Eta... euskara erraztuko bagenu?


2021eko uztailaren 28an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Beti da on mundu zabalean gertatzen denaren berri izatea. Esaterako, kontsolagarri izan zen niretzat hizkuntzalari biltzar batean entzutea Erresuma Batuko ikusentzuleek arazoak izan zituztela ingeles amerikarrean zetozkien lehen marrazki bizidunak ulertzeko. Gero ohitu egin omen ziren. Orain ez da inor gogoratzen arazo hartaz. Noski, gauza ezaguna da jatorrizko hiztunak (txikitatik hizkuntza ikasi dutenak) egokitu egin daitezkeela eta egokitu egiten direla. Nahiko denbora, informazio eta borondate on izanez gero, edozein hizkerarekin moldatzen dira. Maizegi falta izaten da, ordea, horietakoren bat. Batik bat, borondate ona. Ingeles indartsuaren eremuan ere badira oraindik ingeles garbia (ona) eta ingeles kaxkarra (kutsatua) bereizten ahalegintzen direnak. Ingeles ona norberarena edo norberaren gustukoa izan ohi da eta beste hizkuntzaren batek gehiago edo gutxiago kutsatua, berriz, kaxkarra. Orain asko dira, lehenengo hizkuntza besteren bat izanda, ingelesa erabili behar dutenak. Normala denez, bakoitzak bere lehen hizkuntzaren edo hizkuntzen eragina izaten du, ingelesez egitean. Horren aurrean, edozein nahaste txartzat ematen duten puristak daude, baina baita bestelako jarrera praktikoagoa dutenak ere.

Bigarren horiek interesatzen zaizkit. Bereziki, horien artean, ingelesa errazteko ideiaren inguruan lanean hasi diren hizkuntzalariak. Aintzat hartu dute horiek ingelesez behar bezala egitea ez dela nolanahiko erronka, askori benetan zail gertatzen zaiola. Susmoa dute ez ote diren alferrikako indarrak galtzen behin baino gehiagotan ingeles perfektuaren atzetik. Izan ere, diote, kontuan izan behar da zertarako nahi den kasu bakoitzean ingelesa, ez baita berdin autoen salerosketetan aritzeko behar izatea edo erreginaren aurrean diskurtsoa bota behar izatea. Autoak saldu edo erosteko nahikoa izango da agian bokal gutxiago bereizita ere, edo aditzen egitura ez bada Shakespearen aberastasunera iristen ere. Edozeinek daki, gainera, hori hala izaten dela, hala dela. Hizkuntzalari horiek proposatzen dute hori guztia sistematikoki aztertzea eta ingeles errazago horri ere duintasuna ematea, azken batean, agiria edo titulua ematea. Horrela, diote, ez lirateke horrenbeste ikasle frustratu eta lotsatu ibiliko, ez direla iristen, ezin dutela, motz geratu direla, moldatu bai baina jakin-jakin ez dakitela...

Oraindik arazoaren lehen azterketetan dabiltza, irakaskuntzarako gutxienekoak finkatu nahian. Niri ideia, jarrera gertatu zitzaidan interesgarri. Bai, susmatu duzue honezkero (idazpuruan iragarri dut gainera): gure oraingo euskararen kontuak eta katramilak gogorarazi zizkidan.

Izan ere, esan iezadazue egia: zenbat jende daukagu inguruan euskara ikasteko saio eta ahaleginekin nazka-nazka eginda, lotsatuta, frustratuta edo ez-dut-inoiz-lortuko negarrez. Horiek ez dira estatistiketan agertzen, baina batzuk behintzat betiko galdu ditu euskarak. Gaitz erdi, ikastea eta erabiltzea bederen agertzen zaizkigula inkestetan, beti bigarrenaren kaltetan proportzioak, nahiz eta, ziur naiz, erabileraz (erabilerarik ezaz, alegia) ez den egia osoa ateratzen: ezin ikasiaz ere aitortzak ez zaizkio edozeini edozein momentutan egiten.

Ez al liguke lagunduko, denoi (ikasi nahi duenari, ingurukoek jakitea nahi duenari, hizkuntza zabaltzea nahi duenari, egoera lasaitzearekin amets egiten duenari) "euskara à la carte" moduko batek? Esan nahi dut, ingelesari bezalaxe, euskarari ere helburu, ahalmen eta gogo desberdinekin ekin dakiokeela. Batek aski izan dezake ulertzearekin. Badira irakurri bakarrik egitera iritsi nahi dutenak. Izan liteke hiztun heldurik nor-nori-norkaren iragana inoiz menperatuko ez duenik, edo "tz" sekula ongi aterako ez zaionik. Zergatik ez helburu eta maila ezberdinetako euskararen ikasketa bideratzeko metodoak, ikastaroak eta agiriak? Psikologikoki arintzaile eta soziologikoki lagungarri izango litzatekeelakoan nago. Zer nahiago dugu hizkuntza txiki baina osoa, ala hizkuntza mailakako eta hedatua?.


Azkenak
2025-03-21 | Iñaki Lasa Nuin
Ezegonkortasuna eta desoreka

Goizean jaiki orduko hasten dira desegokitasunak. Beharbada lotarako erabili duzun lastaira ere ez zen egokiena. Baina, ezin ba idatzi desegoki sentiarazten nauten guztiez. Horregatik, udaberriko ekinozioa –egunaren eta gauaren arteko oreka– dela eta, oraindik ere,... [+]


2025-03-21 | Axier Lopez
‘Pikoletoak’ ere Euskal Herrian euskaraz

Guardia Zibilaren historia bat - Hemendik alde egiteko arrazoiak izenburupean, datorren astean argitaratuko dugun 305. LARRUN aldizkariaren pasarte batzuk dira ondorengoak, erakunde armatuaren sorrera garaietan girotutakoak.


Rosa Zarra Ertzaintzaren pilotakadak hil zuen

Rosa Zarra Ertzaintzaren pilotakada baten ondorioz hil zela da Eusko Jaurlaritzako Poliziaren Biktimen Balorazio Batzordeak atera duen ondorioa, Berria-k jakinarazi duenez. Orain arte, Ertzaintzak beti egin dio uko bertsio horri, eta Rosa Zarra berak zuen gaixotasunaren ondorioz... [+]


Oier Sanjurjo
“D eredua bultzatzen eta ikastolen nortasuna zabaltzen ahaleginduko naiz”

Nafarroako Ikastolen Elkarteak lehendakari berria du. Oier Sanjurjok hartu dio lekukoa Elena Zabaleta Andresenari.  Beste zazpi kide izanen ditu alboan Sanjurjok.


2025-03-21 | ARGIA
Ertzainen %20ak eta udaltzainen %30ak ez dute euskara-eskakizunik azken deialdian

ELA sindikatuak azaldu duenez, azken Lan Eskaintza Publikoaren oinarrien arabera, Ertzaintzarako eskainitako lanpostuen %20ak eta Udaltzaingoaren %30ak ez daukate euskara-eskakizunik. Gasteizen, adibidez, udaltzain-lanpostuen erdietan, 24tan, ez dago euskara-eskakizunik.


Donostiako Birunda gune autogestionatua “ilegalki” hustu dute

Ustez, lokalaren jabetza eskuratu dutenek bidali dituzte sarrailagileak sarraila aldatzera; Ertzaintzak babestuta aritu dira hori egiten. Birundak epaiketa bat irabazi du duela gutxi.


Inoren Ero Ni + Lisabö
Eta eromenaren lorratzetan dantzatu ginen

Inoren Ero Ni + Lisabö
Noiz: martxoaren 14an.
Non: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.

----------------------------------------------------

Izotz-arriskuaren seinalea autoko pantailatxoan. Urkiola, bere mendilerro eta baso. Kontzertuetara bideko ohiko errituala: Inoren... [+]


2025-03-21 | Euskal Irratiak
Iparraldeko euskalgintzak Senpereko Larraldea etxea galduko du

Euskalgintzak Senpereko Larraldea etxea faltan botako du. Uda gabe, Bertsularien lagunak, bertan gelditzen den azken elkarteak, lekuz aldatuko du eta etxea hetsiko dute. Euskararen, euskal kulturaren eta arteen ohantzea izan da Larraldea, urte luzetan Andoni Iturrioz mezenasak... [+]


2025-03-21 | Elhuyar
Autismoak: normaltasuna zabaltzeko aukera bat

Berrogei urte dira Euskal Herrian autismoaren inguruko lehen azterketak eta zerbitzuak hasi zirela. Urte hauetan asko aldatu da autismoaz dakiguna. Uste baino heterogeneoagoa da. Uste baino ohikoagoa. Normalagoa.


Euskal Herriko Filosofia Zaleen Sarea eratzeko prozesua abian da

Txinparta izeneko prozesua Martxoaren 21ean hasiko da eta urte bete iraungo du. "Udaberriaren hasierarekin batera proiektu herritar berri bat" aurkeztu nahi dutela adierazi dute. 


Duero ibaitik gora otsoa berriz ehizatzea onartu du Espainiako Kongresuak

PP, Vox, Junts eta EAJren botoekin Espainiako Kongresuak onartu du otsoa espezie babestuen zerrendatik ateratzea eta, horren ondorioz, berriz ehizatu ahal izango dute Duero ibaitik iparrera.


Eguneraketa berriak daude