Bidea da soluzioa


2007ko otsailaren 21ean

Abisatu zuen Kavafisek: Itaka bera agian aurkituko duzu pobre, baina Itakarako bidaia luze eta beteak egingo zaitu jakindurian aberats. Poetaren argitan, ea zer ikasi dugun ibilbideko kaietan.

Ajuria enea
Estatutuaren aldekoak eseri ziren Ajuria Eneko mahaian, autonomia sostengatzen zuen gehiengoa. Kudeatzaile, jeltzaleak eta sozialistak, kide ohikoak Jaurlaritzan. Popularrak ez ziren beti eroso agertu, ezta EAkoak ere. Gutxiago nahi haiek, hauek gehiago. Kanpoan ezker abertzalea. Itun barrukoak demokrata, kanpokoak biolento. Hori zioen dotrinak. Ehunekotan, 80 barru eta 20 kanpo, apurra goitik behetik.
Itunak nahi izan zuen HB isolatu baina ezin. Ezker abertzaleak erakutsi zuen zein den bere indarra eta eutsi egin zuen, iraun. Hori bera izan daiteke ezker abertzalearen muga: eusten bakarrik jakitea, soilik irauten.
Ajuria Eneak berak ez zuen iraun. Istiluak gora behera, arrak joa zuen itunaren muina. Autonomia ez zen gehiago joko zelai komuna. Ardanzaren azken ahaleginak ez zuen inor konbentzitu. Akabo mahaia.

Lizarra
Hurrengo bilgunea ustekabean etorri zen, isil antzean egin ziren sukalde lanak. Lizarran agertu ziren elkarrekin alderdi politikoak, sindikatuak eta gizarte eragileak, Euskal Herri osokoak, abertzale guztiak bai baina ez guztiak abertzale. Eta adostu zuten aurrera egiteko tramankulurik sinpleena: eskubide guztienganako errespetua, egitasmo guztien aukera berdintasuna eta erabakia herritarren esku uztea. Edonork onartzeko modukoa, guztiek onartu beharrekoa.
Baina ez zuten guztiek onartu. Eta marra berria sortu zen: alde batekoek aitortzen zioten euskal gizarteari erabakitzeko eskubidea, bestekoek ez. Ehunekoak, oraingoan, 55 eta 45. Banaketa honek argi gorriak piztu zituen eta bistan da zer etorri zen gero.
Lizarrak ere ez zuen iraun. Berez demokraziazko tresna soil zenari gaineratu zitzaion eraikuntza nazionalaren zama, eta aldamioak ezin izan zion guztiari eutsi. Baina hazia ereinda zegoen. Harrezkero, Lizarrakoek ez dute atzera egin, aurrera baizik.

Arriaga
Ulertu nahi bada Ajuria Enetik Lizarrarako ibilia, giltzarri da EAJk Arriagan egin zuen batzar famatua, eta han onartutako ponentzia, 'Ser para decidir' izen xelebrekoa. Bihurgune erabakigarria marraztu zuen alderdi abertzale nagusiak eta geroztik ezer ez da berdin izan euskal politikan. Zenbaitek uste zuen Lizarrako porrotarekin jelkideak kikildu egingo zirela, baina denborak erakutsi du aldaketa estrategikoa izan zela Arriagakoa.
Eta konstituzionalistek nahi izan zutenean Jaurlaritza eskuratu, nahikoa izan ziren Arriagako espiritua eta Ibarretxeren zintzotasuna eraso izugarriari aurre egiteko. Garaipen hark akuilatu zuen lehendakaria plangintzan hasteko.

Itaka
Ibarretxek bere plana aurkeztu du eta eragin hainbat mugimendu, txosten eta proposamen. Orain, sintesiaren garaia omen. Sindikatu abertzaleek erakutsi dute laguntzeko borondatea. Elkarrik nahi du gizartea mugiarazi prozesuan eragin dezan. Bideak zerbait irakatsi digu eta abian gara berriro, hurrengo kaiaren bila, Itakatik hurbilago.
Ez dezagun ahantzi, ordea: soluzioa ez dago bide amaieran, bidea bera da soluzioa. Euskal gizarteak ez du konpartitzen Itaka bakarra, eta inork ezingo du berea inposatu. Bidean zehaztu beharko dugu zenbat dagoen komuna, eta gainontzekoetan nola hartuko diren erabakiak, gaur garaile ez denak aukera izan dezan bihar nagusitzeko, gehienen borondateak bildu eta metatzeko gai den neurrian.
Ariketa honek egingo gaitu jakindurian aberats, elkar bizitzarako gai.


Azkenak
2025-02-17 | ARGIA
Ikasle feministek elkarretaratzea egin dute Gasteizko EHUko campuseko irakaslearen sexu erasoak salatzeko

Gertatutakoak ez direla kasualitatea azpimarratu dute. Unibertsitateko eremuetan indarkeria matxista gertatzen dela azaldu dute, eta arazoa sistematikoa dela. Protokolo bat eskatu dute erasotuak babesteko. Erasotzaileak inpunitate osoarekin jokatu duela salatu dute.


Bi futbol taldek planto egin dute irain arrazisten aurrean Bizkaian eta partiduak bertan behera geratu dira

Gaztelueta C -Berango C gazteen futbol partidua bertan behera geratu zen Larunbatean. Jokatzen ari zirela Gaztelueta C taldeko gazte batek aurkariari "beltz zikin madarikatua" deitu zion. Gorengo erregional mailako Otxarkoaga-Iturrigorri partiduan ere... [+]


Bederatzi pertsonari lau eta hamar hilabete arteko kartzela-zigorrak ezarri dizkie Voxen kontra protesta egiteagatik Bilbon

Atxuri auzoan 2019ko azaroaren 5ean Voxen kontra egin zuten bederatzi pertsonaren kontrako epaia iritsi da. Akusatuek ez dute espetxean sartu beharko.


2025-02-17 | Axier Lopez
Itziarren semea?

Ia mende batez, Euskal Herrian ez da belaunaldirik tortura ezagutu ez duenik. 1960tik 5.379 lagun dira ofizialki, baina askoz gehiago dira, publikoki torturatu gisa agertzeak min egiten duelako oraindik ere. Eta seguruenik, oinarri-oinarrian ez delako ezer aldatu. Polizia... [+]


Eneko Anduezak PSE-EEko idazkari nagusi izaten jarraituko du

PSE-EEren zuzendaritza berriak alderdikideen %95en onespena jaso du. Anduezak proposatutako Batzorde Exekutiboan aurreko 26 kideetatik zortzi aurpegi berri daude soilik.


Europak toki bat aldarrikatu nahi du Ukrainako bake negoziaketan, AEBen bazterketaren aurrean

Macronek egindako deiari erantzunez, NATOko eta Europako agintariak Parisen elkartuko dira astelehen honetan, AEBek eta Errusiak iragarri ostean Ukrainako gerra amaitzeko elkarrizketei heltzekotan direla. Europak diru asko xahutu du Ukraina laguntzen, eta gerra amai dezakeen... [+]


Erantzukizun publikoak hartzea eskatu dute Euskal Herriko Torturatuen Sarearen aurkezpenean

Torturak jasan dituzten 900 lagun bildu dira Donostian Euskal Herriko Torturatuen Sarea aurkezteko, otsailaren 15ean. Ekimenak torturatuen bozgorailu izan nahi du, eta oraindik torturen berri eman ez duten herritarrak sarera batzera animatu dituzte. Eusko Jaurlaritzari eta... [+]


Labrazaren defentsan
"(Oiongo osoko bilkuraren) helburua argia da, legez legitimatzea tramitazioan irregulartasun nabarmenak dituzten megaproiektu energetikoak"

Joan den asteazkenean egun gogorra eta desatsegina bizi izan genuen, ez bakarrik Labrazarentzat, baita zentral eoliko,... [+]


Gazteen arteko genero arrakalak gora egin du kokapen politikoari dagokionez

Azken hogei urteetako gazteen kokapen politikoa izan dute aztergai The Economisten. Europan 18-29 urte arteko gizonak emakumeak baino posizio kontserbadoreagoetan kokatzen dira. 


Gasteiz inguruan Vitoria Solar 1 eta 2 parke fotovoltaikoak eraikitzea onartu du Eusko Jaurlaritzak

Parke bakoitzak hirurogei hektarea izango ditu, eta 32 milioi euroko aurrekontua du proiektuak. Ingurumen eta baimen teknikoak berretsita, egitasmoari hirigintza baimena baino ez zaio falta eraikitzeari ekiteko.

 


Industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioak milaka lagun batu ditu Iruñean

Arriskuan dauden BSH, Sunsundegui, Nano Automotive, Siemens Gamesa, Tenerias Omega, Tasubinsa eta Volkswagen enpresetako langile batzordeek haien egonezina azaldu dute eta Nafarroako Gobernuari "benetan bermatzailea den legeria bat artikulatzea" eskatu diote.


Tentsio betean, preso truke berria egin dute Israelek eta Hamasek

Su-etena hitzartu eta hilabete bete denean, lehen faserako adostutako 33 bahituetatik 25 askatu ditu Hamasek. Israelek, berriz, 985 preso utzi ditu aske. Bigarren fasea martxoaren 2an da indarrean sartzekoa, baina bi aldeek jarraitu beharreko urratsak zehazteko daude... [+]


Analisia
Nostalgiari ‘sold out’

Gauzak ez dira izatez errazak, eta, izango da batagatik edo besteagatik, baina, azken boladan, mingainari behar baino gehiagotan egin diot kosk bi kontu hauengatik: sold out-aren kultura eta FOMOa –azken hori agian azaldu behar da, ez baita hainbestetan esana: esperientzia... [+]


Zedarriak Foroari erantzuna
Defentsan inbertitzea

Zedarriak Foroak Euskadi eta Europar Batasuna, oparotasunaren eta lehiakortasunaren patu partekatua txostena aurkeztu zuen urtarrilaren erdialdean. Bertan, EAErako gomendioak jasotzen dira, Draghik eta Lettak Europako Batasunerako aurkeztu dituzten txostenak erreferentziatzat... [+]


Eguneraketa berriak daude