Gaztainetara

  • Gerriak biguntzeko premian baldin bagara berriz, gaztain jasotzen lana izango dugu. Ingurukoek ondo ezagutzen duten gaztainadian guk ere muturra sartuko dugu.

2021eko uztailaren 16an
Aralar eta Andiako mendilerro karstikoen artean Arakilko harana dago. Inguruko urak Arakil ibaian biltzen dira, eta noraezean harana jaisten dute, aurrerago. Arga ibaiarekin bat egiteko. Mediterraneoko isurialdea da hori, nahiz eta trantsizioko gune nabaria izan, klima atlantiar eta mediterranearraren artean baitago. Klimaren berri adieraziko digute bideko erkametz, pago eta hariztiek. Nekazari eta abeltzainek ibai horren inguruan herrixka ugari eraiki dute eta horietako bat da Irañeta. Ihabar eta Uharte-Arakilen artean, 160 biztanlerekin, etxe dotorez osaturiko herria da. Etxe horietako batzuen ateen erdiko egurrek eskulturatxoak irudikatzen dituzte. Bertakoen hitzetan indianoek ekarririko usadioa da. Usadioekin segituz, aste honetako txangoan, bertakoek egiten duten bezala, inguruko basoetan murgildu eta gaztainak bilduko ditugu. Basoan murgildu eta sastraken laztanak estimatzen dituztenentzat bide luzeagoa egiteko aukera badago. Basotik irten ere Hiriberri ingurutik ibarrean gora egin daiteke Irañetara itzultzeko.

Herrian barneratu eta Arakilko urekin topatuko gara makaldian. Pikondo, astigar eta lizarrak tartekaturik daude. Bide ertzean milaka igokari eta sastraka daude, aurrerago basoan aurkituko dugun aberastasuna salatuz. Ibai ertzeko bidea jarraitu eta zubia zeharkatuko dugu. Zutoinak adierazten digun Hiriberrirako bidea hartuko dugu. Muturren aurrean, Madalengo harkaitz paregabea dugu.

San Migel ermita dago aurrerago. Aralarren, goian dagoen In Excelsisko San Migelen aldean, ezezaguna da eta xumeagoa, baina apaina hau ere. Ermitaren ezkerrera dagoen bidexkari ekin eta berehala, Araiztar bordara iritsi eta burdinazko ate berdea igaroko dugu. Zubitxo polit bat alboan utziko dugu eta larreetan gizakiaren aztarnak aurkituko ditugu, su arrastoak. Urruntzur izeneko errekatxoa zeharkatu eta pistan aurrera egingo dugu. Madalengo mendixkako hormak liluratzen gaituen bitartean, basoaz ohartu ere egin gabe gaztainadian murgilduko gara, kirikiñoren batek muturrean eman arte. Gaztainak biltzera etorri gara. Poltsikoak bete, motxila bete, poltsak bete, baina ezin gara ase. Asko ibili nahi ez duten alferrontzientzat hemen amaitu da abentura. Lasai, etxera itzulitakoan gaztainak jango ditugu.

Alfer tripontziak zirikatzeko diogu hau: bidea jarraituz gero bada altxor preziaturik: perretxikoak! Jakina, udazkenean perretxikoak izaten dira, baina perretxikozaleak ere ugari. Ez jakin orduan, zer izango den aurrean. Pista oso luzea da eta pinudiak, hariztiak eta pagadiak igarotzen ditu. Baso saltsa honetan kilometro batzuk egin eta, pagadian, bat-batean, zabalgune batean amaitzen da pista, hainbat bidezidorretan banatuz. Erdiko bidea hartuko dugu errekasto baten inguruan zuhaitz adar eta sastraka artean aurrera jarraituz. Aurrerago, hezetasuna murrizten dela sentituko dugu, oinen azpiko lurra harritsu bihurtu eta ipuru eta sastraka motak ugaritzen baitira. Trantsizio eremua dela nabarmentzen da, haritz mota eta beste landareen aberastasuna handia delako.

Berriro pista batekin topo egin eta gehiago ustiaturiko basoetan haritz mota eta sastrakak lasaiago ikusteko aukera dugu. Udazkeneko fruituak deigarriak dira: elorri zuri zein beltza, apo-mahatsak, arrosak, ezkurrak...

Hiriberrira iritsi baino lehen zutoinek adierazten diguten bidea hartuko dugu. Urrun dago oraindik Ihabar, baina lehenago izan dugun galtzeko arriskuaren estuasunarekin alderatuz, paseotxo bat besterik ez da. Aurrean badugu zer ikusia. Nekazaritza eta abeltzaintza lurretan garia, behi eta zaldien artean; miruak, zapelatzak eta lertxunak ere bai.

Bidea jarraitu, bidegurutzeetan Uharte-Arakil edo Irañetako norabidea hartuz. Behi-larre eta zaldi-larreetan arteren bat edo beste dago ganaduari itzala emateko utzita. Lur sailen artean dauden hesi naturalak ere behar izango zituzten aurtengo udako bero eta lehorteak garaitzeko. Lautadan aurrera egin eta San Migel ermitara iritsiko gara eta hortik, jada, ez zaigu asko falta Irañetara itzultzeko.

Sabelari danbolin zaratak eraginez
Aste honetako txangoan, gaztainondo emankorrei bisita egingo diegu. Neguko hotzak eta tristurak urruntzeko gaztainak bildu ondoren, etxean prestatu eta jatea proposatzen dizuegu. Naturarekin eta arbasoekin ditugun loturak ahaztu ez ditzagun, guk jaso eta dastatzearen abenturan murgilduko gara.

Gaztainondoa »jatorriz Asiako zuhaitza da» Greziara Kristo aurreko V. mendean iritsi zen. Kastana herrian oso ugaria zenez, "Kastanaikon" izena jarri zioten, Kastanako urra, hain zuzen. Izen zientifikoak ere jatorri bera du: Castaneasativa. Baina, greziarrak baino bidaiari eta kolonizatzaile trebeagoek urreratu zuten gurera, nola ez, erromatarrek. Erromatarren erruz edo erromatarrei esker ditugu gaztainondoak hemen.

Gaztainondoa 15-20 m-ko zuhaitz sendoa da. Enbor sendoak azala zartatua izaten du. Hostoak gezi formakoak dira, 15-20 cm-koak. Ertzek, berriz, zerra itxura izaten dute. Adarren kimu batzuek loreak ematen dituzte, multzoka lore ar eta lore emeak. Bi sexutako loreak zuhaitz berean agertzen dira. Ez dute petalo deigarririk izaten. Ez dira, beraz, batere nabarmentzen ernaldu eta gaztaina potolo eta mardulak eman arte. Zuhaitzean zintzilik daudenean azal arantzatsu batek estaltzen ditu. Horregatik, deitu ohi diote kirikiño (triku) zenbait lekutan.

Klima euritsu eta epela atsegin du eta lurzorua berriz, silizeoa. Horregatik agertzen da klima atlantikoan eta antzekoetan. Jatorrizkoak landatuak izan baziren ere, gaur egun, hostozabalez osaturiko basoetan tartekaturik non-nahi aurkituko ditugu.

Zura marroi argia du, beta zabal eta politak marraztuz. Altzariak egiteko oso egokia da; ez da bigunegia eta eskuekin lan egiteko ere ez da gogorregia. Uretan, aldiz, ez du asko irauten. Azken urteetan, izurri bilakatu den onddo batek erasotzen dio zuhaitzari. Onddoak, zuhaitza erasan eta akabatzeaz gain, horiz tindatzen du eta gainera zurak bere balioa galtzen du. Ez da oso preziatua sua egiteko, ez baita otea edo artea bezain egur gogorra.

Aralarko San Migel eta Madalengo harkaitzaren artean, errekatxo bat dago eta horren inguruan gaztainondo ugari. Ziurrenik, inguruko artzain edo nekazariek landaturiko zuhaitzak izango dira. Haien moduan gu ere gaztainaren hazia biltzera joango gara udazkenean. Fruituak bilatu, azal arantzatsua kendu eta bilduko ditugu beraien energia zurgatzeko. Ez ahaztu, ordea, lehortea izan dela aurten eta gaztainen batean beldartxo lagunen bat aurkitzea ere ez dela arraroa izango. Hala diote behintzat bertakoek, gaztainek lehorte urteetan beldar gehiago izaten dutela. Gaztainak bildu eta etxera iristean prestatzeko garaia iritsiko da. Kanela eta gaztainaz eginiko zopa edo gaztainazko gurina jan genitzake eta baita gaztainak txokolate zuriarekin ere. Eltze artean aritzea maite ez duenak, edo besterik gabe usadio zaharrarekin jarraitu nahi duenak, danbolinean erreta dastatuko ditu. Praktikoenek, egosiak. Baina denek kontu izan beharko dute sabelean eragiten duten gas pilaketa deserosoarekin.


Azkenak
2025-02-17 | ARGIA
Ikasle feministek elkarretaratzea egin dute Gasteizko EHUko campuseko irakaslearen sexu erasoak salatzeko

Gertatutakoak ez direla kasualitatea azpimarratu dute. Unibertsitateko eremuetan indarkeria matxista gertatzen dela azaldu dute, eta arazoa sistematikoa dela. Protokolo bat eskatu dute erasotuak babesteko. Erasotzaileak inpunitate osoarekin jokatu duela salatu dute.


Bi futbol taldek planto egin dute irain arrazisten aurrean Bizkaian eta partiduak bertan behera geratu dira

Gaztelueta C -Berango C gazteen futbol partidua bertan behera geratu zen Larunbatean. Jokatzen ari zirela Gaztelueta C taldeko gazte batek aurkariari "beltz zikin madarikatua" deitu zion. Gorengo erregional mailako Otxarkoaga-Iturrigorri partiduan ere... [+]


Bederatzi pertsonari lau eta hamar hilabete arteko kartzela-zigorrak ezarri dizkie Voxen kontra protesta egiteagatik Bilbon

Atxuri auzoan 2019ko azaroaren 5ean Voxen kontra egin zuten bederatzi pertsonaren kontrako epaia iritsi da. Akusatuek ez dute espetxean sartu beharko.


2025-02-17 | Axier Lopez
Itziarren semea?

Ia mende batez, Euskal Herrian ez da belaunaldirik tortura ezagutu ez duenik. 1960tik 5.379 lagun dira ofizialki, baina askoz gehiago dira, publikoki torturatu gisa agertzeak min egiten duelako oraindik ere. Eta seguruenik, oinarri-oinarrian ez delako ezer aldatu. Polizia... [+]


Eneko Anduezak PSE-EEko idazkari nagusi izaten jarraituko du

PSE-EEren zuzendaritza berriak alderdikideen %95en onespena jaso du. Anduezak proposatutako Batzorde Exekutiboan aurreko 26 kideetatik zortzi aurpegi berri daude soilik.


Europak toki bat aldarrikatu nahi du Ukrainako bake negoziaketan, AEBen bazterketaren aurrean

Macronek egindako deiari erantzunez, NATOko eta Europako agintariak Parisen elkartuko dira astelehen honetan, AEBek eta Errusiak iragarri ostean Ukrainako gerra amaitzeko elkarrizketei heltzekotan direla. Europak diru asko xahutu du Ukraina laguntzen, eta gerra amai dezakeen... [+]


Erantzukizun publikoak hartzea eskatu dute Euskal Herriko Torturatuen Sarearen aurkezpenean

Torturak jasan dituzten 900 lagun bildu dira Donostian Euskal Herriko Torturatuen Sarea aurkezteko, otsailaren 15ean. Ekimenak torturatuen bozgorailu izan nahi du, eta oraindik torturen berri eman ez duten herritarrak sarera batzera animatu dituzte. Eusko Jaurlaritzari eta... [+]


Labrazaren defentsan
"(Oiongo osoko bilkuraren) helburua argia da, legez legitimatzea tramitazioan irregulartasun nabarmenak dituzten megaproiektu energetikoak"

Joan den asteazkenean egun gogorra eta desatsegina bizi izan genuen, ez bakarrik Labrazarentzat, baita zentral eoliko,... [+]


Gazteen arteko genero arrakalak gora egin du kokapen politikoari dagokionez

Azken hogei urteetako gazteen kokapen politikoa izan dute aztergai The Economisten. Europan 18-29 urte arteko gizonak emakumeak baino posizio kontserbadoreagoetan kokatzen dira. 


Gasteiz inguruan Vitoria Solar 1 eta 2 parke fotovoltaikoak eraikitzea onartu du Eusko Jaurlaritzak

Parke bakoitzak hirurogei hektarea izango ditu, eta 32 milioi euroko aurrekontua du proiektuak. Ingurumen eta baimen teknikoak berretsita, egitasmoari hirigintza baimena baino ez zaio falta eraikitzeari ekiteko.

 


Industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioak milaka lagun batu ditu Iruñean

Arriskuan dauden BSH, Sunsundegui, Nano Automotive, Siemens Gamesa, Tenerias Omega, Tasubinsa eta Volkswagen enpresetako langile batzordeek haien egonezina azaldu dute eta Nafarroako Gobernuari "benetan bermatzailea den legeria bat artikulatzea" eskatu diote.


Tentsio betean, preso truke berria egin dute Israelek eta Hamasek

Su-etena hitzartu eta hilabete bete denean, lehen faserako adostutako 33 bahituetatik 25 askatu ditu Hamasek. Israelek, berriz, 985 preso utzi ditu aske. Bigarren fasea martxoaren 2an da indarrean sartzekoa, baina bi aldeek jarraitu beharreko urratsak zehazteko daude... [+]


Analisia
Nostalgiari ‘sold out’

Gauzak ez dira izatez errazak, eta, izango da batagatik edo besteagatik, baina, azken boladan, mingainari behar baino gehiagotan egin diot kosk bi kontu hauengatik: sold out-aren kultura eta FOMOa –azken hori agian azaldu behar da, ez baita hainbestetan esana: esperientzia... [+]


Zedarriak Foroari erantzuna
Defentsan inbertitzea

Zedarriak Foroak Euskadi eta Europar Batasuna, oparotasunaren eta lehiakortasunaren patu partekatua txostena aurkeztu zuen urtarrilaren erdialdean. Bertan, EAErako gomendioak jasotzen dira, Draghik eta Lettak Europako Batasunerako aurkeztu dituzten txostenak erreferentziatzat... [+]


Eguneraketa berriak daude