Emetu, ematzeko


2021eko uztailaren 16an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Julio Medemen dokumentalak utzi dit halako irudipen bat, emakume gehiagoren ahotsak entzungo nituela gustura. Beste testigantza batzuei ezer kendu gabe -Eduardo Madinarena gogoan-, dokumentalean dauden emakumeen agerpenek utzi didate arrasto sakonena. Maixabel Lasa bat ETAk hil zion senarrari maitasun aitorpena egiten. Kristina Sagarzazu semea gorrotoaren atzaparretatik libratzeko ahalegina argumentatzen. Preso baten emaztea, kartzelan sortutako ume txikia besoetan, egoeraren dramatikotasuna umore tanta batzuekin zipriztintzen... Egia da azaltzen diren emakume gehienak ez daudela politiko, soziologo, idazle edo aditu gisa, gatazkaren mila eta bat batailetako kaltetu modura baizik; horrek diskurtso politikoa egin beharretik askatzen ditu eta esparru pertsonalago batean jartzen du beren testigantza. Badaude dokumentalean arlo horretan bertan diharduten beste hiztun batzuk ere, gizonezkoak, Daniel Mujika leitzarra adibidez, eta goian aipaturiko Edu Madina. Norberak ze betaurreko ideologiko-emozional daraman, horren arabera ikusi eta liserituko du diskurtsoen abaniku zabala, baina esango nuke nonbaitetik hasiko bada zartatzen gatazkaren inguruan eta aitzakian denok daukagun goroldio geruza, hori, zartatze hori, azal zaharra eranzte hori, bihotzetik bihotzera egindako elkarrizketatik etorriko dela, eta ez diskurtso intelektualetik. Estrategia eta taktika politikoek jakina dutela beren tokia eta eginkizuna afera guztian; baita planteamendu soziologiko eta kulturalek ere, nola ez. Baina saminaren zauriak sendatzerakoan anbulategi berberean topo egingo balute alde bateko eta besteko kaltetuek, ziur osatzeko bidea erraztu egingo litzatekeela.
Bihotzetik bihotzera hitzegite hori ez da emakumezkoon monopolioa, baina bai ondare natural samarra. Sarritan eta alde askotatik erridikulizatu izan den gaitasuna. Ezin ahaztu Boabdili Granada galdu zuenean, amak, nafarra bera, leporatu omen zion hura: "Ez negar egin emakume gisa ...". Margaret Thatcherrek, lehen ministrotarako aurkeztu behar zuenean, ahotsaren entonazioa gizonezkoek bezala erabiltzen ikasi behar izan omen zuen. Geroztik Thatcher gaitzizen arrunt bilakatu zen emakume agintzaileak kalifikatzeko. Entonazio emeak ez du balio gizonezkoen munduan aurrera egiteko, eta aldi berean emetasunetik kanporakoak jotzen diren jarrerak gaitzetsi egiten dira. Ez nabil Thatcherren curriculum politikoa zuritzen, emakumezkoen irudi publikoaren argi-itzalak nabarmentzen baizik.
Thatcherrena Mercedes Bengoecheak kontatzen du "Emakunde"ren iraileko zenbakian, "Hizkuntzaren erabilpena lan munduan" izeneko txostenaren laburpenean. Tesia, hauxe da: emakumezkoek eta gizonezkoek hizkera ezberdinak erabiltzen ditugu; lan munduan gizonezkoen hizkera da nagusi eta, hortaz, emakumezkoena ezdeus eta tokitik kanporakoa gertatzen da, eta komunikazioan nahasketak sortzen ditu.
Bengoecheak zehatz-mehatz disekzionatzen ditu hizkera baten eta bestearen ezaugarriak. Ñabardurak, esanguratsuak gertatzen dira oso. Emakumezko askok, dio, esaldiak galdera edo zalantza entonazioz bukatzen ditu: horrekin mintzaidearen adostasuna bilatzen du, diferentziak baretze aldera eta beste iritzi batzuk entzuteko prest. Horregatik, erabakiak hartzen dituenean, emakumeak ulertarazten du taldean hartutako erabakiak direla, eta besteei galderak egitearen bidez, atxikimendua baieztatu nahiko du. Norgehiagokari ihes egiten dio emakumeak.
Gizonezkoaren estiloan, aldiz, beste mintzaideekiko nabarmendu beharra gailentzen da; besteen gainetik azaldu beharra. Horrela, iritziek erabaki sendo eta behin-betikoak dirudite eta sarritan agindu modura agertzen dira. Emakumezkoak elkarrizketan bere inplikazioa adierazi eta besteena lortzeko entonazio bero eta aldakorra darabilen tokian, gizonezkoak tonu hotza eta distantzia aukeratzen ditu, objektibitatearen izenean. Emakumezkoek txirikordatu egiten dituzte gaiak, aurrekoek esandakoari heldu egiten diote. Gizonezkoek berriz, modu indibidualista eta lehiakorrean botatzen dituzte beren jardunak.
Bengoecheak dio ez dagoela esaterik estilo bat bestea baino hobea denik; arazoa da, lan munduan gizonezkoen estiloa denez gero jaun eta jabe, hizkera posible bakarra balitz bezala, hortik gaizki ulertzeak sortzen direla: emakumezkoek galderak egiten dituztenean, zalantzan daudela eta irizpiderik ez dutela uste izaten da; beren arrakasta haizatzen ez badute, gora egiteko meriturik ez dutela jotzen da; boterean egonik, agindu bat eman edo kritika bat egiterakoan itzuli-mitzuliaren leuntasuna bilatzen badute, autoritaterik ez dutela ondorioztatzen da. Lan munduaz esandakoa, bizitza publiko osora heda daiteke, maila guztietako jardun politikora, gizarteko edozein biltoki eta eztabaidagunetara.
Horrela bada, Medemen dokumentala biltoki eta eztabaidagune gertatzen ari den neurrian, faltan bota ditut emakumezko gehiago, eta ez bakarrik sufritzailea izatea suertatu zaionaren paperean. Emakume idazleak, antropologoak, sikologoak, hezitzaileak, artistak... Diskurtsoa zalantzaz, galderaz, entonazio beroz eta norgehiagokaren morrontzarik gabe bilbatuko luketen emakumeak. Egia berdaderoak botatzeko enpeinuaren ordez, elkarrizketa emetu eta ematuko luketen emakumeak.


Azkenak
2025-03-11 | Hala Bedi
Izanen gazte aldizkaria jaio da

Euskal Herriko literatura gaztearen eta idazle hauen topagune bilakatu nahi den proiektu berriaren inguruan hitz egingo dugu gaur.


2025-03-11 | Euskal Irratiak
Daniela Albizu euskaltzale eta abertzaleari plaza bat eskaini diote Urruñan

Larunbatean, martxoaren 8an, Urruñako herriak Daniela Albizu izena ezarri dio herriko etxearen aitzineko plazari, emazte abertzale honen memoria omentzeko.


2025-03-11 | Estitxu Eizagirre
Makroeolikoez hitzaldia Andoainen eta egunpasa Aranon
Komunitatean hitz egin eta kultura sortu, haize-erroten aurrean

Komunitatea bildu, pilpilean dauden gaiez hitz egin, informazioa trukatu eta beste herrien esperientziak ezagutzea da herritar kritikoek egiten duten lehen ekintza, makroeoliko bat herrian jarriko diotela jakiten duenean. Halaxe egingo dute martxoaren 13an Andoainen: mendi... [+]


‘Statu quo’-a mantentzea espero da Groenlandiako hauteskundeetan, Trumpen presiopean

Inkesta gehienen arabera, Inuit Ataqatigiit alderdi ezkertiar independentistaren eta Siumut sozialdemokrataren arteko aliantzak jarraituko du indarrean parlamentuan. Herrialdeko lehen ministro Mute Egedek hauteskundeak aurreratzea proposatu zuen, AEBen "kanpo presioek"... [+]


2025-03-11 | Joan Mari Beloki
Euskal Herria Europa berrian

Ukrainako gudaren amaierak ondorio sakonak ekarriko ditu Europa osora. Europako elite ekonomikoek beren indar guztia jarri dute guda-zelaian eta galdu egin dute. Galtzaileek, elite globalistek, beren egitasmo kuttuna galduko dute, Europako Batasuna, eta Bruselatik europar... [+]


Pablo Gonzálezen aurkako zigor auzibidea itxi du Poloniako Justiziak

Varsoviako Barrutiko Auzitegiak argudiatu du González jada ez dagoela Polonian, eta ezin dutela jakin noiz aterako den Errusiatik. Auzitegiak ez du kazetari nabarniztarraren aurkako bestelako prodezurarik abian jarriko.


2025-03-11 | ARGIA
Euskal Herria antimilitarista dela aldarrikatuko du EH Bilduk apirilaren 20ko Aberri Egunean

Mundua "oso azkar" aldatzen ari dela azaldu du Arnaldo Otegik, militarismorantz eta autoritarismorantz doala, eta norabide horren aurkako jarrera duela koalizio subiranistak.


Duela bost urte baino %155 aldiz arma astun gehiago inportatzen ditu Europak

Ukraina da munduan arma gehien erosten dituen herrialdea; munduko erosketa guztien %8,8. Merkatuaren ia erdia kontrolatzen duena, berriz, AEB dira: Europak erosi dituen armen erdia baino gehiagok jatorri estatubatuarra dute.


Euskara bihotzean eta erdara ezpainean

Azterketak amaitzearekin batera ohikoak bihurtu dira ikasleriaren artean, urteko garai honetan merkeak diren hegaldiak hartu eta adiskideekin bidaiatzea. Horrela egin dut neuk ere eta Londresera joateko aukera izan dut. Ildo beretik, bertan “euskaldun” pilarekin egin... [+]


2025-03-11 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Ukrainako “eskarmentua” Asia Ekialderaino heltzen ari da

Maiatzaren 12an Filipinetan egingo diren Bongbong Marcosen agintaldiaren erdiko hauteskundeek eman dezakete argibideren bat herritar xeheen artean kezka noraino errotu den begiztatzeko.


Eskolako guraso taldean nola informatu euskara hutsean, erdaldunak haserretu gabe

"No entiendo, en castellano por favor" eta gisakoak ohikoak dira eskolako guraso Whatsapp taldeetan, baina Irungo Txingudi ikastola publikoan euskara hutsean aritzeko modu erraz eta eraginkorra dute, behar duenarentzat itzulpen sistema berehalakoa ahalbidetuta.


2025-03-11 | ARGIA
Petrolio-ontzi bat erregaia isurtzen ari da Ingalaterrako kostaldearen aurrean eta egoera “oso-oso kezkagarritzat” jo du Down Streetek

Petrolio-ontzi batek eta zamaontzi batek elkar jo dute astelehen goizean Ipar Itsasoan, Ingalaterrako ipar-ekialdean. Talkak Jet-A1 erregaia zuen petrolio-ontziaren tanke bat apurtu du eta kezka da nagusi, izan ditzakeen ondorio ekologikoengatik.


Hasi da Errigoraren udaberriko kanpaina

Martxoaren 10etik 26ra izango da udaberriko kanpaina. 'Beste modura, denona de onura' lelopean arituko dira gertuko ekoizpena, banaketa eta kontsumoa babestu eta sustatzeko, ager zonaldean euskara hauspotzen duten bitartean. Apirila amaieratik aurrera jasoko dira... [+]


2025-03-11 | Gedar
Burlatako eta Errekaldeko gaztetxeen defentsan, indarrak batzera deitzen ari dira

Iruñerrian bat egin dute hainbat Gazte Asanbladak, Burlatako Gaztetxearen alde. Etxarriren desalojoa gelditzera deitzeko, bestalde, manifestazio bat antolatu dute Bilbon hilaren 28rako.


Eguneraketa berriak daude