Mal de ojo: Runbaren sorginkeria

  • Mal de ojo taldeak diskoetxe batekin argitaratzen duen estraineko lana da Mestijaia. Bestalde, ez da gipuzkoarrek kaleratzen duten aurreneko diskoa, ezta gutxiagorik ere. Hamar urte daramatzate runba doinuak Euskal Herriko txoko guztietara barreiatzen eta urte horietan guztietan lau disko eta EP bat ekoitzi dituzte. Gaztelupeko Hotsak zigiluak argitaratu du "Mestijaia", 1993an hasitako ibilbide luzearen emaitza.

2021eko uztailaren 26an

Dagoeneko hamar urte pasatu dira Mal de Ojo sortu zenetik. Hasieratik jorratu dute runba estiloa eta "Mestijaia" urte horietan guztietan egindako lanaren fruitua da. Runba ongi baino hobeto menperatzen du taldeak; estiloa, ordea, zerbait ezberdina eskaintzeko asmotan aukeratu zuten: "Jendearen lehen inpresioan txoke antzeko bat bilatu nahi genuen, hauste puntu bat lortu nahi genuen. Hasieran erdi txantxetan hasi baginen ere, gero geureganatu egin genuen", dio Adrián Pérez gitarra-jole eta abeslariak. Bestalde, Mal de Ojo ez da izan taldekideen estraineko banda, aurretik rock eta pop taldeetan izandakoak baitira kideak. Adrián Pérez, kasurako, 80ko hamarkadan Mogollon izeneko taldean izan zen hiru urtez. Gaztelupeko Hotsak diskoetxeak taldearen aldeko apustua egin arte lau disko luze eta EP bat argitaratu dituzte, guztiak taldeak berak ekoiztuak. "Jende guztiak egiten zuen moduan egiten genuen. Lehenengo, zuzenean jo, dirua aurreztu, eta gero estudio xume batean grabatzen genuen", diosku Pérezek.

Gipuzkoako bandatik makina bat musikari pasatu dira, Pérez abeslariaren esanetan ekonomikoki onuragarria izan ez delako eta dedikazio handia behar zuelako, besteak beste. Taldekideen aburuz, "Mestijaia" halabeharrez argitaratu dute Gaztelupeko Hotsak diskoetxearekin, izan ere, beste disko bat eurek ekoiztea neketsuegia iruditzen baitzitzaien. Hala ere, koprodukzioa izan dela argitzen dute. Izan ere, Mal de Ojok diskoaren masterra egina aurkeztu baitzion Soraluzeko diskoetxeari. "Zigilu batekin argitaratzea pentsatzen genuenez, grabaketa hau gehiago zaindu dugu eta denbora aldetik ere luzeago aritu gara lanean, ordu gehiago sartu ditugu", diosku Adrián Pérezek.

Musika eta jaia

Adrián Pérez gitarra-jole eta abeslaria da lehen ekimen hartatik jarraitzen duen kide bakarra. Kantariarentzat, runba ongi pasatzeko eta zuzeneko politak egiteko bidea da: "Nik ez diot estiloari beste munduko garrantzirik ematen, bai ordea estiloak norberari ematen dionari. Eta memento honetan estilo honek ematen digu parrandarako gogoa eta aukera". Hitz gutxitan laburbiltzen du Pérezek runbarekiko bere atxikimendua: "Parranda, ongi pasatzea eta ahal bada ongi pasaraztea".

Musikaz gain, Mal de Ojok garbi du estetika biziki garrantzitsua dela. Hori dela eta, taldekideen janzkera musika estilora egokitzen saiatu dira hasiera-hasieratik. Aitor Atxega baxu-joleak azaltzen duen moduan, janzkerak zuzenekoa askoz ere sinesgarriagoa egiten du eta jendeak errazago barneratzen du ikusten ari dena. "Estilora egokiturik janzten bazara, antzezteko aukera ere baduzu, eta jendearengana iristeko bide bat da". Pérezek estilo guztiekin berdina gertatzen dela azaltzen digu: "Rockak ere, etxeko zapatilekin jantzita egiten baduzu, ez du sinesgarritasunik".

Publikoaren gaia mahai gaineratzen denean, honakoa dio irribarretsu bandako abeslariak: "Musika beroa egiten dugu, neguan eta Euskal Herrian". Euskal Herrian jendea mugitzen den arren, oro har, euskaldunak hotzak garela uste dute bi taldekideek. "Jendea mugiarazteko nahikoa lan izaten dugu. Hala ere, gure proposamen honekin jendeak erritmoari eutsi eta dantza egiten du", azpimarratzen du abeslariak. Euskal Herriko txoko batetik bestera giro aldetik ezberdintasunak omen daude: «Baztan aldean runba eta rantxerak oso gustuko dituzte eta arrakasta izugarria dugu bertan. Goierri aldea, berriz, gogorragoa da, besteak beste, aurreiritzi gehiago daudelako". Bestalde, aurrireitziak apurka desagertzen doaz eta egun duela hamar urte baino xamurragoa egiten zaie beraien proiektua edozein herritan aurkeztea.

Iturri askotatik edaten du Mal de Ojo taldeak. Izan ere, taldeko kideak estilo ezberdinetatik baitatoz. Peret eta Kiko Veneno bezalako musikarien eragin handia dutela diote. Baina runba oso gutxi entzuten dutela ere onartzen dute. "Edozein taldekideren kotxean sartuz gero, ez duzu runbarik entzungo", dio Aitorrek.

Runbari eta koplari

Runbazaleak izateaz gain, koplazaleak ere badira Mal de Ojo taldekoak. Izan ere, zuzenekoetan koplak egiten hasten baitira askotan. Hori dela eta, zuzeneko ekimena diskoan ere islatzea otu zitzaien. Horretarako, Jon Maia, Jesus Mari Irazu, Igor Elortza, Maialen Lujanbio eta Unai Iturriagarekin jarri ziren harremanetan diskoan parte har zezaten. Emaitza "Mestijaia" kanta izan da. "Ongi afaldu, estudiora joan eta zuzenean, sesioan grabatu genuen", diosku Pérezek.

Aurrekoetan ez bezala, lan berri honetan kanta gehienak euskaraz abestuak dira. Adrián Pérezen ustez, taldearen garapen normala izan da: "Guk geure artean euskaraz egiten dugu etengabe, beste garaietan gertatzen ez zen bezala. Izan ere, talde honetatik jende asko pasa baita. Orduan, egoeren arabera nagusitzen den hizkuntza bata edo bestea da. Gaur egun, partaide bat izan ezik gainontzeko guztiak euskaldunak gara. Eta egunero etengabe erabiltzen dugun hizkuntza da euskara". Taldeak, ordea, ez daki inoiz euskara hutsez abestuko duen edo gaztelaniari lekua egiten jarraituko dion: "Hizkuntzak komunikatzeko dira, eta hortaz, erdarak ere bere tokia izan dezake talde honetan".

Musikaz gain, multimedia pista bat ere aurki daiteke "Mestijaia" diskoan. Bertan, taldearen diskografia osoa eta kanta baten bideoklipa ikusteko aukera du entzuleak. Bideoklipa egiteaz Andoaingo Bideo Eskolako ikasleak arduratu ziren. "Eskolako materiala erabiliz musutruk aritu dira lanean eta emaitza polita eta estimatzekoa izan da", eskertzen dute taldekideek.

Autoekoitzitako diskoetako kantak berriro grabatu eta beste disko bat argitaratzea izan daiteke, taldekideen esanetan, Mal de Ojoren hurrengo pausoa. Izan ere, disko horien ale guztiak agorturik baitaude.

Diskografia

94/95: Venga y que siga la fiesta. Autoekoitzia.
95/96: Y te ha tocado Mal de Ojo. (EP) Autoekoitzia.
96/97: Para Finos Paladares. Autoekoitzia.
97/98: Oye tío, yo te quiero. Autoekoitzia.
00/01: Bajo el agua de fuego. Autoekoitzia.
02/03: Mestijaia. Gaztelupeko Hotsak.

Estetika
«Estilora egokiturik janzten bazara, antzezteko aukera ere baduzu, eta jendearengana iristeko bide bat da»
AITOR ATXEGA

«Rockak ere, etxeko zapatilekin jantzita egiten baduzu, ez du sinesgarritasunik»
ADRIAN PÉREZ

Taldekideak
Adrián Pérez: Gitarra / Ahotsa.
J. Mari Beasain: Gitarra
Anto Camino: Perkusioa
Rafa Zaragüeta: Bateria / Kajoi flamenkoa
Aitor Atxega: Baxua
Joseba Loinaz: Pianista

kolaboratzailea


Azkenak
Amatasunaren giltzarik gabe

AMAK
Konpainia: Txalo teatroa.
Sortzailea:  Elena Diaz.
Zuzendaritza:  Begoña Bilbao.
Aktoreak: Intza Alkain, Tania Fornieles, Oihana Maritorena eta Iraitz Lizarraga.
Noiz: urtarrilaren 10ean.
Non: Itsas Etxea auditoriumean... [+]


Bayrouren aurkako zentsura mozioak porrot egin ondoren, Herritar Fronte Berria zatituta dago

Ostegun arratsaldean egin dute bozketa eta, aurreikusitako moduan, François Bayrou lehen ministroaren aurkako zentsura mozioak ez du aurrera egin. Izan ere, eskuin muturreko Batasun Nazionalaren sostengurik gabe, ez zuen aurrera egiteko aukerarik.


2025-01-17 | ARGIA
Hasi da denboraldia, Saizarren eta Alorrenenean txotxa irekita

Asteazkenean egin zuten ekitaldia Astigarragako Alorrenean, Sagardoaren Lurraldeak hala erabakita. Ostegunean egin du txotx hasierako festa propioa Usurbilgo Saizarrek.


Iruñeko Erorien Monumentuaren eraispena eskatzeko manifestazioa egingo dute larunbat honetan Iruñean

Talde memorialistek deitutako manifestazioa Erorien monumentuan hasiko da 18:00etan eta Gazteluko plazan bukatuko da. Amaierako ekitaldian El Drogas, Gran Ritxarson, Ilargigorri eta La Chula Potrak esku hartuko dute, besteak beste. Gaia orokorrean nola dagoen azaldu dugu... [+]


2025-01-17 | Oihane Artetxe
Urratutako haurtzaroa: indarkeria instituzionala gure testuinguruan

Gaur egun, emakumeen eta haurren ahotsei zilegitasuna kentzen dien kulturaren arrastoak diraute, haien esperientziak isilaraziz, haien oinarrizko eskubide eta beharrak minimizatu edo alde batera uzteko joera duen sistema baten barruan. Arazo horren adibide mediatiko bat Juana... [+]


2025-01-17 | ARGIA
Spoiler, gurasokeria, ziborg, santujale eta guakamole, Euskaltzaindiaren Hiztegiko azken eguneratzeen artean

2024ko bigarren seihilekoaren lanaren emaitzak jaso ditu Euskaltzaindiak. Forma berriak eta aurretik zeudenen osatzeak aurkeztu ditu. Forma berrietan, oraingoan, batez ere, sukaldaritzako hiztegia landu dute. EITB eta Berria-ko edukiak hartu dituzte iturritzat.


Jesus Carrera “diktadurak sortutako egoera bidegabeen biktimatzat” aitortu du Hondarribiko udalak

Jesus Carreraren erailketaren 80 urteurrenean udal adierazpena plazaratu dute Hondarribiko udalbatza osatzen duten alderdi politiko guztiek.


Tokiko espezieekin osatutako basoa landatzeari ekingo diote igandean Arrankudiaga-Zollon

Lursailaren jabeak hitzarmena sinatu du Lurgaia Fundazioarekin eta Sagarrak talde ekologistak deialdia zabaldu du landaketara batzeko. Zaraobe Institutuko ikasleak asteartean aritu ziren zuhaitzak landatzen.


2025-01-17 | Antxeta Irratia
Dagoeneko 1.000 autoinkulpaziotik gora bildu ditu J’accuse kanpainak

Irunen autoinkulpazio sinadurak biltzeko deia luzatu dute San Juan plazan urtarrilaren 18an, larunbatarekin, 10:00etatik 13:00era. Urtarrilaren 26an «modu masiboan» Irunen hasiko den manifestazioan parte hartzera deitu dute eragileek, «migrazio politika... [+]


2025-01-17 | Gedar
Soraluzen ‘desokupei’ aurre egiteagatik deklaratu beharko du lagun batek

 Ekainaren 5ean bota zituzten Desokupacyl enpresako bi matoi Sorazuletik, eta bi pertsona identifikatu zituen Poliziak. Urtarrilaren 29an deklaratu beharko du haietako batek.


Ezezkoa eman dio Eskoriatza eta Aramaio arteko parke eolikoari Espainiako Gobernuak

Espainiako Gobernuko Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demokratikorako Ministerioak atzera bota du Statkraf multinazionalak Araba eta Gipuzkoa artean eraiki nahi zuen Itsaraz parke eolikoa.


Bizkaiko Foru Aldundiko langileen eta euskararen alde elkarretaratzea egin dute Bilbon

Euskalgintzaren Kontseiluak eta Bizkaiko Foru Aldundiko langileak elkarretaratzea egin dute langileen egonkortzearen eta euskalduntzearen alde.


2025-01-16 | Euskal Irratiak
Laborantzari buruzko ikuspegi desberdinak agerian, Departamenduko Laborantza Ganbararako bozetan

Departamenduko Laborantza Ganbarako hauteskundeen kanpaina abiatu da. Urtarrilaren 14an bozetara aurkezten diren hiru sindikatuen ordezkariekin bi oreneko eztabaida sakona antolatu zuten Euskal Hedabideek, osoki euskaraz.


Eguneraketa berriak daude