Japoniara bidean


2021eko uztailaren 27an
Ofiziala da, honezkero. Ez dago, beraz, disimuluan ibili beharrik. Euskal liburuak garai ilunak ezagutuko ditu, antza denez, hemendik aurrera. Ez hainbeste ekoizpenaren zenbaki orokorretan, akaso; ez, beharbada, izar distiratsuenen noizbehinkako agerraldiei dagokienez; agian, ez Durangokoa bezalako kultur erritoak kolokan jartzeko heinean. Baina garai ilunak datozela dirudi, euskal literaturgintzaren alderdi ekonomikoarentzat behintzat.

Krisia? Ez. Beste zerbait da heldu zaiguna. Egoera aldrebesa luzarorako, kudeatzen zaila eta gainditzen ezinezkoa diruditen horietakoa (euskal liburugintzaz ari naiz, euskal politikagintzaz ari naizela ematen badu ere). Etsipenezkoa. Atzo eta herenegungo egoeretara itzultzeko amets zoroa hauspotuko duen aroa.

Okerrena, alabaina, ez da gero eta liburu gutxiago erosten denik, ez eta, aurrekoaren ondorioz, sortzaile berriei bidea ixtearen arriskua haziz doala. Txarrena ez da, era berean, berez ahula den kultur industriarik klasikoena ahulagotzea; ez eta, aurrekoaren ondorioz, erakunde publikoekiko dependentzia areagotzea.

Hori dena txarra eta tristea izanagatik ere, bada beste zerbait okerragorik: nora doa liburua galtzen ari den bezeroa?, zein da irakurle izandakoaren kilikagarri berria?, zertan ematen du, orain, garai batean irakurtzen ematen zuen denbora apur hori?

Precisa enpresak, Gremio de Editores de Euskadi delakoarentzat 2001eko datuei buruz eginiko azterketan, honako galdera hau egin zien lehen baino gutxiago irakurtzen zutela aitortzen zutenei: "Zertan ematen duzu lehen irakurtzen ematen zenuen denbora?". Erantzuleen ehuneko 46,6k erantzun zuenez, lanari eskaintzen zioten lehenago irakurtzen ematen zuten denbora hori.

Ezinezkoa (edo, gutxienez, nekosoegia) litzateke erantzun horren egiazkotasuna ezagutzea. Baina eraiki dezagun hipotesitxo bat, inkesten interpretazioak ematen duen inpunitatea baliatuz: irakurle porrokatuak, benetako liburujaleak, izan behar zuten, noski, irakurle izandako lan zale berri horiek, edo, bestela, oso denbora gutxian etekin oparoa ematen duen pagotxa izan behar du tartekako irakurzaletasunetik urrundu dituen zer horiek. Batean zein bestean, galera galanta liburujalez nahiz pagotxa biltzailez hain urri dabilen euskal liburuaren merkatuarentzat!

Gehiegizko burlaizez ari naizela aurpegiratuko zidan, honezkero, irakurleren batek edo bestek. Are gehiago ofizioko lankidea baldin badut, ezaguna baita editore jendearen batezbesteko umore eskasiaren gaitza. Ofiziokoa ez denari, berriz, liburu-saltzaile zapuztu baten funts gutxiko lanturua irudituko zaio nire jarduna. Biek izango dute, seguruenera, arrazoi mutur bat. Baina bortitzegia egiten zait jendaurrean aitortu behar izatea gure gizartea japonizatzen ari dela. Are tristeagoa egiten zait, bide batez esanda, ez dakit zeinekin libreki asoziatzera bide goazen honetan.

Izan ere, eta nik hemen esandakoetatik interpretazio okerrik egin ez dadin, ez dut inola ere esan nahi kultur sektore zehatz baten ilunaldiak "aurrera doan herri" baten eguzki beteko ibilia menosten duenik. Ez dut esan nahi, inola ere, liburuarekiko atxikimendua denik gizarte aurreratu baten kultur ezaugarri nagusia. Ez. Badakigu oso bestelakoak direla gauzak. Gero eta bestelakoagoak, gainera. Eta badakigu posmodernitatearen txanponaz kitatzen ari dela kultur kezkarekiko azken zorra.

Baina, nolanahi ere, aitor dezadan zalantza »eta latza» egiten dudala liburua abandonatzera hain modu etsian prestatzen den gizartearen heldutasunaz. Zalantza egiten dut »eta latza» oinak kulturgintzan bermatu nahi ez dituen gizarte baten bizi ahalmenaz.


Azkenak
Lanbide Heziketako praktikak arazo-iturri izaten ari dira

Sistema duala abian da ikasturte honetan Hego Euskal Herriko Lanbide Heziketan, eta eredugarri saldu duten arren, arazotsua izaten ari da hainbat zentrotan: ikasle guztiek derrigorrezko praktikak egin ditzaten enpresak bilatzen “gorriak pasatzen ari dira” irakasleak,... [+]


Justizia feminista garatzeko beharra aldarrikatu du Emakumeen Mundu Martxak

Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak indarkeria matxistari buruzko jardunaldiak egin ditu asteburuan Atarrabian. Sistema judiziala jarri dute ezbaian, justizia eta autodefentsa feministaren balioak aztertu dituzte.


2025-01-28 | UEU
Itsaso Bakedano Moreno
“Denok gara sexu-hezkuntzako erreferenteak”

"Sexu-hezkuntzaikasgeletatik haratago" ikastaroa emango du UEUrekin online Itsaso Bakedano Moreno (Baldorba, 1992) sexologoak. INCISEXeko Sexu-hezkuntza eta -aholkularitza masterra du, Biko Arloak-eko Training sexologia klinikoko formakuntza du eta Lanbide Heziketako... [+]


Bilboko Axel Hotelaren irregulartasunak salatu eta itxiera eskatu du EHGAMek

EHGAMek Axel hotelaren irregulartasunei jarritako helegitearen inguruko isiltasun administratiboaren ondoren, hotelaren itxiera eskatzen du eta hainbat eragileekin batera prentsaurrekoa eman dute.


Bretoierak hiztunen erdia galdu du sei urtean, azken ikerketaren arabera

Bretainian, bretoiera oso ondo edo nahiko ondo hitz egiten duten herritarrak %2,7 dira, 2018an baino hiru puntu gutxiago. 107.000 dira gaur egun. Hiztunak gazteagoak dira. Galo hiztunen kopuruak ere behera egin du, baina ez bretoierak bezainbesteko abiadan.


2025-01-27 | Julene Flamarique
Autoeskolaz kanpo gidatzen ikasten aukera planteatzen ari da Espainiako Gobernua, autoeskolak aurka daudela

Eredu berriak ikasleek milaka euro aurreztea ekar lezake. Autoeskoletako irakasleek plana kritikatu eta errepideetan sor daitekeen arriskua mahaigaineratu dute. Neurri berriak “milaka irakasleren enplegua arriskuan jartzen duela” ohartarazi dute.


2025-01-27 | Leire Ibar
Langile klasearen batasuna eskatu du GKS-ek faxismoaren eta gerraren aurka

Milaka gazte bildu dura Gazte Koordinadora Solizalistak (GKS) urtarrilaren 25ean Bilbon eta Iruñean antolatu dituen mobilizazioetan, "Euskal Herrian agenda belizista eta faxismoa normalizatu ez daitezen". Jendetza bildu da bi hiriburuetan gerra inperialistaren... [+]


Zarauzko EAJko zinegotzi ohi baten txaleta eraitsi egin behar dela ebatzi dute, legez kanpo eraiki zelako

Epaitegietan hamar urte bete ditu auziak, eta azkenean EAEko Auzitegi Nagusiak ebatzi du beste epaitegi txikiagoek ikusten ez zutena: ez zela baserri zaharra "eraberritu", baizik eta askoz ere eraikin handiagoa altxatu zela eta behar zuen lekutik urrunago. Legez kanpo... [+]


Bengoetxeak errektore kargua hartu du eta EHUren finantzazioak segitzen du izaten eztabaidagai

Aparteko iragarpenik egin gabe, "askatasun akademikoaren eta izpiritu kritikoaren" aldeko aldarria egin du Joxerra Bengoetxeak EHUko errektore karguaren zina egin duenean, Ajuria Enean: "Ebidentzia zientifikoak ukatzen dituztenen aurkako euste-horma izango da... [+]


2025-01-27 | Leire Ibar
Dozenaka milaka palestinar Gaza iparralde suntsitura itzultzen ari dira

Su-etenaren akordioarekin barnean, Israelgo armadak Netzarim korridorea ireki du. Ia urtebeteko erbestealdiaren ondoren, milaka palestinar euren etxeetara abiatu dira bidaia emozional sakonean. Trumpek gazatarrak Egiptora eta Jordaniara desplazatzea proposatu du, eremua erabat... [+]


2025-01-27 | ARGIA
Migrazio politikak salatu eta auzipetuak kargugabetzea eskatu dute epaiketaren atarian

2.000 lagun inguru bildu dira urtarrilaren 26an, Irunetik Hendaiarako martxan, Europaren migrazio politika “hiltzaileak” salatzeko. Korrika igaro zenean hainbat migratzaileri muga igarotzen laguntzeagatik auzipetutako ekintzaileei babesa eman diete. Ekintzaileak... [+]


2025-01-27 | Ahotsa.info
EH Baterak Aberri Egunean erabakitzeko eskubidea modu bateratuan aldarrikatzera deitu du

Euskal Herria Baterak apirilaren 11an Donostiako Kursaalen egingo den ekitaldiaren berri eman du. Ekitaldia Aberri Eguna ospatu baino egun batzuk lehenago eginen da. Agerraldian Mireia Epelde, Xabier Euzkitze eta Carlos Etchepare bozeramaileek hartu dute parte, eta Manex Fuchs... [+]


2025-01-27 | Aritz Arrieta
Euskaldun harrera herria?

Egiari zor, ez dakit zergatik ari naizen hau idazten. Gaur egungo giro liskartsuan ez dira modu honetako iritziak ondo hartzen. Beharbada, ARGIAk ez du hau argitaratuko, ez baitator bat orain arte argitaratu dituzten iritziekin (baina, azkenean argitaratzea erabaki badute,... [+]


Ez ditzala diruaren hotsak bonben burrunbak isildu

Urtarrilaren 15ean Zedarriak izeneko lobby tekno-enpresarialak bere 6. txostena aurkeztu zuen, Euskadi eta Europar Batasuna, oparotasunaren eta lehiakortasunaren patu partekatua izenekoa. Finantzen mundutik ateratako aditu gorbatadunez osatutako Think Tank neoliberal horrek... [+]


Eguneraketa berriak daude