Eztabaidarekin bueltaka


2007ko otsailaren 21ean
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Eusko Jaurlaritzak Estatutua aldatzeko egindako proposamenari Espainiako Gobernuak, botere judizialak eta estatu mailako komunikabide eta alderdi politiko gehienak eraso politiko-judizial-mediatiko bortitz batez erantzuten ari dira. Proposamena, nahiz eta Estatutuak bere 46. artikuluan oinarrituta egon eta eztabaidarako proposamen irekia eta, hortaz, goitik behera aldagarria izan, ilegal, unilateral, totalitario, inposatzaile eta zatikatzailea dela diote. Gainera, batzuek terrorismoak irauten duen bitartean holako ekimenei uko egin eta hozkailuan sartu behar direla diote. Arrazoibide horren arabera, askatasunik ez dagoenez, jarduera politiko guztia tokiz kanpo legoke. Kuestioa da hemen, terrorismoaz gain, konpondu gabeko arazo edo gatazka politiko bat dugula. Batzuek, alabaina, ez dute ikusten, edo ez dute ikusi nahi, Euskal Herriak existitzen duenik ere onartzen ez duten bezala.

Espainiako Konstituzioa indarrean egon den hogeita bost urte hauetan agerian gelditu da Estatuko errealitate plurinazionala onartzeko eskaerari erantzuteko Konstituzioaren gaitasunik eza, orain arte egin den irakurketaz segitzekotan behintzat.

Gernikako Estatutuari esker, autogobernuari dagokionez aurrerapen garrantzitsuak lortu izanagatik ere, EAEko hiritar gehienek Estatuarekiko harremanen birdefinizioaren alde dauden alderdiei ematen diete botoa.

PPren gobernuaren politikak identitate nazional espainolaren baieztapenean oinarritutako neozentralismo batera garamatza eta orain arte lortutakoa ere zalantzan jartzen du, Konstituzioko 155. artikulua aplikatzeko mehatxu eta guzti.

Terrorismoaren aurkako borroka edozein bidegabekeriarako aitzakia dela, euskal gatazkaren konponbide elkarrizketatuaren aldeko jarreren kriminalizazioaz eta terrorismoa nazionalismoarekin nahastuz, politikaren judizializazioa eta justiziaren politizazioa eta, azken finean, demokraziaren degradazio izugarri bat eragiten ari dira.

Egoera honetan Ibarretxeren proposamenak Estatuarekiko harreman eredu berri baten aldeko eskaera zilegi bat adierazten du. Proposamenak Eusko Legebiltzarrean eta euskal gizartean eztabaidatua izan beharko du, EAEko hiritarrek erreferendumean berretsia eta Estatuarekin negoziatua. Ezker Batuak badu Ibarretxeren proposamenaren eduki jakin batzuekin desadostasunik, bere proposamen propioa den Atxikimendu Libreko Federalismoaren proiektua plazaratzeak adierazten duen bezala. Hala ere, une honetan azpimarratzekoa da Ezker Batua Ibarretxeren proposamenaren oinarri eta abiapuntu den printzipioarekin bat datorrela: Estatuarekiko -eta baita Euskal Herriko gainontzeko lurraldeekiko ere- harreman-marko berri bat ezartzeko eta orokorrean bere etorkizuna, inolako murrizketarik gabe, erabakitzeko euskal erkidegoko hiritarrei dagokien zilegitasuna.

Konstituzioa, askatasun eta eskubide demokratikoen berma baldin bada, ezin da erabili eskubide hori ukatzeko. Beraz, Ibarretxeren proposamenaren bideragarritasunerako Konstituzioan benetako oztoporik izatekotan, Konstituzioa aldatu beharko litzateke.

Tamalez, badirudi gauzak ez doazela norabide horretan, alderantzizkoan baizik: mota guztietako helegiteak, inpugnazioak, mehatxu, txantajeak, gezurrak eta desinformazio kanpainak prestatzen ari dira. Edozein gauza, eztabaida eragozteko asmoz. Alferrik ari dira. Nola edo hala eztabaidak aurrera egingo du. Oraindik inork ez daki korapiloa nola askatuko den, baina denok fase politiko berri baten atarian gaudeneko uste osoan gaude.

Era berean denok gogoan dugu edozein konponbiderako ETAren desagerpena nahitaezko baldintza dela eta aldizka balizko su-eten bati buruzko zurrumurruak dabiltza. Beraiek ere egunen batean hala ikusiko ahal dute!


ASTEKARIA
2003ko azaroaren 30
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
Kontzertuak, hitzaldiak, antzerkiak, dantzak, bertso-saioak... M8ko ekitaldi kulturalen bilduma

Festa egiteko musika eta kontzertu eskaintza ez ezik, erakusketak, hitzaldiak, zine eta antzerki ikuskizunak eta zientoka ekintza kultural antolatu dituzte eragile ugarik Martxoaren 8aren bueltarako. Artikulu honetan, bilduma moduan, zokorrak gisa miatuko ditugu Euskal Herriko... [+]


Bizi testamentua: aurretiazko borondateen agiriaren gakoak

Soco Lizarraga mediku eta Nafarroako Duintasunez Hiltzeko Eskubidea elkarteko kidearen ustez bizi testamentuak heriotza duin bat eskaini eta familiari gauzak errazten dizkio.


2025-03-07 | Uriola.eus
Iker Egiraun, Etxebarrieta Memoria Elkartea
“Bizi dugun testuingurua urteetan emandako borroken ondorioa dela sinbolizatu nahi dugu”

Bilbo Hari Gorria dinamikarekin ekarriko ditu gurera azken 150 urteetako Bilboko efemerideak Etxebarrieta Memoria Elkarteak. Iker Egiraun kideak xehetasunak eskaini dizkigu.


2025-03-07 | Aiaraldea
Ferosca I zentral eolikoaren kontrako alegazioak zabaldu ditu Aiaraldeko Mendiak Bizirik plataformak

Laudion, Aiaran eta Okondon izango du eragina energia azpiegiturak eta plataformaren aburuz, proiektuak eta ingurumen-inpaktuaren azterketak gabezia garrantzitsuak dituzte.


2025-03-07 | Euskal Irratiak
Donibane Lohizuneko Begiraleak kultur elkarteak bere 90 urteak ospatuko ditu

"Entseatzen gira arnas gune bat sortzen Donibane Lohizunen, hain turistikoa den herri honetan". 250 kiderekin Donibane Lohizuneko Begiraleak kultur elkarteak 90 urte bete ditu aurten. Lau emaztek sortu zuten talde hauetan eramaile izan zen Madeleine de Jauregiberri... [+]


“Topaketa antiinperialistak” egingo ditu Askapenak martxoaren 15 eta 16an Bilbon

Karmela espazio autogestionastuan egingo ditu, eta Euskal Herriko zein nazioarteko gonbidatuak egongo dira bertan. "Koiuntura analisi orokorretik abiatu eta Euskal Herriko borroka internazionalistaren gakoetarainoko bidea" egingo dutela adierazi du Askapenak... [+]


Legebiltzarrak 1936ko biktimen legea aldatu du, Erorien Monumentua birmoldatzeko

33/2013 Foru Legeari Xedapen gehigarri bat gehitu zaio datozen aldaketak gauzatu ahal izateko, eta horren bidez ahalbidetzen da “erregimen frankistaren garaipenaren gorespenezkoak gertatzen diren zati sinbolikoak erretiratzea eta kupularen barnealdeko margolanak... [+]


Bi eskumen berri bere gain hartu ditu Jaurlaritzak: atzerritarren lan-baimena eta meteorologia-zerbitzua

2025 amaitu baino lehen Gernikako Estatutuan jasotzen diren eskumen guztiak izatea espero du Jaurlaritzak. Oraindik 25 eskumen falta dira. Transferentzia Batzordea aurreko astean biltzekoa zen baina "agenda arazoak" zirela eta atzeratu zuten. 


Duplak egin du aurtengo Herri Urratseko abestia

Elgarrekin izena du Duplak egin duen aurtengo abestiak eta Senpereko lakuan grabatu zuten bideoklipa. Dantzari, guraso zein umeen artean azaldu ziren Pantxoa eta Peio ere. Bideoklipa laugarrengo saiakeran egin zen. 


2025-03-06 | Haizea Isasa
Kasu, ez gitxu lo!

“Kasu, ez gitxu lo!”. Gure denbora eta manerekin baina heldu gira.

Azaroaren 25ean Baionako elgarretaratzera joan ez joan eta autoak nola partekatu pentsatzetik (joan-jina bi oren), bat-batean Lartzabalen elgarretaratze bat antolatu genuen, eta 47 emazte bildu!... [+]


Eskuin muturrarekin lotura duen alemaniar batek egin zuen Manheim hiriko auto harrapaketa, ez etorkin batek

Alemaniako Poliziak asteleheneko gertakariaren arrazoiak "politikoak" zirela baztertu duen arren, 35 urteko Alexander Scheuermann Ring Bund talde neonaziko kide zen. Bi hildako eta hamar zauritu utzi dituen atentatuaren egileak sare sozialetan "gorroto mezuak"... [+]


2025-03-06 | Mara Altuna Díaz
Mary Kim Laragan-Uranga, AEB-etako euskalduna eta AEK-ko ikaslea
“Euskara ikasten dut AEBetara emigratu zuten nire aitona-amonen ahalegina eta sustraiak ohoratzeko”

“Bi pertsona mota daude munduan: euskaldunak, batetik, eta euskaldunak izan nahiko luketenak, bestetik”. Gaztea zela, Mary Kim Laragan-Urangak maiz entzuten omen zuen horrelako zerbait, Idahon (AEBak), hain zuzen. Ameriketan jaio, hazi, hezi eta bizi izandakoak 70... [+]


Feminismo antimilitarista: ezinbesteko borroka Martxoaren 8an eta beti

Martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna, munduan zehar milioika emakumeontzat berdintasuna, eskubideak eta justizia eskatzeko borroka eguna da. Hala ere, gerrek, gatazkek eta politika militaristen hazkundeak markatutako testuinguru global batean, inoiz baino premiazkoagoa da... [+]


Manu Ayerdiren kontrako auzia behin betiko artxibatu dute, instrukzioa epez kanpo luzatu zelako

Geroa Baiko lehendakari eta Nafarroako lehendakariorde izandakoa enpresa bati 2,6 milioi euroko diru-laguntzak ustez modu irregularrean emateagatik zegoen auzipetuta, Davalor auzia deiturikoan. Nafarroako Probintzia Auzitegiak erabaki du auzia behin betiko artxibatzea, legalki... [+]


Feminista sindikalista ala sindikalista feminista

Nahiz eta Nazio Batuen Erakundeak (NBE) 1977an nazioarteko egun bat bezala deklaratu zuen eta haren jatorriaren hipotesi ezberdinak diren, Martxoaren 8aren iturria berez emazte langileen mugimenduari lotua da.


Eguneraketa berriak daude