Angel Abalde: «Etekinak handitzea besterik pentsatzen ez duten banpiroak dira enpresariak»

  • ESK sindikatua Hego Euskal Herri osoan hedatuta dago, 5.000tik gora kide dauzka, eta II. Biltzar Orokorra egin berri du. Batzorde Nazionala ere berritu du, eta orain Batzordeko % 25 emakumeek osatzen dute. Angel Abaldek jarraitzen du bozeramaile nazionala izaten, eta Biltzarraren balorazioa egin du ARGIAk egin dion elkarrizketan.

2021eko uztailaren 12an

Zer iruditzen zaizkizue zuen II. Biltzar Orokorreko emaitzak?
Oso onak. Biltzarrean argi ikusi da ESKren barruan elkartasun handia dagoela sindikatu-jarduerari dagokionez, eta horri esker etorkizuneko zereginak gauzatzeko ildo zehatzak aurkitu ditugu. Egia esan, naziotasunaren inguruan hainbat sentsibilitate eta ikuspegi izan dira eta, horrekin batera, elkartzeen inguruan ere iritzi bat baino gehiago plazaratu dira. Edonola ere, kontu hori naturaltasun osoz hartzen dugu, lehendik ere bagenekielako ESKren barruan aniztasuna dela nagusi. Maila handi batean lortu ditugu jarritako helburuak. Labur esanda, helburu hauek genituen: Sindikatuko zuzendaritza aldatu eta jende berri eta gazteagoa jartzea; eta erabaki-organoetan emakume gehiago sartu eta antolamenduko zenbait elementu aldatzea, aurrean ditugun erronkei gaitasun eta zilegitasun handiagoarekin aurre egiteko.

Sindikatuko kideen % 44 emakumezkoak dira, baina zuzendaritza nazional berrian emakumezkoak % 25 besterik ez dira. Emakumeen parte-hartzea ez al da eskasa oraindik ere? Zergatik? Ez al dago emakumezko hautagai gehiago?
Halaxe da, Batzorde Nazionalean emakumeak % 25 bakarrik izatea ez zaigu nahikoa iruditzen. Eta arazo bat dela uste dugu. Bestelako argazkia osa genezakeen. Baina ez gara irudi "politikoki zuzenak" erakustearen aldekoak, irudi horiek ez badute errealitatea islatzen. Ez dakigu zehazki zer den gertatzen dena. Eta egoeraren inguruko hausnarketa sakona egin beharra daukagu. Diagnostiko komuna egin eta egoerari buelta emateko bitartekoak jarri behar ditugu.
Zuzendaritza osatzeko gaitasun eta onarpena duten behar adina emakume daude ESKn. Baina ez daukate lan hori beregain hartzeko behar adinako borondaterik. Nire ustez, bi arrazoi daude borondate falta horren atzean (uste hori lehen aipatutako hausnarketan egiaztatu beharko dut): alde batetik, emakumeei zaila egiten zaiela sindikalgintzan aritzea eta langintza horretan ez direla eroso sentitzen, sindikatuen munduan oso erroturik dauden gizonezko, metodo, hizkuntza... matxistekin erantzukizunak banatu behar dituztelako. Eta bestetik, esango nuke badagoela antzemateko zailagoa, ezkutatukoagoa den beste arrazoi bat: emakumeak aldendu egiten direla "boterearen" antza duen edozeren ondotik (nahiz eta "botere" hori ESKren moduko sindikatu bateko zuzendaritzakoa bezain hutsal eta xumea izan).

Zer esan nahi du, gaur eta hemen, klase arteko borrokak bukatu direla dioten enpresariei eta gobernuei "hortzak erakusteak"?
"Hortzak erakusteak" esan nahi du aurre egitea, sindikatuek nahiz langileok aldarrikapenerako eta borrokarako daukagun ahalmena erabiltzea, enpresarien aberastasun-gosea eteteko eta eskuratzen dituzten diru- eta gizarte-emaitzen zati bat kentzeko. Langile-mugimenduaren gizarte-zilegitasuna, aldarrikapenak eta borrokarako tresnak berreskuratzea ere esan nahi du. Horretarako, ideologia neoliberalaren eraginez enpresarien inguruan eraikiz joan den "aureola" ahuldu behar da; izan ere, enpresariak gizarteko benetako ongiletzat hartzen dira, ekonomiaren garapenerako, eta azken batean, jendearen ongizaterako giltza duten gizarte-klasetzat. Hortzak erakusteak enpresarien benetako aurpegia agerian jartzea esan nahi du: gizartearen aurkako kasta direla, beraiena denari gogor eusten diotenak, etekinak handitzea besterik pentsatzen ez duten eta horretarako bakarrik bizi diren banpiroak direla, nahiz eta hori lortzeko, enpleguaren kalitatea egunez egun okerragoa izan eta txirotasun-kotak eta bazterkeria gero eta handiagoak bilakatu. Azken batean esan nahi duena da CCOO eta UGT langile-mugimenduek sortarazi duten adostasun eta gizarte-elkarrizketa alde batera uztea, eta borroka-politika eta klase-norgehiagoka bultzatzea. Arlo horretan oraindik ere zeresan handia dauka sindikatuen mugimenduak.

Elkartasun-politikari dagokionez, praktikan ESK-k orain arte nahiago izan du ELA-STVrekin elkartu LABekin baino. Hemendik aurrera, nondik nora ibiliko da elkartasun-politika?
ESKk ez du sindikatu bat edo beste lehenesten inorekin elkartzeko orduan. Gure balore eta irizpideetatik abiatuta, ESKk harreman estua izan du "euskal gehiengo sindikal" delakoarekin, eta gehiengo horren barruan daude ELA eta LAB, baina baita STEE EILAS, EHNE eta HIRU ere. Puntu askotan gaude ados sindikatu-sorta horrekin, baina desadostasun nabariak ere baditugu. Eroso sentitu gara hartu-eman horretan, eta gure asmoa horri eustea da. Kasu zehatz batzuetan alde biko hartu-emanak izan ditugu ELArekin, batez ere negoziazio kolektiboaren inguruan. Baina ez sindikatu hori lehenesten dugulako, errealitate praktikoarengatik, baizik. Une zehatz batean eta orientazio sindikal jakin baten inguruan gauza berdinetan gentozelako bat eta gauza berdinen aurka geundelako. Irizpide berekin jarraituko dugu; hau da, ez dugu elkartasun politika zehatzen bat adierazten duen aurretiazko definizio edota kalifikaziorik egingo.

Nola ikusten duzue ESKn Ibarretxe Plana? Langileek ba al daukate esatekorik Plan horren inguruan?
Langileek zeresan handia daukate Plan horretan edo egiten den beste edozeinetan. Langileek esateko dutena esan behar dute, eta horrez gain, beraien beharrizan eta aldarrikapenak kontuan har daitezela eskatu behar dute. Langileen nahiak eta helburu politikoak ere kontuan hartu behar dira. Baina hori gauza bat da eta ESKk esan dezakeena, berriz, beste bat. Nahiago dut galderaren erantzun gisa II. Biltzarraren amaiera-ekitaldian esan nituen hitzak aipatzea: Oraingoz, ez daukagu asmorik Ibarretxe Planaren edota egiten diren bestelako proposamenen alde edo aurka egiteko. Baina, hori bai, gogor defendatuko dugu herritarrek eskubidea daukatela etorkizuna demokratikoki erabakitzeko. Edonola ere, ez gara axolagabeak, ez eskubide hori lortzeko moduari dagokionez, eta ez subiranotasunaren mamian dagoenari dagokionez ere. Demokraziaren aurkako edozein ezarpeni aurre egingo diogu, eta pertsonen ongizatearen eta eskubideen gainetik ekonomia jartzen duten gizarte-ereduak mantendu edo betikotzea helburu duten proposamenei ere aurre egingo diegu.


Azkenak
Hainbat gizon atxilotu dituzte asteburuan indarkeria matxistagatik

Tuteran 30 urteko gizon bati 23 urteko bikotekideari erasotzea leporatu diote, eta Ondarroan 31 urteko gizon bati lankide bati ukituak egitea, herriko osasun etxean. Bilboko jaietan bi sexu eraso salatu dituzte, eta Donostian 20 urteko gizon bat atxilotu dute, hiriaren... [+]


2024-08-20 | ARGIA
Osakidetzan tratamenduari ekin nahi dioten transek psikiatriatik pasa behar dutela salatu dute

Hainbat kolektibok salatu du Gurutzetako ospitaleko Genero Identitatearen Unitatean arreta jasotzen duten transei lehen harrera psikiatrikoko profesionalek egiten dietela, horrek transak patologizatzen dituela eta harrera endokrinoak egin beharko lukeela. Harrera endokrinoak... [+]


2024-08-20 | Euskal Irratiak
Bigarren etxebizitzen kontrako aldarria entzun da Miarritzen

Etxebizitzen %20 baino gehiago jadanik bigarren etxebizitzak dira Ipar Euskal Herrian. Larrialdi klimatikoaz sentsibilizatzeko lau hilabetez, Nantesetik abiatu Alternatiba txirrindula itzulia, kostaldean zen aste buruan.


2024-08-20 | Mikel Aramendi
‘Txina komunismoaren aurretik’ ikuskizuneko sektaren atzean dagoen kuxidadea

Iazko urtarril-otsailean izan genuen Hego Euskal Herrian bisitari, egundoko propagandaz girotuta baina aparteko arrakastarik gabe, Shen Yun izeneko antolakundearen “Txina komunismoaren aurretik” ikuskizuna. Agian neuk ere esan behar nuen zerbait orduan, haren... [+]


2024-08-20 | ARGIA
Langile bat hil da Iurretan, baso-lanetan ari zela

LAB sindikatuaren kontaketaren arabera, dagoeneko 36 dira aurten Euskal Herrian lan-istripuz hildako langileak.


Epaileak ez du “hilketa saiakeratzat” ikusi emazteari labanaz eraso dion ertzainaren kasua

Mehatxu larriak egitea egotzi diote, eta behin-behinean aske utzi dute urruntze agindua ezarrita.


Taser pistola Foruzaingoaren armen araudian sartu nahi du Nafarroako Gobernuak

Nahiz eta Nafarroako hainbat udalerrietako udaltzaingoek taserrak dituzten, ez dago armen araudian jasota. Azkoienen lau aldiz erabili dute, eta Iruñean aurtengo ekainean erabili zuten lehen aldiz.


2024-08-19 | ARGIA
Palestinaren alde mobilizatu dira Bilboko eta Donostiako Aste Nagusian

Palestinarekin Elkartasuna plataformak deituta, bi hiriburuetako jaietan "Palestina presente" egoteko aldarria luzatu dute. Ostiralez Bilbon, eta larunbatez Donostian.


2024-08-19 | Behe Banda
Barra Warroak |
Soro bat, zoro bat

Testu hau goizeko ordu txikitan izaten diren hausnarketa batekin hasi da, Araba galduko herri batean zoruan jarrita, ortzimugan eguzkia ateratzen dela ikusirik. Zelai hori eta nabarren artean hegan egiten duten txoriei so eginez, mendietan dauden basoetan pentsamenduak galduta... [+]


Beroaren ondorioz 47.000 pertsona baino gehiago hil ziren iaz Europan

Mundu mailan erregistratutako urterik beroena izan zen, eta Europako bigarren beroena, ISGlobalek egindako azterlanaren arabera. Europa hegoaldeko estatuak dira heriotza-tasa handienak dituztenak. Parisko Akordioan zehaztutako helburuak ez dira betetzen ari.


2024-08-19 | ARGIA
Ikus-entzutea merezi duten sei lan

ARGIAko erredakzioaren eskutik, sei ikus-entzunezko proposamen.


2024-08-19 | El Salto-Hordago
Amazon, Israelgo armadaren informazio biltegi amaigabea

Amazonen hodeia da AWS, eta funtsezko faktorea izaten ari da Israelen operazio militarretan.


Eguneraketa berriak daude