Espekulaziotik burbuila inmobiliariora


2007ko otsailaren 21ean

Familia guztiek, eta batez ere langileenek eta xumeenek, badakite etxebizitzen prezioen berri, eta prezio horiek nozitu ere egiten dituzte. Ikaragarri garesti jarri dira etxebizitzak. Baina ez orain. Urteak daramatza prezioen goratze itzelak. Azken lau urteetan bertan, etxebizitzen prezioek %80ko igoera izan dute; soldatak, berriz, apenas igo dira %10 denbora bitarte horretan bertan. Zergatik egoera hau? Zein da, gaur egun, etxebizitzen egoera Euskal Herrian? Zergatik igotzen dira horrenbeste etxebizitzen prezioak? Espekulazio handia ote dago? Etxebizitza espekulatzeko erosten al da, inbertsio gisa, berriro prezio handiagoan saltzeko? Zoru falta al dago Euskal Herriko udalerrietan? Zergatik daude horrenbeste etxebizitza huts? Burbuila immobiliario batean sartzeko zorian ote gaude? Hau da, prezioen hazkundea aktiboen benetako balioen oso gainetik al dago, hainbesteraino non lur jo baitezakete? Burbuila immobiliario hori gertatuz gero, zer ondorio ekar litzake gure ekonomiarentzat, enpleguarentzat, etxe bila dabiltzanentzat, erosia dutenentzat eta hipoteka kredituak dituztenentzat, bai eta finantza-entitate eta aurrezki-entitateentzat? Galdera horiei eta horien tankerakoei erantzun nahi die gaur hona dakargun erreportajeak.

Geldialditik inbertsioen sukarrera

Eskura ditugun azken datu orokorren arabera (Udalbiltzak prestatuak eta 2002an "Euskal Herria Datuen Talaiatik" txostenean argitaratuak), 1999an Euskal Herrian 1.192.707 etxebizitza zeuden. Heren bat baino gehiago, 443.188, Bizkaian zeuden (%32,7). Zuberoa dago beste muturrean, 7.560 etxebizitza baitzituen, guztiaren %0,6. Kontuan hartzen baditugu etxebizitzen ehunekoa eta biztanleen kopurua, 2,4 pertsonako etxebizitza bat dago. Etxebizitza huts edo bigarren bizileku gisa erabilitako asko dagoenez, horiek deskontatu beharko genituzke. Horrek esan nahi du 958.424 etxebizitza daudela guztira, eta bakoitzean hiru lagun bizi direla batez beste.

1950 eta 1981 bitartean gertaturiko hazkunde demografikoak berekin ekarri zuen Euskal Herriko etxebizitzen parkea haztea. Garai hartan, populazioaren hazkundea 1.238.112 lagunekoa izan zen; hau da, ia bikoiztu egin zen 1950eko kopurua. Hortik sortu zen etxebizitzak eraikitzeko sukarra. Gipuzkoan, Bizkaian, Araban eta Nafarroa Garaian, probintzia horietan gertatu baitzen hazkunde demografiko handiena, etxebizitzen kopurua hirukoiztu egin zen hiru hamarkada horietan. 1981etik aurrera hasi zen hazkundearen erritmoa nabarmen moteltzen. Probintziaka, eta 1950-1996 denbora-tartea kontuan harturik, etxebizitzen kopuruak %333ko hazkundea izan zuen Araban. Bizkaian %296koa izan zen, Gipuzkoan %269koa eta Nafarroan %175ekoa. 1975etik 1999ra bitartean, Lapurdin hazkundea %63koa izan zen, Nafarroa Beherean %27koa eta Zuberoan %20koa.

Gauzak horrela, etxebizitza erostea egunetik egunera garestiago bilakatu da. Gai honen gainean, badira Espainiako Sustapen Ministerioaren datu ofizialak. Horrela, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, 2.106,97 euro balio zuen batez beste metro koadroak, 2003. urte honetako bigarren hiruhilekoan; 2002ko hiruhileko berean, berriz, 1.744,49 euro. Gehikuntza, beraz, %20,78koa izan da urte bakar batean. Nafarroan, aurtengo bigarren hiruhilekoan, metro koadroaren prezioa 1.432,23 euroan zegoen; iazko garai berean, berriz, 1.248,42 euroan. Gehikuntza, beraz, %14,72koa izan da. Euskal Herriko gainerako probintziei dagokienez, ez daukagu aurtengo datu ofizialik, ezta datu orokorrik ere. Lapurdiko udalerri batzuetako datuak bakarrik ditugu, hala nola Baionakoak (2001ean, metro koadroak 1.908 euro balio zuen), Angelukoak (2.216 euro) edo Ziburukoak (3.035 euro).

Gorago aipatu dugun Udalbiltzaren txostenak jasotzen duenez, ez da inolako ikerketarik egin prezioek Euskal Herri osoan izan duten progresioaz, baina datu batzuek balio dute tankera hartzeko. Esate baterako, 1994 eta 2000 bitartean, etxebizitza erabiliaren prezioa %80 gehitu zen Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Eta lehen eskuko etxebizitzak %33 garestitu ziren; soldatak, ordea, %25 besterik ez. Txostenik berrienak, EAEko Ekonomia eta Gizarte Kontseiluak aurtengo urrian bertan argitaratutakoak, merkatu immobiliarioan gorakada itzel hori ekarri duten faktoreak aztertu ditu. Hango datuen arabera (EAEri buruzkoak bakarrik), eraikuntzako materialen eta langileen eskulanaren prezioa %20 garestitu zen azken urteetan. Baina zorua, urbanizazioa, mozkinen marjina, gastu finantzarioak eta komertzializazioa %138raino goratu ziren. Azkenean, batez besteko hazkundea %80ra iritsi zen. Portzentaje hori "ezin jasanezkotzat" jo du Rafael Puntonet EAEko Ekonomia eta Gizarte Kontseiluko presidenteak.

Etxebizitza hutsak Euskal Herrian

Euskal Herrian, osorik hartuta 2.903.163 bizilagun eta 1.192.707 etxebizitza daude guztira. 1999. urtean 234.283 etxebizitza huts zeuden guztira; hau da, Euskal Herriko etxebizitzen parkearen %19,6. Horrela ondorioztatzen da gorago ere aipatutako "Euskal Herria Datuen Talaiatik" txostenetik. Horiek dira dauden datu bakarrak eta, ikusten dugunez, oso mugatuak, 2003. urtean baikaude eta oraindik ez baitaukagu datu estatistiko eguneraturik eskura.

EAEko Ekonomia eta Gizarte Kontseiluaren datu jadanik ofizialek, orain gutxi argitaratuek, datu bat ematen digute, EAEko hiru probintzietan etxebizitza hutsen kopuru handia dela, alegia. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan bertan, etxebizitza hutsen kopurua 86.285ekoa da, parke osoaren ia %10, eta horien %10 hamar udalerritan daude. Euskal Herria goreneko postuetan dago etxebizitza hutsen rankingean, %19,6arekin; Europako Batasunean, berriz, etxebizitza hutsen batez bestekoa %14 da. Espainiako Estatua da ranking horretako buru, %31rekin. Frantzian, berriz, etxebizitzen %18 dago hutsik. Euskal Herriaren kasuan, Nafarroa da indizerik altuena duen probintzia (%26,7), eta behereneko muturrean Bizkaia dago, %16,1ekin. Oro har, Euskal Herriko etxebizitza hutsen portzentajerik handiena garrantzi turistiko handiko herrietan kokatzen da, edo nukleo ekonomikoetatik urrun dauden herrietan. Alde horretatik, hiriburu guztiek, Donibane Garazik izan ezik, Euskal Herriko batez bestekoa baino indize txikiagoa dute.

Egoera horren aurrean, nabarmentzekoa da azken bosturtekoan EAEn eskainitako etxebizitza berrien urteko batez bestekoa -ez daukagu gainerako probintzietako daturik- 13.000 ingurukoa dela. Ekonomia eta Gizarte Kontseiluaren arabera, ordea, erosi beharrekoen kopurua, azken urte honetan, 86.000 etxebizitzakoa da.

Liderrak jabetzako erregimenean
Jabetzako etxebizitzen atalean, Euskal Herria, Espainiako Estatuaren atzetik, Europako Batasunaren buruan dago. Errentan bizi direnak %12,7 bakarrik dira, beste estatu batzuekin alderatuta, oso gutxi (Alemanian %62 eta Herbehereetan %52). Nabarmentzekoa da, halaber, oso urria dela errenta sozial edo publikoko eskaintza, jabetza pribatukoak baitira errentan dauden etxebizitza gehienak. Herbehereetan, etxebizitzen parke osoaren %35 jabetza publikokoak dira. Euskal Herrian, erregimen horrek Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan du inplantaziorik handiena. Gainera, alokairuen erdiak baino gehiago publikoak dira, eta gainerakoen parte handi bat irabazi asmorik gabeko entitate pribatuen eskuetan daude eta diru laguntzak jasotzen dituzte administrazioetatik.

Zergatik igotzen dira etxebizitzen prezioak?
Mundu guztia jabetzen da etxebizitzen prezioak sobera balioztatuak daudela, egunetik egunera gehiago garestitzen direla eta inork ez diola galgarik jartzen burbuila horri. 1995. urtetik 2002ra bitartean, etxebizitzen prezioa %80 garestitu da, EAEko Ekonomia eta Gizarte Kontseiluaren datu ofizialen arabera. Langile baten soldata normala, berriz, etxebizitza libre baten batez besteko prezioaren %9,3 besterik ez da igo, 2002ko datuen arabera, baina urte bat lehenago %14ra iristen zen. Horren arrazoia da 1995etik 2002ra bitartean etxebizitzen prezioa %80 gehitu dela. Azken urtean bertan, etxebizitzen azalera erabilgarria %7,2 gehitu zen, soldaten gehikuntza baino ia bi halako.

Bien bitartean, eraikitzen den guztia saltzen da. Azken hamarkadan, BBVAren datuen arabera, Espainiako Estatuko merkatua urtean batez beste 800.000 etxebizitza inguruko salmenta bolumenera iritsi da. Horrek esan nahi du transakzioek iaz bikoiztu egin zutela hamar urte lehenago zenbatetsitako kopurua. Eta, operazio kopuru hori gorabehera, populazioaren parte handi bat, batez ere gazteena, merkatutik kanpo geratu da. Encuentro fundazioak dioenez, Espainiako Estatuko familien %60,7k ezin du etxebizitza bat erosi, ezta laneko diru sarreren erdia horretarako erabilita ere. Zergatik igotzen dira prezioak horrenbeste?

Eskaintzaren eta eskariaren arteko harreman logikoaz gain, faktore bat baino gehiagok dute eragina prezioen igoera neurrigabeko horretan, adituek diotenez. Krisialdiko azken hamar urteetan eskaria gelditua bazegoen ere, geroztik oso handia izan da, eta garrantzi handia hartu du bigarren bizilekuak, batez ere kostaldean, bai Espainiako Estatuko herritarrentzat, bai atzerritarrentzat, inbertitzeko animatuagoak baitabiltza euroa ezarri zenetik. Horrela, bigarren bizilekuaren eskari ofizialaren parte handi batek, dudarik gabe, diru beltzaren babesleku gisa balio izan du... bereziki euroa sartu baino lehentxeagoko garaietan. Norabide horretan bertan, inbertitzaileek, Burtsaren gainbehera ikusita, beren diruak, zuriak zein beltzak, ondasun higiezinak erostera bideratu dituzte, horiekin espekulatzen jarraitzeko. Adituek orobat diote etxebizitzen prezioen goranzko espiral horren beste faktore erabakigarri bat izan dela, eta dela, etxebizitza babestuen eskaintzarik eza eta alokairuko etxebizitzen parkerik ez izatea, erostearen alternatiba gisa.

Zer egin prezio horiek beheratzeko? EAEren kasuan, Ekonomia eta Gizarte Kontseiluaren ikerketak adierazten du azterketa sakona beharko litzatekeela, jakiteko ea Euskal Herriko udalerrietan eraikitzeko zorua eskas izatea ote den prezioen igoera itzel horren jatorria. Horrela balitz, Puntonetek dio berrikusi egin beharko litzatekeela udalen finantzazioa, eta kontu horretan "Gobernuak eta foru aldundiek zer esan handia dutela". Txosten horrek berak alokairuko merkatuaren eskaintza gehitzea defendatzen du, batik bat alokairuko etxebizitza publikoen bitartez. Fiskalitatearen eta toki erakundeen finantzazioaren erreformak ere giltzarri dira etxebizitzen prezioak jaisteko.


Azkenak
2025-04-10 | Gedar
Ertzaintzaren interbentzio batean hil zen pertsona baten kasua ikertzen ari dira

Iazko abuztuan, Irundik gertu, ertzainek atxilotzean izan zuen bihotzekoa gizon batek. Eneko Valdésen heriotzaren ikerketan, Polizia errugabetu zuten.


2025-04-10 | Euskal Irratiak
Maider Hoki eta Ilora Capot
“Libertatearen beharra denek dugu, eta Bekat'uros bestak hori eskaintzen du”

Bekat’uros LGBTQIA+ euskal besta hirugarren urtekoz iraganen da Atharratzen. Apirilaren 12an egun osoko egitaraua antolatu du Prefosta elkarteak, usaiako karrika inguruarekin, kontzertuekin eta ikusgarriekin.


Microsoftek bi langile kaleratu ditu multinazionalak Israelekin dituen harremanak salatzeagatik

Bi langileek Microsoften 50. urteurreneko ekitaldia moztu zuten ostiralean, eta enpresako buruei Gazako genozidioan duten papera leporatu zieten. Adimen artifizialarekin eginiko armak saltzen dizkio multinazionalak Israelgo armadari.


Palestinaren alde egiteagatik lau herritar kanporatu nahi ditu Alemaniak

Poloniar bat, bi irlandar eta estatubatuar batek jaso dute Alemania apirilaren 21a aitzin uzteko manua. Hori gertatu ezean, kanporatuko dituztela argitu die Berlineko Migrazio Bulegoak. Salaketa jarri dute kanporaketa prozedura geldiarazteko xedez.


Ernairen ekitaldia zelatatuko du Auzitegi Nazionalak

UPNk jarritako salaketa bati erantzunez hartu du erabakia auzitegiak. Apirilaren 17an gazte topagunearen baitan Berriozarren antolatutako "Kurdistan eta Euskal Herriko preso politikoen" aldeko ekitaldia da UPNk bertan behera utzi nahi izan duena "terrorismoaren... [+]


Europar Batasuna eta Errusia
‘Ostpolitik’, oihartzun fin hura

Gerra Hotza bultzatu zuten politiken alboan egon ziren ere bakearen aldeko ildoak. Ez zuten Ekialdea eta Mendebaldea batzeko moduko berregituraketa politiko berririk ekarri, baina errealitate berriak josi zituzten Europako Mendebaldea eta Ekialdearen artean. Horietako... [+]


Sarkozy eta Le Pen eskandalizatuta, zuzenbide estatuak hitz egin duelako

Bere burua 2027ko Frantziako Estatuko presidentzialetako garaile gisa irudikatzen duena –Marine Le Pen– gogorki zigortu du Parisko Auzitegi Korrekzionalak, lau urteko kartzela-zigorra, 100.000 euroko isuna eta batez ere, bost urtez aurkezteko debekua bideratuta. Tonu... [+]


Gorputz hotsak
“Niretzat klabea izan da familiak eta inguruak ez tratatzea gaixo moduan”

Indartsua, irribarretsua eta oso langilea. Helburu pila bat ditu esku artean, eta ideia bat okurritzen zaionean buru-belarri aritzen da horretan. Horiek dira Ainhoa Jungitu (Urduña, Bizkaia, 1998) deskribatzen duten zenbait ezaugarri. 2023an esklerosi anizkoitza... [+]


Errusiarekiko gerra hauspotzen

Ukrainaren ondoren Polonia?
Europar Batasunak Ukrainako gerra hauspotu du Kiev armaz hornituta, eta menia oraindik airean delarik, gerraren zikloan murgilduta dago bete-betean. Hori bai, bere diskurtsoa modulatzen ari da, eta gero eta gehiago hitz egiten du balizko su-etenaz... [+]


Itziar

Kointzidentzia harrigarriak daude bizitzan. Izan ere, zenbat ikusle elkartu litezke Arriaga antzokian? Zenbat komun ote daude solairu bakoitzean? Zein probabilitate dago Gipuzkoako emakume bik sartu-irtenean leku eta istant berean kointziditzeko, 35 urtean elkar ikusi barik egon... [+]


2025-04-09 | Hiruki Larroxa
Zer dugu bisexualitatearekin?

Transfeminismoak argia eta konplexutasuna ekarri ditu gorputz, genero eta desirei buruzko eztabaidetara. Hala ere, itzalak ere sortu ditu. Ustezko koherentzia politiko erradikal baten izenean –askotan hegemonia oso zehatz bati lotua–, diskurtso transfeminista batzuek... [+]


2.361

Garai kuriosoak bizi ditugu eta bizi gaituzte, zinez. Hezkuntza krisian dela dioten garaiak dira eta, gutxien-gutxienean, aliritzira, ba aizue, 2.361 urte ditu gaurgero boladatxoak.

Ez zen ba debalde joan Aristoteles bere maisu maite Platonen akademiatik lizeo bat muntatzeko... [+]


Ukrainako gerraren beste irakurketa bat

Ukrainako gerrar hasierako zergatiak ez dira azaldu zizkigutenak bakarrik, beste arrazoi batzuk ere badaudelako. Errusiak zioen Ukrainako errusiar hiztunen defentsarako urrats bat eman behar zuela; Ukrainako Gobernuak, aldiz, Errusiaren armadari aurre egin behar zitzaiola,... [+]


Eguneraketa berriak daude