Euskal gatazkak sortutako oinazearen mosaikoan barrena


2021eko uztailaren 28an
Sufrimenduaren mapa (osatugabea) liburua, Euskal Herrian 1968tik aurrera indarkeriak, giza eskubideen bortxaketek, eta askatasunaren aurkako erasoek sortutako oinazea oinarri duen datu-bilketa irekia da, eta euskal gatazkaren eraginez mina sentitutako guzti-guztiak hartu nahi izan ditu kontuan, zeharo alboratuz pairatzaileak gatazka horren zein aldetara lerratutakoak diren. Euskaraz eta gaztelaniaz eskaintzen da bere mamia -euskarazko bertsioa Xabier Aranburu "Artzai"ri zor zaio-, baina edozein dela ere Sufrimenduaren mapa (osatugabeak) dioenaz jabetzeko hautatzen den hizkuntza, eta edonor irakurlea, ziur egon daiteke berak maite dituenen sufrikarioa ikusiko duela bertan islatua… baina baita bere arerioena ere!

Ikerketa honen egilea, Sabino Ormazabal Elola, ekologista eta antimilitarista bezala egindako lanagatik da, bereziki, gure artean ezaguna. Egin egunkariko iritzi saileko arduraduna izan zen bere garaian, Garzonek egunkari hori itxi zuen arte, eta gaur egun Gara egunkarian ari da lanean. Bestalde, Joxemi Zumalabe Fundazioaren patronatuko kidea, berak ere jasan behar izan du bere liburuan islatzen duen sufrikario horretatik, 2000ko urriaren 5ean atxilotu egin baitzuten, beste zortzi lagunekin batera, Garzon epaileak koordinatutako operazio batean, "…Joxemi Zumalabe Fundazioa ETA-Ekinen estrategia politiko-militarren aginduetara dagoela» eta beraz, hark bultza nahi zuen desobedientzia zibila ere bai, leporatzen zitzaiolarik. Ia zortzi hilabete pasa behar izan zituen espetxean, eta oraindik auzipetuta dago, noiz epaituko zain.

Eta hain zuzen ere espetxean zegoela bururatu zitzaion Ormazabali sufrimenduaren inguruko ikerketa bat egitearena, preso sozialen egoera latzaz gertu-gertutik jabetu zenean. Baina giza eskubideen urraketa hain da ugaria -miseria dela, gizarte-injustiziak, genero bortxakeria...- sufrimendu hori guztia ez zitzaiola liburu bakar batean sartzen. «Horregatik, lan honetan euskal gatazkak eragindako sufrimendua jasotzera mugatu naiz», dio bere egileak.

Hori eginez, indarkeriak eta giza eskubideen urratzeak gure herrian eragin duten sufrimenduaz gizartea ohartaraztea nahi luke. Biktima guztiekiko eta haien familiekiko elkartasun aktiboa bultzatzea. Azken batean, euskal gizarteko jokabideak eta jarrerak humanizatzen laguntzea, bakea eraikitzeko eta elkarbizitza berregiteko.

"Izan ere, giza eskubideen urraketaz hitzen egiten denean, gure herrian azterketa oso mugatu edo sektarioak egiten baitira. Normala da, jakina. Baina hori oso arazo larria da, batzuek ez dutelako onartu nahi besteek sufritzen ari direna, eta alderantziz. Nire iritziz, denok saiatu beharko genuke besteak errespetatzen, eta horrekin ez dut esan nahi ideologia aldetik besteekin ados egon behar dugunik, baina bai haien sufrimendua ulertu beharko genukeela, zeren euskal gatazkari irtenbideak bilatu nahi badizkiogu, beste pertsona horien sufrimendua ere kontuan hartu beharko da, milaka pertsonaz hitz egiten ari baikara!».

Lan zaila, benetan

Helburu horiekin ekin zion Sabino Ormazabalek bere lanari, eta iturri guztietatik edaten ahalegindu zen. Euskal Herrian saltzen diren egunkari guztietatik eta haien urtekarietatik. Asociación de Víctimas del Terrorismo, Covite, Torturaren Aurkako Taldea edota Askatasunatik bezala, gure gizartean dauden talde sozial guztien txostenetatik edaten. Eta baita Eusko Jaurlaritzak zein Espainiako Barne Ministerioak edota Baltasar Garzon epaileak bezalakoek agertutakoetatik ere.

"Ikertan bildu ditudan datuak, askotan kontrajarriak ere badira. Baina denak jaso eta sailkatu egin ditut, irakurlea ohartu dadin zein den Euskal Herrian maila horretan dugun sufrimendua».

Hamaika atal nagusi


Ikerketa hamaika atal nagusitan banatuta dago: 1968tik aurrera euskal gatazkaren eraginez hildako guztiei buruzko datuak biltzen ditu Ormazabalek lehenbizikoan. Bahituei eta desagerrarazitakoei eskaintzen die bigarrena. Zaurituak gertatutakoei, hirugarrena. Mehatxupean eta estortsiopean bizi direnei, laugarrena. Askatasun demokratikoak murriztuta dituzten herritar eta erakundeei, bosgarrena. Torturatuei, seigarrena. Atxilotutakoei, zazpigarrena. Espetxeratuei, zortzigarrena. Erbesteratuei eta deportatuei, bederatzigarrena. Ondasun higiezinei, ibilgailuei eta bestelakoei egindako kalteei, hamargarrena. Eta azkeneko kapituluan, «Biktimak aintzat hartzea eta babestea» izenburukoan, Terrorismoaren Biktimekiko Elkartasun Legea eta bestelako laguntzak (eta laguntza-ezak) agertzen ditu.

Gainera, ikerketaren osagarri gisa, «Frankismoa, gure hurbileko memoria» eskaintzen du, 1936ko Gerrak eta gerra-ondoak eragindako sufrimenduari eskainitako gehigarria.

Datu (osatugabeen) zurrunbiloan
Hainbeste iturritik edaten duenak, datu kontrajarri ugari aurkitzea ez da harritzekoa. Eta ez dira gutxi izan Sabino Ormazabal Elolak bere lanean aurkitu dituen horietakoak. Hasteko, 1968tik aurrera euskal gatazkaren ondorioz hil diren pertsonen kopurua ere ezberdina da, noren zehaztapena kontuan hartzen den: 1.150 pertsona hil dira, ala 1.200? Kopuru hori, behintzat, iturri guztientzat berdina izan beharko lukeela dirudi, baina Sufrimenduaren mapa (osatugabea)n ikusitakoaren arabera, ez da horrela gertatzen... Nolanahi ere, hildako horietatik 808 pertsona (858 dira, adibidez AVT-ek, dioenaren arabera) ETA (m), ETA (p-m), Komando Autonomoak edota Iraultza bezalako euskal erakunde armatuak hilak izan dira. Sufrimenduaren mapa (osatugabea)n argi eta garbi zehazten da erakunde hauetako bakoitzari egotzi dakiokeen ardura. Eta berdin egiten da polizia mota ezberdinei, talde ultraeskuindarrei eta GAL, ATE zein BVE bezalako talde parapolizialei egotzi dakizkieken ardurekin ere. Eta hauxek izango lirateke: 2 fusilatu (gehi FRAPeko beste 3rena); 75 hildako, aurka egite armatuetan; 3, poliziak egindako etxe mihaketetan; 20, errepideetan ezarritako kontroletan; 34, manifestazioetan; 5 pertsona desagerraraziak (edo 4, bada desagerrarazitako pertsona horietako baten ardura ETAko Komando Bereziei egozten dienik ere-eta). Dena den, desagerrarazitako pertsonetatik 2, kare bizian hilobiratuak aurkitu ziren. Talde parapolizial ezberdinek hildakoak, berriz, 67 edota 70 izan daitezke... Hildako gehiago ere izan dira, eta era ugaritako oinazeak ere bai (gaur egun ere makina batek jarraitzen du izaten), baina horietaz guztiaz jabetzeko Sufrimenduaren mapa (osatugabea) liburura jo beharko du irakurleak. Eta liburu dendetan salduko ez denez, onena Manu Robles-Arangiz Institutua Fundaziokoekin harremanetan jartzea du.


Azkenak
2024-08-20 | ARGIA
Langile bat hil da Iurretan, baso-lanetan ari zela

LAB sindikatuaren kontaketaren arabera, dagoeneko 36 dira aurten Euskal Herrian lan-istripuz hildako langileak.


Hainbat sexu eraso salatu dituzte Tuteran, Ondarroan, Bilbon eta Donostian

Tuteran 30 urteko gizon bati 23 urteko bikotekideari erasotzea leporatu diote, eta Ondarroan 31 urteko gizon bati lankide bati ukituak egitea, herriko osasun etxean. Bilboko jaietan bi sexu eraso salatu dituzte, eta Donostian 20 urteko gizon bat atxilotu dute, hiriaren... [+]


Epaileak ez du “hilketa saiakeratzat” ikusi emazteari labanaz eraso dion ertzainaren kasua

Mehatxu larriak egitea egotzi diote, eta behin-behinean aske utzi dute urruntze agindua ezarrita.


Taser pistola Foruzaingoaren armen araudian sartu nahi du Nafarroako Gobernuak

Nahiz eta Nafarroako hainbat udalerrietako udaltzaingoek taserrak dituzten, ez dago armen araudian jasota. Azkoienen lau aldiz erabili dute, eta Iruñean aurtengo ekainean erabili zuten lehen aldiz.


2024-08-19 | ARGIA
Palestinaren alde mobilizatu dira Bilboko eta Donostiako Aste Nagusian

Palestinarekin Elkartasuna plataformak deituta, bi hiriburuetako jaietan "Palestina presente" egoteko aldarria luzatu dute. Ostiralez Bilbon, eta larunbatez Donostian.


2024-08-19 | Behe Banda
Barra Warroak |
Soro bat, zoro bat

Testu hau goizeko ordu txikitan izaten diren hausnarketa batekin hasi da, Araba galduko herri batean zoruan jarrita, ortzimugan eguzkia ateratzen dela ikusirik. Zelai hori eta nabarren artean hegan egiten duten txoriei so eginez, mendietan dauden basoetan pentsamenduak galduta... [+]


2024-08-19 | ARGIA
Ikus-entzutea merezi duten sei lan

ARGIAko erredakzioaren eskutik, sei ikus-entzunezko proposamen.


2024-08-19 | El Salto-Hordago
Amazon, Israelgo armadaren informazio biltegi amaigabea

Amazonen hodeia da AWS, eta funtsezko faktorea izaten ari da Israelen operazio militarretan.


Beroaren ondorioz 47.000 pertsona baino gehiago hil ziren iaz Europan

Mundu mailan erregistratutako urterik beroena izan zen, eta Europako bigarren beroena, ISGlobalek egindako azterlanaren arabera. Europa hegoaldeko estatuak dira heriotza-tasa handienak dituztenak. Parisko Akordioan zehaztutako helburuak ez dira betetzen ari.


Behar adina egin

Berrerarabili, zaharberritu, konpondu, eraldatu… Behar duguna baina gehiagorekin bizi garelako agian…


2024-08-14 | ARGIA
Israelek preso palestinarrak erabiltzen ditu tunelak eta eraikinak miatzeko

"Gure bizitzak haienak baino garrantzitsuagoak dira", esan dio Israelgo armadako soldadu batek Israelgo komunikabide bati.


2024-08-14 | Kanaldude
EuskarAbentura: gazteen paregabeko espedizioa

Joan den uztailean, hilabete batez, 127 gaztek 400 kilometroko espedizioa oinez egin dute Euskal Herrian gaindi. Abenturazale haiek Jzioquitarrak deitzen dira eta 30 egunez, 27 herri bisitatu eta hainbat euskal eragile ezagutu dituzte. Aurten, EuskarAbenturako helburuak aise... [+]


Eguneraketa berriak daude