Ezagutu infernua Marokoko kazetari presoaren eskutik

  • Ali Lmrabet-en espetxeko gutunak irakurtzen hasten bazara, ez zara geratuko lauak bukatu arte. Idazketa zorrotza du maiatzean hiru urterako kondena ezarri zioten Lmrabetek. Demain eta Duman astekariak itxi zizkioten kazetariak presondegien deskribapen labur eta zorrotzak egin ditu.

2021eko uztailaren 27an

Ali Lmrabet bigarren gose greban dago egunotan. Maiatzaren 21ean Marokoko erregearen izen ona zikintzeagatik kondenatu eta espetxeratu zutenean zegoen bezala. Espetxean bizi izan dituenak kontatu ditu kazetariak Courrier International astekari frantsesak argitaratu dizkion lau gutun-kroniketan.

Maiatzaren 21ean epaileak irakurri zuen erabakiaren gogorrak ezustean harrapatu zituen kazetariaren abokatuak bezala atzerritik solidaritatez etorritako kazetariak, baina Lmrabetek espero zuen halako zerbait, aurreko asteetan bere kontra izandako kanpaina gogorraren ondoren. Epaitegira arropak zakuan hartuta joan zela aitortu du espetxeko lehen gutunean. Han hasiko zen bere guruzpidearen hurrengo atala.

Marokon preso politikoak normalean atzerritarrekin edukitzen dituzten arren, Lmrabet gaizkile arrunten artean sartu zuten, Sale-koan. Bere gelak bi metro zabal eta hiru metro luze ditu, beste hiru gizonekin batera bizitzeko. «Idatz nezakeen hiru presook hiltzaile itxura dutela eta zaunka artean egin didatela ongietorria, baina ez da egia. Gizaki normalak dirudite hirurek, egun batean ekintza ez normalen bat egin dutenak».

Eta bere lumaz Marokoko presondegirik handienean bizi diren gizakiak eta eguneroko xehetasunak marrazten ditu kazetariak, oso labur. Sartu eta biharamunean preso politiko saharar bat datorkio, Ali Salem Tamek: publikoki Sahararen independentzia aldarrikatu izana da bere gaiztakeria. Bisita honen hurrengo egunean espetxez aldatuko dute Tamek.

Infernuko biztanleak

Kazetaria dela zabaldu denean, bere zeldatik pasako da kondena luzeak dituen anitz preso, bere kasua kontatzeko, nahiz eta Lmrabetek esango dien denei beraiek bezain preso dagoela. «Baina alferrik. Esango nuke gehiago datozela Marokoko sistema judizial ustel eta bidegabeaz beren barruan husteko, nork bere kasua defenditzeko baino».

Ekosistema berezia da edozein espetxetakoa, eta horretan bizi diren gizakien artean nabarmendu dituen lehen sentsazioak marraztu ditu bere lumaz Lmrabetek. Bere kide gehienek dituzten autolesio marka eta zikatrizak deigarri egin zaizkio, eta horien esplikazioa ere bai, matoi batek emana: «Oker bat egiten harrapatzen ditugunean, haxixa saltzen adibidez, nahiago dute guri eraso baino beren buruei erasotzea. Espetxeko legea da...»

Baina ospitalera eramango dute Lmrabet, bere epaiketarekin hasitako gose grebak ultzera lehertzeko zorian ipini diolako. Rabateko Avicenne ospitale famatura... baina han oso gutxik ezagutzen duten seigarren solairuko gela batera. «Jainkoak eta gizonek ahaztutako zoko hartan, erregimeneko handiki guztiak zaintzen dituen kardiologi zerbitzua baino bi solairu gorago, preso marokoarrek egunak eta asteak pasatzen dituzte mediku bat ikusi aurretik». Eta espetxean bezain gertakizun latzak ikusiko ditu ospitalean Lmrabetek.

Abuztuan gose greba utzita, berriro Saleko ospitalera eramango dute kazetari famatua. Handik idatzi du bere hirugarren gutun-kronika, eta honetan drogaren inguruan antolatua dagoen mafia aurkituko dugu esplikatuta lerro urri baina zorrotzetan. Hobeto ilustratzeko bezala, irailean ezohiko gizon inportanteak ekarri dituzte espetxera: drogaren kontrako sarekada espainiar-marokoar batean harrapatutako juje, enpresagizon eta poliziak. Juje eta dirudunak oso ondo tratatu dituzte atxiloketan, baina militar eta poliziei tortura aplikatu diete. Elektrodoak («gegene») ezagunak zituen Lmrabetek, baina «hotza eta beroa» berria egin zaio: atxilotuari aurrean haizagailu beroa ipini eta atzean hotza. «Tenperatura kontraste honek erotu egiten du». Baina tortura espetxean ere bada.

Urriaren 12an idatzi zuen azken gutuna Lmrabetek. «Presondegia infernu bilakatu da niretzako» idatzi du: agintariak sututa daude bere kronikak direla eta. Oraingoan, preso islamistez ariko da. Bi eraikin berezitan dauzkate, egun osoa errezatzen ematen duten 500 bizarluze. Ikusi ezin dituzten arren, albisteak beti iristen dira, eta beren berri badu Lmrabetek. Casablancako atentatuak zirela eta espetxeratu zuten Lhoud kazetariak lagunduko dio gainera gauzak hobeto ulertzen. Lmrabeten iritzian »eta epaiketa ikusi zuten beste askorenean» batere frogarik gabe espetxeratu zituzten orain preso direnak, norbait behar eta. Baina atentatu haien esplikazioa oraindik eman gabe dago. Bizirik atera ziren hiru suiziden profila ere »gazte gosepasatu erdi-analfabeto batzuk» ez da Al Qaeda-koena. «Gehiago jakin ahal izango genuen eta etorkizuneko tragediak saihetsi Casablancako leherketen burua, Bentassir, torturatuta hil ez balute».

Hitz horiek idatzi eta bi hilabete pasa baino lehen Lmrabetek bigarren gose grebari ekin dio. Eta guri oso hurbilekoak egin zaizkigu, bere kronikak eta bere S.O.S.a.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Mendebaldeko Sahara
Frantziak Marokorekin bat egin eta Mendebaldeko Sahararen gaineko soberania aitortu dio

Emmanuel Macron Frantziako presidenteak Marokoko Mohamed VI erregeari gutuna bidali dio babesa adierazteko.


Hamalau egun atxikita egon den saharar ekintzaile politikoa libre utzi dute

Ostiral arratsaldean deportatu behar zuten, baina hegaldiaren komandanteak ez zuen sahararraren bidaia ahalbidetu, hegaldia segurua ez zela izango argudiatu zuelako, EFEk jaso duenez. Bilboko Guardia Epaitegiak larunbat goizaldean gaztearen “askatasun-gabezia... [+]


Loiuko aireportuan atxikitako gaztea deportatuko dute, Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz

Ostiral arratsaldeko 15:00etan deportatuko dute Bilbotik Tangerrera doan hegaldi batean, EITBk informatu duenez. Espainiako Auzitegi Nazionalaren arabera, “gaur egun ez dago demandatzailearen bizitzarako edo osotasun fisikorako berehalako arrisku edo arrisku... [+]


Loiuko aireportuan ekintzaile saharar bat atxikita daukate duela 10 egunetik

Gizona Marokotik zetorren hegaldi batetik iritsi zen eta asiloa eskatu zuen, jazarritako ekintzaile politikoa zelako. Ukatu egin zioten eta gaur deportatu behar zuten, baina atzeratu egin dute. Abokatuek Auzitegi Nazionalaren aurrean aurkezturiko “erreguzko... [+]


2024-03-20 | Reyes Ilintxeta
Kristina Berasain. Sahararekin kateatuta
“Palestinakoa ikusita, zer egingo du orain Marokok Sahararekin?”

Arnas luzeko kazetaritza maite du Kristina Berasainek. Kazetaritza pausatua. Haimaz haima ibili da sahararrekin hizketan, kontakizunak eta testigantzak bilduz, gero horiek guztiak liburu eder batean harilkatzeko. Pasioz eta pazientziaz, ia 50 urte erresistentzian daraman saharar... [+]


2023-12-22 | Euskal Irratiak
Saharari buruzko euskarazko lehen kazetaritza kronika idatzi du Kristina Berasainek

Sahara, herri bat erresistentzian liburua argitaratu du Kristina Berasainek. Urte luzez jarraitu du Mendebaldeko Saharako gatazka, 2005ean BERRIA egunkariko kazetari gisa lurralde okupatuetara lehen aldiz bidaia egin zuenetik.


‘Saharari kantari’ diskoaren kontzertu solidarioa egingo dute Donostian

Mendebaldeko Sahararen alde egingo dute kontzertua hilaren 22an, Kursaalean. Bertan izango dira Oreka TX, Eñaut Elorrieta, Mikel Urdangarin, edo Minatu Embarek, Nayat Hosseinek eta Hayuh Ramsik artista sahararrak, besteak beste. Sahararrak gerran daudela ez dela ahaztu... [+]


Palestinan bezala Mendebaldeko Saharan ere, okupatzailea beti espoliatzaile

Mendebaldeko Saharako Smara hirian urriaren 29an jaurtigaiekin izandako eraso ezezagun batek gorenean jarri du Fronte Polisarioaren eta Marokoko armadaren arteko gerra. Gaza bezala, harresi luze batez inguratuta dago herrialde osoa, eta Israelek palestinarrekin egin bezala,... [+]


2023-07-19 | Leire Artola Arin
Israelgo Gobernuak formalki onartu dio Marokori Mendebaldeko Sahara euren menpe dagoela

Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak gutun bat bidali dio Marokoko Mohamed VI.a erregeari, "harremanak sendotzeko" pausoa emateko. Astelehenean baieztatu du asmoa dutela okupatutako Mendebaldeko Saharako Dakhla hirian kontsulatua irekitzeko.


Ez da amnesia, monarkia da

Espainiako Kanpo Arazoetarako ministroak ukatu egin du Espainia Mendebaldeko Sahararen potentzia administratzailea dela. Baina bada.

Urteetan, Espainiak Sahararen gaian neutrala zela zioen, nahiz eta gezurra izan: partziala zen, oso. Marokoren alde. Palestinako Aginte... [+]


2023-01-20 | ARGIA
Fronte Polisarioak Marokoren aurkako borroka armatua indartzea erabaki du bere kongresuan

Marokok 2020an ia hiru hamarkadatako su etena hautsi zuenetik, gerra berrabiarazi dute Rabatek eta Mendebaldeko Saharako askapen mugimendu nazionalak. Polisarioa XVI. Kongresua egiten ari da egunotan, eta estrategia berria eztabaidatzen ari dira. Buruzagitzan Brahim Galik... [+]


Loueila Sid Ahmed Ndiaye. Justizia eskubide
“Migratzaileen oinarrizko eskubideak sistematikoki urratzen dira”

Azaroko igande eguzkitsu bat da eta Hernaniko Kulturarteko Plaza Feministara joan naiz, erresistentzia istorioen Hariak zinemaldia antolatu dutela eta. Bertan parte hartu du, besteak beste, Loueila Sid Ahmed Ndiaye abokatua sahararrak, zeina Kanaria Uharteetan bizi baita... [+]


Jadiyetu El Mohtar Sidahmed
“Sahararron borroka ezin da bereizi borroka feministatik”

Mendebaldeko Saharan Marokok okupatutako lurretan bizi diren emakumeen borrokaz mintzatu da, Sultana Khayaren bizipenak ardatz. Khayak biolentzia pairatu eta bideo bidez dokumentatu du.


Eguneraketa berriak daude