Bizitzak figurante bilakatu hau, Manuel


2007ko otsailaren 21ean
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Duela urtebete estreinatutako Ai, ama oraindik ere egunkarietako agendetan bizi-bizi dagoela, Hika konpainiak Ixa antzezlana estreinatu berri du. Donostiako Gazteszena aretoan egin zuen talde gipuzkoarrak aurkezpena azaroaren 20tik 23ra, euskaraz eta gaztelaniaz. Ai, ama paperetik oholtzara eramateko elkarrekin lanean aritu ziren Hikako Agurtzane Intxaurraga eta jatorrizko testuaren sortzaile Arantxa Iturbe. Esperientzia hura positiboa izan zen bientzat eta, hortaz, elkarlanean jarraitzea erabaki dute, Ixa antzezlana idatziz. Ondoren, Agurtzane Intxaurragak berak hartu du zuzendaritzaren ardura, eta Mikel Laskurainek, aldiz, Manuel Tejero Benitez protagonistaren rola betetzearena. Zuzendari laguntzaile Tessa Andonegi aritu da.

Azken urteetan Hika konpainia antzerkiaren merkatu hauskorrean leku bat bilatzen dabil. Dena den, guztiz komertzialak diren lanak baztertu nahi dituzte, benetan gustuko dutenaren eta merkatuak eskatzen duenaren arteko orekari euste aldera. "Bihotza eta burua erabili dugu azken antzezlan hau sortzerako orduan", dio zuzendariak, "Guk kontatu nahi genuena kontatzen dugu, baina beti ere saiatu gara enpresa ikuspegi batekin, Ai, ama antzezlanari lehiarik ez egiten". Diru-laguntza publikorik gabe eginiko muntaia da.

Ixa ez da aurreko lana bezain poetikoa, eta darabilen umorea ez da hain zuria. Gordinagoa da. Ikuslea aretora sartu ahala, Ixa izenordez ezagunagoa den Manuel Tejero Benitez, txima luzedun ileordea jantzita, jendearen artean nahasten da, bera ere antzezlana ikustera etorri baita, hori bai, soldatapean. Denak besaulkietan eseri bezain laster, ordea, ahots batek ezusteko albistea emango du: "Ikuskizuna atzerapenarekin hasiko da, antzezlana eskaini behar zuen taldeak Errumaniara itzuli behar izan duela-eta. Barkatu eragozpenak". Ezusteko gertakari honegatik izan ez balitz, ziur aski, ez genukeen Manuel Tejero Benitez Ixa sekula ezagutuko, izan ere, oso ondo egiten du bere lana: jendearen artean atentziorik eman gabe ibiltzea, alegia. Edozein ekitalditan betelana egitea du Manuelek ofizio.

Gaurkoan, ordea, benetan haserretu da protagonista bilakatutako figurantea, antolatzaileek ez baitizkiote hitzartutako 60 euroak ordaindu. Guztiz sututa, agertokira igo eta bere eskubideak aldarrikatuko dizkio ikusleari, bere bizitzari buruzko xehetasunak emanaz bidenabar: "Politikoek bai, horiek ondo ordaintzen dute, bai konstituzionalistek eta baita nazionalistek ere. Antzerkikoek, ordea, ez dute sekula dirurik!", dio. "Oso biszerala da. Ez du printzipio handirik, egunean egunekoa bizi duen tipoa da. Badu nahiko lan bere buruarekin!", dio Mikel Laskurainek. Minutuek aurrera egin ahala egoera estutuz doa antzezlanean, eta protagonistak erabaki gogor bat hartuko du. Ikusleak antzezlanaren parte bilakatuko dira, bat-bateko figurante.

Barrikadetatik figuraziora

Baina mitinetan, kultur ekitaldietan, erromeriatan, aintziren inaugurazioetan edota ezkontzetan betelanak egitera iritsi aurretik, Manuel Tejero La Naval ontziolan lan egindakoa da. Bertan kaleratze masiboak egin zituztenean gogor egin zuen enpresarien aurka. Barrikadetan lehen lerroan aritu zen borrokan. Urte mordoa egon zen langabezian hura eta gero. "Hasieratik genuen garbi antzezlan sozial bat egin nahi genuela, gaur egungo arazoak dituen protagonista sortuaz. Kasik reality show bat egitera iritsi arte", gaineratu du Intxaurragak.

Hikakoen ustez antzerki bakarrizketek halako errezelo bat sortzen dute jendearen artean eta horregatik, Ixa, aktore bakarreko lana izan arren, antzerki ikuskizun bezala agertu nahi izan dute: "Pena da baina denoi pasa izan zaigu noizbait burutik: A ze txapa ordubetez pertsona bakarra hizketan entzutea. Nik ideia horrekin apurtu nahi izan dut. Horretarako eszenan elementu pila bat erabiltzen dira, jendeak ahaztu dezan oholtzan pertsona bakarra dagoela". Hori dela eta, oihal erraldoien gainean eginiko bideo-proiekzioek berebiziko garrantzia dute. Koldo Leniz arduratu da bideoen errealizazioaz. Joxan Goikoetxeak hautatutako rock gogorreko musikak ere eszena betetzeko baliagarriak dira.

Mikel Laskurainek gogo onez ekin dio aktore lanari, eta "laugarren horma" hautsiz eroso sentitzen dela dio: "Bakarrizketa batean jendearekin hitz egin ahal izatea eskertzekoa da niretzat. Ikuslearen erreakzioek freskura handia ematen diote antzezlanari". Azken urteetan kale antzerkia egiteak -besteak beste Trapu Zaharra taldearekin- ere lagundu diola aitortzen du aktoreak. Estreinaldiaren egunean gustura aritu zen ikusleekin harremanean. Hala ere, oraindik ere pertsonaiari zuku gehiago atera dakioke.

Muntaia prozesua ez da samurra izan. Mikel Laskurainek orain arte erakutsi ez zigun alderdia azaltzen du eszenan, eta hori, landu beharreko kontua izan da. "Beste lanetan bezala, honetan ere jardutea da kontua. Baina egia da fisikoki esfortzu handia izan dela niretzat, eta ez soilik eszenan gora eta behera nabilelako, baizik eta pertsonaiaren gorpuzkera, hitz egiteko moduak eta abarrak landu behar izan ditudalako". Protagonista aktorearengandik nahiko urrun egoteak ere esfortzu bikoitza eskatu dio aktoreari: "Mikelek normalean pertsonaia sinpatikoak egin izan ditu orain arte, baina horrekin hautsi nahi izan dut bakarrizketa honetan. Nolabait pertsonaia aktorearen kontra zegoen, baina uste dut horregatik zela erakargarria".

Taldeak batez ere antzezlana euskaraz eskaintzeko asmoa badu ere, Ritxi Lizartzak gaztelaniara eginiko moldaketa ere, Equis, antzeztuko dute zenbait herrietan.

Ibilian egindako bidea
Antzerti eskolako azken ikasturtean, Alpargatas cuando llueve muntatzea egokitu zitzaien bertako ikasleei. Estreinaldiaren ostean "Freskoak eta gazteak" zirela iritzi zion Begoña del Tesok prentsan idatzitako kritikan. Hala, arrakastak ematen duen indarrarekin, Hika sortzea erabaki zuten ikasle talde hartako bederatzi lagunek, 1990.ean. Batez ere hiru helburu zituzten: gertuko teatroa egitea (horregatik taldearen izena), eguneroko gaiak lantzea eta talde-lanetik sortutako lanak eskaintzea.

Taldearen ibilbidea kale antzerkiarekin abiatu zen. Eta ohea egin gabe eta Chaplin tropela izan ziren lehen lanak. Geroago heldu ziren Henry Bengoa inventarium, Euskaloff 2050 eta Arraultza delikatuak. "Lehenengo urteetan dena taldean egiten genuen, egun osoa horretara dedikatuz. Oroitzen dut Chaplin tropela muntatzeko sei hilabete eman genituela", dio hasieratik Hikako kide den Agurtzane Intxaurragak. Denborarekin, baina, Euskal Herriko konpainia gehienek bezala, enpresa bilakatu ala ez erabaki behar izan zuten. Baietz erabaki zuten ia halabeharrez, "eta ordutik bidea oso gogorra izan da, bizirautea zaila baita oso", azaldu digu Intxaurragak, "Guri sekulako kontradikzioak sortzen dizkigu. Ekoizteko egunak kontatuta daude eta ondoren, banaketa on batek eta audientziek agintzen dute. Horrek rollo txarrak sortzen ditu".

Krisia izan zuen taldeak duela hiru urte. Sortu zenetik, gero eta kide gutxiago zituen. 2000.ean, azkenean, lau izatetik hiru izatera pasa ziren. Agurtzane Intxaurragak ondo oroitzen du momentu hura: "Ai, ama antzezlanaren aurretik izan zen. Taldekide hark utzi zuenean, gelditzen ginen hirurok ere ez genuen indar askorik. Kontua da aurrera egitea erabaki genuela, baina oraindik ez gara zulo horretatik guztiz atera. Adinak gauza asko aldatzen ditu eta beste ardura batzuk ditugu: familia, haurrak... sarritan pentsatzen duzu ea hainbesterainoko esfortzuak merezi ote duen".

Ai, ama eta Ixa ikuskizunekin hartutako energiak, baina, inertzia sortu du nonbait, eta dagoeneko taldeak proiektu berri bat du buruan. Miren Gojenola, Mikel Laskurain eta Agurtzane Intxaurraga taldekideek Arantxa Iturbe kazetari eta idazlearekin duten harreman ona dela-eta, elkarrekin jarraituko dute datorren urterako "proiektu handi" horretan lanean. Dena dela, ezin ezer ziurtzat eman, izan ere, taldekideek euren poltsikoetatik inbertitutako diruarekin sortu baitute Ixa, diru-laguntzarik gabe: "Hika taldekoen beste soldatei esker bizi da gaur egun, hori garbi dago". Horrexegatik antzezlan bakoitzak duen harrerak guztiz baldintza dezake taldearen biziraupena.


ASTEKARIA
2003ko abenduaren 21
Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
#2
Arkaitz Zarraga Azumendi
#3
Ane Ablanedo Larrion
#4
Haizea Isasa
Azoka
Azkenak
Kontzertuak, hitzaldiak, antzerkiak, dantzak, bertso-saioak... M8ko ekitaldi kulturalen bilduma

Festa egiteko musika eta kontzertu eskaintza ez ezik, erakusketak, hitzaldiak, zine eta antzerki ikuskizunak eta zientoka ekintza kultural antolatu dituzte eragile ugarik Martxoaren 8aren bueltarako. Artikulu honetan, bilduma moduan, zokorrak gisa miatuko ditugu Euskal Herriko... [+]


Bizi testamentua: aurretiazko borondateen agiriaren gakoak

Soco Lizarraga mediku eta Nafarroako Duintasunez Hiltzeko Eskubidea elkarteko kidearen ustez bizi testamentuak heriotza duin bat eskaini eta familiari gauzak errazten dizkio.


2025-03-07 | Uriola.eus
Iker Egiraun, Etxebarrieta Memoria Elkartea
“Bizi dugun testuingurua urteetan emandako borroken ondorioa dela sinbolizatu nahi dugu”

Bilbo Hari Gorria dinamikarekin ekarriko ditu gurera azken 150 urteetako Bilboko efemerideak Etxebarrieta Memoria Elkarteak. Iker Egiraun kideak xehetasunak eskaini dizkigu.


2025-03-07 | Aiaraldea
Ferosca I zentral eolikoaren kontrako alegazioak zabaldu ditu Aiaraldeko Mendiak Bizirik plataformak

Laudion, Aiaran eta Okondon izango du eragina energia azpiegiturak eta plataformaren aburuz, proiektuak eta ingurumen-inpaktuaren azterketak gabezia garrantzitsuak dituzte.


2025-03-07 | Euskal Irratiak
Donibane Lohizuneko Begiraleak kultur elkarteak bere 90 urteak ospatuko ditu

"Entseatzen gira arnas gune bat sortzen Donibane Lohizunen, hain turistikoa den herri honetan". 250 kiderekin Donibane Lohizuneko Begiraleak kultur elkarteak 90 urte bete ditu aurten. Lau emaztek sortu zuten talde hauetan eramaile izan zen Madeleine de Jauregiberri... [+]


“Topaketa antiinperialistak” egingo ditu Askapenak martxoaren 15 eta 16an Bilbon

Karmela espazio autogestionastuan egingo ditu, eta Euskal Herriko zein nazioarteko gonbidatuak egongo dira bertan. "Koiuntura analisi orokorretik abiatu eta Euskal Herriko borroka internazionalistaren gakoetarainoko bidea" egingo dutela adierazi du Askapenak... [+]


Legebiltzarrak 1936ko biktimen legea aldatu du, Erorien Monumentua birmoldatzeko

33/2013 Foru Legeari Xedapen gehigarri bat gehitu zaio datozen aldaketak gauzatu ahal izateko, eta horren bidez ahalbidetzen da “erregimen frankistaren garaipenaren gorespenezkoak gertatzen diren zati sinbolikoak erretiratzea eta kupularen barnealdeko margolanak... [+]


Bi eskumen berri bere gain hartu ditu Jaurlaritzak: atzerritarren lan-baimena eta meteorologia-zerbitzua

2025 amaitu baino lehen Gernikako Estatutuan jasotzen diren eskumen guztiak izatea espero du Jaurlaritzak. Oraindik 25 eskumen falta dira. Transferentzia Batzordea aurreko astean biltzekoa zen baina "agenda arazoak" zirela eta atzeratu zuten. 


Duplak egin du aurtengo Herri Urratseko abestia

Elgarrekin izena du Duplak egin duen aurtengo abestiak eta Senpereko lakuan grabatu zuten bideoklipa. Dantzari, guraso zein umeen artean azaldu ziren Pantxoa eta Peio ere. Bideoklipa laugarrengo saiakeran egin zen. 


2025-03-06 | Haizea Isasa
Kasu, ez gitxu lo!

“Kasu, ez gitxu lo!”. Gure denbora eta manerekin baina heldu gira.

Azaroaren 25ean Baionako elgarretaratzera joan ez joan eta autoak nola partekatu pentsatzetik (joan-jina bi oren), bat-batean Lartzabalen elgarretaratze bat antolatu genuen, eta 47 emazte bildu!... [+]


Eskuin muturrarekin lotura duen alemaniar batek egin zuen Manheim hiriko auto harrapaketa, ez etorkin batek

Alemaniako Poliziak asteleheneko gertakariaren arrazoiak "politikoak" zirela baztertu duen arren, 35 urteko Alexander Scheuermann Ring Bund talde neonaziko kide zen. Bi hildako eta hamar zauritu utzi dituen atentatuaren egileak sare sozialetan "gorroto mezuak"... [+]


2025-03-06 | Mara Altuna Díaz
Mary Kim Laragan-Uranga, AEB-etako euskalduna eta AEK-ko ikaslea
“Euskara ikasten dut AEBetara emigratu zuten nire aitona-amonen ahalegina eta sustraiak ohoratzeko”

“Bi pertsona mota daude munduan: euskaldunak, batetik, eta euskaldunak izan nahiko luketenak, bestetik”. Gaztea zela, Mary Kim Laragan-Urangak maiz entzuten omen zuen horrelako zerbait, Idahon (AEBak), hain zuzen. Ameriketan jaio, hazi, hezi eta bizi izandakoak 70... [+]


Feminismo antimilitarista: ezinbesteko borroka Martxoaren 8an eta beti

Martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna, munduan zehar milioika emakumeontzat berdintasuna, eskubideak eta justizia eskatzeko borroka eguna da. Hala ere, gerrek, gatazkek eta politika militaristen hazkundeak markatutako testuinguru global batean, inoiz baino premiazkoagoa da... [+]


Manu Ayerdiren kontrako auzia behin betiko artxibatu dute, instrukzioa epez kanpo luzatu zelako

Geroa Baiko lehendakari eta Nafarroako lehendakariorde izandakoa enpresa bati 2,6 milioi euroko diru-laguntzak ustez modu irregularrean emateagatik zegoen auzipetuta, Davalor auzia deiturikoan. Nafarroako Probintzia Auzitegiak erabaki du auzia behin betiko artxibatzea, legalki... [+]


Feminista sindikalista ala sindikalista feminista

Nahiz eta Nazio Batuen Erakundeak (NBE) 1977an nazioarteko egun bat bezala deklaratu zuen eta haren jatorriaren hipotesi ezberdinak diren, Martxoaren 8aren iturria berez emazte langileen mugimenduari lotua da.


Eguneraketa berriak daude