Subiranotasuna eta gizartezko edukia


2007ko otsailaren 21ean
Euskal Herrira bakea ekar dezakeen une historikoan gaude, izan ere, berrehun urte baino gehiago iraun duten liskarren ondoren orain aberastasuna modu zuzen eta bidezkoago batean banatuta baitago. Subiranotasuna da gaur egungo egoerari edozein irtenbide emateko oinarritzat erabil dezakegun funtsezko zutabeetako bat. Alabaina, badago edonolako subiranotasunaren aldeko apustua egiten ez duenik. Horregatik diote: subiranotasuna bai, baina ez edozein preziotan. Arrazoi hori dela eta, funtsezkoa da ezker abertzaleko indarrek eta indar aurrerakoiek, politikoek, sindikatu indarrek, gizartezkoek eta herritarrenek gizartean sortutako eztabaidan bete-betean parte hartzea, euskal subiranotasun hori gizartezko edukiz bete dezaten, hori baita gizarte honen gehiengoak benetan behar duena. Horretaz oharturik, sindikatuak jadanik hasiak dira adierazten ez daudela ados Ibarretxeren Planeko zenbait proposamenekin, Plan horretan gizarte eta lan kontuak ez baitira ikuspegi subiranoan sartzen, alegia, Madrilen esku gelditzen baitira. Planak zenbait eskumen esklusibo proposatzen ditu beste arlo batzuetan, baina lan arloko eta gizarte segurantzako gaiak Madrilgo Gobernuaren menpe uzten jarraitzen du. Zergatik?

Gizarte eredua beste eztabaida bateko gaia da. Edonola ere, zein da sustatu eta defendatu nahi den gizarte eredua, ekonomia herritarren ongizatearen eta haien eskubideen gainetik egoten jarraitzea eta hori betiko horrela izatea helburu duena, ala ekonomia herri honetan bizi direnen zerbitzura egongo den eta enpresari nahiz profesional liberalen zerga iruzurrak, gizon eta emakumeen arteko desberdintasuna, lan baldintza kaxkarrak, gizarte bazterkeria eta lan ezbeharrak desagerrarazi eta aberastasuna gizalegez banatuko duen gizarte eredua?

Lan baldintza kaxkarrek eta pobreziak emakumezko izena dute. Hain zuzen ere, Euskal Herrian emakumeek pairatzen dituzte lan baldintza kaxkarrak eta pobrezia. Halaxe frogatzen du Emakundek orain dela gutxi egindako txosten batek. Txosten horren arabera, baldintza kaxkarretako lan gehienak emakumezkoenak dira, kontraturik izan gabe soldata jasotzen duten gehien-gehienak emakumeak baitira. Emakundek txostena EAEko datuekin egin badu ere, denok dakigu Euskal Herriko gainontzeko herrialdeetan ere egoera bera izango dutela. Hain zuzen ere, Emakundek txostena egin eta gero Ipar Euskal Herrian Secours Catholiquek egindako beste txosten batek ere egiaztatzen du Iparraldean ere pobreziak emakumezko izena duela. Ipar Euskal Herrian %20 egin zuen gora pobrezia tasak 2002. urtean; Frantziako Estatu osoan, berriz, %2,3. Eta emakumezkoak dira egoera horretan dauden gehienak.

Egoerak hobera egin dezan, beharrezkoa da administrazioak eta enpresek gauzak aldatzeko ekintza irmoak egitea, baina horretarako sindikatuek presioa egin beharko dute, bestela jai dugu eta. Hori kontuan izanda, itxaropentsu egoteko moduan gaude, euskal gehiengo sindikalak iragarri baitu datorren urteko negoziazio kolektiboan lan baldintza kaxkarren aurkako borroka izango dela giltzarri. Pentsatzekoa da ELA, LAB eta ESKk beste zenbaitetan egin izan duten bezala oraingoan ere bat egingo dutela 300.000 inguru langileengan eragina izango duen negoziazioa ahalik eta eraginkorrena izan dadin. Gure Herriko Iparraldeko nahiz Hegoaldeko gainontzeko sindikatuek ere gauza bera egingo balute!

Txin-txin hotsak batuta! Gauza bakar batek batzen dituela erakusten ari dira euskal politikari gehienak: beraien soldata-igoerak; diruak, alegia! Gainontzeko gai gehienetan liskarra, amorrua, irainak... dira nagusi. Baina alderdi politiko guztiek, hasi EAJ-EAtik EBra eta PPtik PSOEra, joan den hilabetean erabaki dute Bizkaian beraien bozeramaileen eta beste zenbait foru karguen soldatak batez beste % 30 igotzea. Lehendik ere handiak ziren soldatak orain handiagoak dira, eta gainera dietak eta aseguruak gehitu behar zaizkie. Alderdi buruetatik hasi eta bozeramaileetarainoko soldatak 75.150 eurotik 66.746 euro arterainokoak izango dira 2004an (hamabi milioitik gora pezetatik hamaika milioitik gora pezetara. Bestela esanda, lehengo milioi bat gora pezetatik milioi eskas pezetara irabaziko dute hilean).

Bien bitartean, Hego Euskal Herrian 90.000 bat pertsona daude Lanbide Arteko Gutxieneko Soldata (LGS) gainditzen ez duen soldata daukatenak (gaur egun, hilean 451,20 eurokoa da), eta beste milaka alargun eta iraupen luzeko langabek LGStik beherako diru kopurua jasotzen dute (%75ek 332 euro). Horiei guztiei %2 besterik ez zaie igoko soldata 2004an. Urte horretako oinarrizko errenta LGSren %81etik %83ra igotzea proposatu da EAEko aurrekontuetan. Hau da, politikariek gehiago irabazten dute hilabete batean, hamarnaka mila euskaldun horiek urte osoan baino. Eta politikari horiek dira beraien botoekin bultzatzen dutenak gizartetik baztertuta dauden taldeentzako oinarrizko errentak gutxieneko soldatarekin inola ere ez parekatzea, talde horiek lana aurkitzeaz ardura daitezen! Eredu bikaina eta herritarron patriken konturakoa gainera! Ederra litzateke urtebetean behintzat politikariek LGSren %75 kobratzea! Ezin da zurikeriatan ibili, zenbait alderdi politiko ibiltzen diren bezala, soldata horien zati bat onuradun bakoitzaren alderdi politikora doala esanez!


Azkenak
2025-02-05 | Iñaki Murua
Bide luzea pauso ttikitan!

Bidea pausoka egiten da, eta hasiak egina dirudiela ikasi nuen aspaldi xamar. Baina jendeak esaldi hori edukiz betetzen ere ikasi nahi du. Bakarrik ezer gutxi lor genezake, hasi orduko etsi, akaso. Sekulako jendetza biltzeak ere antolaketa zaildu eta ikusi beharrekoa gandutu... [+]


Gutxiengoa

Ez zuen egoki jokatu, neurriak hartu behar ziren, bestela, ez dugu ikasten. Itxuraz, ez zen ohartzen egindakoaren inpaktuaz, normal jarraitzen zuen, batzuetan, ingurukoek baino itxura zoriontsuagoz. Gainera, altuegi hitz egiten du, hori ez zaio inori gustatzen. Darabiltzan... [+]


Ez ei dakite zergatik

Hezkuntza Sailak ez ei du ulertzen publikoko langileak zergatik joan garen grebara. LAB sindikatuari galdetzea dauka. Sindikatu horrek akordioa sinatu zuen sailarekin, 2023ko apirilean. Urte bi geroago grebara deitu dute haiek ere, aurrekoetan ez bezala, Hezkuntza Sailak... [+]


Julen Goldarazena, 'Flako Fonki'. Xakea eta jotak
“Ez dakit euskara hobetu dudan edo lotsa galdu, baina horrek oso pozik jartzen nau”

Aurretik bistaz ezagutzen banuen ere, musikaren munduak hurbildu gaitu Julen Goldarazena eta biok. Segituan ezagutu nuen Flako Chill Mafiak erakusten zuen irudi horretatik harago eta horrek baldintzatu dizkit, hein handi batean, proiektuarekiko harremana eta iritzia. Lauzpabost... [+]


Derrigorrezko hezkuntzaren etapa guztietan mugikorra debekatu nahi du Generalitateak

Haur Hezkuntzatik hasi eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza amaieraraino, ikastetxeetan mugikorra debekatzea du helburu Kataluniako Generalitateko Hezkuntza kontseilariak. 6 urtera arteko haurren ikasgeletan material teknologikorik ez egotea eta eskolen digitalizazioa aztertzea... [+]


2025-02-05 | Tere Maldonado
Irakasle-klaustroak edo mundua nola hobetu

Erretiratu berri den lankide-ohi baten omenez, Historiako irakaslea. Bejondeizula!

Hezkuntza-legeek azpimarratzen dute zein garrantzitsua den ikasleengan pentsamendu kritikoa sustatzea. Baina irakasle-klaustroak, garai batean ideien eztabaidarako eta proposamenak... [+]


Demokraziaren muga geopolitikoak

Mendebaldeko herrialdeetako demokrazia liberalak demokrazia minimalista baten itxura gero eta handiagoa du. Definizioaren muina litzateke hauteskunde bidezko gobernu aldaketak errespetatzen direla. Horren aldaera autoritarioari Levitsky eta Way politologoek autoritarismo... [+]


Langabeziak gora egin du Hego Euskal Herrian, batez ere emakumeen eta gazteen artean

Langabeen artean, 2.302 pertsona gehiago erregistratu dituzte urtarrilean Hego Euskal Herrian, eta horietatik 2.173 emakumeak dira, Espainiako Lan Ministerioak emandako datuen arabera.


2025-02-05
Esker mila

Palacio de Arozteguia promotorearen enkarguz, legez kanpo ekin zioten 2021ean Baztango Lekarozko lurretan ehunka haritz ebakitzeari. Herritarrek gelditzea lortu zuten, gorputza makinen aurrean jarrita eta lur horietan egunak eta gauak emanda. Ilegalki jardun zuen enpresak ez du... [+]


Teknologia
Kanpokoa mehatxu

Zutabe hau idazten nengoela, gaia aldatu behar izan dut, nire arreta osoa harrapatu dutelako Trumpen muga-zergek. Azalpen gutxi beharko duzue, leku guztietan da berria, Txinako produktuei %10eko zerga eta Kanadako eta Mexikoko produktuei %25eko muga-zergak jarri dizkie. Trumpek... [+]


2025-02-05 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Etxeko komuna

Euskadi irratian baineraren ordez dutxa jartzeko iragarkiak etxeko komunean obrak ya hastera animatzen duen kuña hori. Obra erraza, inbestitze txikia eta aldaketa handia iragartzen da. Komunetako sanitarioen joerak aldatu dira eta ahoz aho zabaldu da zeinen eroso eta... [+]


Judimendi: A ereduko ikastetxe estigmatizatua D ereduko auzo-eskola bilakatzen

Eskola segregatua izan da Gasteizko Judimendi ikastetxe publikoa, hiri guztiko ikasleak hartu ditu, jatorri atzerritarreko familien seme-alabak. Baina A hizkuntza eredutik D eredura igarotzeaz gain, auzoak eskola bere sentitzeko eta auzoko familiak erakartzeko egindako... [+]


Eguneraketa berriak daude