Txileko basoei arnasa eman diete ekologistek


2021eko uztailaren 27an

Instituto de Ecología Política delako batek sinatu du berria eta guregana OneWorld Net egunkari digitalaren bidez iritsi da. «Histórico acuerdo entre ambientalistas y empresas forestales» titularra deigarri egiten da Hego Amerikaz ari garela. Gerrak baino gizaki gehiago hiltzen duten hondamendi klimatikoak, lehengaien lapurreta, herritarren protesta bortitzak eta horrelakoak dira ohikoak ingurumenari lotutako hango berrietan. Albiste honek aldiz europarra dirudi.

«Albisterik onena iritsi zaigu Txileko jatorrizko oihanak maite ditugunoi eta txiletarron eta gizadi osoaren ondare baliotsua den ekosistema inportante honen suntsitzeaz urte luzez kezkatu garenoi: jatorrizko basoa beste berriagoekin ordezkatzea bukatzera doa».

Ameriketako oihan zaharren ordezkatzeaz ari garela, baso tropikalarekin oroitzen gara gehienetan, indigenekin eta gizadiaren etorkizunerako hain garrantzizkoak izan daitezkeen izaki oraindik aztertu gabeak betirako galtzeko arriskuarekin. Txileko hitzarmenak aldiz usain benetan europarra du.

«Orain arte eguneroko gauza zen Txileko hegoaldean bertako oihana arraseko mozketa edo matarrasa sistemarekin botatzea, jatorrizko oihana erre eta ondoren radiata pinuz eta eukaliptok landatuz ordezkatzea; askotan horretarako Txileko estatuaren diru-laguntzak zeuden gainera. Baina badirudi orain erakargarritasun ekonomikoa galdu duela, inoiz izan badu, eta negozio hori zaildu egin dela».

Hego Euskal Herri osoan ikusi dugun fenomenoa da, eta seguruenik deskribapen horrekin bere buruak ezagutuko lituzkete Asturias, Galizia eta Gaztela-Leongo herritar askok ere. Eukaliptoa Australiatik ekarri genuen eta pinua berriz joan den hilabetean Kalifornian kiskali diren basoetatik. Eta ikusten denez, gure estrategia bera segitu dute Txilen ere azken hamarkadetan.

Hiri saindua kalez kale

Txileko eta Estatu Batuetako erakunde ekologisten kanpaina luze baten ondoren iritsi da tratu hau. Sei hilabetez eztabaidatu dute horiek zuraren produkzio eta komertzializazioan dauden enpresa nagusiekin eta «Proceso Chileno de Soluciones Conjuntas» bataiatu duten prozesuaren akabera izan da ituna. Erakunde ekologistek, munduko zura komertzializatzaile handienetakoa den Home Depot banatzaileak eta Arauco eta CMPC enpresek sinatu dute ituna. Horien ondoren, basoen ustiapenean diharduten enpresa gehiago hurbilduko zaizkiela espero dute.

Arauco eta CMPC enpresen artean Txilen mugitzen den zuraren %80 kontrolatzen dute. Erabiltzen duten egurraren zati handi bat zelulosa eta papera egiteko da, baina baita zerratu ondoren zurgintzan erabiltzeko ere. Honetan AEBak dira txiletarren bezero nagusi, Home Depot banatzailearen bitartez.

Baina eukaliptoz eta batik bat pinuz betetako milaka hektarea horiez gain, beste 350.000 hektarea jatorrizko oihan ere badaukate, eta horiek bota eta kanpoko espezieez ordezkatzeari uko egin diote tratuan. Bi enpresa horiek bestalde, 1994az geroztik jatorrizko basoaren ordez landatutako zuhaitz berririk ez dute gehiago erosiko eta ezta 1994an bertako basoak zituzten lurrik erosiko ere. Guztiaz urtero informazio gardena eman eta ekologiaren aldeko esfortzu hau beren ohiko auditorietan integratzeko konpromisoa hartu dute. Home Depotek aldiz ustiapen jasangarritik eskuratutako zuren zertifikazioan esfortzu berezia egitea hartu du bere gain.

Mugatzat hartu duten urtea ez da kasualitatea. 1994an sortu zen ForestEthics: Kanadako Vancouver Island-en dauden garrantzia handiko oihanen defentsarako mugimendu gisa sortu zen eta bere kanpainekin lortutako arrakastak erakunde zabalago bat izatera eraman zuen. Basotik ateratzen den zuraren komertzializazio katean, «beste muturrean» eragin nahi du ForestEthics-ek: «Arriskuan den oihan batean botatako zuhaitz bakoitzarentzako, bada beste nonbait bezero bat akzio hori sustatzen duena, sarritan oharkabean». Ondorioz, ForestEthics-ek herrialde aberatsetako bezeroen artean egin nahi du lan. Bezeroak hezi nahi ditu eskuartean darabilten zuraren inguruan erabaki egokiak har ditzaten, eta enpresak animatu eta presionatzen ditu jasangarritasun zertifikatua daramaten zurak komertzializatu ditzaten.

Gure etxegintzan erabiltzen ditugun egurrek salatzen dute zein atzera gabiltzan alor honetan. Baina behingoz, ikasteko ez dugu Alemanian edo Suedian erreparatu behar... Txilen baizik.

http://www.argia.eus/nethurbil helbidean, gai honi buruzko informazio gehiago eta Interneteko loturak.


Azkenak
2025-02-05 | Iñaki Murua
Bide luzea pauso ttikitan!

Bidea pausoka egiten da, eta hasiak egina dirudiela ikasi nuen aspaldi xamar. Baina jendeak esaldi hori edukiz betetzen ere ikasi nahi du. Bakarrik ezer gutxi lor genezake, hasi orduko etsi, akaso. Sekulako jendetza biltzeak ere antolaketa zaildu eta ikusi beharrekoa gandutu... [+]


Gutxiengoa

Ez zuen egoki jokatu, neurriak hartu behar ziren, bestela, ez dugu ikasten. Itxuraz, ez zen ohartzen egindakoaren inpaktuaz, normal jarraitzen zuen, batzuetan, ingurukoek baino itxura zoriontsuagoz. Gainera, altuegi hitz egiten du, hori ez zaio inori gustatzen. Darabiltzan... [+]


Ez ei dakite zergatik

Hezkuntza Sailak ez ei du ulertzen publikoko langileak zergatik joan garen grebara. LAB sindikatuari galdetzea dauka. Sindikatu horrek akordioa sinatu zuen sailarekin, 2023ko apirilean. Urte bi geroago grebara deitu dute haiek ere, aurrekoetan ez bezala, Hezkuntza Sailak... [+]


Julen Goldarazena, 'Flako Fonki'. Xakea eta jotak
“Ez dakit euskara hobetu dudan edo lotsa galdu, baina horrek oso pozik jartzen nau”

Aurretik bistaz ezagutzen banuen ere, musikaren munduak hurbildu gaitu Julen Goldarazena eta biok. Segituan ezagutu nuen Flako Chill Mafiak erakusten zuen irudi horretatik harago eta horrek baldintzatu dizkit, hein handi batean, proiektuarekiko harremana eta iritzia. Lauzpabost... [+]


Derrigorrezko hezkuntzaren etapa guztietan mugikorra debekatu nahi du Generalitateak

Haur Hezkuntzatik hasi eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza amaieraraino, ikastetxeetan mugikorra debekatzea du helburu Kataluniako Generalitateko Hezkuntza kontseilariak. 6 urtera arteko haurren ikasgeletan material teknologikorik ez egotea eta eskolen digitalizazioa aztertzea... [+]


2025-02-05 | Tere Maldonado
Irakasle-klaustroak edo mundua nola hobetu

Erretiratu berri den lankide-ohi baten omenez, Historiako irakaslea. Bejondeizula!

Hezkuntza-legeek azpimarratzen dute zein garrantzitsua den ikasleengan pentsamendu kritikoa sustatzea. Baina irakasle-klaustroak, garai batean ideien eztabaidarako eta proposamenak... [+]


Demokraziaren muga geopolitikoak

Mendebaldeko herrialdeetako demokrazia liberalak demokrazia minimalista baten itxura gero eta handiagoa du. Definizioaren muina litzateke hauteskunde bidezko gobernu aldaketak errespetatzen direla. Horren aldaera autoritarioari Levitsky eta Way politologoek autoritarismo... [+]


Langabeziak gora egin du Hego Euskal Herrian, batez ere emakumeen eta gazteen artean

Langabeen artean, 2.302 pertsona gehiago erregistratu dituzte urtarrilean Hego Euskal Herrian, eta horietatik 2.173 emakumeak dira, Espainiako Lan Ministerioak emandako datuen arabera.


2025-02-05
Esker mila

Palacio de Arozteguia promotorearen enkarguz, legez kanpo ekin zioten 2021ean Baztango Lekarozko lurretan ehunka haritz ebakitzeari. Herritarrek gelditzea lortu zuten, gorputza makinen aurrean jarrita eta lur horietan egunak eta gauak emanda. Ilegalki jardun zuen enpresak ez du... [+]


Teknologia
Kanpokoa mehatxu

Zutabe hau idazten nengoela, gaia aldatu behar izan dut, nire arreta osoa harrapatu dutelako Trumpen muga-zergek. Azalpen gutxi beharko duzue, leku guztietan da berria, Txinako produktuei %10eko zerga eta Kanadako eta Mexikoko produktuei %25eko muga-zergak jarri dizkie. Trumpek... [+]


2025-02-05 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Etxeko komuna

Euskadi irratian baineraren ordez dutxa jartzeko iragarkiak etxeko komunean obrak ya hastera animatzen duen kuña hori. Obra erraza, inbestitze txikia eta aldaketa handia iragartzen da. Komunetako sanitarioen joerak aldatu dira eta ahoz aho zabaldu da zeinen eroso eta... [+]


Judimendi: A ereduko ikastetxe estigmatizatua D ereduko auzo-eskola bilakatzen

Eskola segregatua izan da Gasteizko Judimendi ikastetxe publikoa, hiri guztiko ikasleak hartu ditu, jatorri atzerritarreko familien seme-alabak. Baina A hizkuntza eredutik D eredura igarotzeaz gain, auzoak eskola bere sentitzeko eta auzoko familiak erakartzeko egindako... [+]


Eguneraketa berriak daude