Paperezko uzta

  • 400 bat liburu berri. Aurtengoan ere ez da batere erraza izango aukeraketa lana. Goienkaletik hasi eta Artekaleraino. Udazkenarekin batera Euskal Herriko argitaletxeek osatuta dituzte azokari begira euren eskaintzak. Urtero legez, denetarik topatu ahal izango dugu irakurleok azokan: eleberriak, ipuin bildumak, poesia, itzulpenak, saioak, berrargitalpenak...

2021eko uztailaren 20an

Azoka karpapean bizitzera ohiturik geunden. Aurten ordea, leku berean, baina eraikin berrian burutuko da. Erakusmahaiek osatzen dituzten pasilloek, betiko legez, kale izenak dituzte. Kale horietatik zehar ibiliz aztertuko ditugu aurtengorako argitaletxeek prestatu dituzten berrikuntzak.

Haur eta gazte

Eraikin berrira sartu eta Goienkaletik hasi dezakegu osteratxoa. Bertan haur eta gazte literaturari dagokionean aurtengo nobedadeak bila ditzakegu. Egun, haur eta gazte literaturaren alorra da euskarazko literaturak duen sailik emankorrenetakoa. Izan ere, ia argitaletxe guztiek dituzte irakurle gazteentzako liburuak euren nobedadeen artean.

Aizkorri argitaletxearen erakusmahaitik abiatuz, Juan Kruz Igerabideren Okili-kili liburua izango dugu begien aurrean.

Aizkorriko standetik Desclée argitaletxearen mahaira joan gaitezke, aukeren artean galtzera. Hiru liburu izango ditugu bertan eskura, besteak beste: Asisko Urmenetaren Sugea lilipean, Antton Kazabonen Toto eta Otsoto eta Karlos Santistebanen Oporren zirrara. Pauso erdi bat eskuinera emanez gero, Elkar argitaletxearen mahaia aurkituko dugu. Hemen ere bada haur eta gazteentzat irakurketa gozagarririk, Koldo Izagirreren Antton Kaiku, Anjel Lertxundik idatzitako Brummm! eta Harkaitz Cano egile duen Itsasoa etxe barruan liburuak, hala nola.

Elkarreko standa begiztatu ondoren, Erein argitaletxeko mahaia bertan dugu. Enkarni Genuaren Zatoz lehenbailehen liburua eskuratu dezakegu bertan. Handik ezkerrera Euskal Herriko Ikastolen Elkarteko mahaia dago. Aurtengo edizioari begira, Argitxoren bilduma ekarri dute Durangora. Ibaizabal argitaletxearen erakusmahaian, berriz, Fernando Morilloren Arriskupean lana izango da aurtengo nobedadeen artean izarretako bat. Morillo bera bertan izango da, liburuak sinatzen. Gehiago ere badira, ordea: Iñaki Zubeldiaren Txikiak baina bizkorrak, Patxi Ezkiagaren Ibaiak itsasoari..., Ana Urkizaren Ondarruko piratak eta Antton Irustaren Itsasoz bestaldeko piratak liburuez gain, haurrentzako ipuin bilduma zabala topatu daiteke bertan.

Goienkalen barrena, Pamiela argitaletxearen erakusmahaian ere aurkituko ditugu alor honetako liburuak. Durangora eramango dituzten lanen artean, Karlos Linazasororen Isiltasunaren adabakiak eta Iban Zalduaren Ile luzeen kondaira aipa ditzakegu.

Jokoak eta multimedia

Liburuez gain, mahai joko eta multimedia aukera ugari topatuko dugu Azokan. Elhuyarren standean Oroimenaren lapurrak, Nire gorputza barrutik eta Piratekin matematikaren munduan CD-ROMak ikusteko parada izango da, adibidez. Jolastuz ikasteko aukera paregabea eskaintzen dute joko horiek. Mahai jokoei dagokionean, ARGIAk eta Bizkaiko Ikastolen Elkarteak mahai joko bana dakarte aurtengo azokara. ARGIAk Lauburua izeneko mahai jolasa eta Bizkaiko Ikastolen Elkarteak berriz, Euskopolis finantza jokoa ekarri dituzte. Bideo aukera ere zabala izango da, esaterako, Ibaizabal argitaletxearen erakusmahaian.

Eleberriak

Haur eta gazte literaturari errepasoa egin ondoren, 38. edizio honetarako argitaletxeek prestatu dituzten eleberriak aztertuko ditugu. Nonbaitetik hasi behar eta Alberdania argitaletxearen erakusmahaitik hasi gaitezke. Hau da, Goienkaletik hasi eta Barrenkalerainoko bidea egingo dugu. Argitaletxeak prestatu dituen eleberrien artean, azpimarragarriak dira Hasier Etxeberriaren Patri maitea lana eta Jose Inazio Basterretxearen Aurkari ikusezina liburuak.

Elkar argitaletxeak ere eskaintza oparoa ekarriko du aurtengoan Azokara: Jon Arretxeren Manila konexioa, Patxi Iturregiren Behi eroak edota Jasone Osororen Greta liburuak eskuratu daitezke Durangon.

Eta bukatzeko, Erein argitaletxearen standean topatuko ditugu Felipe Juaristiren Airezko emakumeak, Xabier Etxaniz Rojoren Koadro isila eta Aitziber Etxeberriaren Tango urdina, besteak beste.

Elea, argitaletxe berria

Euskal Herrian kultur arloan egiten ari denaren isla izateko asmoarekin sortu berri da Elea argitaletxea. Narratibari ekin dio argitaletxeak hastapen honetan. Durangoko Azokari begira bi nobedade ekarri ditu: bata Asier Sanz eta Iñaki Mendizabalen Euskal piratak; eta bestea, Joseba Iriondo kazetariak Iraken ikusi eta bizitakoak biltzen dituen Hotel Palestine (I'm from the Basque Country) izenburuko gerra kronika.

Elearen erakusmahaitik bi pausora Euskaltzaindiaren mahaia topatuko dugu. Bi nobedade ekarri ditu Euskaltzaindiak: Euskaltzaindiaren arautegia eta barne erregelak bertsio berritua eta Narrazio eta olerkiak 2002 liburua.

Gaiak argitaletxearen erakusmahaian ere makina bat nobedade aurkituko ditugu aurtengoan. Izenburu guztien artean, Josu Naberanen Euskaldun egutegi zaharra eta Nafarroa, Europako lehen Estatua liburuak ikusi ahal izango ditugu. Gatuzain argitaletxeak ere zenbait lan berri prestatu du Durangora begira. Euskal Herria 2050 da aipagarrienetakoa horien artean. Izan ere, Itxaro Bordak, Iban Zalduak, Gotzon Garatek, Eneko Bidegainek eta Castillo Suarezek hartu dute parte liburu honetan, besteak beste. Euskal Herria hemendik urte batzuetara nolakoa izango ote den aurreikusten saiatu dira idazleak liburuan.

Hiru argitaletxeari dagokionez, lan ugari ekarri ditu aurtengoan. Hala nola, Alfonso Sastreren Amores sicilianos, Lutxo Egiaren Aviones de papel eta Jon Alonsoren El eslabón perdido. Mensajero argitaletxearen erakusmahaian, azkenik, Gotzon Garateren Euskarazko tradizioa eta molde berriak liburua eskuratu ahal izango dugu, beste batzuren artean.

Paper hotsak

Musikaz gain, paperezko uzta ekarri dute aurtengoan Durangoko Azokara Gaztelupeko Hotsak-ekoek. "Paper Hotsak" izeneko bilduma berezia prestatzeari ekin dio diskoetxeak. Disko-liburu ilustratuek osatuko dute eta Durangon honako aleok aurkitu ahal izango ditugu: Jokin Arregi 'Che'ren Karibetik Kantaurira bertsoak; Kirmen Uriberen Zaharregia, txikiegia agian eta aipagarriena edota bitxiena: Rafa Egigurenek itzuli duen txinatar poema sorta, Mandarin dotore, izenekoa.

Poesia

Susa argitaletxeak, poesiaren aldeko apustua egin du udazkenari begira. Aurtengoan, bi dira argitara ekarri dituzten poesia liburuak: Pako Aristiren Libreta horiko poemak eta Juan Ramon Madariagaren Izozmendiak. Elkar argitaletxea ere ez da atzean geratu poesia liburuen aurkezpenean. Mikel Peruarenaren Eguraldiaz hizketan eta Jean Louis Davanten Harri txintxolak eraman baititu Azokara, besteak beste.

Ezin aipatu gabe utzi ordea, Susak mahai gainean erakusgai izango dituen bi eleberri. Edorta Jimenezen lanak izango dira biak: Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan eta Kilkerren hotsak.

Soinujolearen semea

Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokan, urtero izaten da distira berezia duen nobelaren bat. Aurtengoa, Bernardo Atxagaren Soinujolearen semea nobela izango da, zalantza handirik gabe. 1998an Groenlandiako lezioa argitaratu zuenetik, azken urte hauetan haur eta gazte literaturako lanak baino ez ditu argitaratu. Eta, antza, liburu berria aro berri baten hasiera bihurtu du idazleak, aurrerantzean Bernardo Atxaga ezizena atzean utzi eta bere benetako izenarekin sinatzeko asmoa agertu baitu, besteak beste.

Bi urte geroago

Duela bi urte egin zuen antzera, literatura pasaportetzat hartuta itzuli da aurtengoan ere Joseba Sarrionandia gure artera, Txalapartaren eskutik oraingoan. Udazken honetan, gaztaina saltzailea bezala, berriro agertu zaigu, ezustean. Kolosala izango da da azken lanaren izenburua.

Txalapartak aurtengorako prestatu dituen lan berrien artean bestalde, Sonia Gonzalez idazle gaztearen lana azpimarratu behar da: Ugerra eta Kedarra. Gonzalezen lehen eleberria da honakoa eta jakin-min handia piztu duena. Bada ordea mahai gainean nobedade gehiagorik. JRR Tolkienen eskutik aurten ere beste bi liburu dakarzkigu argitaletxe nafarrak: Eraztunen Jauna II. Bi dorreak eta Eraztunen jauna III. Erregearen itzulera.

Berrargitalpenak eta lekukotasunak

2003ko edizioan berrargitalpenen ugaritasuna azpimarratzekoa da. Euskal literaturaren historian arrastoa utzitako liburuak dira berrargitaratu direnak. Baina ez dituzte soilik berriro argitaratu, izan ere berridatzi egin baitituzte egileek. Joan Mari Irigoienen Oilarraren promesa, Iñaki Zabaletaren 110 streeteko geltokia, Joxemari Iturralderen Zikoinen kabian sartuko naiz eta Patxi Zubizarretaren Gizon izandako mutila dira, besteak beste, aipatu berrargitarapenak.

Kronika nahiz lekukotasun kutsua duten liburuak ere ikusteko parada izango dugu Azokako kaleetan zehar. Horien artean bi aipatu ditzakegu: Agurtzane Juanenaren Esan gabe neukana eta Jon Abrilen Helloak Txinan. Azken honetan, Txinan 40 egun igaro ondoren kazetari beratarrak bertan bizitakoak kontatzen ditu.

Denetarik

Ohiko eleberri edota poesia liburuez gain, paperezko uztari dagokionez, gustu nahiz kolore guztietako nobedadeak aurkituko ditugu Durangon abenduaren 4tik 8ra artean. Besteak beste, Asisko Urmenetak idatzi eta ARGIA astekariak kaleratu duen Gartxot komiki liburua; Bertsozale Elkartearen Bapatean 2002 liburua; Ttarttalo argitaletxeak plazaratu duen Pedro Subijanak berak idatzitako La cocina doméstica de Pedro Subijana; eta Iñigo Aranbarrik idatzi eta Trikitixa Elkarteak kaleratu duen Sakabi, soinu txikiaren handitasuna zain ditugu.


Azkenak
Lanbide Heziketako praktikak arazo-iturri izaten ari dira

Sistema duala abian da ikasturte honetan Hego Euskal Herriko Lanbide Heziketan, eta eredugarri saldu duten arren, arazotsua izaten ari da hainbat zentrotan: ikasle guztiek derrigorrezko praktikak egin ditzaten enpresak bilatzen “gorriak pasatzen ari dira” irakasleak,... [+]


Justizia feminista garatzeko beharra aldarrikatu du Emakumeen Mundu Martxak

Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak indarkeria matxistari buruzko jardunaldiak egin ditu asteburuan Atarrabian. Sistema judiziala jarri dute ezbaian, justizia eta autodefentsa feministaren balioak aztertu dituzte.


2025-01-28 | UEU
Itsaso Bakedano Moreno
“Denok gara sexu-hezkuntzako erreferenteak”

"Sexu-hezkuntzaikasgeletatik haratago" ikastaroa emango du UEUrekin online Itsaso Bakedano Moreno (Baldorba, 1992) sexologoak. INCISEXeko Sexu-hezkuntza eta -aholkularitza masterra du, Biko Arloak-eko Training sexologia klinikoko formakuntza du eta Lanbide Heziketako... [+]


Bilboko Axel Hotelaren irregulartasunak salatu eta itxiera eskatu du EHGAMek

EHGAMek Axel hotelaren irregulartasunei jarritako helegitearen inguruko isiltasun administratiboaren ondoren, hotelaren itxiera eskatzen du eta hainbat eragileekin batera prentsaurrekoa eman dute.


Bretoierak hiztunen erdia galdu du sei urtean, azken ikerketaren arabera

Bretainian, bretoiera oso ondo edo nahiko ondo hitz egiten duten herritarrak %2,7 dira, 2018an baino hiru puntu gutxiago. 107.000 dira gaur egun. Hiztunak gazteagoak dira. Galo hiztunen kopuruak ere behera egin du, baina ez bretoierak bezainbesteko abiadan.


2025-01-27 | Julene Flamarique
Autoeskolaz kanpo gidatzen ikasten aukera planteatzen ari da Espainiako Gobernua, autoeskolak aurka daudela

Eredu berriak ikasleek milaka euro aurreztea ekar lezake. Autoeskoletako irakasleek plana kritikatu eta errepideetan sor daitekeen arriskua mahaigaineratu dute. Neurri berriak “milaka irakasleren enplegua arriskuan jartzen duela” ohartarazi dute.


2025-01-27 | Leire Ibar
Langile klasearen batasuna eskatu du GKS-ek faxismoaren eta gerraren aurka

Milaka gazte bildu dura Gazte Koordinadora Solizalistak (GKS) urtarrilaren 25ean Bilbon eta Iruñean antolatu dituen mobilizazioetan, "Euskal Herrian agenda belizista eta faxismoa normalizatu ez daitezen". Jendetza bildu da bi hiriburuetan gerra inperialistaren... [+]


Zarauzko EAJko zinegotzi ohi baten txaleta eraitsi egin behar dela ebatzi dute, legez kanpo eraiki zelako

Epaitegietan hamar urte bete ditu auziak, eta azkenean EAEko Auzitegi Nagusiak ebatzi du beste epaitegi txikiagoek ikusten ez zutena: ez zela baserri zaharra "eraberritu", baizik eta askoz ere eraikin handiagoa altxatu zela eta behar zuen lekutik urrunago. Legez kanpo... [+]


Bengoetxeak errektore kargua hartu du eta EHUren finantzazioak segitzen du izaten eztabaidagai

Aparteko iragarpenik egin gabe, "askatasun akademikoaren eta izpiritu kritikoaren" aldeko aldarria egin du Joxerra Bengoetxeak EHUko errektore karguaren zina egin duenean, Ajuria Enean: "Ebidentzia zientifikoak ukatzen dituztenen aurkako euste-horma izango da... [+]


2025-01-27 | Leire Ibar
Dozenaka milaka palestinar Gaza iparralde suntsitura itzultzen ari dira

Su-etenaren akordioarekin barnean, Israelgo armadak Netzarim korridorea ireki du. Ia urtebeteko erbestealdiaren ondoren, milaka palestinar euren etxeetara abiatu dira bidaia emozional sakonean. Trumpek gazatarrak Egiptora eta Jordaniara desplazatzea proposatu du, eremua erabat... [+]


2025-01-27 | ARGIA
Migrazio politikak salatu eta auzipetuak kargugabetzea eskatu dute epaiketaren atarian

2.000 lagun inguru bildu dira urtarrilaren 26an, Irunetik Hendaiarako martxan, Europaren migrazio politika “hiltzaileak” salatzeko. Korrika igaro zenean hainbat migratzaileri muga igarotzen laguntzeagatik auzipetutako ekintzaileei babesa eman diete. Ekintzaileak... [+]


2025-01-27 | Ahotsa.info
EH Baterak Aberri Egunean erabakitzeko eskubidea modu bateratuan aldarrikatzera deitu du

Euskal Herria Baterak apirilaren 11an Donostiako Kursaalen egingo den ekitaldiaren berri eman du. Ekitaldia Aberri Eguna ospatu baino egun batzuk lehenago eginen da. Agerraldian Mireia Epelde, Xabier Euzkitze eta Carlos Etchepare bozeramaileek hartu dute parte, eta Manex Fuchs... [+]


2025-01-27 | Aritz Arrieta
Euskaldun harrera herria?

Egiari zor, ez dakit zergatik ari naizen hau idazten. Gaur egungo giro liskartsuan ez dira modu honetako iritziak ondo hartzen. Beharbada, ARGIAk ez du hau argitaratuko, ez baitator bat orain arte argitaratu dituzten iritziekin (baina, azkenean argitaratzea erabaki badute,... [+]


Ez ditzala diruaren hotsak bonben burrunbak isildu

Urtarrilaren 15ean Zedarriak izeneko lobby tekno-enpresarialak bere 6. txostena aurkeztu zuen, Euskadi eta Europar Batasuna, oparotasunaren eta lehiakortasunaren patu partekatua izenekoa. Finantzen mundutik ateratako aditu gorbatadunez osatutako Think Tank neoliberal horrek... [+]


Eguneraketa berriak daude