Nekazariak. Txarto ordaindutako bokazioa


2021eko uztailaren 20an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Nekazarien lanbidearen ezaugarriak kontuan izanda, laborariek erregimen berezia dute Espainiako eta Frantziako Gizarte Segurantzan. Gainontzeko langileon eskubide sozialak bermatu ahal izateko, euren berezitasunak aintzat hartzen dituen sistema zeharo oinarrizkoa da. Erregimen horren babespean lan egiteko baldintzek, baina, emakumeak kaltetu ohi dituzte. Bizkaiko EHNE nekazal sindikatuko ordezkaritzako Gizarte Segurantzako arduradun Jabier Erizek "arazo historikotzat" jo du andrazkoen izatezko baztertze hori. Iparraldeko emakumeek "erretreta biziki ttipiak" deituriko pentsio baxu-baxuak jasotzen dituzte, euren lan-bizitzan kotizatu ezin izanaren ondorioz, Mutualité Sociale et Agricole (MSA) kutxako administratzaile Jean Michel Harlouchetek azaldu digunez.

Nekazaritzak "oinarrizko bizi-baliabidea" behar duela izan eskatzen dio Espainiako legeriak Gizarte Segurantzaren Nekazal Erregimen Berezian (REASS) afiliatu nahi den laborariari. Ezkontide batek baserritik kanpo lan egiten badu eta hortik diru-iturri altuagoak lortzen baditu, ezkontide nekazariak ezin izango du REASSen kotizatu. Gehienetan, gizonezkoa izan ohi da baserritik kanpoko soldata jasotzen duena eta, horregatik, sistema horrek emakumeak baztertu dituela esan ohi da. Atxondoko esne-ekoizle Pili Solagurenek, adibidez, hiruzpalau urtetan ezin izan zuen kotizatu, senarrak kanpoko lan batean diru gehiago irabazten zuela argudiatu baitzion Gizarte Segurantzak. Beste andrazko batzuek, ordea, Espainiako Administrazioaren eta EAEko Merkataritza Ganbaren hitzezko itunari eutsi behar izan zioten 1991. urtean, sortutako impass batean REASSen sisteman sartu ahal izateko. Gizarte Segurantzaren datuak argiak dira ildo horretan, aipatutako urtean baino ez baitzuen REASSek gorakadarik izan. Kontuan izan behar da nekazaritza beherantz doan sektorea dela eta Gizarte Segurantzan afiliatutakoen datuek horixe baieztatzen dute.

Espainiako Gobernuak andrazkoen baztertze horri amaiera eman nahi izan dio, paradoxikoki, REASS langile autonomoen erregimenarekin parekatzea ekarriko duen legearen bitartez. Irailaren hasieran tramitatutako legeak ahaidea REASSen afiliatzen baimendu du, "nekazal ustiapenaren titularrak ere sistema horretan kotizatzen badu". Aurreko traba gailendu da horrela, kanpoko diru iturriak izatea ez da oztopo. Hala ere, esan bezala, enpresaburuak erregimenaren ezaugarriak aplikatuko zaizkie nekazariei.


Sistema propio baten beharra

Nekazarien Erregimen Bereziak kotizazio txikiagoak eskatzen ditu hilean. Langile autonomoen sistemarekin alderatuta, ia 85 euroko diferentzia dago hilean. Gizarte Segurantzak eskaintzen dituen zerbitzuak berdinak dira bi kasuetan. Kotizazio txikiek edozein langileri babes soziala ematea "justifikatuta" dagoela uste du EHNE sindikatuak. 2002an onartutako ponentzia ofizialean zehazten denez, "nekazal sektoreak gizarteari ematen dizkion beste ondasun batzuek" azaltzen dute, hein batean, desoreka hori. Izan ere, nekazal ekoizpenaz gain, "lurraldearen kudeaketaz, ur-baliabideak zaintzeaz eta astialdirako guneak hornitzeaz" arduratzen dira laborariak.

Espainiako Gobernuaren ekimenezko legeak, baina, REASS eta langile autonomoen arteko kotizazio ezberdinak ezabatu nahi ditu. Horretarako, enpresaburuen tasak aplikatuko dizkie nekazariei. Datorren urtetik aurrera, laborarien kotizazioek gora egingo dute. Bizkaiko EHNEko ordezkaritzako Gizarte Segurantzaren arduradun Jabier Erizek azaldu bezala, "lehenengo 30 euroko igoera kolpe handia izango da hilero 160 eurotik gora ordaindu behar izaten duen familiarentzat". Gainera, 2018. urtean, bi erregimenen kotizazioen berdinketa gauzatuko da. "Azken batean, Nekazarien Erregimen Bereziaren desagertze progresiboa ekarriko du", azaldu du Erizek.

Arabako nekazari Koldo Ereñok langile autonomoen erregimenean kotizatu du azken hamalau urtetan. Nekazarien Erregimen Berezia utzi behar izan zuen, hirugarren langile bat kontratatzean. Hala ere, Ereñok ez dio trabarik ikusten gehiago ordaindu behar izateari, baldin eta enpresaburuen egoera berdinean jarriko badituzte". Administrazioek kalitatezko produktuak ekoizten lagundu behar dituztela uste du Arabako nekazariak. Laborarien heziketa profesionala eta produktuen lehiakortasuna ezinbestekotzat jotzen ditu Ereñok. Horrela, «benetako bizi-baliabidea» izango litzateke nekazaritza eta ez, «bigarren mailako eta txarto ordaindutako bokazioa». Alde horretatik, "nekazariontzako erregimen berezi baten beharra" azpimarratzen du Ereñok, "lanbidearen berezitasunak" kontuan izan daitezen. Produktuen jatorria adierazteko labelek eta langileen eskubide sozialek ustiapenen errentagarritasunean eragin dezaketelakoan dago. Gizarte Segurantzako erregimen berezia beharrezkoa suertatzen da, lanbidearen ondorioak xuritzeko. Esaterako, Ereñok adierazi legez, "34 urte baino ez dauzkat eta, dagoeneko, hernia eta lunbagoa izan ditut; nekazarion gaixotasun espezifikoak dira". Espainiako legeriak, baina, ez ditu lunbalgiak, artritisak edota hezurretako bestelako eritasunak lanbide gaixotasun moduan hartzen. Koldo Ereñok azaldu duen moduan, "ez da logikoa REASS kendu eta diru-laguntzetan oinarritutako ekoizpena mantentzea". Nekazaritzak errentagarria behar duela izan uste du Ereñok eta Administrazioek hori bultzatu beharko luketela.

Iparraldeko laborarien kotizazioak ez du prezio finkorik, hileroko etekinen %40koa da eta. Gero eta nekazari gutxiago daudela kontuan izanda, "jarduten duten laborarien kotizazioekin, erretiratuen pentsioak ordaintzeko nahikoa ez izatea posible litzateke", azaldu du Mutualité Sociale et Agricole (MSA) kutxako administratzaile Jean Michel Harlouchetek. Hala ere, oraindik konponbiderik ez duen arazoa dela dio. Izan ere, "erretreta ttipiek" ongi islatzen dute nekazarien egoera, Frantziako Estatuak "non-salarié" gisa hartzen dituztenak. Erretreta hartzeko adina luzatu berri du azken erreformak. Horrela, 2008. urtean 160 hiruhilabetetan (40 urtetan) kotizatu izana eskatuko zaio laborariari. Orain arte, 150 ziren lan egin behar izandako hiruhilabeteak (37 urte eta erdi). 2004an, 152 eskatuko dituzte eta, pixkanaka-pixkanaka, aipaturiko epea eskatuko zaio laborariari. Erretiratuta kobratuko duen pentsioaren zenbatekoa arautu zuen iaz beste erreforma batek. Horrela, laborari erretiratuen pentsioa handitu zuen Frantziako Gobernuak: lanbide arteko soldataren %75ekoa da gaur egun, 657,73 euro inguru.


"Erretreta ttipiak"

Laborari erretiratuen pentsioa horren txikia zen, Frantziako Gobernuak derrigorrezko pentsio osagarria delakoa ezarri zuela iaz. Horren helburua da laborarien erretreta lanbide arteko soldataren %75ekoa izatea, hots, 657,73 bat eurokoa. Oinarrizko pentsioa eta derrigorrezko pentsio osagarriaren arteko diferentzia lanean jarduten duten nekazarien kotizazioekin ordaintzen da. Bigarren hori kobratu ahal izateko, baina, hamazazpi urte eta erdi egin behar izan dira nekazal ustiapenaren titular gisa. Jabetza hori, gehienetan, gizonezkoek okupatzen zuten. Horregatik, Iparraldeko emakumezkoen erretretak "biziki ttipiak" ohi dira, Harlouchetek adierazi duen moduan. Derrigorrezko pentsio osagarria senarra hiltzean baino ezin dute jaso emakumezkoek. Orduan, ezkontidearen erretreta osagarri horren %54 baino ez dute jasoko. Kontuan hartu behar da laborari erretiratuen erretreta eta derrigorrezko pentsio osagarriak gehituz, 657,73 euro behar direla. Beraz, alargunak bigarren pentsioaren erdia baino ez du kobratuko. Gainera, ez da bere lanaren ondorioa izango, hark ezin izan baitzuen kotizatu.

Andrazkoen baztertze hori saihesteko asmoarekin, Nekazarien Erregimen Berezian ezkontide biak afilia daitezkeela erabaki zuen ondoren Frantziako Gobernuak. Trabarik gabe, pertsona berak bi lan eginez gero ere, bi erregimenetan kotizatzeko aukera aurreikusten du legeak. Jean Michel Harlouchetek azaldu duenez, "erregimen orokorrean kotizatzea hobetsiko da orduan, laborantzak ez diolako erretretari ezer ekartzen". Laborari erretiratuen pentsioak ikusita, begi bistan dago sistema orokorrari helduko diola nekazariak. Ildo horretatik, ziurtatu gabe dago nork ordainduko dituen gutxitzen doan sektore baten eskubide sozialak eta halakorik izango ote duten.


ASTEKARIA
2003ko urriaren 19a
Azoka
Azkenak
Birundaren aldeko manifestazioa egin dute Donostiako Parte Zaharrean barrena

Pasa den asteko "kaleratze ilegala" salatu dute hainbat herritarrek, ostiral arratsaldean.


2025-03-31 | Ahotsa.info
Burlatako Gazte Asanbladak gaztetxearekin jarraitzeko akordioa iragarri du Udalarekin

Manifestazio jendetsu batek herriko kaleak zeharkatu ditu, Poliziaren gehiegizko dispositibo batek zainduta, gazteek kudeatutako guneen defentsan eta Gaztetxeak erasoen aurrean defendatzeko. Manifestazioaren amaieran, publiko egin dute iragarpena.


analisia |
Save the Children, saldu bonbak (II)

Historia errepikatzen dela idatzi zuen Marxek, “lehenik tragedia gisa, gero fartsa moduan”. Armagintzaren eta militarismoaren inguruan errepikapen hutsa ez, espiralean goraka doan buklea ari gara bizitzen, fartsatik asko duena, eta tragedian amaitzeko gero eta aukera... [+]


Miranderi buruzko zikloa abiatuko dute Iruñean, bere obraz eta figuraz gogoetatzeko

Astelehen honetan hasita, astebetez, Jon Miranderen obra izango dute aztergai: besteren artean, Mirande nor zen argitzeaz eta errepasatzeaz gain, bere figurarekin zer egin hausnartuko dute, polemikoak baitira bere hainbat adierazpen eta testu.


Apirila, zikloaren hasiera

Udaberrian orain dela egun gutxi sartu gara eta intxaurrondoa dut maisu. Lasai sentitzen dut, konfiantzaz, bere prozesuan, ziklo berria hasten. Plan eta ohitura berriak hartu ditut apirilean, sasoitu naiz, bizitzan proiektu berriei heltzeko konfiantzaz, indarrez, sormen eta... [+]


2025-03-31 | Nagore Zaldua
Udaberrian sakura loreak eta itsas-tomateak

Itsasoan badira landareen itxura izan arren animalia harrapari diren izaki eder batzuk: anemonak. Kantauri itsasoan hainbat anemona espezie ditugun arren, bada bat, guztien artean bereziki erraz atzemateko aukera eskaintzen diguna: itsas-tomatea.


2025-03-31 | Jakoba Errekondo
Ohea berotzearen teknika

Ohe beroan edo hotzean egiten da hobeto lo? Nik zalantzarik ez daukat: hotzean. Landare jaioberriek bero punttu bat nahiago dute, ordea. Udaberriko ekinozio garai hau aproposa da udako eta udazkeneko mokadu goxoak emango dizkiguten landareen haziak ereiteko.


2025-03-31 | Garazi Zabaleta
Errekauek
“Errekauek” eta “enkarguk” etxean jasotzeko proiektua Azpeitian eta Azkoitian

Duela lau urte abiatu zuten Azpeitian Enkarguk proiektua, Udalaren, Urkome Landa Garapen Elkartearen eta Azpeitiako eta Gipuzkoako merkatari txikien elkarteen artean. “Orain proiektua bigarren fasera eraman dugu, eta Azkoitian sortu dugu antzeko egitasmoa, bere izenarekin:... [+]


2025-03-28 | Sustatu
La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko du Puntueus-ek

Azken aldian, asteburuetan, Internet ez dabil ondo. Hasieran, zaila zen webguneei ezarritako blokeoen zergatia ulertzea; orain, badakigu Espainiako La Ligak agindu zituela, futbola modu ilegalean emititzea saihesteko. La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien... [+]


Abenduaren 27an Bilbao Arenan milaka euskaltzale batzeko dei egin du Kontseiluak

Bilbon eginiko aurkezpenean iragarri dute ekitaldia, euskarari "arnas berri bat emateko eta behar duen indarraldia gorpuzten hasteko" lehen urratsa izango dela nabarmenduta. Euskaltzale guztiei, baina, oro har, "justizia sozialean eta gizarte kohesioan aurre... [+]


“Ez genuen komunik, ez urik, ez argindarrik... eta hori ere kendu digute!”

Aljeriatik datoz Mohamed eta Said [izenak asmatuak dira], herri beretik. “Txiki-txikitatik ezagutzen dugu elkar, eskolatik”. Ibilbide ezberdinak egin arren, egun, elkarrekin bizi dira Donostian, kale egoeran. Manteoko etxoletan bizi ziren, joan den astean Poliziak... [+]


Olatz Salvador
Konfort gunea

Olatz Salvador
Noiz: martxoaren 15ean.
Non: Deustuko jaietan.

------------------------------------------------

Martxoak beti du deustuarrontzat kolore berezia; urtero ospatzen ditugu jaiak, San Jose egunaren bueltan. Bi asteburu bete festa, eta urtetik urtera Deustuko... [+]


Eguneraketa berriak daude