EZIZENez, IZENGOITIez eta izanaz


2021eko uztailaren 27an
Joseba Zulaikak aspaldiko poema-liburu hartan gauzei izenak ematen jarri zuen Adan. Izana izenaren aurretik izango zen, baina harrez gerokoan, euskaldunak sinistuta gaude izena duenak izana baduela, nahiz eta izana duenik eta izendatu behar ez denik ere, izan baden.

Banabil, horretaz, aspaldian, gauza eta gizakion izenen peskisan, Matias Malanda Van’t Hoffen ilea liburuan, Idusen, herriko pertsonaia berezienen bizitzak jasotzen ari den bezala. Eta, halako eta halako herrietakoei modu batera deitzen zaiela (euli, aza, azeri...); halakoak jaiotetxeko izenarekin direla ezagun, honetakoak aurreagokoren baten ezizena omen dutela... eta hala, batzuei eta besteei buruzko ezer argitzen hasi aurretik ez dut giro izaten, sarri, izenarekin asmatu ezinda.

Ari naizela, ari naizela... burura etorri zait bertsolarien artean -oraintsu artekoetan, bederen- asko direla izengoitiz izenez baino ezagunago (Xenpelar, Txirrita, Xalbador, Basarri, Lazkao-Txiki, Xalto, Azkonar, Egileor, Errexil, Xanpun, Ataño...). Denak ez badira ere hauetako asko besteek, gizarteak ezarritako ezizenak dirudite, aldez aurretik zerbait esan edo egin izanagatik, leku jakin bateko izateagatik...

Horiekin batera, euskaltzale eta idazleen artean ere asko izan dira izengoitiak erabili dituztenak. Erabiltzeko arrazoiak ere anitzak izango ziren. Batetik tradizioa, esate batera, eliz-gizon batzuena, bataio-aldia berritzeko eta hala, kaputxinoen artean, sorterriko izena hartzekoa (Bonifazio Ataun, Aita Donostia, Aita Olazaran, Damaso Intza, Aita Miguel Altzo...). Bestetik, Sabino Aranak euskaltzaletasunari ezarri zion abiadura eta berrizaletasunaren lekuko diren izenak ditugu, lehengo izen «euskaldunduak» (Albizuko Balendiñe, Julene Azpeitia, Errose Bustintza, Ixaka Lopez, Sorne Unzeta, Polixene Trabadua, Salbatore Mitxelena...).
Hainbat idazlek, eta ez poeta gutxik, bestalde, aukeratuta zituzten izengoiti ederrak (Lauaxeta, Lizardi, Iratzeder,Loramendi, Otsalar, Orixe, Jautarkol, Arantzibia...) egitasmo handiren baten itzalean, zerbait esateko edo egiteko zutela adierazten bide zuten.

Egiteko edo esateko horrek, sarri, zerbait gorde eta beste zerbait azaldu beharra adierazten du, eta bada, izengoiti bakarra aski izan ez duenik ere. Resurección Mª Azkuek ez zuen izengoitirik erabili liburuak argitaratzean, bai, ordea, aldizkarietan hainbat lan argitaratzeko. Azkue jaunaren izengoitiak dituzue Eketa, Basozale bat, Euskaltzale, Tsirrist, Vascofilo. Gregorio Mujika jaunak, euskal gaien dibulgazioan hil arte etengabe aritu zenak, berriz, hainbat eta hainbat izengoiti erabili zituen. Honen zerrenda ere ez da laburra: J.M. Ojarbide, G. Biona, J. Zumuarregi, Jeme, Berrizale, Zarzale, Bildari, Aztertzake, Deñoka`tar Gaserio. Bai Azkue bai Mujikaren pistari jarraitzeko Matias Malandak, ministerioko funtzionariorik argiena bazen ere, lanak izango zituelakoan nago. Egia da, hala ere, gure barne-ministerioetako funtzionarioak oso iaio dabiltzala aspaldion.

Halakoetatik eta horrelakoetatik ihes egiteko, idazleek bizi izandako jazarpen egoerek sortutako izengoiti erabilerak ere gogora ditzaket. Hala Polikarpo Larrañagak, erbestaldian bakarrik erabili zituen izengoitiak. Zenbaitek nortasun berriak ere sortarazi zituen erabilitako izengoitiekin. Esanguratsuenetakoa Jesus Insausti izan daiteke. Gehienontzat Uzturre izengoitiaz ezagunago den gizon nekagaitz honek, Manuel Arrieta goitizena ere erabili zuen, artikulugile sozialista baten gisara idazteko Argentinako «Tierra Vasca» aldizkarian.

Demokraziari eman beharreko konfiantzaren amoreagatik, txanda-pasa egin zaio izengoitien erabilerari, eta ni, izengoiti eta ezizen asko eta askoren arrazoia euskararen zapalkuntzan errotua datorrelakoan nago. Izan ere, euskaltzale izatea nekeza izan da luzez, eta izendatzen ez den beldur baten ifrentzua ere bada neurri batean, ezizen eta goitizenen aniztasuna.

Egia da aldarrikapenaren belaunaldiek ia erabat baztertu zutela izengoitiak aukeratzea, eta izen-abizenak erabiltzeko joera dela hedatuena. (Txillardegi, Bernardo Atxaga, Luigi Anselmi, Beltza, Xamar... edo besteren bat kenduta, eta hauetakoren bat, izengoiti baino gehiago, heteronimotzat ere har daitekeela uste dut). Egia da bertsolariak ere izen-abizenez ezagutzen ditugula jada (Maialen Lujanbio, Sustrai Colina, Andoni Egaña, Sebastian Lizaso...). Eta, gainera, litekeena da izen-abizenen erabilera «normaldu» duten belaunaldiak bere bataio izenarekin gustura egotea -bataiatuak izan baziren-, bere euskaltzaletasunari edo abertzaletasunari traba sentimentalik ezartzen ez dietelako.

Egia esateaz beldurtu behar ez zelakoan, izen-abizenen erabilera hedatu zen, behingoan. Ezizen eta izengoitirik behar ez izatea ere, litekeena -izan-ezinik ez bada- Litekeena, halaber, ezizena merezi izateko edo izengoitia hautatzeko kerak galdurik, izenak enbarazurik ez egitea oposaketetarako aurkezteko kurrikulum edo merituetan.

Nolanahi, eta Amets Arzellusek «Berria»n agertzen zuen «Izenen korapiloa»k bestelakorik diola ematen badu ere, konformidade horrek, urruntzen gaitu besteek ezarritako ezizenetik baina bestetik, baita norberak hautatutako izengoitietatik ere.

Gardentasunaren arora iritsiak gaitezke. Ez dugu zer gorderik, ez dugu zer erakutsirik. Joseba Sarrionandiak idatzi zuen bezala, liburu bana idatzi eta sari bana jasoak gara. Azaldu beharraren aroan, pero-ren bat duen edozein ager daiteke telebistako entretenimendu programazioan (íEsta es mi gente!).

Ni, ordea, apur bat beldurtzen nau azaldu behar horrek, izen eta izanen gardentasun hori hutsalkeriaren azala besterik ez bada, mami gabea bada.

Banoa, beraz, berriro, grabagailua hartuta erkideengana. Nahiago ditut Zaldibiako, Bergarako, Ultzamako euskara jasoaz bat liburu horien egileek eskaini dizkiguten herritarren bizipenak eta pasadizoak. Hitzak, adierazkor izango bada, gordea eta ondua behar du; altxor izango bada, zer gorde eta zer erakutsi behar du; hausnartua, egosia, neurtua nahiago dut. Izena... eta hitza, izana duen eta izango denarentzat: hutsaren hurrengo egin ez gaitzan.


ASTEKARIA
2003ko azaroaren 02a
Azoka
Azkenak
Lekeitioko Udalak etxebizitza turistikoen lizentziak geldiarazi ditu

HAPOn etxebizitza turistikoak arautu eta mugatzeko aldaketa puntual bat egin arte eten egingo da herrian gisa horretako etxe gehiago irekitzeko aukera. Alokabiderekin hitzarmen bat egin duela ere iragarri du udalak, etxe hutsak alokairuan jartzeko.


Israelek eginiko beste sarraski bat atera da argitara: Rafahn hamabost osasun langile hil eta ondoren hobi komun batera bota zituen

Palestinako Ilargi Gorria larrialdi zerbitzuak baieztatu du gorpuei eginiko autopsiak erakusten duela soldadu israeldarrek tiro egin zietela medikuei. Hil aurretik osasun langileetako batek soldaduek eraso egin zien unea grabatu zuen mugikorrarekin, eta bideoan ikus daiteke... [+]


50.000 plakako zentral fotovoltaiko bat jartzeko proiektua aurkeztu dute Agurainen

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren bidez ezagutarazi da Cañaveras Solar enpresak egingo duela zentrala. Cañaveras Solar enpresaren zuzendaria Rafael Benjumea da, oligarkiako Benjumea familiako kidea. 15 milioi eurotik gorako kostua izango du proiektuak... [+]


Eskola publikoarentzako lehenengo plan estrategikoa aurkeztu du Pedrosak

“Etapa berri baten hasiera” eta “historikoa” moduko hitzekin aurkeztu du Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak Euskal Eskola Publikoa Eraldatzeko I. Plan Estrategikoa, Eusko Legebiltzarrean. Edukiak oraindik ontzeko eta zehazteko daudela, plana hamar... [+]


2025-04-08 | ARGIA
Grebara joko dute Donostiako gizarte zerbitzuetako langileek

Bost greba egun deitu dituzte apirilerako, "lanez gainezka" daudela eta giza baliabide eta material "oso murritzak" dituztela argudiatuta. ELA sindikatuaren esanetan, udalak "ez du mugimendurik egin nahi".


2025-04-08 | Bertsozale.eus
Gasteizko Pinto pintto taldea garaitu da Kuadrillartekoan
Urtarrilaren 18an hasitako 2025ko Arabako bertso Kuadrilla artekoa amaitu da, 14 bertso egun eta 4 finalerdiren ostean helmugara heldu da larunbatean ospatutako finalarekin. Bat bateko 14 talde izan dira eta talde bakoitza hamaika lagunez osatua egon da.

2025-04-08 | ELA sindikatua
Medikuen artean euskararen eskakizuna gaztelaniarena baino 47 puntu txikiagoa da Osakidetzan

Osakidetzan egun, ez dago bermatuta euskarazko zerbitzua. Zerbitzu gehienetan ez dago hizkuntza irizpiderik eta herritar euskaldunek bere burua nabarmendu beharra daukate, egoera oso zaurgarrian, euskarazko zerbitzua jaso ahal izateko.


Gaixo dagoen Gotzon Telleria euskal presoa etxeratzeko eskatu dute sindikatuek

ELA, LAB, ESK, STEILAS, CGT-LKN, CNT, HIRU, EHNE eta ETXALDE sindikatuak, Sarek abiatutako Gotzon SOS kanpainara batu dira. 2019an antzeman zioten gaixotasun genetiko sendaezina 68 urteko preso politiko bilbotarrari. Sindikatuek gaixotasun larriak dituzten presoak kartzelatik... [+]


Hiru eguneko greba zikloari ekin diote Bridgestoneko Basauriko langileek, eta arratsaldean mobilizazioa egingo dute

Astearteko greba egunak %100eko jarraipena izan du, sindikatuen arabera. Hilaren 11rako eta 15erako deituta daude beste bi lanuzteak. 335 langile kaleratu nahi ditu Japoniako pneumatikoen multinazionalak Basauriko (Bizkaia) plantatik.


2025-04-08 | Euskal Irratiak
Manex Fuchs
“Aberri Egunak euskaldun guztiak biltzeko ospakizuna izan beharko luke”

Aberri Eguna elkarrekin ospatzeko xedez sortu zen Euskal Herria Batera plataforma. Aurten, ikusgarri bat eskainiko dute apirilaren 11n, Manex Fuchs antzerkilariaren, Lorea Agirre idazlearen eta Martxel Rodriguez dantzariaren eskutik.


2025-04-08 | Enbata
Batera, Birsortze Biltzar Nagusirantz

Apirilaren 4an, ostiralarekin, Ipar Euskal Herriak Lurralde Kolektibitate baterantz bilakaera instituzional bat behar duela egiaztatuz, Batera plataformak herritarren mobilizazio dinamika baten abiatzea aurkeztu du. Hitzordua emana da maiatzaren 10ean, larunbatez, Ezpeletan,... [+]


2025-04-08 | Gedar
Greba mugagabera joko dute asteazkenean Trapagarango MFSko langileek

Fabrika itxi eta 106 beharginak kaleratzeko asmoa dauka enpresako zuzendaritzak, eta zabalik dago lan-erregulazioari buruzko kontsulta-aldia.


Eneko Goia, auzo elkarteez: “Haiengatik balitz ez legoke ez Behobiarik, ez Klasikoarik, ez Donosti Cupik, ez Zinemaldiarik”

Abenduan ezagutarazi ziren Espainia, Maroko eta Portugalen jokatuko den Munduko Futbol Txapelketako egoitzak. Donostia eta Bilbo zerrendan ageri ziren. Donostiako sei auzo elkartek, gutun bidez, FIFAri eskatu diote atzera botatzeko hiriaren egoitza izendapena; FIFA bera ere... [+]


Eguneraketa berriak daude