Urkiolako parkea harrobiek inguratuta

  • Mañariko herrian hiru harrobi daude eta berauek Eskubaratz, Mugarra eta Untzilaitz mendiak ustiatzen dituzte. Zallobenta enpresak lur gehiago eskuratu nahi du harrobi gisa esplotatzeko. Egoera honen aurrean mañariarrak kexu dira. Arrazoiak bat baino gehiago: harrobiko zarata eta hautsak jasan beharra, ingurune horretan dauden koba garrantzitsuak arriskuan jartzea... Harrobiaren kokaguneak ere kezka itzela sortzen du; Urkiolako Natur Parkearekin muga egiten du harrobiak. Harrobi eremua zabaltzearen eskariari baietz erantzuteak nola eragingo luke Urkiolako parkean?

2021eko uztailaren 27an
Mañariko herrian (Bizkaia) dauden hiru harrobietako batek esplotatzeko zabalkuntza eskatu du eta bizilagunek enpresa horiek herrian eragindako kalteak gogoratu dituzte. Urkiolako Natur Parkearen ateak harrobi hauek dira eta beraz, harrobiaren esplotazio lanak zabaltzearen kontu horretan azken hitza Urkiolako Natur Parkearen arduradunek izango dute.

Zallobenta enpresari harrobia esplotatzeko baimena amaitu zaio eta lanean aritzeko eremua zabaltzeko eskaera luzatu dio Eusko Jaurlaritzari. Orain arte izan duen baimenak aurreikusten duen errestaurazio plana, baina, ez du oraindik bete. Hau da, esplotazio baimena amaitutakoan Eusko Jaurlaritzak ingurumen baldintza batzuk betetzea eskatzen dio enpresari, harrobiak lanean aritu den denboran kalteak eragin baititu. Enpresak aurkeztutako zabalkuntza eskari horrek 2.600 bat alegazio jaso ditu. Mañariko Udalak berak ere zabalkundeak herriko arau subsidiarioak urratzen dituela salatu du. Hortaz, Urkiolako Natur Parkeko arduradunek zehaztuko dute Eskubaratz mendian esplotatzeko gehienezko kota. Izan ere, Zallobenta harrobia natur parkeko mugan dago.

Mañariko hiru mendiren esplotazioa

Herri txikia da Mañaria. Bostehun biztanlera ere ez da heltzen. Baina, aspalditik, Otxandio eta Durango lotzeko bidea izan da. Horregatik, "kale bakar batek egituratutako hirigintza agertzen duen Durangaldeko elizbarruti bakarra da Mañaria", Durangaldeko ondasun historikoaz arduratzen den Gerediaga elkarteko lehendakari Jon Irazabalek azaldu bezala. Gaur egun ere, Urkiolako Natur Parkera heltzeko bidea da.

Herriko hiru mendi »Mugarra, Untzilaitz eta Eskubaratz» esplotatzen dituzte hiru harrobik (Amantegi, Mutxate eta Zallobentak, hurrenez hurren). Javier Arteaga alkateak adierazitakoaren arabera, baina, harrobiek 12-15 mañariar enplegatzen dituzte, alkatea barne. Hortaz, herriko baliabide ekonomikoak harrobi horietan oinarritzen ez direla azpimarratu du Mañaria Bizirik elkarteko kide Unax Unzaluk. Izan ere, "Durango, Izurtza eta Abadiñoko lantegiek enplegatzen dituzte mañariar gehienak", alkatearen esanetan. Ildo horretatik, Bizkaian ekoizten den kareharriaren %30-40 Mañariko harrobietatik lortzen dela azaldu du Arteagak.

Egunean, gutxienez, leherketa bat egoten dela salatzen dute bizilagunek. Horiek, gainera, iragarri barik egiten dira. Hala ere, mañariarrak ez dira horietara ohitu, ez eta harrobiek sortzen duten hauts ikaragarrira ere. Javier Arteaga alkateak, baina, oraingo egoera duela 14 urtekoa baino hobeagoa dela dio. Horretan, jakina, Urkiolako Natur Parkearen eraketak zeresan handia izan zuen. 1989an naturgune hori babestu zenean, harrobiak arautzeko legeria aldatu zen. Mañariko lurralde eremu handia Urkiolako Natur Parkearen mugen barruan dago. Egun harrobiak natur parkearen kanpoan geratu dira eta "legearen barruan" jarduten dutela azpimarratu du Arteaga alkateak. Oraingo honetan, Urkiolako Parkearen muga den Eskubaratz mendiaren eremu zabal bat birsailkatzeko eskatu du Zallobenta Harrobiak enpresak, (orain Amantegi enpresak erosi du harrobi hori). Horrela, Natur Parke izatetik harrobi gisara hartu ahal izango da lurralde eremu zabal hori.

Historiaurreko giza aztarnak

Gerediaga elkarteko lehendakari Jon Irazabalek azaldu digu orain 20.000 urteko lehen euskaldunak bizi izan zirela Mañariko kobazuloetan. Kareharriak zenbait koba eta sima hartzen dituen karst ugari dago Mañaria inguratzen duten mendietan. Aldi berean, kareharri horrek harrobiak ekarri ditu herrira.

Mañariak hiru koba multzo edo karst ditu, harrobien antzera. Kobetan egindako azterketek giza presentzia frogatu dute. Batzuetan, giza hezurrak aurkitu dira, k.a. 2.500-1.000 urteetakoak. Beste batzuetan, aldiz, gizakiak landutako harriak, zeramika eta hartzen buru-hezurrak ere topatu dituzte ikerlariek, Iñaki Beitia historialariaren «Mañariko historiaurreko aztarnategiak» izeneko tesian jasotzen den legez. Kobazulo gehienak ikertu barik badaude ere, aztarna gehiago lor daitezkeelakoan dago Beitia. Haitzulo batzuek, gainera, balio historiko nabarmena dute. Esaterako, Jentilkoba, non kristautasuna euren erlijio bezala onartu ez zuten euskaldunek beraien batzarrak ospatzen zituzten, Espainiako Inkisizioa saihetsi nahian.

Zallobenta harrobiaren zabalkundeak koba horietariko asko suntsituko dituela salatu du sosmanaria.org-ek (talde honek web gune bat paratu du Interneten egoerari buruzko iritzia emateko). Era berean, haitzuloetako historiaurreko margoak zituzten beste koba batzuk birrindu izana leporatu dio taldeak Amantegi harrobiari.

Beste aldetik, nabaria da Mañariak duen fauna eta flora aberastasuna. Kontuan izan behar da herriko eremu handi bat Urkiolako Natur Parkearen barruan dagoela. Hortaz, desagertze bidean dauden bi espezie arriskuan utziko lituzke Zallobenta harrobiaren zabalkundeak, sosmanaria.org osatzen duen taldearen ustez: Pirinioetako desmana eta sasi-eskorpioia, alegia. Pirinioetako desmana inguruko abere ornodunik garrantzitsuena dela dio Urkiolako Natur Parkearen Erakuntza Planak. Florari dagokionez, Kantauriko artadia babestu gura izan du parkeak. Horrela islatzen da ere Untzilaitz mendia esplotatzen duen Mutxate harrobiaren Errestaurazio Planean. Planaren arabera, aipaturiko harrobia Kantauriko arteak landatzera derrigortuta dago, esplotazio baimena amaitzean.

Marmol harrobiek eman zieten bide kareharri esplotazioei
Kareharria esplotatu aurretik, marmola ateratzen zuten Mañarian. Marmol hori Errioxako Kukullako San Millango monasteriora heldu zen, bertako mahaia marmol beltzez janzteko. Madrilgo Errege Jauregira ere eraman zuten marmol ospetsua. Hara bidalitako marmol zutabe bakoitzeko sei hilabeteko bidaia egin behar izaten zuten langileek. Gaur egun, ostera, harrobi horiek abandonatuta daude.

Fits zuriak zituen marmol beltzak ospetsu egin zuen Mañaria, XVIII. mendeko dokumentuek jasotakoaren arabera. Hamar orduko lanegunak izaten ziren orduan. Lana, gainera, oso gogorra zela gogoratzen dute mañariarrek. Izan ere, baserritarrek hargin moduan ere jarduten zuten, etxeko lanak amaitu eta gero. Marmola ateratzeaz eta lehenengo tratamenduaz arduratzen ziren baserritarrak. Hargina, berriz, herritik kanpokoa izan ohi zen, lan horrek hezkuntza eskatzen zuen-eta. Iñaki Beitia historialariak azaldu bezala, neguan ez zen lanik egiten. Euria eginnez gero, marmola ateratzea oso arriskutsua bihurtzen zen. Lan egiten ez bazuten, baina, ez zuten kobratzen. Lan baldintza gogor horietan jarduteak zenbait behargini silikosia eragin zion.

Industria iraultzaren ondoren, makinek aurreko beharginen lana egiten zuten. Orduan, langabezia areagotu zen Mañarian, dagoeneko ez zutelako euren premiarik. 1974ko krisi orokorraren ondorioz, marmol harrobiak abandonatu ziren.

Iñaki Beitiak azaldutakoaren arabera, marmola ateratzeko ekoizpen sistemak natura errespetatzen zuen. Prozesu garbiagoa zen, kareharri harrobiekin alderatuz gero. Hala ere, denbora gehiago eskatzen zuen, beharginen eskulanean oinarritzen baitzen. "Marmol beltzaren bost zentimetro ebakitzeko, hamar ordu behar ziren, hau da, lanegun osoa", adierazi du Beitia historialariak.

Mañariko Udalak industria ondare hori berreskuratzeko asmoa baduela adierazi du Javier Arteaga alkateak. Hiru harrobi badaude ere, lurzoru horiek ez dira Udalarenak. Alderantziz, jabe pribatuen eskuetan jarraitzen dute.

Bizkaiko iraganaldi industriala gordetzeko zenbait saio egin da azkenaldian. Gallartako Meatzaritza Museoak aurreko mendearen berri ematen du. Herritarrak enplegatzen zituen jarduera azaltzen die museoak euren ondorengoei. Tradizioaz gain, herritartasuna osatu zeneko garaiak berreskuratzeko ahalegina da.

Mañariko marmol harrobiak ezagutarazteko jardunaldiak antolatu zituen Bizkaiko Foru Aldundiak iaz. Industria ondareak esplotazioak eta natura berriz elkartzen ditu. Gizakiak landutakoa naturara bueltatzeko saioa da, hain zuzen.


Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude