Bero-beroan


2021eko uztailaren 23an

IUren kongresua, Ezker Batua eta Jaurlaritza

Hilaren 19an hasiko da Espainiako IUren kongresua, eta El Correo egunkarian zabaldu izan den arabera, Rosa Aguilar eta Francisco Frutosek, Ezker Batua (EB) Eusko Jaurlaritzatik atzeratzeko ahaleginak egingo dituzte. Informazio horien egiatasunik jakitea ez da erraza, nahiz eta halako zurrumurruak aspaldi ari diren. EBtik Jaurlaritza uzteko asmoa gezurtatu egin dute. Ezker Batuan oso barneratua dute IUren egitura federala eta, alde horretatik, argi dute EAEko erabakiak Ezker Batuak hartuko dituela eta ez beste inork. Javier Madrazo sendo dago bere zuzendaritzan, eta badirudi Gaspar LLamazaresek ordezkatzen duen sektoreak ere ez duela izango berebiziko arazorik beren lerroa aurrera ateratzeko.


Ikurriña berriz politikaren lehen planora.

Nafarroan Miguel Sanz lehendakariak iragarri duen ikurriñaren aurkako gurutzada berriaren ondorioz, udaletxe ugarik kendu dute ikurriña udal aretoetatik. Leitzan, Guardia Zibilarena izandako kuartelean ikurriña jarri zelako, Patxi Sanz alkatea auzitegietara eraman du Nafarroako Gobernuak. Atarrabian, esate batera, EAk, Aralarrek eta PSNk iragarri dute ikurriñak Nafarroako eta Espainiako banderekin batera jarrai dezan saiatuko direla. EAEn, bestalde, bertako Auzitegi Gorenak Ertzaintzaren Arkauteko egoitzan Espainiako banderak ikurriñarekin batera agertu behar duela ebatzi du. Herrizaingo Sailak helegitea aurkeztu du.


Nafarroako zerrenda abertzalea gabonetarako.

Diario de Noticias egunkariak iragarri du jada Nafarroako kultur arloko pertsona abertzale eta aurrerakoiak manifestu bat prestatzen ari direla martxoko hauteskunde orokorretarako zerrenda abertzale bateratua eskatzeko. Aralar, EA, EAJ eta Batzarrek, bestalde, badirudi gabonetarako operazioaren ezaugarri nagusiak ezagutarazteko moduan izango direla. Ikusi beharko da legez kanpo utzitako ezker abertzaleak nola ikusten duen operazioa, aipatu denez, zerrenda bateratuak neurri zorrotzak hartuko lituzkeelako Espainiako gobernuak zerrenda legez kanpo uzteko aitzakiarik izan ez dezan.


Bi botereen arteko talkaren irudia

Imagina zitekeen Juan Maria Atutxa, Gorka Knörr eta Kontxi Bilbao Eusko Legebiltzarreko agintariak ez zirela bakarrik joango epailearen aurrera, baina egun bizi den egoera politiko liskartsuan, hiru agintarien agerpena Madril eta euskal botereen arteko enfrentamendu politikoaren irudi esanguratsuenetakoa bihurtu da. Botere judizialak, EAEri dagokionez eta sinbolikoki bederen, ez du ordezkatzen zuzenbide estatuaren hiru botereetako bat, Madrilgo boterea bera baizik. Auziperatze luzea izango dela dirudi, bidean artxibatzen ez bada behintzat, eta egungo giroan hori ez da gertagarriena. Ezin da ahaztu, ordea, egoera honen guztiaren sustraia Alderdi Politikoen Legean dagoela, honen ondorioz agindu baitzen Eusko Legebiltzarrean Sozialista Abertzaleen Taldea desegitea. Bai auzi honek bai Kode Penalaren erreforma berriak, Eusko Legebiltzarrean datozen hilabeteetan mugimendu handiak izango direla iragartzen dute.


Kanaldude antenan 2004an

emititzen hasiko da berriz Aldudarrak bideo elkartea Kanaldude kanalean. Iazko urtearen amaieran sei astez izan ziren antenan eta oraingoan sei hilabetez antenan egotea dute helburu. Horretarako Aldudarrak bideo elkartekoak erreportaje eta saioak landuko dituzte azaroa bitarte eta 2004ko azaroan Kanaldude jarriko dute martxan berriz. Ekonomia, kultura eta gizarte gaien inguruko saioak prestatzeaz gain, telebistaren emisio baimenak lortzen ahaleginduko dira. Iaz Donibane Garazi inguruan ikus zitekeen bakarrik eta datorren urtean Nafarroa Behereko herri ahalik eta gehienetara heltzea dute xede.


628 ziurtagiri dagoeneko

Duela hiru urte ekin zion Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak Bai Euskarari ziurtagiriak banatzeari eta epe horretan 628 gizarte eragilek eskuratu dute. Xabier Mendigurenek adierazi zuenez, «bide onetik goazela esan dezakegu, hizkuntz normalizazioaren aldeko neurri eraginkorrak abian jartzen ari diren eragileak gero eta gehiago baitira». Arloka honakoak dira datuak: ekonomia arloko 334 eragilek eskuratu dute ziurtagiria, hezkuntzako 97k, komunikazioko 12k, gizarte zerbitzuetako 63k, gizarte bizitzako 111k eta udal eta mankomunitateetatik 12k.


Asteon astero

Telebistari buruzko astekaria sortu du Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak. Durangoko Azokan aurkeztu berri den astekariak telebista gaiak izango ditu hizpide, kolorezko 44-48 orritan. Urtarriletik aurrera hasiko dira euskara hutsezko aldizkaria banatzen eta oraingoz 60.000 ale banatuko dituzte herri aldizkariak jasotzen dituztenen etxeetan, doan. Aurrera begira 100.000 ale kaleratzea dute helburu. Jasone Osoro da agerkari berriaren zuzendaria.


Asto-Masto eta Anton Abbadia sariak

Euskararen aldeko edo kontrako jarrerak saritzea dute helburu bai Asto-Mastok eta Anton Abbadiak. Lehena Iruñeko Zaldiko Maldiko kultur elkarteak banatzen du euskararen aurkako jarrera agertzen dutenak zigortu nahian. Aurtengoa Juan Cruz Alli CDN alderdiko buruari egokitu zaio, «urteetan euskararekin erakutsi duen jarrera zuriagatik». UPNrekin bat Nafarroako Gobernuan eta Iruñeko Udalan dagoenetik atzerako bidea egin izana eta euskararen aurka egitea egotzi diote. Gipuzkoako Foru Aldundiak urtero ematen duen Anton Abaddia saria Antzuolako Elay enpresak jasoko du, euskararen erabilera sustatzeko egindako lanagatik. Duela hamabi urte hasi zuen Elayk euskara plana eta langileen %90etik gora du euskalduna. Iaz Kontseiluaren «Lana eta zerbitzua euskaraz» ziurtagiria jaso zuen.


Azkenak
Errege Magoen desfilean zati lasaiak tartekatu dituzte, autisten elkarteek aldarrikatuta

Dezibelio eta argiztapen muturrekoak ohiko diren makro-ikuskizunen eta makro-estimuluen garaiotan, autismodun haurren bueltako elkarteek aspalditik egindako eskaera zabaltzen ari da pixkanaka, baita Errege Magoen desfileetan ere: ez musika, ez argiztapen, ez abiadura... [+]


Urtarrila, intxaurrondoaren loaldia

Kolore morez margotu dut urteko lehen hilabetea, sormena, irudimena, jakintza eta espiritualitatearen kolorez.


2025-01-06 | Nagore Zaldua
Itsas-bare kantauriarra
Ohartarazpenaren artelanak

Koloretsuak, distiratsuak, forma xelebre bezain ederrekoak diren heinean, nudibrankioek beste planeta batetik iritsitako izakiak dirudite. Itsas hondoko izaki biluzi hauek 1980ko hamarkadako gandorretako kolore biziak eta Parisko joskintzako izen handien moda arkitektonikoa... [+]


2025-01-06 | Jakoba Errekondo
Elkarren beharra bizitzeko

Lagun txiletar batek bere herriko istorio bat kontatu dit, eta ahoa bete inplante utzi nau. Han “quintral” esaten dioten landare batena da, Tristerix corimbosus. Txile eta Argentina hegoaldeko baso epeletan bizi da, eta gure lurralde epeletan hazten den mihuraren... [+]


2025-01-06 | Garazi Zabaleta
Trebatu elkartea
Lehen sektoreko erreleboa bultzatzeko egitasmoa Gipuzkoan

Urteak daramatza martxan Ipar Euskal Herrian Trebatu elkarteak, laborantzan proiektua abiatu nahi duten pertsonek aurrez trebatzeko aukera izan dezaten. Ipar Euskal Herriko proiektua eredutzat hartuta eta ideia berari tiraka, Gipuzkoan ere izen bereko elkartea sortu dute aurten... [+]


LAB: “Klase elkartasunaren oinarrizko printzipioa da langile migranteei harrera egitea”

Botere sindikalaren inguruko bigarren azterlana argitaratu du Ipar Hegoa fundazioak. 2016an argitaratu zuen lehena eta, beraz, orain 2016 eta 2023 arteko eboluzioa ikus daiteke. Ondorio nagusien berri emateko prentsa agerraldia egin dute ostiral honetan LABeko koordinatzaile... [+]


2025-01-03 | Leire Ibar
Etxegabetzeko arriskuan daude bi familia Burlatan

Burlatan, Nafarroan, bi familia euren etxeetatik kaleratuak izateko arriskuan daude. Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, familia bat putre-funts batek bota nahi du, alokairu kontratua berritzea ukatu diolako; beste familia, berriz, etxejabeak bota... [+]


WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms plugina euskaratu du Iametzak

WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms pluginaren euskaratzea utzita zegoela ikusita, Iametzak bere gain hartu du itzulpena eguneratzeko lana.


Analisia
2025ean etxebizitza zer?

Urte berria hasi dugu, baina etxebizitza arazo oso potoloa bihurtu zaigula aspaldi honetan, hori ez da berria. Hala ere, azkenaldian zabaldu diren datuak ikusita, 2025a mugarri bat markatzekotan dela esan daiteke, eta iragar ezinak diren ondorio sozial eta politikoak antzeman... [+]


Boli Kosta: Frantziako armada kanporatzen duen zazpigarren estatu afrikarra

Joan den asteartean, hilaren 31n, Boli Kostako presidente Alassane Ouattarak iragarri zuen bertan behera utziko zituela Frantziarekiko harreman militarrak. Horren ondorioz, datozen asteetan 1.000 bat soldadu frantses atera beharko dira herrialdetik.


2025-01-03 | Leire Ibar
2025etik aurrera, Hego Euskal Herrian alokairuak gehienez %2,2 igoko dira berritzean

Espainiako Estatistika Institutuak erreferentziazko indize berria argitaratu du urtarrilaren 2an. Horren arabera, alokairuen prezioak gehienez %2,2 garestitu ahalko dira urtean. Indize hau 2023ko maiatzaren 25ean indarrean sartu zen Etxebizitza Legearen ondorio da, eta data... [+]


Eguneraketa berriak daude