Bero-beroan


2021eko uztailaren 19an

Ibarretxeren plana Auzitegi Konstituzionalera.

Gernikako Estatutuaren erreformaren aurka Auzitegi Konstituzionalaren aurrean helegitea jarriko duela iragarria du Espainiako Gobernuak. PSOEk, aldiz, ez du jokaldia argi ikusten, batez ere orain arte Espainiako Auzitegi Konstituzionalak legeen aurkako helegiteak onartu eta aztertu izan dituelako eta hau oraindik lege aurreproiektua delako. Konstituzionalak zer egingo ote duen jakiteko ikusmira handia da eta Espainiako Gobernuaren eskaera onartuko balu, jauzi koalitatibo handia emango luke bere ibilbidean. Juan Jose Ibarretxe lehendakariaren esanetan, proiektuak bere bidea egingo du Eusko Legebiltzarrean eta proposamena eztabaidatu egingo da.



Udalbiltzaren Batzar Nagusia.

Datorren larunbatean, hilak 8, EAJk eta EAk kudeatzen duten Udalbiltzak Batzar Nagusia egingo du Basaurin eta lau urteko jardunaren azterketa egiteaz gain, zuzendaritza berrituko du. Besteak beste, orain arte lehendakari karguan aritu den Jon Jauregi Beasaingo alkateak bere kargua eta politika aktiboa utziko duela iragarri du. Jauregi minbizi mota baten aurka aritu da azken urteotan eta bizitza profesionala abokatutza lanean emango duela iragarri du. Bestalde, maiatzaz geroztik espetxean den Loren Arkotxaren eskutik, ezker abertzaleko Udalbiltzak elkarlanerako deia egin dio Jauregiren Udalbiltzari. 1999an sortu zen Udalbiltza eta su-etenaren hausturaren ondoren berau ere bitan banatu zen.


Iztuetaren aurkako zentsura mozioa.

Hezkuntza Sailak Espainiatik etorri eta EAEko eskoletan ikasten hasten direnak inmigrante gisa hartu izanak, Anjeles Iztueta sailburuaren aurkako PSE-EEren eta PPren zentsura mozioa ekarriko du. Neurri hau hartzeko azken arrazoia hori bada ere, alderdi biek adierazi dute Iztueta muturreko nazionalista dela eta politika baztertzailea eta etnizista gauzatu duela bere agintaldian zehar. Zentsura mozioak aurrera ateratzeko Sozialista Abertzaleen botoak beharko lituzke eta, gaurkoz, hori gertatzea pentsa ezina dela dirudi.


Sukalde lana eta Anaitasuna

Batasunak Arnaldo Otegiren ahotik Iruñeko Anaitasunan egindako elkarrizketa proposamen formalak ez du eduki aldetik berrikuntzarik eskaintzen, baina politikan forma eta itxura edukia bezain garrantzitsua dela esaten da, eta alde horretatik badu bere garrantzia. ENAMen inguruan egituratzen den ezker abertzaleak egindako proposamen gisa uler liteke Iruñean egindako elkarrizketarako eskaintza, baliatu beharko litzatekeena, besterik ez bada datozen hilabeteetan Euskal Herrian biziko diren une garrantzitsuen aurrean sukalde lanak behar bezala prestatzeko. Edonoren begietan da, ELAk argi azaldu duen gisan, Ibarretxe lehendakariak, legebiltzarreko lanez gain, sukaldeko lana ere beharko duela Gernikako Estatutuaren erreforma gatazka bortitzaren amaierarekin lotu nahi badu.


Urak baretzen

Bilera egin zuten pasa den astean Miren Azkaratek eta Patxi Goenagak euskaltegi pribatu homologatuen %85 ordezkatzen duen taldearekin. Maiatzaren 12an sektorea egituratzeko proposamena egin zuen euskaltegi pribatu homologatuen taldeak eta Kultura Sailekoek azaroaren 19a baino lehen horren gainean erantzuna emango dutela adierazi dute. Bestalde, Eusko Jaurlaritzak euskalduntze-alfabetatze sektorea finantzatzeko diru partida onartu du: 22.227.876 euro guztira. Udal euskaltegiek 9.238.000 euro jasoko dituzte eta euskaltegi pribatu homologatuek 12.579.876 euroko diru laguntza. Urriko matrikulazioen arabera, azken urteetako beherakada gelditu egin da eta aurten %1,5 ikasle gehiago dituzte euskaltegiek. Udal euskaltegietan matrikulazioek %6,46 egin dute gora eta pribatuetan %2,1 behera.


13.000 berbatik gora

Eibarko udalak eta Euskara Mintegiak egindako lanaren emaitza da Interneten on-line jarri berri duten www.eibarko-euskara.com. Eibarko Hiztegi Orokorra eta bertako euskararen gainean orain arte argitaratutako guztia aurkitu daiteke bertan. Guztira, 13.000 berba baino gehiago biltzen dira orri honetako hiztegian. Bestetik, Eta Kitto eta Badihardugu taldeek euskararen gainean argitaratutako lanak ere aurkitu ditzake erabiltzaileak.


Behatokiaren txosten berria

2001-2003 urte bitartean euskal hiztunek egindako 92 kexa biltzen dira Behatokiak aurkeztu berri duen "Espainiako Estatuko Administrazio Orokorra eta euskaldunon hizkuntza eskubideak" txostenean. Kexen arrazoi nagusia Estatuko administrazioek agiriak erdara hutsean bidali izana da. Arazoak jakinaraziz administrazioetara azalpenak bidali ditu Behatokiak eta haiengandik jasotako erantzunagatik, hizkuntza eskubideen urraketei behar bezalako erantzuna emateko esparru juridiko-administratibo berezia behar beharrezkoa dela dio. Bestetik, zuzendari gisa azken bi urteetan lanean aritu den Paula Kasares Juan Inazio Hartsuaga tolosarrak ordezkatuko du aurrerantzean.


Euskara hutsezko seinaleari salaketa

Iruñeko bizilagun batek «Gehienez 60 min» zioen seinale baten inguruan aparkatu zuen autoa eta Zarauzko Udalak isuna jarri zion. Bizilagun iruindarrak salaketa jarri du seinalea euskara hutsean zegoelako eta Espainiak Nafarroan duen Gobernu Ordezkaritzak tramitatu egingo du.


Euskararen erroak argitzeko

luis nuñezek euskararen jatorriaz egin diren teoriak azalduko dituen «El euskara arcaico» (behin-behineko titulua) liburua plazaratuko du aurki Txalaparta argitaletxearen eskutik. Errenteriako Udalak emandako Koldo Mitxelena bekari esker egin ahal izan du lana Nuñezek. Liburuan euskararen jatorriari buruz idatzitako teoriak gaurkotu eta laburtu ditu. Bestalde, euskararen historia jorratu du labur, baita erromatarren konkista, garaiko hizkuntza paleohispaniarren egoera eta euskarak Akitania, Huesca eta Errioxan zuen hedapena ere.


Azkenak
Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Leku ‘kuttunak’

Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]


2025-04-16 | Rober Gutiérrez
Trebetasunak

Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]


2025-04-16 | Euskal Irratiak
Mikel Epaltza
“Nire etxea utzi nuen ETAk nazioarteko begiraleen esku armak utz zitzan”

Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.


Ertzaintza handitu eta 8.000 polizia nahi ditu Jaurlaritzak 2030erako

Ertzaintzarekin bigarren negoziazio mahaia ireki du Bigen Zupiriak, martxoan ERNE, ESAN eta SIPErekin ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu ostean. Agente kopurua areagotzeko plan horretan Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko... [+]


Iñaki Bakero (Erriberan Euskaraz)
“Batzuek ez gaituzte hemen nahi, baina bagaude”

Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta


Aguraingo Udalak atzera bota du 50.000 plaka fotovoltaiko instalatzeko proiektua

EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako nekazaritza lurrak, eta gune populatuetatik gutxienez 500 metroko... [+]


2025-04-16 | Sustatu
Bi hilabete igaro dira eta berdin gaude: IP blokeoak dozenaka euskal webguneren kontra futbola dagoenean

Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.


Eguneraketa berriak daude