Jerusalemgo miraria adostu dute Genoan

  • Joan den urriaren 12an israeldarren eta palestinarren ordezkaritza ez ofizial, baina garrantzitsuek bake plana adostu zuten. Osloko plan zapuztua oinarritzat hartu eta azken xehetasuneraino landu dute hiru utez.

2021eko uztailaren 19an

Ezberdina da alde askotatik Genoan palestinar eta israeldarrek (mugimendu sozialen ordezkariek gehienbat, baina nork bere aldeko indar faktikoak behin eta berriro kontsultatuta) adostu duten akordioa orain arte egin diren planekiko. Eta seguruenik ezberdintasun nagusi honek eragin du hainbat adituk tratu hori «mirari» hitzez bataiatu izana: ia beti egiten den bezala ildo nagusi batzuk adostu eta horien zehaztapena bidean lotzeko utzi beharrean, bukaeran izango dena azken milimetroraino negoziatu eta erabakitzea hautatu da. Fruitua hor dago.

Frantziako Le Nouvel Observateur astekariak bi kazetari igorri ditu tratu horren gorabeherak ikertzera. Eta hiru urteko prozesu apasionante baten kronika idatzi dute Josette Alia eta Henri Guirchoun-ek. Beste gatazketan kezkaturik bizi den edonork ezagutu beharko lukeen prozesua da.

Ia hiru urtez aritu dira lanean akordio honen protagonistak operazioa antolatu eta aurrera ateratzeko. Osloko itun famatu hura airean gelditu ondoren, 2001eko urtarrilean porrot egina zuen Taba-ko ahaleginak ere. Barak lehen ministro sozialistak hauteskundeak galdu zituen eta «aurrean solaskiderik ez dugu» esan zuen, lehenagoko bere ahaleginez damututa. Geroztik lurralde horietan etorri den kalbario odoltsua soberan ikusi dugu denok telebistan egunero.

2001eko egun ilun haietan bildu ziren bi intelektual, Yossi Beilin israeldarra eta Yasser Abed Rabbo palestinarra Jerusalemen «Al Qods» egunkariak duen egoitzan. Eta ahalegin berri bat egitea merezi zuela erabaki zuten. Osloko akordioetaraino eta Oslotik honantz egindako bidea aprobetxatu zitekeen. Eta herritarren eguneroko odolusteak konponbideetan ausartak izatea eskatzen zuen. Bi baldintza nagusi hitzartu zituzten. Bata, arazo eta konponbide bakoitza sakoneraino eramatea. «Esaerak dio deabrua dagoela xehetasunetan, baina gure ustez alderantziz da, garaipena xehetasunetan dago». Beste modura esanda: amaieratik hasi behar zen, bi aldeei saminik handiena eragiten dieten arantzetatik. Bigarren baldintza: sekretu handiz egin beharko zen lana.

Nork bere aldean influentzia bat eta kontaktu ugari dituzten Beilin eta Rabbok laguntzaile bana hartu eta taldearen muina osatu zuten. Eta prozesuak aurrera egin ahala kide gehiago inguratuko zituzten.
Hiri saindua kalez kale


Anbizio handiko proiektua gorpuzteko dirua 2001eko abenduan lortu zuten, Suitzako Genoara egindako bidaia akademiko batean: aita bankari diruduna duen Alexis Keller unibertsitarioa liluratuta geratu zen asmoarekin, eta bere aitak dirua eta bileretarako jauregi diskretoak eskaintzeaz gain Suitzako gobernua ahaleginaren babesle bihurtzea lortu zuen.

Ondoko hilabeteetan etorriko ziren taldera pertsonalitate gehiago erakartzea eta lehen zirriborroak. Mapen gainean hasi ziren lanean, eta paperetan azaltzen zena Palestinako muga eta kaleetan alderatzen. Autoa hartu eta negoziaketan zegoen kale, etxe eta lur mutur bakoitza aztertzen zuten.

Denborak esango du era ez ofizialean isilpeko tratu horietan parte hartu zuten pertsonalitateek (bi aldeetako zerbitzu sekretuen buru ohiak, intelektualak, agintarien aholkulariak...) zein indar egingo duten hemendik aurrera, baina beren fruitua betirako idatzirik geratu da. Madrilgo 1991ko bake konferentziatik hasi eta Oslo, Wye River, Charm el-Cheikh, Camp David et Taban hitzartuz joandako guztia hartu eta bi aldeetako agintariek (agian nork bere aldekoen aurrean erantzukizuna bere gain hartu nahi ez izateagatik) zintzilik utzitakoa bururaino eraman zuten taldeotan, joan den urria artean.

Horrela geratu dira definituta tratuaren bermea izango diren indar multinazionalak; mugak 1967ko gerra aurrekoetan oinarritu dira; errefuxiatu palestinarren arazoa indemnizazio bidez kitatzen da nagusiki; Israel Palestinatik erretiratzeko epe finkoak erabaki dira; Jerusalem geratzen da bi estatuen hiriburua; eta Jerusalem zaharrean juduek beren auzoa dute beren gain eta palestinarrek auzo arabiar, kristau eta armeniarra.

Alde bateko eta besteko mugimendu sozial indartsuek eman dute ontzat akordioa, eta hori da bere berme nagusia. Indar faktikoetako zenbait buru ere hasi da norabide berean mintzatzen. Gerta liteke hau guztia bi urte eta erdiko amets baten fruitu antzua izatea. Baina gerta daiteke ere jadanik konponbide hau saihestezina izatea denentzako, 12 urteko bake prozesuaren helmuga finkatua. Bidean zenbat eta odol gutxiago isuri, hobe.

http://www.argia.eus/nethurbil helbidean, gai honi buruzko informazio gehiago eta Interneteko loturak.


Azkenak
2025-01-09 | Sustatu
Metaren irizpide berriak: bazterkeria libre Instagram eta Facebooken

Metak bere moderazio politikak eta irizpideak irauli ditu Donald Trump Etxe Zurira itzultzeko bezperatan. Fact checker edo egiaztatzaile zerbitzuak etengo dituzte, eta komunitatearen oharrak jarri horren ordez (X/Twitterren bezala), eta aldi berean "adierazpen... [+]


2025-01-09 | Leire Ibar
(H)ilbeltza, euskal nobela beltzaren astea izango da Baztanen

Hamaikagarrenez antolatu dute euskal nobela beltzaren astea, urtarrilaren 20tik 26ra. Ekitaldi ugari egingo dira Baztango bailarako hainbat herritan. Liburu aurkezpenak, mahai-inguruak, solasaldiak eta kultur ekitaldiak izango dira, eta ekintzetan parte hartzea doakoa izango da.


Jean-Marie Le Pen: nazismoa eta “arrazen mailakatzea” asumitzen zituen politikaria

96 urterekin hil da Jean-Marie Le Pen, eskuin-muturreko aurpegi ezaguna, Frantziako Estatuan urtez urte indartu egin den Fronte Nazionalaren sortzailea. Ahoan bilorik gabe aritu izan da beti eta beti bere ideia arrazistak zabaltzen. Ideia arrazistak ereiten, eta uztak jasotzen:... [+]


2025-01-08 | Julene Flamarique
Urteko lehen hilketa matxista salatzeko elkarretaratzeak egin dituzte Hego Euskal Herrian

2024an beste sei hilketa egon zirela gogoratu zuten. “Nazkatuta, nekatuta eta haserre” daudela adierazi du mugimendu feministak Barakaldoko Bide Onera plazan, eta biktimei arreta eskaintzeko sistemen eraginkortasun eza salatu dute. Barakaldoz gain, herri askotan izan... [+]


2025-01-08
IPUINA
Herrizoma

“Uste dugu distopien eta orokorrean errealitate indibidualista eta etsituaren ofentsiba kulturalaren aurrean utopiak irudikatu behar ditugula, mentalki eta emozionalki indartsuagoak izateko”, erranez banatu berri ditu ipuin eta itzulpen lehiaketako sariak Sukar Horia... [+]


2025-01-08 | Leire Ibar
Hazparneko Laborantza Lizeoan hiru irakasgai euskaraz irakatsiko dituzte datorren ikasturtetik aurrera

Hazparneko Armand David laborantza lizeo pribatuko ikasleek Agro-ekipamendua, Zientzia sozial eta ekonomikoak, eta Enpresa ekonomia irakasgaiak euskaraz ikasteko aukera izango dute. Horrek formakuntzaren ia erdia hartuko duela azaldu du Bertrand Gaufryau ikastetxeko zuzendariak.


2025-01-08 | Garazi Zabaleta
Aina Socies Fiol
“Balear Uharteetako irla bakoitzean besteetan ez dagoen landare barietate asko dago”

Oporlekuekin soilik lotuko dituzte askok Balear Uharteak, baina agroekologiaren eta kontsumoaren bueltan mugimendu bizia dute Mallorca irlan: Associació de Varietats Locals de Mallorca (tokiko hazi barietateen elkartea) da horren adibide. Abenduaren hasieran, elkarte... [+]


2025-01-08 | Leire Ibar
Israelgo Maccabi saskibaloi taldearen Gasteizko partida bertan behera uztea exijitu dute

Otsailaren 7an, Maccabi Tel Aviv taldeak Baskoniaren aurkako partida jokatzeko asmoa du Gasteizen. Palestinarekin Elkartasuna Plataformak salatu du Israelek kultur eta kirol ekimenak palestinarren aurkako krimenak estaltzeko erabiltzen dituela. Aurpegi zuriketaren aurka,... [+]


2025-01-08 | Nicolas Goñi
Nola bihurtu lurzoruak klimaren laguntzaile?

Muturreko lehorte eta euriteak normaltasun berria bilakatu zaizkigu. Areagotzen dituzten kalte ekonomiko eta ekosistemikoen artean, laborantzak pairaturikoak ez dira txikienak. Bereziki, lehorte garaietan zaluegi idortzen diren edota eurite handietan ur guzia xurgatu ezin duten... [+]


2025-01-08 | Julen Azpitarte
Harry Smith: AEBetako artea itxuraldatu zuen zinemagilea, folklorista eta magoa

Artista polifazetikoa izan zen Harry Smith (1923-1991). Inkonformista erradikala ere bai, bere biografia askotan nabarmentzen denez. Instituzio eta galeristetatik urrun, eskale baten itxura izan zuen urte luzez. Berari buruzko azken liburua, Cosmic Scholar: The Life and Times of... [+]


2025-01-08 | ARGIA
Buruko nahasmendua dutenentzako lan aukerak eskatu dituzte Nafarroako Parlamentuan

Arazo mentalak dituztenen kopurua haziz doa, oraindik ere estigma sozial handia dute atzean eta, horri aurre egiteko, buruko nahasmenduren bat dutenak lan mundura bideratzen saiatzen da Elkarkide, Nafarroako Parlamentuan azaldu duenez. Lan horretan jarraitzeko laguntza eskatu du.


2025-01-08 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Etxearen planetan

Gabonetan liburu berri bat utzi dute mesanotxean. Etxearen filosofia eta poztasunari buruzkoa, Emanuele Cocciak berriki idatzia. Coccia, filosofo italiarra, ezaguna egin da landareekin ditugun loturak ezagutarazten planeta osasungarri bat eraikitzeko bidean, eta esanguratsua da... [+]


Eguneraketa berriak daude