Haurrek betetzen dituzte aretoak, helduek ez

  • Euskaraz filmik apenas egiten denez, erdarazkoak euskaraz ematea da euskara zinema aretoetan proiektatzeko modu bakarra. Kritika anitz jaso izan dituzten filmen bikoizketa eta azpitituluak jartzeko lanak zertan diren jakite aldera, arlo honetan jarduten duten hiru pertsonekin mintzatu gara, Asier Larrinaga, Marian Galarraga eta Iñaki Beraetxerekin, hain zuzen ere.

2021eko ekainaren 30ean
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Euskaraz film gutxi egiten da. Tira, ezta gutxi ere. Ia bat ere ez. Zero. Beraz, Euskal Herriko zine aretoetan euskarak bere lekua izan dezan film erdaldunak euskarara itzuli behar dira. Eta filmak hizkuntza batera itzultzeko bi modu daude: bikoiztu edo azpitituluak jarri. Bien artean, bikoizketarena da teknikarik erabiliena.

Hala ere, ez dira asko euskarara itzultzen diren filmak. Baina asko izan ez arren, azken urteetan gero eta gehiago dira, eta zine aretoetan zein telebistan, txikia izanik ere, ari da euskara bere lekua egiten. Ia urte bete bada Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak sustaturik, eta ETBk, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Tinko elkarteak eta Barton Films banaketa enpresak lagundurik "Zinea euskaraz" kanpaina martxan jarria dela. Eta kanpaina horretatik kanpo ere, batik bat Tinko elkartea eta ETB, ahalegintzen dira euskal ikus entzuleek zeluloideko izarrak euskaraz goza ditzaten.

Ez da beti erraza, ordea, bikoizketa eta azpitituluen bidez behar bezala gozatzea. Bikoizketaren kriban ez da jatorrizko bertsioaren sinesgarritasun osoa pasatzen, eta hori ezagun dute ikuslearen begi-belarriek. Asier Larrinaga Euskal Telebistako euskara arduraduna da, eta sinesgarritasun galera hori onartu arren, bere ustez bikoizketen maila hobetzen doa: "Orain dela zenbait urte bikoiztutako filmak ez ziren behar bada kalitaterik onenekoak, baina nik uste gaur egun nahiko bikoizketa txukunak egiten direla." Tinko elkarteko Marian Galarra ere iritzi berekoa da: "Bikoizketan orain hogeita hiru urte hasi ginen, eta ordutik alde ikaragarria dago. Lehen urteetan lan pila bat egin zen, azkar-azkar eta hala moduz, baina gaur egun lasaitasun handiagoarekin egiten dugu lan, ohitura ere handiagoa dago, eta bitartekoak behintzat badaude ongi lan egiteko. Nik uste asko hobetu dela."

Asko hobetu den arren, oraindik ere lan nekeza da euskarazko bikoizketa egokiak egitea. Bidean oztopo ugari aurkitzen dira, eta oztoporik handiena euskara bera da. "Euskarak arazo handiak sortzen ditu. Kaleko hizkera edo argota garatu gabe dauka, eta erdarazko film askotan azaltzen da hiztegi hori. Orduan nola edo hala itzuli behar da, baina sinesgarritasun asko galtzen du. Beraz, bikoizketak hobetzeko, euskarak tresna horiek garatu behar ditu", dio Asier Larrinagak. Dena den, arazo hori konpontze aldera lanean ari da ETB. Orain urte bete, Edertrack, Irusoin eta K2000ren laguntzaz, bikoizketarako irizpideak adosten eta oinarriak jartzen hasi zen. Aurrerantzean ere lankidetza horri eusteko asmoa dute.

Bikoizketak arazo gehiegi sortzen dituenean, azpitituluen bidea har liteke. Baina azpitituluak ere baditu bere zailtasunak: "Azpi idatziak duen arazoa, oso karaktere gutxitan esandakoaren muina itzuli behar duzula da. Eta hori muga handia da." Asier Larrinagaren hitz hauekin bat dator Marian Galarraga: "Bai, azpitituluak laburpen sen ikaragarria eskatzen du. Artea da. Batzuk trebeagoak dira besteak baino, baina lan handia eta zaila da". Azpitituluek duten alde ona, prezioarena da. Telebistarako ez dago horrenbesterako alderik, baina zine aretoetarako azpitituluak egitea 3.000 euro inguru kostatzen da, eta bikoizketa ia hogei aldiz gehiago, 48.000 euro inguru. Hori ere kontuan harturik, Marian Galarragak azpitituluak jartzea egokiago ikusten du helduentzako filmentzat: "Helduentzat diren zinemako filmak azpi idazten saia gaitezke. Nik pertsonalki nahiago ditut bertsio originalean eta azpititulatuta dauden filmak. Garbi dago haurrei ezin diezula hori eskaini, baina helduentzat bide egokia iruditzen zait. Hala ere, zine areto komertzialetan ez da horrelakorik ikusten, jende arruntak ez du azpititulurik nahi."

Film gehiago euskaraz

Azpitituluekin edo bikoiztuta, bikoiztuta edo azpitituluekin, azken aldian gero eta film gehiago eskaintzen dira euskaraz. Baina jendeak erantzuten al du? Miren Galarragak datu pozgarriak bezain kezkagarriak eman ditu: "Orain gutxi Pianojolea bikoiztu genuen. Gaztelaniazkoak sekulako arrakasta izan zuen baina euskaraz ikustera ez zen inor joan. Zortzi joan baziren, asko. Eta ziur nago euskaldunak ere gaztelaniaz ikustera joan zirela. Beraz jendea ohitu gabe dago." Eta nola sortu filmak euskaraz ikusteko ohitura hori? "Horretarako haurrentzako filmak bikoiztu behar dira. Gu haurrei euskarazko filmak eskaintzen hasi ginenean, 5.000 haur joaten ziren, orain 80.000 dira. Eta urtero goraka doa. Gaur egun haurrei zuzendutako film bat euskaraz eta gaztelaniaz jarri, eta gehienak euskaraz ikustera joango dira. Beraz ohitura zabaltzen ari da. Eta haurrak hazten joango diren heinean, gu ere helduagoentzako filmak bikoizten joango gara."

Baina horrek ez du esan nahi geroan film denak bikoiztuak izango direnik. Marian Galarraga oreka mantentzearen aldekoa da: "Gaur egun garbi dago zein den bidea: haurrentzat bikoizketa eta helduentzat azpitituluak jartzea. Gero, berriz, nahiz eta helduentzat ere film gehiago bikoiztu, ni oreka mantentzearen aldekoa naiz. Erdi eta erdi."

Hala ere, filmak euskaraz ikustea normalizatu nahi baldin bada, promozioan lan handiagoa egin beharko da. Marian Galarraga kexu da ez direlako euskarazko filmak aski promozionatzen. "Jendea euskarazko film bat ikustera joan dadin nahi badugu aurretik sekulako promozioa egin behar da. Bestela alferrik ari gara lanean. Eta gaur egun hortxe dago akatsa, promozioan. Promozioan ahaleginak egin behar ditugu, berdintasuna lortzeko." Agian, egingo dira ahalegin horiek, eta agian, helduko da berdintasuna. Helburua horixe baita: bikoiztu edo azpitituluak jarri, erdaraz zein aukera dagoen filmak ikusteko, euskaraz ere aukera horixe egotea. Erdaraz bikoiztuak direla, euskaraz ere bai. Erdaraz azpitituluak dituztela, euskaraz ere bai. Bietan berdin. Filmak euskaraz ekoizten ez diren bitartean behintzat.

Iñaki Beraetxe, bikoizketaria: «Nik ez dut aktorea ikusten, zuzenean bikoizketaria ikusten dut, eta orduan zail egiten zait hori sinestea»
Iñaki beraetxek ia Goenkalek saio adina film bikoiztu ditu. Berak ere galdua du kontua zenbat diren.

Film bat bikoizterakoan zer egiten da zailena?
Nik, euskara korrektoan hitz egitean, oso arrotz sentitzen ditut pertsonaiak. Nik "nik zer esaten deten"esango nuke. Baina horrek ez du balio. "Nik zer esaten dudan" esan behar dut, eta hori natural esateko ahalegin handia egin behar dut, eta hala ere...

Nola ikusten dituzu bikoiztutako filmak?
Nik ez dut aktorea ikusten, zuzenean bikoizketaria ikusten dut, eta orduan zail egiten zait hori sinestea. Euskaraz edonork egindako dokumentalak errazago ikusten ditut filmak baino. Aktoreak ezagutu, eta hori beste hizkuntza batean imajinatuz, gero euskarazko bertsioa, errespetu guztiarekin, beste upeleko sagardoa bezala sentitzen dut.

Bikoizketak baino azpitituluak nahiago dituzu?
Nik uste lasai-lasai eta inongo oztoporik gabe ikus nezakeela beste edozein hizkuntzatan film bat, euskaraz azpititulaturik. Bertsio orijinalak beti du beste ukitu bat. Lokalizazioaren parte baita hizkuntza bera.

Tinko elkarteak hamar urte
Atzerriko filmak euskaldunen begi-belarrietarako egokitzen dituen elkarteetako bat Tinko euskara elkartea da. Tinko elkartea euskaldunok ere zineaz gure hizkuntzan gozatzeko aukera izan genezan sortu zen, eta xede horrekin lanean hamar urte bete ditu. Hamar urtez, batzuk bikoiztuz besteak azpi idatziz, berrogei filmetik gora egokitu ditu Tinkok. Hasieran, baina, haizearen kontra jardun behar izan zuen. Beren egitasmoan sinetsiko zuen inor ez zuten aurkitzen, eta dirurik gabe ezin miraririk egin. Inaxio Oliveri Hezkuntza sailburu izendatu zutenean haizeak buelta hartu zuen, eta ordutik gero eta film gehiago eta kalitate hobeagokoak jarri ditu Tinkok euskaldunen eskuetan. Horrela, batik bat, gaztetxoen artean, zinea euskaraz ikusteko ohitura zabaltzen ari da, eta geroan, helduek ere ohitura hori hartuko duten esperantza du. Hala saiatuko dira behintzat Tinkokoak.


Azkenak
Bost greba egun berri iragarri dituzte Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hezkuntza publikoan

LABek, STEILASek, ELAk eta CCOOek greba egutegi bateratua aurkeztu dute Bilbon: martxoaren 25, 26 eta 27, eta apirilaren 1 eta 2. Egungo hitzarmenak aldarrikatutako edukietatik urrun kokatzen direla adierazi dute, "bai sukaldearen eta garbiketaren kolektiboan zein... [+]


2025-03-11 | Hala Bedi
Izanen gazte aldizkaria jaio da

Euskal Herriko literatura gaztearen eta idazle hauen topagune bilakatu nahi den proiektu berriaren inguruan hitz egingo dugu gaur.


2025-03-11 | Euskal Irratiak
Daniela Albizu euskaltzale eta abertzaleari plaza bat eskaini diote Urruñan

Larunbatean, martxoaren 8an, Urruñako herriak Daniela Albizu izena ezarri dio herriko etxearen aitzineko plazari, emazte abertzale honen memoria omentzeko.


Gurutzetako Ospitaleko Larrialdiak “kolapsoaren ertzean” daudela salatu du ESK sindikatuak

Barakaldoko ospitaleko larrialdi zerbitzuan sufritzen ari diren "saturazioa larria" dela ohartarazi du sindikatuak. Pazienteak korridoreetan artatu dituztela eta krisia kudeatzeko "behar adina langile" ez dagoela salatu du. Errealitate horren aurrean... [+]


2025-03-11 | Estitxu Eizagirre
Makroeolikoez hitzaldia Andoainen eta egunpasa Aranon
Komunitatean hitz egin eta kultura sortu, haize-erroten aurrean

Komunitatea bildu, pilpilean dauden gaiez hitz egin, informazioa trukatu eta beste herrien esperientziak ezagutzea da herritar kritikoek egiten duten lehen ekintza, makroeoliko bat herrian jarriko diotela jakiten duenean. Halaxe egingo dute martxoaren 13an Andoainen: mendi... [+]


‘Statu quo’-a mantentzea espero da Groenlandiako hauteskundeetan, Trumpen presiopean

Inkesta gehienen arabera, Inuit Ataqatigiit alderdi ezkertiar independentistaren eta Siumut sozialdemokrataren arteko aliantzak jarraituko du indarrean parlamentuan. Herrialdeko lehen ministro Mute Egedek hauteskundeak aurreratzea proposatu zuen, AEBen "kanpo presioek"... [+]


2025-03-11 | Joan Mari Beloki
Euskal Herria Europa berrian

Ukrainako gudaren amaierak ondorio sakonak ekarriko ditu Europa osora. Europako elite ekonomikoek beren indar guztia jarri dute guda-zelaian eta galdu egin dute. Galtzaileek, elite globalistek, beren egitasmo kuttuna galduko dute, Europako Batasuna, eta Bruselatik europar... [+]


Pablo Gonzálezen aurkako zigor auzibidea itxi du Poloniako Justiziak

Varsoviako Barrutiko Auzitegiak argudiatu du González jada ez dagoela Polonian, eta ezin dutela jakin noiz aterako den Errusiatik. Auzitegiak ez du kazetari nabarniztarraren aurkako bestelako prodezurarik abian jarriko.


2025-03-11 | ARGIA
Euskal Herria antimilitarista dela aldarrikatuko du EH Bilduk apirilaren 20ko Aberri Egunean

Mundua "oso azkar" aldatzen ari dela azaldu du Arnaldo Otegik, militarismorantz eta autoritarismorantz doala, eta norabide horren aurkako jarrera duela koalizio subiranistak.


Duela bost urte baino %155 aldiz arma astun gehiago inportatzen ditu Europak

Ukraina da munduan arma gehien erosten dituen herrialdea; munduko erosketa guztien %8,8. Merkatuaren ia erdia kontrolatzen duena, berriz, AEB dira: Europak erosi dituen armen erdia baino gehiagok jatorri estatubatuarra dute.


Euskara bihotzean eta erdara ezpainean

Azterketak amaitzearekin batera ohikoak bihurtu dira ikasleriaren artean, urteko garai honetan merkeak diren hegaldiak hartu eta adiskideekin bidaiatzea. Horrela egin dut neuk ere eta Londresera joateko aukera izan dut. Ildo beretik, bertan “euskaldun” pilarekin egin... [+]


2025-03-11 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Ukrainako “eskarmentua” Asia Ekialderaino heltzen ari da

Maiatzaren 12an Filipinetan egingo diren Bongbong Marcosen agintaldiaren erdiko hauteskundeek eman dezakete argibideren bat herritar xeheen artean kezka noraino errotu den begiztatzeko.


Eskolako guraso taldean nola informatu euskara hutsean, erdaldunak haserretu gabe

"No entiendo, en castellano por favor" eta gisakoak ohikoak dira eskolako guraso Whatsapp taldeetan, baina Irungo Txingudi ikastola publikoan euskara hutsean aritzeko modu erraz eta eraginkorra dute, behar duenarentzat itzulpen sistema berehalakoa ahalbidetuta.


2025-03-11 | ARGIA
Petrolio-ontzi bat erregaia isurtzen ari da Ingalaterrako kostaldearen aurrean eta egoera “oso-oso kezkagarritzat” jo du Down Streetek

Petrolio-ontzi batek eta zamaontzi batek elkar jo dute astelehen goizean Ipar Itsasoan, Ingalaterrako ipar-ekialdean. Talkak Jet-A1 erregaia zuen petrolio-ontziaren tanke bat apurtu du eta kezka da nagusi, izan ditzakeen ondorio ekologikoengatik.


Eguneraketa berriak daude