Aireplanoko ametsak

  • Lehenengo aldiz, duela mende bat egin zuen hegan hegazkinak motor eta guzti Estatu Batuetan. Ehun urte luzez makina bat pilotu, asmatzaile eta abenturazale aritu dira lurrean baino zeruan bereak eta bi egiten. Horien artean Benito Loygorri biarriztarra, Carlos de Haya Gonzalez bilbotarra eta Heraclio Agapito Alfaro Fournier gasteiztarra. Orain trenean ibiltzea bezala bada ere, hegazkina hartzea garai batean abentura hutsa zen.

2007ko otsailaren 21ean

Ehun urte pasa dira Estatu Batuetako hondartza batean Wright anaiek beraiek diseinatutako eta eraikitako hegazkinean historiako lehen motordun hegaldia egin zutenetik. Orduz geroztik, hegazkinak asko hobetu dira teknikoki. Hogei, berrogei edo ehun metro irauten zuten hasierako hegazkinek airean. Orain aparatuak Asiatik Afrikara joan daitezke hegan geldiunerik egin gabe. Ehun urteko bidaia luze horretan euskaldunak ez dira atzean geratu.

Euskal Herriaren eta aeronautikaren arteko loturak uste baino estuagoak izan dira eta dira. Duela gutxi jakin dugunaren arabera, Rolls-Royce britainiar multinazionalak egoitza Bilbon duen ITP enpresa aeronautikoari hegazkinentzako motorrak eraikitzeko eskatu dio. ITP enpresaz gain beste hainbat dira aeronautikarekin lotura dutenak.

Iraganari begiratzen badiogu berriz, diseinuan zein eraikuntzan Euskal Herriak bere alea jarri duela ikusiko dugu eta pilotu ezagunak ere sortu ziren hemen. Hegaldi bikainak ere ikus ahal izan dira Euskal Herriko zeruetan.

Humberto Le Blon eta Donostiako Ondarretako zorigaitza

1903an Wright anaiek lehen aldiz hegan egin zutenetik, munduan zehar azkar zabaldu zen asmakuntza berri honen inguruko jakin-mina. Donostia ez zen salbuespena izan eta bertan 1910eko martxoan egin zen lehen hegaldia, Ondarreta hondartzan. Humberto Le Blon pilotu frantsesak "Bleriot XI" aparatuan Ondarreta zeharkatu zuen.

Hondartzan hegazkinak lur har zezan behar ziren aparatuak prestatu, pista eraiki eta hondartzaren inguruak itxi ziren. Sarrera ordaindu egin behar zen. Martxoaren 27an egin zen lehen hegaldia eta garaiko egunkariek ziotenez, inguruak jendez gainezka zeuden. Sortu zuen ikusmina medio, Le Blon-ek hurrengo bi egunetan hegaldiak errepikatu zituen. Apirilaren 3an, Le Blon-ek, donostiarrei izandako harrera ona eskertu nahian, arratsaldeko hiruretan, inori ezer esan gabe hegan egin zuen. Airean minutu bat zeramala, hogeita hamar metroko altueratik erori zen hegazkin eta guzti. Itsasontziak inguratu ziren bere bila, baina beranduegi zen jada.

Orduz geroztik hegaldi ugari egin zen Euskal Herrian. Donostiako Igeldo eta Ulia mendien gainean eta hondartzetan hegan ibili ondoren, 1910eko uztailaren 21ean lehen aldiz Bilbo gainetik pasa ziren hegazkinak. Hiru urte geroago, Gasteizen jarri zuten Euskal Herriko lehenengo pilotu eskola, zeinaren pistak 500 metroko zabalera eta 300 metroko luzera zuen.

Sevillatik Gineara lur hartu gabe

Benito Loygorri pilotua Biarritzen jaio zen 1885ean. Bera izan zen Espainian pilotu gidabaimena lortu zuen lehen gizona, 1910eko abuztuaren 30ean, hain zuzen ere.

1902ko martxoan berriz, Carlos de Haya Gonzalez bilbotarra jaio zen. Hamasei urterekin Marokora joan zen gerrara. Hogeita bost urterekin teniente titulua eman zioten eta ondoren, Badajozen lortu zuen pilotu titulua. Carlos de Haya Marokora bidali zuten berriro, baina oraingo honetan pilotu gisa. Gerra amaitu bezain laster, Madrilgo Cuatro Vientos-eko aerodromoan aritu zen lanean. 1931n, Sevillatik Gineara joan zen hegaldi bakarrean. Hogeita lau orduko bidaia egin zuen Cipriano Rodriguez kopilotuarekin, Sahara desertuaren eta Nigerreko oihanaren gainetik pasaz. 1936ko Gerra Zibila hasi zenean Francoren bandoan egin zuen borroka, Francoren pilotu pertsonal bezala lan eginez. Carlos de Haya bilbotarrak bere ibilbide luzean hainbat munduko marka lortu zuen. Pilotu hau 1938an hil zen, Ebroko batailan.

Aeronautikaren historian pertsonaia garrantzitsua izan zen baita ere Heraclio Agapito Alfaro Fournier gasteiztarra. 1893an jaio zen Heraclio Fournier eta aitonak zuen dirutzari esker, bere proiektuak aurrera eraman ahal izan zituen. Hamazazpi urterekin Heracliok pilotu titulua lortu zuen eta Gasteizko Lakuan ingeniari ikasketak egin ondoren, 1913an Espainiako lehen hegazkina diseinatu zuen. 1920an Estatu Batuetara joan zen ikastera eta ondoren, Massachusetts-eko teknologi institutuan hasi zen lanean. Han hegazkinen motorrei buruzko ikerketak burutu zituen.

Hegazkingintzaren historian izan dugun beste euskaldun garrantzitsu bat, Horacio Echevarrieta bizkaitarra da. 1927an, Getxon bizi zen Horacio Echevarrieta Mauri enpresa gizonak, 6.611 euroko kapitalarekin, Iberia, Espainiako lehen konpainia aereoa ipini zuen abian. Gizon hau airelinea garrantzitsu horrek izan duen lehen lehendakaria eta sortzailea izan zen.

Aeronautika sektorea ehun urte geroago
Mende bateko hegazkingintzaren ibilbideak utzi du arrastorik Euskal Herrian. Aeronautika sektoreak behintzat indar handia hartu du Euskal Autonomia Erkidegoan. Horren adibide bat da Euskal Autonomia Erkidegoko hiru enpresa garrantzitsuk, Gamesa, ITP eta Sener-ek eta hogeita bost enpresa txikiagok sortu zuten Hegan izeneko Euskal Herriko Aeronautika Clusterra. Elkarte honen fakturazioa Espainiako sektore aeronautikoaren fakturazioaren ia laurdena da. 2002ko datuak kontuan hartuta, salmentak 600 milioi eurotik gorakoak izan dira eta 4.200 profesional baino gehiagok egiten du lan industria aeronautikoan. Sektore honek duen ahalmena dela eta, Rolls-Royce enpresa britainiarrarekin hitzarmen garrantzitsua sinatu berri dute.


Azkenak
Presidente kargua hartu du Madurok, eta González oposizio burua ez da Venezuelan agertu

Irailetik Venezuelatik alde eginda egon ondotik, eta azken asteotan Hego Ameriketan kanpaina kutsuko bira egin ostean, hauteskundeetara aurkeztu zen Edmundo Gonzálezek hitzemana zuen Caracas hiriburuan agertuko zela Nicolas Madurok kargua hartuko zuen egunean. Bere... [+]


2025-01-13 | Jon Torner Zabala
Euskal Selekzioa Orain osatu da, Frantzia edo Espainiako selekzioei uko egiten dioten pilotariak babestea helburu

Lapurdiko Makean egin du Euskal Selekzioa Orain elkarteak lehenengo biltzar nagusia. Iazko udan Frantziako selekzioarekin jokatzeari uko egin ziotela iragarri zuten Ipar Euskal Herriko hamabost pilotarik osatzen dute gaur gaurkoz ekimena, zeinak helburu duen, besteak beste,... [+]


2025-01-13 | ARGIA
Asteartean hasiko da adin txikiko neska bati sexu erasoak egin zizkion Gernikako entrenatzaile ohiaren aurkako epaiketa

Fiskaltzak hamalau urteko espetxe zigorra eskatu du Mario López saskibaloi entrenatzaile ohiarentzat. Akusazio partikularrak hemezortzi urtekoa eskatu du. Gernika-Lumoko Sare Feministak elkarretaratzea deitu du Bilboko epaitegi aurrean. Lópezi 1998 eta 2001 artean... [+]


2025-01-13 | Gerardo Luzuriaga
Euskadiko Selekzioa?

Euskadiko Selekzioa lortzea, ezbairik gabe, lorpen historikoa izan da. Baina horretan geratzen bada, euskaldun askorentzat –ni barne, nafarra bainaiz– egunik ilunena eta tristeena izango da. Lehenengo egunetako poza eta berotasuna gozatu ondoren, itzul gaitezen... [+]


Entzumen eta hizkuntzako irakasleen gaur egungo egoera kezkagarria eta horren ondorioak

Entzumen eta hizkuntza irakasleak (EHI) eta logopedak eskola publikoan zein kontzertatuetan lan egiten duten irakasle espezialistak dira. Horien funtzioen artean hizkuntzan eta komunikazioan zailtasunak dituzten ikasleei arreta zuzena ematea da, baina baita komunikazio sistema... [+]


ANALISIA
Justizia klimatikoa

Inor ez ala denok. Klima larrialdia inork ez pairatzeko aldaketak bideratu ezean, behintzat guztiek pairatu dezagula. Zuk –irakurle–, nik –Jenofa–, haiek –pobreak– eta haiek –aberatsak–. Satisfaziorik ez zidaten eragin Los... [+]


Omenaldia egin diote Txillardegiri, haren heriotzaren hamahirugarren urteurrenean

Hamahiru urte beteko dira asteartean, hilaren 14an, Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi hil zela, eta hura gogoan, ekitaldi jendetsua egin dute Antiguako Gaskonia plazan. Urteroko legez, Txillardegiren senideak, lagunak eta euskaltzaleak elkartu dira bertan, Eta non du... [+]


2025-01-13 | Garazi Zabaleta
Urteaga-Urkulegi baserria
Barazki, fruitu eta haragi, dibertsifikazioa ekoizpenaren oinarri

Itsason (Gipuzkoa) elkarren ondoan dauden bi baserri dira Urteaga eta Urkulegi, duela zenbait urte elkartu eta proiektu bateratua martxan jarri zutenak. “Bi baserriak elkartu eta ekoizpen proiektua abiatu genuen, eta 2011tik dedikazio osoarekin ari naiz honetan”,... [+]


2025-01-13 | Jakoba Errekondo
Ezin usainik hartu

Sudurrak egia dio. Zaila da sudurra engainatzea. Usaimena saihestea ezinezkoa da. Sudurretik garunerako lotura bidearen ikerketa zirraragarria, liluragarria, zoragarria da makina bat ikerlarirentzat. Usainaren eta memoriaren arteko zubia azkarrena ez bada, bizkorrenetakoa bai... [+]


Bagera, gu ere bai, gu beti pozez... angulak ez hainbeste

Duela 180 milioi urte Pangea kontinentea zatitu zenerako ikasia zuen aingirak Thetis itsasoa zeharkatzen. Ordudanik kontinenteak mugituz joan dira, eta aingira espezieak ezberdinduz. Jatorrizko arbaso beretik bereizi diren 20 aingira espezieen artean, gurea da, ibai-aingira edo... [+]


Mundu berri onak

Gaizki erabilitako zorionak eta buklean errepikatutako urte berri on guztiak atzean utzita, berriz ere hasi da gurpila martxan –inoiz gelditu al da?– eta gu arnasa hartzen –edo horrelako zer edo zer–. Honetan ere artzaina izatea abantaila da, ardi-lanetan... [+]


2025-01-13 | Sustatu
Applek albiste-laburpenak asmatzen ditu inolako axolarik gabe

Adimen Artifizialarekin egindako disparateen biltegia handitzen ari da. Erabiltzaile arruntok sortutakoak txorakeriak izan daitezke neurri handi batean, baina Interneteko erraldoiak berak ari dira halakoak errepikatzen eta horrek larriagoa dirudi, eragin globala izan... [+]


2025-01-13 | Behe Banda
Barra warroak |
Goizegi al da nostalgiaz hitz egiteko?

Negua beti gertatu izan zait malenkoniatsu. Leihotik begira eta oroitzeko garaia, besterik ez. Udazkenaren eta udaberriaren tarteko burokrazia saihestezina, paramentu bertikal batean zuriz margotzea ostera gainean nahi dena islatzeko. Ez da nire kontua bakarrik, elurra bustia... [+]


Eguneraketa berriak daude