Hamaika idazkera eredu segundu batean


2021eko uztailaren 19an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Euskaraz idazten duen orori, sortu ohi zaizkio zalantzak testuak moldatzeko orduan, esapide zuzenak aukeratzerakoan edota hitz forma egokiak hautatzeko garaian. Esaterako, zein irizpide jarraitu beharko genuke "urrats eman" eta "urrats egin" esapideen artean egokiena hautatzeko? Hiztegietako adibideei erreparatzea litzateke aukeretako bat. Zoritxarrez, ordea, hiztegi konbentzionalek ez dituzte hitz edo esapideek testuinguru ezberdinetan izan ditzaketen esanahi edo joskera guztien adibideak lantzen.

Eguneroko bizitzan lagunekin, lankideekin, ikaskideekin edota familiako kideekin mintzatzerakoan erabiltzen ditugun esamolde, egitura eta esaerak geure egiten ditugu eta zerbait idaztera goazenean esapide horien zuzentasun maila zalantzan jartzen dugu. Duda-muda horiek guztiak kontsultatu ahal izateko, Ereduzko Prosa Gaur aplikazio informatikoa atondu du Euskal Herriko Unibertsitateko Euskara Zerbitzuak, Ibon Sarasola idazle eta euskaltzainaren gidaritzapean. Aplikazio hori Interneten da erabilgarri www.ehu.es/euskara-orria/euskara/ereduzkoa web gunean.
Donostiako Euskararen Udal Patronatuak babesturiko egitasmo horrek Sarasolaren ustez eredugarri diren 87 prosa liburu biltzen ditu. Euskaltzainak aukeraketa hori burutzeko aholkulari talde baten laguntza izan du. Juan Garzia, Josu Zabaleta eta Koro Navarro izan dira, besteak beste, talde horretako kide. "Sen subjektiboaren arabera egin dut hautaketa, hau da, nire ustez ondo idazten duten idazleen liburuak bildu ditut. Horrek ez du esan nahi corpusean sartu ez diren liburuak eredugarriak ez direnik. Joskeraren, esaldiaren orekaren, izenen, esapideen eta egituren aldetik ondo idazten duten idazleak aukeratu ditut", adierazi digu Sarasolak. Web gunean txertaturiko liburuak 1998-2002 artean argitaratuak dira, guztira lau milioi hitz baino gehiagoz osatuak.

Zalantzak argitzeko baliagarria

Ereduzko Prosa Gaur ez da hiztegi bat, ezta gramatika lan bat ere, kontsultak egiteko datu base bat baizik. Esaterako, "ez da samurra" esapidea egun erabiltzen ote den eta nork erabiltzen duen jakin nahi badugu, bertan kontsultatzen ahal dugu. Sarasolaren aburuz, ez da tresna dogmatiko bat. "Erabiltzaileak bere senarekin jokatu behar du 'hau bai, hau ez' esateko". Bilaketaren emaitzak ez du esan nahi joskera edo egitura zuzenena hori denik. Arakatzaileak soilik testu-hitz hori zein idazlek nola erabiltzen duen jakinarazten du.

Euskaraz idaztean zalantzak dituen orori eta ikertzaileei zuzendua dago ereduzko prosaren corpusa. Alde batetik, helburu praktikoa du, hala nola, idazle ereduzkoek eskaintzen dizkieten irtenbideen berri ematea. Bestetik, ikerketa du helburu, hots, euskararen zer-nolakoak aztertu nahi dituenari lanabesa eskaintzea. Sarasolaren iritziz, "euskal hizkuntzaren inguruan ikerketak egiteko dokumentazio eta informazio ugari biltzen du ereduzko corpusak».

Garapen konplexua

80ko hamarkadan Orotariko Euskal Hiztegia egiteko, euskal tradizio osoko corpus zabala eratu zuen Euskaltzaindiak. Horren harian, jarraipena egitea otu zitzaion Ibon Sarasolari eta lan horren ondorio garbia da amaraunean jarri berri duen datu basea. Halaber, egun euskararen normalizazioak dituen premiei erantzuteko beharrezkoa iruditu zitzaion idazle eredugarrien idazlanen bilketa egitea.

Sarasolak liburuak hautatu ostean, Rosetta testu zerbitzuak aplikazio informatikoan integratzeko zentzua duten esaldiak eta testuak zatikatu ditu. Euskarri teknologikoa, berriz, proiektu, antolakuntza eta zerbitzu informatikoak eskaintzen dituen Adur Software Productions (ASP) enpresak landu du. Informazioren eta ezagutzaren kudeaketarako sorturiko Kapsula izeneko sistemaren bitartez, testu-hitz bakoitzari dagokion lema egokitu dio ASPk. Horrez gain, bilaketak egiteko motorra ere garatu du. Bertako arduradunek adierazi digutenez, lematizatzea izan da prozesurik zailena; izan ere, euskarak beste hizkuntzekin alderatuz, zailtasun gehiago baititu. Deklinabide, forma eta egitura ugari eta konplexuak euskara batuko lematizatzailearekin lantzea eginkizun korapilatsua dela azaldu digu Joxerra Aizpurua ASPko kideak. Hori dela-eta, euren etorkizuneko erronka nagusietako bat bilaketak egiterakoan hitzen zentzua ulertuko duen sistema arrakastatsua garatzea dela esan digu.

Harrera ona

Ibon Sarasolak jakinarazi digunez, mementoz harrera ona izan du web guneak. Euskaltzainaren aburuz, "oso erabilerraza eta praktikoa da, edonorentzako modukoa". Edonoren esku daude orain ereduzko euskara esapideak.

Bilaketak nola egin

Web gunean sartu gara eta zalantza bat argitu nahi izan dugu: zer ote da egokiagoa «urrats egin» ala «urrats eman» erabiltzea? Lehengo adibidea corpus honetara eramanaz, "urrats egin" esapidea 47 esalditan eta 20 liburutan erabili dela ikusi ahal izan dugu. "Urrats eman", ordea, 9 esaldi eta 8 liburutan. Argi dago beraz esapide honekiko idazleen joera zein den.

Web guneak corpus arakatzailea edukitzeaz gain, maiztasuna neurtzeko atala ere eskaintzen duenez, hitz edo egitura bat corpus osoan zehar zenbat aldiz eta zein modutan errepikatu den jakiteko aukera dago. Adibidez, "aukeratu" edo "hautatu" aditzen artean zein erabili ez dakigula aurkitzen bagara, bi horietatik euskal idazleengandik erabiliena zein den jakin dezakegu. Kasu honetan, lorturiko emaitzen arabera, idazle gehienek "hautatu" aditza erabiltzen dutela ikus dezakegu. Azken adibide gisa "hanka sartu" esapidea hartuko dugu. Corpus arakatzailearen emaitzen arabera, Iparraldean esapide hori ez dela erabiltzen ondoriozta dezakegu eta Hegoaldean, berriz, erruz erabiltzen dela.


Azkenak
Zestoako Gaztetxearen desalojoa geratzea lortu dute

Uztailaren 19an, 8:00etan zegoen gaztetxea husteko agindua emanda. Momentuz, lortu dute desalojoa atzera botatzea. Zestoako Gazte Asanbladak Bilboko Aresti Zentro Sozialistaren desaloa jasan zutenei elkartasun osoa adierazi die.


Yael Braun-Pivet izango da berriz Frantziako Asanbleako lehendakaria

Frantziako Asanbleak Yael Brau-Pivet hautatu du legebiltzarreko presidente. Lehia aurreikusten zen FHB eta Macronisten artean, eta azkenean, gutxigatik bada ere, lehendakariaren alderdikoak gailendu dira.


Margolan figuratibo zaharrena

Sulawesi (Indonesia) uhartearen hegoaldean, Leang Karampuang kobazuloan hiru irudi antropomorfoz eta basurde batez osatutako margolana aurkitu dute Griffith eta Southern Cross unibertsitateetako eta Indonesiako Agentzia Nazionaleko arkeologoek. Nature aldizkarian argitaratutako... [+]


Leonard Peltierren ihes ukatua

Lompoc (Kalifornia, AEB), 1979ko uztailaren 20a. Leonard Peltier ekintzaile indigenak eta beste bi presok espetxe federaletik ihes egin zuten. Iheskideetako bat kartzelaren kanpoaldean bertan tirokatuta hil zuten; bestea ordu eta erdi geroago atzeman zuten handik milia batera... [+]


Adin txikiko neska baten erasotzaileari jarritako epaia salatu du Gasteziko Mugimendu Feministak

Gasteizko adin txikiko neska bati sexu erasoa egin zion adin txikiko mutil batek, 2023ko ekainean. Gasteizko Mugimendu Feministak ez ditu bidezkoak ikusten epaileak erasotzaileari ezarri dizkion neurriak. Uste du erasoa jasan duenaren birbiktimizazioa bultzatzen dutela... [+]


Donostiako udaltzainek Parte Zaharreko hainbat gazte “jipoitu eta zauritu” dituztela salatu dute

Alde Zaharreko Gazte Asanbladak (AZGA) salatu du Donostiako Udaltzaingoak auzoko hainbat gazteren aurka astelehen gauean egindakoa: “Auzoko hainbat gazte futbolean jokatzen ari ziren Trinitate enparantzan, Udaltzaingoa hurbildu eta mehatxuka guztiak identifikatzeko agindua... [+]


Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidente izendatu dute

401 aldeko boto eta 284 kontrako jaso ditu, baina gehiengoa lortu du 41 botogatik. Hurrengo bost urteetan berriro ere presidente izango da, popularren, sozialdemokraten, liberalen eta berdeen babesa jasota. EH Bilduk kontra bozkatu du, eta EAJk alde.


Hamabost urte beharko dira Gazako genozidioan Israelek sortutako 40 milioi tona hondakin jasotzeko

NBEren ikerketa baten arabera, lehertu gabeko artilleria, substantzia kaltegarriak eta palestinarren gorpuak daude hondakin artean. 50.000 bonba baino gehiago bota ditu Israelek urritik, eta 40 milioi tona hondakin sortu dituzte.


1.200 soldadu israeldarrek baino gehiagok egin dute beren buruaz beste azken 50 urteetan

Genozidioarekin lotutako suizidio ugari identifikatu dira, armada sionistak datuak ezkutatzen baditu ere.


Eguneraketa berriak daude