Hitz txikien aldarria

  • Iragan berri da XX. Galeusca, Gernikan. Historia eta oroimenaren azterketa burutu du idazle galiziar, katalan eta euskaldun-oste batek. Urtero legez, testu bat osatu, adostu eta sinatu dute idazleek; oraingoan, Aldarria izeneko testu oparoa izan da. Hitz txikiz egindako aldarria izan da, ustez. Bere txikian gogoeta hau iradoki digu.

2021eko uztailaren 19an

Historiak eta oroimenak berealdiko tokia izan dute Gernikan. Horiek izan dira XX. Galeuscaren lemaren osagaiak. Gernika, halaber, berebiziko tokia izan da bertaratutako idazle galiziar, katalan eta euskaldunentzat. Iaz Palman burutu zen Galeusca, «Mugak apurtu» lemapean. Idazleek itzulpegintzaren aldarria egin zuten eta itzulpenaren bidean aritzeko hitza eman zuten. Itzulpena gako ezinbestekotzat jo zuten herrien eta hizkuntzen arteko mugak zabaltzeko. Palman, Galeuscaren historia aztertu ostean, lema bat gailendu zen geroari begira: «Izan ala ez izan».
Aurten, berriz, Gernikako historiari erreparaturik, idazle galiziar, katalan eta euskaldunek «Memoria behar dugu», adierazi dute ozenki. Ahazturak idazleak elbarri egiten dituela eta oroimenari uko ez egiteko erarik eraginkorrena idaztea dela adierazi dute. Idazleek beren oroimenean arakatzeko fikzioa harilkatu behar dute eta horretarako garaian garaiko tresnak erabili behar dituzte: hala nola, hiru elkarteetako idazleen lanak bilduko dituen web gunea, hiru hizkuntzen arteko itzulpenak sustatuko dituen Unesco-rekin elkarlana, edota, lehen urrats gisara, herrialde bakoitzeko 15 poeten lanak bilduko dituen antologia. Azken hori jatorrizko hiru hizkuntzetan eta ingelesez ere argitara emango da. Horra «izan edo ez izan»en arteko erronkari Gernikako Galeuscak eman dion erantzuna.

Fisterratik Port Bou-ra Gernikan gaindi

Gernika alabaina, hiru herrialde hauen literatura sustatzeaz haratago doan aldarria egiteko tokia izan da idazleentzat. Euren ustez, mundu globalizazioa eta eredu ekonomiko liberala estalki astunak ezarri nahian ari dira pertsonen oroimenean. Hartara, Gernika, errautsez estalia izan zen herria, iraganaren oroimena esnatzeko toki gisa hartu du Galeuscak. Egungo Gernikan bildu eta iraganeko Gernika gogoan izan arren, nonahi biltzen direla ere, munduko Gernika guztietan biltzen direla adierazi dute idazleek. Fisterratik Port Bou-ra Gernikan gaindi; konparazione, Bagdad da egungo Gernika. Galeuscako idazleek ez dute plazetako zaldi gaineko jeneraltzarren deialdien araberako egungo demokraziaren eredua onartu nahi. Ez dute onartzen egungo botereek demokraziaren ereduaz banatzen duten zertifikatu arranditsua. Ez dute munduko Gernikak lurperatzeko botatako galipot beltza onartzen. Ez dituzte gure egunkariak ixten dituzten eskuak onartzen eta beren hizkuntzak galarazi nahian dabiltzan eskuak salatu nahi dituzte. Idazle galiziar, katalan eta euskaldunek etorkizunerako iragana behar dutela aldarrikatu dute. Iragana aldarrikatu dute historiak puskatu zuen ispilua hobeto osatzeko. Iragana behar dute oraina birsortzeko eta idazten dutenaz funtzio kritikoa bete ahal izateko.

Gernika
Egungo Gernikan bildu eta iraganeko Gernika gogoan izan arren, nonahi biltzen direla ere, munduko Gernika guztietan biltzen direla adierazi dute idazleek. Fisterratik Port Bou-ra Gernikan gaindi; konparazione, Bagdad da egungo Gernika


Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude