Mark Legasse


Lasarteko Xirimirin omenaldia egin diote Mark Legasseri. Mark, idazle gogoangarria, oso abertzale fin eta kontsekuentea zen, garai ilunetan lekuko eta urrats berrien aitzindari. Omenaldia merezi zuen.

Zeren eta Ipar Euskal Herrian abertzale izatea ez baitzen gauza erraza. Euskalduna bere buruaz lotsatzera eraman dute eta harra fruituan dago: kolonizatuen konplexua dela eta, jazartuen aurkako mihi gaiztoenak, etxekoak. Ezkerrak eta errepublikanoek erakutsi ziguten erregionalismoa eta nazionalismoa (gureak...) erreakzionarioak eta atzerakoiak direla; XIX. mendean euskaldungoaren defentsa hartu zuten jauntxo eta apezek euskalduntasunari lotu zioten euskaldun umil, manaerraz, otzan eta baketsuaren estereotipoa. Eskuinak ere zentralismoaren plegua hartu zuenean, ezkerretik zetorren konplexuarekin lotu zen nagusiari beti obeditzen zuen euskalduna, eta bi aldetik puxatua, bien eragin pean, bere buruaz lotsa, arima ukatu zuen eta haurrei ez zien euskara transmititu. Horrela heldu gara gauden puntura, Ipar Euskal Herriko agoniaraino.

Orain, euskara peko errekara ari dela, bada mugimendu abertzalea, errespetu sozial zerbait lortu duena eta, agian, aitzina jarraituko duena. Marken gaztaroan, kontzientzia abertzaleak sortu berrien ahulezia zeukanean, euskara bizia zen, eta eskuineko euskaltzaleek uste zuten horrela biziko zela betirako; Markek, berriz, bazekien euskara ez zela biziko babes politiko eta kontzientzia nazionalik gabe. Euskal jendeari egin zion nagusi eta estatuen aurka altxatzeko deia, eta oso arrakasta gutxi ukan zuen. Iparraldeko euskaltzale kolonizatuek ez zioten sinesgarritasunik eman, eta Hegoaldetik etorri jeltzaleek ez zuten Frantziako babes politikoa arriskuan ezarri nahi. Hots, botere frantsesaren aurrean denak apal: Iparraldekoak, kontzientzia faltaz; Hegoaldekoak, beldurrez. Eta Mark, bakarrik.

Iparraldeko lehen abertzaleek ere ez zioten laguntza sobera eman. Markek bere ahal guztiak erabili zituen denen bultzatzeko, eta nola nortasun handiko pertsona zen, eta, gehiago dena, diruduna, lagun batzuk izan zituen egitasmo bat edo besteren aitzinatzeko. Baina, salbuespenak salbuespen, Iparraldeko lehen abertzaleak ordenuzko jendeak ziren, Frantziako legitimisten itzal eskuindar eta katolikoan elikatuak, ezpal bereko EAJrekin ongi akomeatzen zirenak. Naziekin izan gorabeheretan susmatzen da 1936ko gerlak jelkideen artean sortu krisi morala: frankisten aurka euskal nortasuna begiratzeko, baina frankistekin nahi, katolikoak eta antikomunistak zirelako; hemen, nazi inbasoreen aurka, baina naziekin harremanetan sartzeko prest, ordenuzkoak eta arraza europarren aldekoak zirelako.

Mark Legasseren lehen urrats politikoak ingurune ezkor hartan eman ziren. EAJk ez zuen Iparraldean istilurik nahi eta Frantziaren aurka altxa zitekeen euskal nazionalismoaren kontra zen; EAJk eta harekin kolaboratzen zuten Iparraldeko abertzale eskuindarrek oso gaizki ikusi zuten Marken ausardia: separatista eta anarkista! Are gaizkiago Mark beren arteko norbait zelarik, familia "onekoa", jelkideen buru baten alabarekin ezkondua. Legasse aurkitu zen bere antzeko abertzaleren konpainiarik gabe, Hegoaldeko jelkideek utzita eta Frantziako autoritateen mendeku pean. Alta, bakarrik bazen ere, aurrera jarraitu zuen ETAko lehen belaunaldiak aurkitu arte. Horrek erakusten digu zer nolako gizona zen, eta hori bakarrik nahikoa litzateke omenaldia justifikatzeko.

Baina ez nuke itzalean utzi nahi aitzindari gisa duen garrantzia.

Hasteko, 1945ean Jean Etcheverry-Ainciarten bidez Ipar Euskadirentzat Autonomia Estatutu baten proiektua igorri zuen Frantziako Biltzar Konstituienteraino. Guztiz gaurkoa da Iparraldeko nortasun berezia ezagutuko duen instituzioaren auzia, eta Marken egitasmoa ez da ahaztekoa.

Gero, politikoaren ondoan poeta. Nafarroa aipatu nahi nuke. Nire ustez, euskalduntasuna begiratzeko ez da erresuma zaharraren arrapizterik inbokatu behar; nazionalismoaren oinarrian eman zen aukerak, hau da lurralde foralen legitimitatea, arbitrarioa izanik ere funtzionatu du, eta inoiz ordezkatzen badugu askoz gehiago izanen da abertzaletasun konstituzional edo antzeko ideia modernoetaz, ez eta antzinako monarkiaz. Alta, Nafarroako erresuma gurea izanik, kutsu poetikoak ez dio dolurik egiten memoria kolektiboari. Marken liburu batek, "Santcho Azkarra", 1955ean argitaratua, erregeren amodiozko historia eta Nafarroako independentziaren galtzekoa ukitzen ditu, eta horrela bururatzen da, Piarres Lafittek egin itzulpenean:

"Duela hogoi-ta-hamar urthez goiti, Arnegin udakari izanez, behin baino gehiagotan, ibili gira beilaz Orreagan, Buruileko Andre Dena Mariaz. Oinez eta barurik egiten ginuen bidean goizean goiz, alegeraki, andanaka: Solbezio zen. Han, debozioneak egin-eta, baginoazin huts egin gabe ‘Santcho Fuerte’-ren hil-harrirat, askok mirakulu egile saindu batentzat baitzaukaten. Behin, Beñat Auzquy, gure chantreak beharrirat erran zaukun handik lekora: ‘Errana da Santcho Fuerte atzarriko dela, hortik jeikiko dela, eta ezpata harturik, berriz bilduko dituela bere lur eta jende guziak...’ Ipuin bat gehiago? Baditake, bainan ‘ipuinik ez duten herriak ez othe doatzi hotzak hiltzerat? ".

Markek ez du bere askatasunaren ametsa ikusi. Haren gomutan ibili gara Lasarten, ipuin eta izpiritu horiek gureak baitira. n


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Anarkismoa
2023-01-31 | Gedar
102 egun daramatza gose greban Alfredo Cospito preso politiko anarkistak, Sardinian

Jasaten ari den isolamendu-erregimena salatzeko ekin zion gose grebari Cospitok. Erroman, presoarekin elkartasunez, protestak izan ziren larunbatean, eta 40 pertsona atxilotu zituzten polizia-indarrek.


Lola Iturberen eskola

Bartzelona, 1902ko  abuztuaren 1a. Lola Iturbe Arizcuren anarkista eta feminista aitzindaria jaio zen. CNTko kidea eta Mujeres Libres erakundeko sortzaileetako bat, 1936ko Espainiako Gerra amaitzean Frantziara alde egin zuen eta han Erresistentzian parte hartu zuen. Franco... [+]


2022-06-08 | Julen Azpitarte
Voltairine de Cleyre
Anarkista, besterik ez

Voltairine de Cleyre (1866-1912) XX. mendeko mugimendu anarkista eta feministako emakume garrantzitsuenetariko bat izan zen, Emma Goldmanekin batera. Feminismoa boto-eskubidearen aldeko borrokara mugatzen zen garaian, Cleyrek bide berriak ireki zituen eta gaur eguneraino iraun... [+]


Bakunin Batailoia; apaizez jantzita gizarte amurrioar fededuna astindu zuten miliziano anarkistak

Sergio Balchada Outeiralek liburua argitaratu du Gerra Zibilean alde errepublikarrean borrokatu zuten galiziarrei buruz. Horietako asko Amurrion egon ziren, Bakunin Batailoian. Bere presentziak amurrioarren arreta erakarri zuen, praktikatzen zuten ateismoak talka egiten baitzuen... [+]


Indarkeria matxista. Zer egin erasoa gauzatu duten pertsonekin?
Eraso matxisten kudeaketari buruzko hausnarketak, begirada anarkistatik

Poltsatik objektuak atera ahala, hitzaldira gerturatutako pertsonen begirada arretatsuaren pean ari da horiek kokatzen hizlarietako bat. Ur botila eta mukizapi pakete bat bazter batean, eta parez pare, distantzia dezentera, fruitu lehor poltsa eta hortzetako eskuila. Erdian,... [+]


2021-12-17 | Xabat Petrikorena
Kanaria Handiko Maizterren Sindikatua
Porlanak irentsitako uhartean, auzoetatik birjabetza ereiten

“Ez etxerik gabeko jenderik, ez jenderik gabeko etxerik” irakur daiteke Kanaria Handiko Maizterren Sindikatuaren (Sindicato de Inquilinas de Gran Canaria, SIGC) webguneko goiburuan. Kolektiboa 2017an sortu bazen ere Kanaria Handiko Federazio Anarkistaren (FAGC)... [+]


2021-06-30 |
Thoreauren ‘Desobedientzia zibila’

Henry D. Thoreau ::Desobedientzia zibila

Potxo Edizioak

orrialdeak ::77

prezioa ::10€


Ruymán Rodríguezen kasua, eredu den proiektu komunitarioa suntsitzeko saiakera

Ruymán Rodríguez kanariarraren aurkako epaiketa abiatu zen martxoaren 24an. Funtsean, epaiketa tortura kasu bat estaltzeko eta autogestionatutako La Esperanza proiektu komunitarioa suntsitzeko saiakera dela salatu dute Kanaria Handiko Federazio Anarkistak (FAGC)... [+]


Andoni Fernández Azkarai
“Garrantzitsua da ate bati ostikada ematea, eta ostean zer ateratzen den ikustea”

Bilboko DDT Banaketak banatzaile eta argitaletxe alternatiboko kide da Andoni Fernández Azkarai (Bilbo, 1983), eta etxeko uztari ekarpena egin dio berriki. Urteetako lanaren ondotik, azaroan argitaratu du Izar Beltz Ateneoa. La historia del ateneo contada desde los... [+]


2020-10-07 | ARGIA
Lucio Urtubia ekintzaile anarkista omenduko dute Cascanten larunbat honetan

Urriaren 17an omenaldia egingo diote Lucio Urtubia ekintzaile anarkistari Cascanten (Nafarroa). Eguerdiko 12:00etan izango da, Erromeroaren parkean.


2020-09-17 | Mikel Eizagirre
Liburutegi anarkisten aurkako sarekadak egin dituzte Berlinen eta Atenasen

Materiala konfiskatu eta hainbat kide atxilotu ditu Alemaniako Polizia Federal Kriminalak, “erakunde kriminaleko partaide” izatearen akusaziopean.


David Graeber antropologo eta ekonomialari anarkista hil da, nazioarteko erreferentzia antikapitalista

Irailaren 2an hil da David Graeber azken urteetako pentsalari anarkista ezagunenetakoa 59 urterekin, bere emazteak jakinarazi duenez. Veneziako ospitale batean hartu du asteazkenean azken hatsa.


Lucio Urtubia militante anarkista hil da

Parisen hil da 89 urte zituela. Militante anarkista gisa egindako ibilbideagatik da ezagun eta erreferente.


Bizitza betea eta ordain hutsa

Krimea, 1855 inguruan. Anna Moiseevna Rozenstejn –gerora Anna Kulishova izenez ezaguna– jaio zen, merkatari judutar familia aberats batean. Turinen tesia prestatzen ari zela sukar puerperalaren jatorri bakterianoa frogatu zuen. Anna Kulishovaren aurkikuntzak bizia... [+]


Exarcheia auzoa desalojo arriskuan
Erresistentzia taupadak Atenasko bihotzean

Atenasko metropoliaren erdi-erdian den Exarcheia auzoak inguratzen duenaren oso bestelako logikaz funtzionatzen du duela mende erditik. Autogestioa ardatz, hogeitik gora eraikin okupatu daude auzoan, zentro sozial zein etxebizitza funtzioa betetzen dutenak; azken urteotan... [+]


Eguneraketa berriak daude