Bero-beroan


2021eko uztailaren 19an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Nola jarraitu aurrera Ibarretxe planarekin?

Hiru hilabete ditu Espainiako Auzitegi Konstituzionalak Gernikako Estatutuaren erreformaren abiada atzera botatzeko, baina inork gutxik jartzen du zalantzan egungo prozedurak bere horretan jai duela. Beste zerbait asmatu beharko du, beraz, Ibarretxe lehendakariaren Gobernuak. «Zer» baino, beraz, azken asteotan «nola» bilakatzen ari da Madril eta Gasteizen arteko tira-biraren ardatz. Legezko trikimailu ugari egon daiteke aurrera egiteko eta, seguruenik, bata eta bestea nola aktibatu eta desaktibatzen den ikusiko da datozen hilabeteetan, baina lehenago edo geroago zezenari adarretatik heltzeko unea etorriko da eta iragarritako trenen talka zein parametrotan gauzatu nahi duen erabaki beharko du Espainiako Gobernuak, Ibarretxek bere edukiak egungo moldeetan mantentzen baditu behintzat.


Imaz eta Egibarren arteko lehia gordina EAJn.

Azken boladan EBBko lehendakaritza berriaren hautaketa prozesuari buruz entzuten diren guztiekin, Xabier Arzalluzek dagoeneko bidea libre utzi diola antzeman liteke, buruzagi historikoak igandean Sabin Etxean egindako iragarpenarekin. Alde horretatik pentsatu bezala doa dena, baina hasieran Imaz eta Egibarren arteko lehiak lehenengoaren alde erraz egingo zuela zabaldu bazen ere, gaurkoz Egibar irabazle doala irudikatu du Izaronews Interneteko webgunean. Bi sektoreen arteko lehia latza irudikatzen ari dira


Udalbiltza bakarraren irudia eta erronkak

EAJk eta EAk osatzen duten Udalbiltzak Batzar Nagusia egin berri du eta Udalbiltza bakarraren irudia hedatu du euskal gizartean, Espainiako Estatuak ezker abertzalearen Udalbiltza espetxeratu eta legez kanpo jarri, eta haren oinarria udal agintetik baztertu ondoren. Basauriko batzarrean ate joka aritu ziren ezker abertzaleko hautetsi asko, beraiek onartzen ez dituen Udalbiltzaren jarrera salatuz. Euskal kulturaren eremuan biziki estimatuak diren diru banaketetatik haratago, epe motzera, erakunde hau osatzeko borondatea duten udal ordezkaritza guztiak integratzeko baldintzen alde egitea izango da Azpeitiko alkate Julian Eizmendiren erronka handiena, beste agintaldi batean erren aritu nahi ez badu bederen. Ez dirudi datozen hilabeteetan horretarako aukerarik faltako denik.


61 atxilotu demoen mus txapelketan

Mus txapelketa berezia egin zuten demoek larunbatean Lapurdiko burdinbideen gainean, SNCFk euskara erabil dezan egiten ari diren kanpainaren baitan. 130 euskaltzalek Lapurdiko burbinbideak moztu zituzten mus txapelketarekin eta CRSek 61 lagun atxilotu zituzten. Gauerako aske utzi zituzten, baina baliteke isunak eta espetxea etortzea orain. Hendaiako polizia etxean izan zirenei, urtarrilaren 8an epaituko dituztela esan zieten.


«A bildua» hobetsi du Euskaltzaindiak

ikurrari «a bildua» deitzea hobetsi du Euskararen Akademiak, berriki Bilbon egindako bileran. Gaurko bizimoduan garrantzi handia duen sinboloa da eta Hiztegi Batuan sarrera du dagoeneko. Proposamen ugari egin izan dira aurretik ikur hau izendatzeko: a batua, barraskiloa. txiribita... ARGIAn ere jorratu genuen gaia (1776 zenbakia). Hedapen zabaleko espainierazko arroba guztiz gaitzetsi ez duen arren, «a bildua» izendapena hobestea erabaki du Euskaltzaindiak, eredu jatorragoa eskaini nahian.


EHEren Nazio Batzarra

Euskal herrian Euskaraz-ek urteko Nazio Batzarra egin berri du. Euskararen egoerari buruzko diagnosia egin zuten batetik, eta bestetik, aurrera begirako erronkak finkatu. Asmoa hizkuntz eskubideen aldeko mugimendua eta ofizialtasuna lurralde osoan aldarrikatzea da. Bestalde, oraingo esparru politiko-juridikoa gainditu beharra azpimarratu zuten. Datorren urte hasierarako ekitaldi erraldoi bat iragarri dute eta baita hizkuntz eskubideen aldeko egun nazionala udaberrirako ere.


Kontseilua akordio sozio-politikoaren bila

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak datozen asteotan akordio sozio-politikoa lortzeko abian jarri duen plana azaldu berri du. Akordio hau bi alorretan oinarritzen da. Batetik, bizi dugun «egoera larri» honetan euskara normalizatzeko sustapen lana egin behar dela adierazi dute. Bestetik, euskalgintzak erasoen aurrean babesa lor dezan neurri politiko, ekonomiko eta juridikoak hartu beharko dira.


Hirugarren Hitza kalean

Lea-artibaiko hitza, euskarazko eguneroko agerkaria, kalean da jada Bizkaiko lehen Hitza da Lea-Artibaiko 11 herrietan eta Mutrikun banatuko dena. Mutriku eskualdeko herria ez den arren, harreman handia du Lea-Artibairekin eta horrexegatik banatuko dute han. Hitza argitaratzen duen enpresa S. L. bat da, eskualdeko euskara taldeek, gizarte eragileek eta Bertako Hedabideak enpresak osatua. Hamar pertsona ari dira bertan lanean eta Gabonetarako 5.000 harpidedun lortzea jarri dute heleburu gisa.


Abertzaleen arteko koalizio asmoa Nafarroan.

Aspaldikoa da Espainiako hauteskunde orokorretarako Nafarroan koalizio abertzale bat osatzearen ahalegina eta behin baino gehiagotan ideia gauzatzetik gertu egon izan da. 2004ko hauteskunde orokorrei begira, ideia hori berriz ari da martxan, ARGIAk urrian argitaratutako elkarrizketan Patxi Zabaletak adierazi zuen bezala. ETA ez balego, Nafarroan Galiziako BNGren antzeko bat egin beharko litzatekeela ere entzun ohi zaio bati baino gehiagori, besteak beste Goio Monreal unibertsitateko irakasleari. ARGIAk jakin izan duenez, zenbait indar abertzaleren arteko negoziazioak bide onetik doaz koalizio abertzale hori osatze aldera, nahiz eta oraindik badiren zailtasunak.


ASTEKARIA
2003ko azaroaren 16a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
Zestoako Gaztetxearen desalojoa geratzea lortu dute

Uztailaren 19an, 8:00etan zegoen gaztetxea husteko agindua emanda. Momentuz, lortu dute desalojoa atzera botatzea. Zestoako Gazte Asanbladak Bilboko Aresti Zentro Sozialistaren desaloa jasan zutenei elkartasun osoa adierazi die.


Yael Braun-Pivet izango da berriz Frantziako Asanbleako lehendakaria

Frantziako Asanbleak Yael Brau-Pivet hautatu du legebiltzarreko presidente. Lehia aurreikusten zen FHB eta Macronisten artean, eta azkenean, gutxigatik bada ere, lehendakariaren alderdikoak gailendu dira.


Margolan figuratibo zaharrena

Sulawesi (Indonesia) uhartearen hegoaldean, Leang Karampuang kobazuloan hiru irudi antropomorfoz eta basurde batez osatutako margolana aurkitu dute Griffith eta Southern Cross unibertsitateetako eta Indonesiako Agentzia Nazionaleko arkeologoek. Nature aldizkarian argitaratutako... [+]


Leonard Peltierren ihes ukatua

Lompoc (Kalifornia, AEB), 1979ko uztailaren 20a. Leonard Peltier ekintzaile indigenak eta beste bi presok espetxe federaletik ihes egin zuten. Iheskideetako bat kartzelaren kanpoaldean bertan tirokatuta hil zuten; bestea ordu eta erdi geroago atzeman zuten handik milia batera... [+]


Adin txikiko neska baten erasotzaileari jarritako epaia salatu du Gasteziko Mugimendu Feministak

Gasteizko adin txikiko neska bati sexu erasoa egin zion adin txikiko mutil batek, 2023ko ekainean. Gasteizko Mugimendu Feministak ez ditu bidezkoak ikusten epaileak erasotzaileari ezarri dizkion neurriak. Uste du erasoa jasan duenaren birbiktimizazioa bultzatzen dutela... [+]


Donostiako udaltzainek Parte Zaharreko hainbat gazte “jipoitu eta zauritu” dituztela salatu dute

Alde Zaharreko Gazte Asanbladak (AZGA) salatu du Donostiako Udaltzaingoak auzoko hainbat gazteren aurka astelehen gauean egindakoa: “Auzoko hainbat gazte futbolean jokatzen ari ziren Trinitate enparantzan, Udaltzaingoa hurbildu eta mehatxuka guztiak identifikatzeko agindua... [+]


Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidente izendatu dute

401 aldeko boto eta 284 kontrako jaso ditu, baina gehiengoa lortu du 41 botogatik. Hurrengo bost urteetan berriro ere presidente izango da, popularren, sozialdemokraten, liberalen eta berdeen babesa jasota. EH Bilduk kontra bozkatu du, eta EAJk alde.


Hamabost urte beharko dira Gazako genozidioan Israelek sortutako 40 milioi tona hondakin jasotzeko

NBEren ikerketa baten arabera, lehertu gabeko artilleria, substantzia kaltegarriak eta palestinarren gorpuak daude hondakin artean. 50.000 bonba baino gehiago bota ditu Israelek urritik, eta 40 milioi tona hondakin sortu dituzte.


1.200 soldadu israeldarrek baino gehiagok egin dute beren buruaz beste azken 50 urteetan

Genozidioarekin lotutako suizidio ugari identifikatu dira, armada sionistak datuak ezkutatzen baditu ere.


AHTren Ezkio-Itsasoko loturak “arazoak” dituela dio Espainiako Gobernuak eta Gasteizkoaren alde egin du

Oscar Puente Espainiako Garraio ministroaren esanetan, Nafarroarekin lotura egiteko aukerarik "onargarriena" Gasteizkoa da, Ezkio-Itsasoko ibilbideak "konplexutasun teknikoak" dituelako.


Eguneraketa berriak daude