Zirkuluko enpresaburuak


2021eko uztailaren 16an
Euskal Enpresaburuen Zirkuluak Ibarretxe planaren kontrako jarrera agertu du; besteak beste, "zalantza giro eta ezegonkortasun politikoa susta dezakeelako, aberastasuna eta enplegua sortzearen kalterako". Guk, berariaz, "Zirkuluko enpresaburuak" titulua eman diogu kronika honi, ez duelako euskal enpresaburuen kolektiboa ordezkatzen, oso plurala baita hura, eta ez direlako berrogeita hamar presidente, kontseilari delegatu edo zuzendari nagusi baino gehiago, oso enpresa gutxi eta bereziki handietakoak gainera. Hori bai, horiexek dira Espainiako enpresaburuen patronaleko Cuevas presidentearen adiskideak, Aznar EAEko autonomia kentzera animatu zuenarenak!

Esan beharra dago, gainera, ia denak direla edo izan direla Frankismoko, UCDko, PSOEko edo PPko gobernuen espektro politiko espainolistakoak. Beti Espainiako unean uneko gobernuaren zerbitzura. Oraingo presidentea Alejandro Etxebarria dute, Correo Español-Diario Vasco-ABC taldekoa, orain Vocento deritzonekoa, eta argi eta garbi erakutsi dute gorago aipatutako gobernuei (Francorena barne) izan dieten leialtasuna. Beti egon izan dira planteamendu zentralista espainolisten alde eta, beraz, planteamendu abertzaleen kontra. Eta, beti bezala, demagogia darabilte -enplegua eta aberastasuna sortzeko arriskuak- azken batean Herri honek erabaki nahi duenaren kontra jotzeko.

Enplegua eta aberastasuna sortzearen kalterako zalantza-giro eta ezegonkortasun politikoa sustatzen dutenak ez dira Euskal Herriak bere patua eta etorkizuna erabakitzeko planak edo proposamenak -Ibarretxe Plana, nire aburuz askieza, unilaterala eta partziala, edo beste plan ausartago batzuk, horrelakoak ere bai baitira, Euskal Herriko gatazka politikoa behin betiko konpontzeko-, baizik eta hori eragozten saiatzen direnak, are Armadaren laguntzaz, hala nola PPren Gobernua, edo PSOErena, eta, Zirkuluko enpresaburu horien kasuan bezala, haiek babesten eta sostengatzen dituztenak. Zer beldur diote Herriak erabakitzeari? Zirkuluko enpresaburu horiek noiz salatu edo kritikatu izan dute berek sostengatutako UCDko, PSOEko edo PPko gobernu adiskideek EAEko Estatutua bete ez izana? Zirkuluko enpresaburu horiek, enpleguaz hain kezkatuak, noiz salatu izan dituzte Espainiako gobernuek EAE zigortzeko egindako operazioak, inbertsioak Espainiako Estatuko beste zona batzuetara desbideratu dituztenean? Zirkuluko enpresaburu horiek noiz salatu izan dute Euskal Herriko lurretan instalatutako multinazional batzuek beste lurralde batzuetara (Ekialdekoak barne) ihes egin izana, ez beti baliatu izan duten ETAren ustezko jazarpenagatik, baizik eta errentagarriago zitzaielako? Zer diote hain etorkizun zalantzatsuko BW edo La Naval enpresez, edota Ecuador bidaia enpresaz?

Lorpen sozialak murrizteko bidean. Kapitalismoak indarrean segitzen du Europan, aurpegi "sozialdemokrata" edo "neoliberala" badu ere. Hango gobernuek, Frantziakoa eta Espainiakoa barne, baita "EAEkoak" eta "Nafarroakoak" ere, gupidarik gabe aplikatzen dituzte kapitalismoaren errezetak. Azken bi horiek, besteen eskumenak ez badituzte ere, filosofia neoliberal bera aplikatzen dute eskumenak badituzten lekuetan. Azken egunotan, Alemaniako Gobernuak eman du erreforma laboral drastiko bat ezartzeko pausoa, azken urteotako lorpen sozialak urratzen dituena: osasuna, desenplegua eta pentsioak. Osasun prestazio gutxiago eta garestiagoak; langabeei laguntzeko prestazio sozial gutxiago eta laneko urte gehiago eta kopuru txikiagoak pentsioko.

Alemaniako Gobernuaren etsenpluari hasi zaizkio jarraitzen, eta segituko dute jarraitzen, bizkorrago edo motelago, Europako gainerako gobernuek. Horien artean, Frantziako eta Espainiako gobernuak, zeinen mende euskal herritarrok. Frantziako Gobernua badabil, gutxi-asko, bide horietan barrena. Espainiako Gobernuak oraintxe hitzartu du Toledoko Ituna berritzea, pentsioen gaia jasotzen duena. Nahiz eta, arrazoi elektoralengatik (2004ko martxoan dira hauteskunde orokorrak), ez duten erreformaren eduki konkretua zehaztu nahi izan, gauza jakina da legegintzaldi berrian, PPrekin edo PSOErekin, luzatu egingo direla laneko urteak, erretiroa hartzeko adina atzeratuko, gogortu egingo direla pentsioak eskuratzeko baldintzak eta murriztu egingo direla pentsioen zenbatekoak. Eta, Alemaniako etsenpluari jarraituz, prestazio sanitarioak murriztera eta garestitzera ere joko dute.

Inflazioaren manipulazioa. Unean uneko gobernuek beti manipulatzen dituzte datu estatistikoak, zeinek bere interesen arabera, eta, beharrezkoa bada, irizpideak aldatu egiten dituzte, estatistikek kalterik egin ez diezaieten. Horrela egin zuten KPIarekin, haren irizpideak beren mesederako aldatu baitzituzten. Mundu guztia erosketen saskiko prezioak izugarri igo direla jabetzen denean, horra non etortzen den Espainiako Gobernua esanez KPIa hiru hamarren bakarrik hazi dela... Eta ez du inortxok ere sinesten. Gertatzen da politikariak ez direla merkatura joaten, hauteskundeetako bezperetan ez bada, eta beren soldata oparoak tomate eta leka batzuk baino askoz gehiagorako iristen zaizkiela, sektore langile eta xumeei ez bezala, ezin erosizkoak jartzen ari baitzaizkie. Eta badakite zertan dagoen igoera horien giltzarria: ez produktoreetan preseski, baizik eta artekarietan, banaketako kateetan eta abar. Baina haiei ez diete eskurik sartzen. Eta horrela doakigu KPIa.


Azkenak
Alternatibei zirrikitua irekitzeagatik

Zerbait egin beharra izan liteke aurtengo Argia Sarietan garaikurra jaso berri dutenen oinarria. Zapalkuntzaren, bazterkeriaren, ahanzturaren aurrean antolatzearen erabakia hartu izana. Edo ilunetik argia ateratzea, zirrikituak bilatzea eta komunitateari eskaintzea. Balio... [+]


Hondarribiarren gehiengoak alarde parekide bakarraren alde egiten du, udalaren inkesta baten arabera

Inkestatuen %45,6k alarde parekide bakarra nahiago du herriarentzat eta %65ak baino gehiagok alardearen gatazka konpontzeko herritarrek gai horren inguruko hitzaldi eta tailerretan parte hartu behar dutela adierazi dute.


2025-02-05 | Iñaki Murua
Bide luzea pauso ttikitan!

Bidea pausoka egiten da, eta hasiak egina dirudiela ikasi nuen aspaldi xamar. Baina jendeak esaldi hori edukiz betetzen ere ikasi nahi du. Bakarrik ezer gutxi lor genezake, hasi orduko etsi, akaso. Sekulako jendetza biltzeak ere antolaketa zaildu eta ikusi beharrekoa gandutu... [+]


Gutxiengoa

Ez zuen egoki jokatu, neurriak hartu behar ziren, bestela, ez dugu ikasten. Itxuraz, ez zen ohartzen egindakoaren inpaktuaz, normal jarraitzen zuen, batzuetan, ingurukoek baino itxura zoriontsuagoz. Gainera, altuegi hitz egiten du, hori ez zaio inori gustatzen. Darabiltzan... [+]


Ez ei dakite zergatik

Hezkuntza Sailak ez ei du ulertzen publikoko langileak zergatik joan garen grebara. LAB sindikatuari galdetzea dauka. Sindikatu horrek akordioa sinatu zuen sailarekin, 2023ko apirilean. Urte bi geroago grebara deitu dute haiek ere, aurrekoetan ez bezala, Hezkuntza Sailak... [+]


Julen Goldarazena, 'Flako Fonki'. Xakea eta jotak
“Ez dakit euskara hobetu dudan edo lotsa galdu, baina horrek oso pozik jartzen nau”

Aurretik bistaz ezagutzen banuen ere, musikaren munduak hurbildu gaitu Julen Goldarazena eta biok. Segituan ezagutu nuen Flako Chill Mafiak erakusten zuen irudi horretatik harago eta horrek baldintzatu dizkit, hein handi batean, proiektuarekiko harremana eta iritzia. Lauzpabost... [+]


Derrigorrezko hezkuntzaren etapa guztietan mugikorra debekatu nahi du Generalitateak

Haur Hezkuntzatik hasi eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza amaieraraino, ikastetxeetan mugikorra debekatzea du helburu Kataluniako Generalitateko Hezkuntza kontseilariak. 6 urtera arteko haurren ikasgeletan material teknologikorik ez egotea eta eskolen digitalizazioa aztertzea... [+]


2025-02-05 | Tere Maldonado
Irakasle-klaustroak edo mundua nola hobetu

Erretiratu berri den lankide-ohi baten omenez, Historiako irakaslea. Bejondeizula!

Hezkuntza-legeek azpimarratzen dute zein garrantzitsua den ikasleengan pentsamendu kritikoa sustatzea. Baina irakasle-klaustroak, garai batean ideien eztabaidarako eta proposamenak... [+]


Demokraziaren muga geopolitikoak

Mendebaldeko herrialdeetako demokrazia liberalak demokrazia minimalista baten itxura gero eta handiagoa du. Definizioaren muina litzateke hauteskunde bidezko gobernu aldaketak errespetatzen direla. Horren aldaera autoritarioari Levitsky eta Way politologoek autoritarismo... [+]


Langabeziak gora egin du Hego Euskal Herrian, batez ere emakumeen eta gazteen artean

Langabeen artean, 2.302 pertsona gehiago erregistratu dituzte urtarrilean Hego Euskal Herrian, eta horietatik 2.173 emakumeak dira, Espainiako Lan Ministerioak emandako datuen arabera.


Napalmaren erredura sakonak

Vietnam, 1965eko otsailaren 7a. AEBetako aire-armadak lehenengoz napalma erabili zuen biztanleria zibilaren kontra. Ez zen gasolina gelatinatsua erabiltzen zen lehen aldia. Bigarren Mundu Gerran hasi ziren bonbekin batera jaurtitzen eta,  Vietnamen bertan, Indotxinako... [+]


Teknologia
Kanpokoa mehatxu

Zutabe hau idazten nengoela, gaia aldatu behar izan dut, nire arreta osoa harrapatu dutelako Trumpen muga-zergek. Azalpen gutxi beharko duzue, leku guztietan da berria, Txinako produktuei %10eko zerga eta Kanadako eta Mexikoko produktuei %25eko muga-zergak jarri dizkie. Trumpek... [+]


2025-02-05 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Etxeko komuna

Euskadi irratian baineraren ordez dutxa jartzeko iragarkiak etxeko komunean obrak ya hastera animatzen duen kuña hori. Obra erraza, inbestitze txikia eta aldaketa handia iragartzen da. Komunetako sanitarioen joerak aldatu dira eta ahoz aho zabaldu da zeinen eroso eta... [+]


Eguneraketa berriak daude