Burdinaren eta naturaren ikuskizuna


2021eko uztailaren 28an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Pagoeta 1998ko irailaren 29an izendatu zuten natur parke eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren esku geratu zen. Baina bere hasiera arakatu nahi badugu, 1956. urtera jo beharko dugu. Urte hartan, Gipuzkoako Foru Aldundiak Lardizabal familiari erosi zion Laurgaingo Baso Barrutia deitzen zuten lursaila, 504 hektareako azalerakoa. Bertako natura indartzeko asmoz eskuratu zuten, eta eginahalean, zuhaitzak landatu eta fauna nahiz landaretza babestu zituzten. 1982. urteaz geroztik, Laurgaingo Oihan Parkea izena jarri eta jendeari ateak ireki zitzaizkion. 1984an, Parkearen azalera handitu zen Iturraran baserria, Agorregiko burdinola eta lurrak erosi zirenean, hain zuzen ere hasierako azalera bikoiztuta geratu zen. Erosketa horren ondorioz, Pagoeta mendia Parkeko erdigune geografiko bihurtu zen, elementu bereziena izatera iritsiz; horregatik, oso egoki ikusi zen Pagoetako Parkea izena jartzea. Ia osorik Aiako lurretan kokaturik dagoen natur gunea 1.024 hektarea edukitzera pasa zen .

Baina non dira Agorregiko burdinola, lorategi botanikoa eta Iturraran baserria? Normalean, Pagoetara txangoan joaten garenean, gurutzera igotzeko ohitura dugu. Ez dago ukatzerik paraje benetan ikusgarria dela, baina Pagoetak gauza gehiago eskaintzen ditu. Zarauztik irtenda, Aiarantz doan GI 2631 errepidea jarraitzea besterik ez dago, hau da, Zarautz eta Villabona elkartzen dituen errepidetik sartuko gara. Errepide horrek Iturraran zentrora eramango gaitu, gure ezkerretara hain zuzen. Zentroaren aldamenean, aparkalekua ikusiko dugu. Autoa utzi bezain pronto hasiko gara Iturraran baserrira eramango gaituen bide ertzetan hainbat lore eta zuhaitz ikusten. Horiek Iturrarango lorategi botanikoaren aurrean gaudela erakusten digute. 1986ko neguan hasi zituzten lorategiko landaketak, eta urtero landare familia berriak gehitzen dizkiote bildumari. Bai lorategiaren barnean eta baita inguruan ere, landaretza autoktonoko zuhaiztiak daude: haritzak, gaztainondoak, lizarrak eta abar. Jatorri arrotzeko zuhaitzak ere badira, nagusiki haritz amerikarrak. Horretarako egokitutako gunean, Iturraran baserriaren ondoan, arriskuan dauden Euskal Herriko landareen bilduma ipini dute ikusgai. Horretaz gain, Txileko "vestia foetida" edota Txile, Himalaia eta Taiwango "Hydrangea villosa" izeneko landareak ikusiko ditugu. Iturraran baserria 1.000 espezie baino gehiagok inguratzen dute, oso gune berezia da. Lore mota bakoitzak badu bere azalpen-testua aldamenean, eta bidexka bati jarraituz, lorategi exotiko osoa ikusteko aukera dago. Lorategi botanikoa ikusi ostean, Iturrarango baserrira sartzerik ere badago.

XIV. mendeko baserria

Iturraran baserria XIV. mendeko eraikin ederra da. Egun, ingurumen interpretaziorako zentro eta natura eskola da. Museo bihurtu den baserri honetan, naturaren inguruko alderdiak nahiz gizakiak landa-ingurunean egin izan dituen lanen inguruko informazioa dago bildurik erakusketa batean -Pagoeta guneari dagokio, jakina-.

Iturraran baserriak badu, gainera, gune bat galtzeko arriskuan diren landare autoktonoak babesteko prestatua. Azpimarratzekoa ere bada Iturrarango erlategia. Iturrarandik oso hurbil dagoen erlategi didaktikoa da. Bertan bisitariak, batere arriskurik gabe, erleen bizitza eta erlategi baten barrualdea ezagutu ahal izango ditu.

Erakusketa, lorategi botanikoa eta erlategia ikusi ostean, askorentzat Iturraran inguru honetako lekurik xarmangarriena dena ikusiko dugu: Agorregiko burdinola. Baserritik 15 bat minutuko paseotxoaren ostean iritsiko gara bertara. Gerturatzeko egun egokienak igande eta jai egunak dira, horietan jartzen baitute martxan burdinola. Dena den, geldirik bada ere, beste edozein egunetan ikusterik ere badago, eta, egia esan, merezi du, ingurune eder askoa baita, batez ere udan, bertako ibaiak eta zuhaitzek eskaintzen duten freskotasunaz gozatu ahal izateko. Bailara ikusgarri eta berde batean kokaturik dago, eta zuhaizti ederrez jantzirik.

Industria aurreko garaia

Agorregiko burdinola 1754. urtean eraiki zuten. Ingurune paregabean dago; izan ere, pago eta haritzez inguraturik egonik, bere garaian, zuhaitz horiek ikatz begetala ekoizteko berebiziko lehengaia ziren, eta ikatzarekin burdina urtzen zen. Errotaz lagundutako sistema hidraulikoak ura burdinolara eramaten zuen. Egun, burdinola berritu dute eta garai hartan burdina nola lantzen zen ikusteko aukera du bisitariak, siderurgiako labe garaiek desagerrarazi zuten arte egiten zen moduan. Sistema hidrauliko horrek nola lan egiten zuen ikus daiteke eta industrializazio aurreko garaira eramaten du gure irudimena.

Artetxotako bidegurutzea

Pagoetako natur parkeak landa oso aberatsaz gain animalia espezie edo fauna oso ugaria du. Natur parkean betizuak, oreinak eta pottokak ohikoak dira. Horiek ikusteko txokorik egokiena Artetxotako bidegurutzea da, Aia aldera joz, Laurgain auzoan dagoena. Iturrarango arduradunek asko gomendatzen dute irteeratxo hau; izan ere, oso ikusgarria da. Hala ere, Iturrarandik bisita gidatuak ere eskaintzen dituzte. Bere kabuz ibiltzea nahiago duenak bertara joan eta informazioa eska dezake, inongo konpromisorik gabe. Zer bisitatu, Pagoetako faunari buruzko informazioa, bertako museoari buruzkoa, erlategiari buruzkoa… horri guztiari buruz jakin-mina duenak Iturraranera gerturatzea besterik ez du.

Bisita hauen guztien ostean, Aia herrira bazkaltzera joatea aukera egokia da, paseoak gosea eragiten baitu. Herriko plazan bertan baditugu jantoki eder eta merkeak, hala nola, Jauregi, Iturriozena edota Arruti. Frontoi aurrean Kanua jatetxea dago. Hala ere, Iturraran gunetik oso gertu landa etxe bat bada, Landarbide, bertan ere ederki bazkal dezakegu. Horrez gain, etxetik bazkaria eraman duenak baditu bazkaltzeko gune ederrak Laurgainen, mahai eta aulki ederrekin. Eguraldi ona denean zuhaizpeko itzalean ederki egoten da. Oso ongi prestaturik dago Pagoeta picnic bat egiteko, gune zabal eta ederrekin.

Betizu, Pirinioetako zakur eta Enkarterrietako billanoen azoka
Iturraran informazio zentroak Euskal Herriko animalia eta produktu azoka antolatu zuen joan den urriaren 4an. Ezaugarri hauekin antolatu duen lehen azoka da; izan ere, aurretik landare berezien azoka antolatu izan dute lorategi botanikoan eta aurtengoa animalia eta produktu autoktonoena izan da. Asmoa datorren urteetan ere jarraitzea da, landareenak arrakasta izan zuen bezala honek ere izan baitzuen. Nahiz eta eguraldiak ez zuen gehiegi lagundu, egun euritsua izan baitzen, xiri-miri setati horietakoa ia gelditu gabe aritu baitzen, jende asko hurbildu zen goizean. Pottokak, betizuak, artzai txakurra, sasi ardiak, latxa ardiak , Pirinioetako zakurrak, Enkarterrietako billanoa (zakur arraza autoktono bat) eta euskal oiloak ziren ikusgai, besteak beste. Denek zuten ezaugarri bat komunean, tristea tamalez: desagertzeko arriskuan daudela, produkzio intentsiboak sortutako ondorioetako bat. Produktuei dagokienez, denetarik zegoen; eztia, gazta, marmelada, piperminak, Goierriko taloak, sagardoa eta sagarrak zeuden salgai, euskal produktu bikainak denak. Lorategi botaniko inguruan eta baserri barnean produktuak zeuden eta Iturrarandik goiko aldera animaliak, kostaren izugarrizko ikusmira ederrez inguratuta. Goizeko 12:00etan, gainera, pottokak askatu zituzten sokamuturra egiteko; ideiari ez zitzaion originaltasunik falta izan.

Non bazkaldu
Aian:
Landarbide-Zahar nekazalturismoa: Laurgain Auzoa.
Tel: 943 83 10 95
Arruti: Gozategi enparantza, 15.
Tel: 943 83 47 70
Iturriozena: Gozategi enparantza.
Tel: 943 83 42 72
Jauregi: Gozategi enparantza, 9.
Tel: 943 83 07 28
Kanua Erretegia: Gozategi enparantza, 11
Tel: 943 83 43 22.

Ordutegiak
Pagoeta parkean bisita gidatua
Uztail, abuztu eta iraileko larunbatetan.
Irteera: 10:00etan Iturrarango aparkalekuan.
Iraupena: 3 ordu + bazkaria
Prezioa: Helduak, 21 euro, 6-12 urte bitarteko haurrak, 14 euro.
Ibilbidea: Iturraran informazio zentroa, oreinak, Agorregi, Iturraran, tartean gazta eta sagardo dastaketa eta bukatzeko bazkaria Aiako jatetxe batean.
Izen-emateak: 943 83 53 89, Iturraran. Osteguna baino lehen. Gutxienez 5 laguneko taldea osatu beharko da.
Iturrarango harrera etxea eta museoa
Uztail, abuztu eta irailean, asteartetik igandera, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:30etara.
Urtean zehar: larunbat, igande eta jai egunetan, 10:00etatik 14:00etara.
Museoaz gain, Lorategi Botanikoa eta Erlategi didaktikoa ere ikus daitezke (doan).
Agorregiko burdinola
Tel: 943 83 53 89 (Iturrarango bera)
Uztail eta irailean, ostiral, larunbat, igande eta jai egunetan, 10:00etatik 14:00etara.
Abuztuan, asteartetik igandera, 10:00etatik 14:00etara
l Urtean zehar, igande eta jai egunetan, 10:00etatik 14:00etara.
Bisita gidatuak 11:30etan, azpiegiturak martxan ikusteko aukera (doan).


Azkenak
2024-07-09 | Gedar
Uztailaren 20an mobilizatzera deitu dute Iturmendin, sare sozialetako mezuengatik auzipetutako bizilagunarekin elkartasunez

Otsailean atxilotu zuten Iturmendiko pertsona bat, eta bi urte eta erdiko espetxe-zigorra eskatzen dute bere kontra, sare sozialetako zenbait mezu direla-eta. Uztailaren 16an epaituko du Espainiako Auzitegi Nazionalak.


2024-07-09 | Euskal Irratiak
Peio Dufau, Fronte Herritar Berria
“Orain badakigu gutaz anitz espero dela, badugu lan anitz egiteko”

Frente Herritarrak irabazi ditu hauteskunde legegileak Pirinio Atlantikoetako seigarren hautesbarrutian, Peio Dufau izanen delarik diputatu heldu diren urteetan. Bozen %36,28 bildurik, 27 117 bozekin, historiako lehen diputatu ezkertiar abertzalea izanen da. Haren gibeletik,... [+]


2024-07-09 | UEU
Katixa Dolhare Zaldunbide
“Literatura hezkuntzaren zimendua da”

Euskara eta euskal literatura, programaketatik ikasgelara jardunaldia antolatu dute elkarlanean Seaskak eta UEUk Baionan, Udako Ikastaroen barruan, eta bertan parte hartuko du Katixa Dolhare Zaldunbidek. Ezpeletan sortu zen 1982an, Lapurdin, eta familiarekin Nafarroa Beherean... [+]


2024-07-09 | Sustatu
PDF eta ePubak euskaraz entzun mugikorrean audioliburuen gisa

Alex Gabilondo software librearen zaletuaren gida batetik probatu dugu, eta ibili dabil: PDF eta ePubak euskaraz entzun mugikorrean (edo Android gailuetan zehatzago) audioliburuen gisa. Software libreko doako tresnekin, gainera.


Jaioberriaren guraso ez direnek ere berau zaintzeko baimen ordaindua lortu dezakete Suedian

Seme-alaba jaioberria zaintzeko baimen ordainduaren zati bat aiton-amonei edota gertuko beste norbaiti eman diezaiekete gurasoek Suedian, uztail honetatik aurrera.


Tsunami auzia artxibatu du García-Castellón epaileak, desobedientzia zibila terrorismo bilakatzen saiatu ondoren

Espainiako Auzitegi Nazionaleko apelazio aretoak astelehen arratsean esan du baliogabetu egin behar direla Tsunami auzi judizialaren ikerketako azken hiru urteak, "ilegalki" luzatu zelako. Erabaki hori behin betiko bihurtzean Puigdemont eta Rovira kasutik aterako... [+]


Krabelin gorriz jantzi dute German Rodriguezen hilarria

German Rodriguez eta Joseba Barandiaran omendu, eta langile mugimenduaren alde egindako lana txalotu dute Iruñean. Palestinari ere elkartasuna adierazi diote, sanferminetan urteroko zitan Iruñean.


2024-07-08 | Pauline Guelle
Analisia
Hesi istorio

Nork aurreikusten ahal zuen 2024an Peio Dufau –Marie Heguy-Urain duelarik ordezko–  EH Baiko hautagaia, diputatu izanen zela? Eskuin muturraren kontrako kanpainak eta estrategiak funtzionatu du. Ipar Euskal Herriak ez du faxistarik bidaliko Frantziako Asanblea... [+]


Gorbeialdeko makroproiektu energetikoen aurkako milaka helegite aurkeztu dituzte Jaurlaritzan

Zigoitian 100 hektareako parke fotovoltaikoa eraiki nahi du Solariak, eta eskualdea gurutzatuko luke oso goi tentsioko linea batek ere. Urkabustaiz, Zigoitia eta Zuiako bizilagunek herritarren 5.540 helegite aurkeztu dituzte ingurua “mehatxatzen duten proiektuak gelditzeko... [+]


Emakume bati sexu erasoa egiteagatik, gizon bat atxilotu dute larunbatean Tuteran

Udaltzaingoak gizon bat atxilotu du larunbat honetan Tuteran, emakume bati sexu-erasoa egitea egotzita. Emakumeak Poliziari deitu zion laguntza eske gizona jarraika zuelako.


Hamalau egun atxikita egon den saharar ekintzaile politikoa libre utzi dute

Ostiral arratsaldean deportatu behar zuten, baina hegaldiaren komandanteak ez zuen sahararraren bidaia ahalbidetu, hegaldia segurua ez zela izango argudiatu zuelako, EFEk jaso duenez. Bilboko Guardia Epaitegiak larunbat goizaldean gaztearen “askatasun-gabezia... [+]


Donibane Lohizuneko arrantzale bat hil da Espainian, Kantabrian

Itsasoan gertatutako istripu baten ondorioz hil da arrantzalea. Hunekin Aski itsasontzian lanean ari zelarik erreskatatu zuten gizona, larunbat arratsaldean. Erietxean hil zen.


Iñaki Echaniz, laugarren barrutiko irabazlea
“Itxaropen haizea dakar Fronte Herritar Berriaren dinamikak”

Iñaki Echanizek irabazi du Zuberoa, Nafarroa Beherea, Hazparne eta Biarnoko zati bat barnebiltzen dituen laugarren hautesbarrutian. 2022an bezala, garaile atera da, ezkerreko Fronte Herritar Berriaren izenean.


Eguneraketa berriak daude