Hiri kazeta berezia


2021eko uztailaren 19an
Asteartea, urriak 14 ditu. Kazetaria «UK» aldizkariak Algortan duen bulegoan sartu da. Lau lagun lanean: Jokin Aspuru zuzendaria, Unai Brea eta Jon Urresti kazetariak eta Zuriñe Martinez komertziala. Argazkilaria, Asier Mentxaka, kanpoan da. Bulegoan kutxa mordoa, 50. zenbakia ospatzeko atera duten aldizkariez beteak. Lasai antzera daude denak, beharrean baina soseguz. Hurrengo alea prestatzeko lehendabiziko lanak egiten dabiltza: telefono deiak, informazioa bildu... Kirioak, presak, tabako kea eta gaupasak hamabostekaria inprimategira eraman aurreko egunetan izaten dira, orduan bai komeriak!

Horretan, Uribe Kosta osorako hamabostekaria, alegia Erandiotik hasita Lemoiz bitarteko herriena, ez da gainontzekoen oso bestelakoa. Badu, ordea, zenbait berezitasun. Aurrenekoa, aldizkariari begiratu azkarra emanez atzemango dena: irudiaren garrantzia. "Euskaraz ez dakien jendeak dio: zer nolako argazki politak! Oso foto ederrak ditugu bai, baina testuak ere oso dira politak", esan digu aldarrikapen gisa Jokin Aspuru zuzendariak. Bereari tinko eutsi dio kazetariak, benetan zaintzen dutela irudiaren alorra. Aspuruk erantzun: "hasieratik oso argi geneukan, kazetari onak ditugun moduan, argazkilari ona, profesionala, behar dugu. Hastapenetik, kazetaria eta argazkilaria izan ditugu, biak profesionalak". Izan ere, «UK»k asko du argazkitik: azala berria eta originala izaten da hamabostean behin, horrekin batera argazkilaritzarekin lotutako hainbat txoko dituzte: "orain/lehen", "flash back" atzera begirakoa, "albuma" eta "fotografia". Bakoitzak berean, argazki zahar, berri eta manipulatuak biltzen ditu. Horrekin guztiarekin, eskualdearen memoria grafikoa osatuz doaz. "Bilatzen dugun gauza da, hemengo bizitzaren testigantza jaso nahi du ‘UK’k", diosku Aspuruk. Izaten da, bere senitarteko edo lagunen bat «UK»n agertuko dela-eta aldizkaria noiz aterako dagoena. Areago, udako jaiak izan direnean, ale berezia atera izan dute: argazkiez bakarrik osatutakoa.

Edukietan ezberdin

Testuak ere bereziak dira, horretan ere arrazoi du zuzendariak. Jokin Aspuruk berak eman digu horren gakoa: "Hasieratik ez dugu egin ohiko herri aldizkariek egiten duten produktu mota. Gehiago izan da egunkarietako gehigarrien modukoa. Eduki kulturalagoak, grafikoagoak, historiari lotutakoak...". Horren adierazgarri, elkarrizketa egin diegun egun berean, aurreneko aldiz joan direla prentsaurreko batera. "Gehiago saiatzen gara gizarte zibila islatzen, instituzionala edo bestea baino. Horregatik daukagu hainbeste lan!", zehaztu digu Aspuruk. Horrek, baina, ez dio lekurik kentzen eskualdeko herrietan gertatzen direnei. Horietan guztietan, erandiarren lana da nabarmentzekoa: "Euskara taldeak lantzen ditu bertakoak, jende bitxia harrapatzen gainera maisuak dira", jakinarazi digu Unai Brea kazetariak.

Jendea aipatu digu Break, era askotakoa izan da aldizkarian protagonista: famatuak, eskualdeko ezagunak, lau katurentzat aipagarri direnak eta aldizkariko lantaldeak "deskubritzen" dituenak... Aipatzeko modukoa, baina, Manu Chaori esklusibaz egin zioten elkarrizketa. Solasa baino, alea bera du kuttun Jokin Aspuruk :"Hura oso zenbaki berezia izan zen. Ez Chao azalean agertzen zelako bakarrik, ‘Egunkaria’ ere garai hartan itxi zuten, elkartasuna adierazi nahi izan genien". Baina zenbakietan maiteena, aho batez erabaki dute gainera, 50.a da. Izan ere, aldizkariaren historiari errepasoa egiteko baliatu dute, eta lantaldean berriak-edo direnek sorrera zein bilakaera ezagutzeko beta izan dute (Jon Urresti urtarriletik dabil lanean eta Unai Break urtea betea du aldizkarian). Jokin Aspuru zuzendariari, berriz, oroitzapen goxoak etorri zaizkio gogora zenbaki horrekin.

Historia

50 zenbaki bete dituen «UK» honi buruz jarduteko, hastapeneko urrats eta malda haiek guztiak "korritu" zituen aldizkariaren inguruan jardun behar dugu: "Bizarra Lepoan". Aspuruk hartu du lan hori :"Orain 10 bat urte, Euskal Herrian herri aldizkarien fenomenoa hedatzen hasi zen, gure eskualdean ez zegoen ezer. Institutuko lagun batzuen artean ikusi genuen hemen halako zer edo zer sortzea behar-beharrezkoa zela". 1995ean ikusi zuen argia Getxorako bakarrik zen kazetak. Jokin Aspururekin batera, Mikel Martinez argazkilaria eta Konrado Mugerza ibili ziren. Hiruzpalau urte eman zituzten hilean behin argitalpena kaleratzen, beti ere langile profesionalik gabe. Produktuak baina irakurleen babesa lortu zuen, eta hori profitatuz, beste jauzi bat emateko prest ziren Aspuru eta konpainia. Aldizkaria profesionalizatzeko erabakia hartu zuten lehenbizi, eskualde osora zabaltzekoa bigarrenik. Urratsak izen aldaketa ekarri zuen: "Bizarra Lepoan Getxoko armarrian ageri diren hitzak dira, oso izen getxotarra zen beraz. Uribe Kostak eskualde osoa hartzen zuen", diosku Aspuruk. Jauziak laket zaizkie nonbait «UK»koei, urtarrilean hilabetekari izatetik hamabostekari izatera pasa baitzen kazeta.

Izenak bada, badu izana. Baina baita nahasmenerako motiboa ere. Izan ere, UK erroa duten hiru argitalpen daude: UK telebista, UKberri eta Ukdigitala. "Argi utzi nahi dugu, guk ez dugu inongo zerikusirik komunikabide horiekin", dio Jon Urresti kazetariak eta Aspuru zuzendariak gaineratu: "izena erregistratuta dugu, baina ez horren luzapenak. Azkenean guk aldatu beharko diogu izena aldizkariari!".


Azkenak
Mario Vargas Llosa idazlea eta Literaturaren Nobel sariduna zendu da

89 urterekin hil da, Liman, eta idazle perutarraren seme-alabek eman dute haren heriotzaren berri. Gaztelaniazko literaturaren egilerik ospetsuenetakoa izan zen, eta 1960ko eta 1970eko hamarkadetan Latinoamerikan literaturak izan zuen loraldian paper garrantzitsua jokatu zuen... [+]


2025-04-14 | ARGIA
Gabriel Arestiren “izaera komunista” azpimarratu dute, bere heriotzaren 50. urteurrena kari

Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak (EHKS) antolatuta, egun osoko jardunaldia egin dute igandean, Bilboko Campos Eliseos antzokian. Hainbat hitzaldik osatu dute egitaraua, eta jardnualdia amaitzeko Bigarrenez Aresti etorkizunaren aurrean antzezlana estreinatu dute.


Daniel Noboa eskuindarra gailendu da Ekuadorko hauteskundeetan, eta oposizioak iruzurra salatu du

Bozen lehen itzulian pare-parean geratu ostean, inkesta gehienek aurreikusten zutena baino tarte handiagoa atera dio egungo presidenteak Luisa González hautagai correistari. Oposizioak "iruzurra" salatu eta botoak berriz zenbatzea eskatu du.


Analisia
Balantzaka gerrarantz

Gure amak beti esaten du: “Ez dut sekula ulertu zergatik gertatu zen Lehen Mundu Gerra”. Ez dio batere zentzurik harrapatzen. Ez du ulertzen zergatik inplikatu ziren Europako potentzia zaharrak halako basakeria batean eta ez zaio buruan sartzen nola konbentzitu... [+]


‘Oztopoen gainetik askatasunera’: Ernaik manifestaziora deitu du apirilaren 17an

Adierazpen askatasuna aldarrikatzeko eta "eskuin erreakzionarioaren ofentsibari aurre egiteko" batuko dira. Egun horretarako Euskal Preso Politikoen alde antolatua zuten hitzaldia eta ekitaldia salatu du UPNk, eta hura zelatatzeko agindu du Espainiako Audientzia... [+]


Lau maki, 1947 eta 1948 urteetan Donostian erailak

Maki gerrillari antifrankistek Euskal Herrian ez zuten presentzia bereziki nabarmena izan, baina batzuk pasatu ziren, baita erregimenaren errepresio bortitza pairatu ere. Guardia Zibilak hiru hil zituen Ibaetan 1947an eta bat Zubietan 1948an, ahaztuta badaude ere.


2025-04-14 | Uriola.eus
Gerra finantzatzeari uko egiteko zerga desobedientziaren ekimena abian da

Ekimenak bakea eta justizia soziala sustatzeko proiektuak finantzatzea du helburu. Sustatzaile diren gizarte mugimenduek mezu argi bat bidali diete gobernuei eta armagintza industriari: "Ez dugu gerraren konplize izan nahi".


Analisia
Mikrofonoak antzokietan

"Eskatu txanda eta egingo dugu bat zurekin", esan dio estudioetatik ari den esatari prestu eta animatuak Bilboko kaleetan dabilen berriemaile gazteari. Aurkezlea entzuleei zuzendu zaie segituan. "Bien bitartean, Iruñera goaz...". Han zabaldu dute linea... [+]


Jardin bat zuretzat, Hipatia

Hainbat lorpen kolektiboan soilik egin daitezkeela esaten denean, lerro artean joan ohi da behin kolektiboan pentsatu, gogoetatu eta eztabaidatu ondotik heldu ohi direla, heltzekotan. Baina zerbait lortzeko, ezinbestekoa da pentsatzen jartzea. Ez baitira gauzak besterik gabe... [+]


Euskal armagintza industria eztabaidagai (I)
Industria militarrari buruz Jaurlaritzak eta Zedarriak enpresari foroak planteatutako eztabaida irekitzen

Urtearen hasieran, Zedarriak taldeak "defentsaren" industriari buruzko "eztabaida irekitzearen" alde egin zuen publikoki (baita nuklearrari buruz ere), eta Eusko Jaurlaritzak berehala egin du bat horrekin. Lehenik, Mikel Torres lehendakariorde eta Ekonomia... [+]


2025-04-14 | Garazi Zabaleta
Dai Konbutxa
Konbutxa eta hartzituak bizibide

2021 inguruan hasi zen Itziar Presa Blasco gernikarra konbutxaren munduan murgiltzen. “Magisteritza ikasi nuen nik, eta hezkuntzan aritu nintzen urteetan lanean, baina semeak jaio zirenean etxean geratzeko aukera izan nuen, eta ordu arteko guztia, nolabait, apurtu egin... [+]


2025-04-14 | Jakoba Errekondo
Bizi Baratzearen lurreko ekosistema oparoa

Apirilak asaba zaharrengana garamatza. Apirila urte osoaren gakoa izango da. Lurrak antolatzea, ongarriketa osatzea, haziak plantatzea, pardak, makilak, sareak, lokarriak atontzea… Hamaikatxo lan bada, sasoi berrirako urratsik handiena, gero uda eta udazkena azkurriz eta... [+]


Semaforoa gorri, etsaien engainagarri

Gaur aurkezten dugun intsektuaren izen zientifikoak, besteak beste, bi gauza azaltzen dizkigu: alde batetik, gorria dela (ez erabat) eta ez duela hegorik. Okerrak ez dira biak ala biak, baina gorria ez da bere kolorazio bakarra, eta hegoak ere izan baditu, baina beraien tamaina... [+]


Gu ere lugorri

Sendabelarrak non bildu galdetuz idazten didate eta bide bazterrei erreparatzeko esan ohi diet. Erromantizismoak kalte egin digu bizitzako esparru askotan eta hemen ere bai, sendabelarrak ez baitaude mendi tontorretik gertu dauden bide zidorretan (bakarrik), ezta kostatik bertan... [+]


Eguneraketa berriak daude