Makina bat kontu



Zientzia espaziala minbiziaren kontrako borrokan

Eguzki sistematik kanpoko planeta txikiak aurkitzeko erabiltzen diren teknika berrienak minbiziaren kontra borrokatzen ari diren zientzialarien esanetara ipiniko dira, gaitzaren lehen faseko zelulak aurkitzeko baliagarri izan bailitezke.
Izar batek ematen duen argitasun itzelak inguruan orbitatzen duen planeta antzematea asko zailtzen du, baina hainbat teleskopioren seinaleak konbinatzen dituen teknika erabiltzen bada, astronomoek eguzki eklipse moduko bat sor dezakete. Modu horretan, izarren dirdira neutralizatu egiten da eta beste planetetako argitasun apalagoak antzeman daitezke. Bestalde, teknika honek izan duen aurrerabideari esker, planetak antzemateaz gainera, planeta horien atmosferak ere ikertzeko aukerak sortu dira eta horretara ipini ditu Europako Espazio Agentziak ahaleginak.
Baina irudi bidezko teknika honek izan dezakeen beste erabilpen batek txunditzen ditu Herbeheretako mediku eta zientzialariak. Izan ere, ehun laginei egiten zaizkien irudi askoz hobeak lortuko lirateke eta minbiziari lotutako elementuei sortu orduko fasean helduko litzaieke.
Espazioko teknologiak minbiziaren kontra erabiltzeak baditu lehendik ere aurrekariak. Europako zientzialariek espazio sakonean X izpiak detektatzeko sortutako programa informatiko bat, esate baterako, larru azaleko melanomak albait lehen antzemateko erabiltzen da. Sistema xinplea da: ehun bat lagin hartu, digitalizatu eta hainbat bider handitu ostean programa informatikoak kolore aldaketarik txikienak ere antzeman egiten ditu.


Birus informatikoei aurrea hartzeko modua

John lockwood Washington Unibertsitateko adituak programa kaltegarriak (birusak edo harrak) erabiltzaileen ordenagailuetara heldu baino lehen detektatzeko teknologia garatu du. Aditu horren esanetara jardun duen lan taldeak sortu duen "birus ehiztaria" hardware plataforma bat da berez, Field-programmable Port Extender (FPX) deitzen diote eta sare bidez transmititzen diren programa kaltegarriak helbidera heldu baino lehen harrapatzea du funtzio nagusia.
FPX sistemak, hainbat teknologia patentatu baliatuz, programa kaltegarriaren "sinadura" azkar batean detektatzen du. Sare bidez transmititzen diren datuak segundoko 2.400 milioi biteko abiaduran eskaneatzeko ahalmena du.
Adituen ustez, Interneteko birus eta harren erasoak gero eta okerragoak dira eta segurtasunerako mehatxu larria. Nimba, Code Red, Slammer, SoBigF eta MSBlast bezalakoek milioika ordenagailu kutsatu dituzte mundu osoan, eta sare handiak moteltzea eta enpresetako makinen produktibitatea txikitzea lortu dute behin baino gehiagotan. Asteak edota hilabeteak behar izaten dira kutsatutakoak erabat garbitzeko. "Code Red Version 2" izeneko harrak kaltetutako ordenagailuak berreskuratzeko kostu zuzena, esate baterako, 2.600 milioi dolarretakoa izan zela uste da.
Herri garatuetan zerbitzu garrantzitsu ugari gobernatzen dira ordenagailu bidez (energi sistema, finantza sarea, azpiegitura militarra...) eta programa kaltegarri hauek suntsitzeko duten gaitasuna ikusita, gero eta baliabide handiagoak ipintzen dira borroka informatiko honetan.
Gaur egun, Interneteko birus eta har gehienak ezin dira antzeman helburu duten ordenagailura iristen ez diren artean. FPXk, aldiz, erabiltzailearen ordenagailura heldu baino lehen identifikatzen eta ezabatzen du programa kaltegarria.


Azkenak
Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Leku ‘kuttunak’

Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]


2025-04-16 | Rober Gutiérrez
Trebetasunak

Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]


2025-04-16 | Euskal Irratiak
Mikel Epaltza
“Nire etxea utzi nuen ETAk nazioarteko begiraleen esku armak utz zitzan”

Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.


Ertzaintza handitu eta 8.000 polizia nahi ditu Jaurlaritzak 2030erako

Ertzaintzarekin bigarren negoziazio mahaia ireki du Bigen Zupiriak, martxoan ERNE, ESAN eta SIPErekin ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu ostean. Agente kopurua areagotzeko plan horretan Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko... [+]


Iñaki Bakero (Erriberan Euskaraz)
“Batzuek ez gaituzte hemen nahi, baina bagaude”

Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta


Aguraingo Udalak atzera bota du 50.000 plaka fotovoltaiko instalatzeko proiektua

EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako nekazaritza lurrak, eta gune populatuetatik gutxienez 500 metroko... [+]


2025-04-16 | Sustatu
Bi hilabete igaro dira eta berdin gaude: IP blokeoak dozenaka euskal webguneren kontra futbola dagoenean

Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.


Eguneraketa berriak daude