Tony Genil Felipe Borbonen ezkontzan

Espainiako monarkikoak kontent dira, Felipe Borbon Letizia Ortizekin ezkontzen delarik, erret familian ongi ahoskatzen duen pertsona bat egonen delako. Felipe Borbon Letizia Ortiz utzi eta Jaime Peñafielekin ezkonduko da, Espainiaren onerako. Juan Carlos Borbonen ama Curro Romero toreatzailearen jarraitzaile amorratua da, eta Romero zezen plazan nola aritu den galdetzen dioten aldioro keinu bera egiteagatik geratu zaio burua okerturik. Berroski-ren azken eskaintza berezia: Principe de Bequelar gaileta paketea eta dozena bat Ortiz madalena badaramatzazu, bi Coronita garagardo musu truk.

El Jueves umore aldizkariak Borbondarrei buruzko lau txisteotatik hiru argitaratu ditu. Deia berri paperak, aldiz, bakarra. Zorroztasunaren arabera sailkatzen hasiz gero, Berroski-ren iragarkia iruditzen zait niri puntarik kamutsenekoa. Hain zuzen ere hori da Euzkadiko, barkatu, Euskadiko egunkariak karrikaraturikoa, eta hain justu ateraldi xalo horren egile Josetxu Rodriguezen eta Javier Riparen aurka aurkeztu du kereila Espainiako Entzutegi Nazionaleko Fiskaltzak. Eskandalagarria.

Albistearen berri jaso dudalarik, lankide batek duela bizpahiru urte esandakoa etorri zait gogora: "Juan Kruz, lasai bizi nahi badiagu, diru arazorik izan nahi ez badiagu, izen euskaldunik ez duen enpresaren batean sartu behar diagu". Lagunak egun Administracion izeneko enpresan egiten du lan, eta lasai eta diru arazorik gabe bizi da. Espainian, garai batean, soldadutza egin behar zuten mutilei adorea berezkotzat jotzen zitzaien. Egun, Espainian, izen euskalduna duen edozeri maltzurkeria berezkotzat jotzen zaio. Galde diezaiotela bestela Eroski Taldeari zenbat saltzen duen Talaveran. Dena dela, Euskal Herrian ere gertatzen zaizkigu halakoak. Nafarroan, esaterako. Nafarroan, bereziki. Zurrumurru batek dio Foru Gobernu erregionalistak dekretua onartu behar duela zerga berezia ezartzeko izenean k, tz, ts, edo eta tx duten enpresei.

Hala eta guztiz ere, kasu honetan aizkorakada hedabide euskaldun baten kontra jo badute ere, nago kolpearen helburua Euskal Herriko mugez haratago dagoela. Nago Espainiako hedabide guztiei bidali zaien oharra dela. Espainiako erregezaleek hamarkadak eman dituzte Juan Carlos II.ak, Victoria Pregok esanen lukeen moduan, 1981eko otsailaren 23ko gau luzean demokraziaren eta askatasunaren aldeko borrokan jokaturiko rol ausart bezain erabakigarria behin eta berriz nabarmentzen. Jokaldia ongi atera zaie. Egun ez dago Francisco Franco diktadoreak zuzenean izendaturiko bere oinordekoari koroa kenduko dionik. Baina Juan Carlos zahartzen ari da, 81a gero eta urrutiago dago, eta semearen, Feliperen legitimazioa zenbatekoa izanen den ikusteko dago. Erregezaleak urduri daude. Ez daude txisteetarako, eta hariak mugitu dituzte, argi gera dadin. Txisterik egin ez dadin.

Arrazoirik ez zaie falta urduri egoteko. Espainiako zoldaren errege Tony Genil Felipe printzearen ezkontzan abestu nahi duela azaltzen ikusi dut barruki telebista saio batean. Deia-koa baino dezente larriagoa da. Gezurra badirudi ere, erregea baino erregezaleagoa den Jaime Peñafielek arrazoi osoa du: horrelakoak gertatzen dira printzea odol urdinik gabeko emakume batekin ezkontzeagatik. Monarkia eta normaltasuna uztartezinak dira. Monarkia gertuko, arrunt bilakatzen bada, berehala dator galdera: errege-erreginak gertukoak, arruntak badira, zergatik da errege-erregina? Beste modu batera adierazita, errege-erregina izan nahi badute, izorra daitezela eta izan daitezela berezi, endogamiko. Hortik datoz arazoak, eta hortik txisteak zentsuratzeko beharra.

Nik, aste honetan, berez, kazetaritzaz idatzi nahi nuen. Azaldu nahi nuen merkantilismoa inposatu den honetan edozein hedabidetako edozein albiste ulertu ahal izateko hedabideko jabea nor den jakin behar duzula. Nabarmendu nahi nuen pentsamendu bakarra jaun eta jabe den honetan egiazkotasuna ez datzala errealitatea kontatzean baizik eta beste hedabideekin bat egitean. Aipatu nahi nuen telebista gailendu den honetan hedabide guztietan albistearen garrantzia ikusgarritasunaren arabera neurtzen dela, eta azkartasunari ematen zaiola lehentasuna zer, nork, nori, non, noiz, zergatik bezalako galdera zaharrak erantzun gabe utziz. Esan nahi nuen kazetariak gero eta gehiago agintzen dietena kontatzen duten txotxongiloak direla. Salatu nahi nuen kinka horretan zentsura ez dela beharrezkoa, kazetariak berak bere burua zentsuratzen duelako. Baina kereilaren albistearekin topo egin dut, eta ikusi dut zentsura zuzena oraindik beharrezkoa dela. Zerbait bada. Garai txarrak dira kazetarientzat, baina baita monarkikoentzat ere.


Azkenak
Lineal A idazkunik luzeena

Lineal A duela 4.800-4.500 urte erabilitako idazkera minoikoa da. Berriki, Kretako Knossos jauregi ezagunean, bolizko objektu berezi bat aurkitu dute, ziurrenik zeremonia-zetro gisa erabiliko zutena. Objektuak bi idazkun ditu; bata, kirtenean, laburragoa da eta aurkitutako... [+]


Gizonak frontera, emakumeak zubira

Londres, 1944. Dorothy izeneko emakume bati argazkiak atera zizkioten Waterloo zubian soldatze lanak egiten ari zela. Dorothyri buruz izena beste daturik ez daukagu, baina duela hamar urte arte hori ere ez genekien. Argazki sorta 2015ean topatu zuen Christine Wall... [+]


Resako aztarnategia Andosillan
Ebroko muga zaharraren lorratzetan

Nafarroako Erriberako Andosilla herrian, sorpresa ugari ematen ari den indusketa arkeologikoa egiten ari dira Aranzadiko arkeologoak eta herritar boluntario taldeak. Resako aztarnategian orain arte oso ezezaguna zaigun Goi Erdi Aroko gizarteak hobeto ulertzeko aztarnak aurkitu... [+]


Pippi Kaltzaluzek 80 urte bete ditu, beti bezain iraultzaile

Pippi Kaltzaluzeren istorioak lehenengoz kaleratu zirenetik 80 urte bete direla-eta, leku berezia eskaini diote Boloniako Nazioarteko Haur eta Gazte Liburu Azokan. Azkarra, independentea, errebeldea, lotsagabea, menderakaitza, apur bat basatia, sormen handikoa, ausarta eta... [+]


Trans Pertsonen Lehen Mailako Arretako Zerbitzuak jarriko ditu abian Osakidetzak

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako trans pertsonei zuzendutako protokolo asistentziala eguneratzea da helburua. Lehen Mailako Arretako Taldeak (LMAT), trans pertsonentzako Lehen Mailako Arretako Zerbitzu berriak (tLMAZ) eta Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean dagoen Genero... [+]


Osakidetzako datuen kontraesanak: itxaron-zerrendak behera, herritarren kexak gora?

Jaurlaritzak ziurtatu du itxaron-zerrendak bi hilabetetik behera jaitsi direla azken hiruhilekoan. Manu Lezertua EAEko arartekoak, berriz, beste datu bat nabarmendu du herritarren kexei buruzko urteko txostenean: Osakidetzari dagozkion kexak %70 igo dira, eta batez ere... [+]


“Neutrotzat aurkezten dena, egiaz, ideologia nagusiaren konplizea da”

Gozamen aparta bezain deskribatzeko zaila dakar, norbaiten hitzak irakurri edo entzun ostean, zera pentsatzeak: “Horixe zen neu aurreko hartan azaltzen saiatu nintzena!”. Idazlea eta itzultzailea da María Reimóndez, eta galegoz aritzen da, hizkuntza... [+]


Unibertsitate pribatuak sortzeko baldintzak gogortu nahi ditu Espainiako Gobernuak

Ugaritu diren “txiringito pribatuei” muga jartzeko asmoz, unibertsitate berriak sortzeko baldintzak gogortu nahi ditu Espainiako Gobernuak. Euskal Herrian polemika artean jaio zen azken unibertsitate pribatuak adibidez, Gasteizko Euneizek, gaur gaurkoz ez ditu... [+]


2025-04-02 | Cira Crespo
Espainiako bandera

Juan Bautista Bilbao Batxi idazleak barku batean egiten zuen lan, eta bere bidaietako kronikak bidaltzen zituen Euzkadi egunkarira. Horri esker, XX. mende hasierako mundu osoko kronika interesgarriak ditugu, euskaraz. 1915eko ekainean, hain zuzen, Murtzian egin zuen... [+]


Segurtasuna, etorkinak eta beldurra

Segurtasun falta dagoen irudipena handitu dela azaldu du Eustaten azken txostenak. Gurean, Trapagaranen, Segurtasuna orain, delinkuenteen aurka manifestaziora deitu dute herritar batzuek.

Bi izan dira sentsazio hori zabaltzeko arrazoiak. Batetik, udalak Udaltzaingoaren... [+]


Haurtzaroaren denbora

Haurtzaroaren amaiera eleberri distopikoa idatzi zuen Arthur Clarkek, 1953. urtean: jolasteari utzi dion gizarte baten deskribapena. Eta ez al da bereziki haurtzaroa jolasteko garaia? Jolasteko, harritzeko, ikusmiratzeko eta galdera biziak egiteko unea. Ulertzeko tartea zabalik... [+]


2025-04-02 | Castillo Suárez
Erantzunak

Badira etxebizitzak saltzeko atarietara harpidetuta daudenak, etxe bat erosi nahiko luketelako. Tarteka etxeak ikusteko hitzorduak ere egiten dituzte, eta seguru nago saltzaileak badakiela pertsona horiek ez dutela etxea erosiko, ez bisitan etxeari aurkitzen dizkioten baina... [+]


2025-04-02 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Hirigintza militarra

Berriki zabaldu da Gazako lurralderako Egiptok egindako hirigintza-antolaketa plana. Marrazki batean jaso dira etorkizuneko kale, eraikin eta iruditeria, oraindik metraila eta lehergailuen usaina darion errealitate baten gain. Hirigintza proposamena, beste bonba jaurtiketa bat... [+]


Eguneraketa berriak daude