Asiaren lehiak Europako ontziolak batu ditzake


2021eko uztailaren 19an
Euskal sindikatuek ez dute horretan sinesten, eta, batez ere, uste dute ez duela balio Sestaoko La Naval ontziolari konponbide bat ez emateko ihesbide moduan. Ez da, hala ere, ez zurrumurrua, ez espekulazioa. Jose Antonio Casanovak berak esan du, Izar ontzioletako presidenteak (eta talde horretakoa da Sestaoko La Naval ontziola). SEPI fundazioa aztertzen ari da "Europan itsasontzigintzako kontsortzio bat sortzeko aukera, Airbusekin edo EADS enpresarekin egin zen moduan. Kontsortzio horrek biltzen ditu Europako hegazkingintzako enpresa garrantzitsuenak, eta egundoko arrakasta izan du, hain ikusgarria, non Airbus Europako hegazkingintzako enpresarik garrantzitsuena baita eta berealdiko arrakasta izan baitu". Euro Navy bat edo horren antzeko zerbait izan liteke etorkizuna, baldin eta Bruselako politikariek ulertzen badute ontziolak zer planteatzen ari zaizkien. Kontsortzio horretan sartuko lirateke Espainia, Frantzia, Italia eta Alemania. "Erabakia -dio Casanovak- politikoa da, oso argi daukat hori. Horrelaxe jaio zen Airbus".
Zergatik Astilleros Españoles (horren barruan zegoen garai batean Euskalduna ontziola, doikumtzak direla eta desegina, eta hor jarraitzen du gaur egun SestaokoLa Navalek) eta Bazan enpresak proposatzen dute Europa mailako bat-egite hori orain, Espainiako ontzioletan hainbat doikuntza eta enpresen bat-egite gertatu ondoren? Europako ontziolak ere Asiaren lehiak eragindako egoera nozitzen ari ote dira ba?


Asiaren lehia

Une honetan, Sestaoko La Naval, itsasontzi zibilen eraikuntzan espezializatua, lan kargarik gabe dago, Izar taldeko beste ontziola batzuen gisan, eta hainbat mobilizazio ari dira gertatzen horregatik. Arrazoia? Bakarra ez bada, Izar taldeko arduradunek ematen duten arrazoirik garrantzitsuena, beharbada, merkatu galera da, gehienbat Korearen eta Japoniaren lehiak dumping delakoaren bidez gertarazia, prezioak jaisteko praktika desleial hori ez baita nazioartean jazartzen.
Korea dumpingeko eta prezioak beheratzeko politika ari da eramaten, negozioa bereganatzeko, duela hogeita hamar urtetik hona. Txina ere hasia da gauza bera egiten, enplegua masiboki sortu beharra baitauka, eta Japonia ere politika horretan murgildu da, hasia baita prezioen lehiako egoera hori ezin jasaten. Datu argigarri batek baieztatzen du Europako eta Euskal Herriko ontziolentzat hain arriskugarria eta kaltegarria den egoera hori: azken boladan eraikitako gas kargako 70 itsasontzietatik, gehienak korearrek eraiki dituzte, prezioak jaisteko politikaren bitartez. Gas-ontzi bat eraikitzea, orain bost urte, 240 milioi euro kostatzen zen; gaur egun, ordea, 152 milioi euroko prezioan egiten dute.
Ontzigintzako adituek diotenez, ezin pentsatuzkoa da korearrekin eta txinatarrekin lehian jardutea ontzi sinpleagoen eraikuntzan, ezberdinak baitituzte enpresa egiturak, lan kostuak, lanaldiak eta produktibitatea. Baina kasu batzuetan defenda gaitezke, ontzi bereziak eraiki behar direnean, alegia: oso teknologia exigenteko itsasontziak, plataforma sofistikatuak, megayateak eta, oro har, goi-mailako teknologia behar duten guztiak edo barku militarrak, azken generazioko teknologia behar baitute.
Testuinguru horretan, Izar taldeak, Bazan (barku militarren eraikuntza) eta Astilleros Españoles (barku zibilen eraikuntza) enpresen bat-egitetik sortu baitzen, aurreikusia zuen arlo zibilean negozioa egitea, gas kargako ontzien eraikuntzarekin. Zortzi gas ontzi kontratatzeko aurreikuspena bazuen ere, azkenean, bost baizik ez zituen kontratatu. Horrek esan nahi du, kontratazio zibilen kopurua, %75 jaitsi dela. Ondorioz, taldearen fakturazio globala ere proportzio horretantxe beheratuko da. Horra hor zergatik Izar taldeak ez dituen beteko 2003. urte honetarako zituen aurreikuspenak, zeroko mozkinak aurreikusten baitzituen, eta, aldiz, 90 milioi inguruko galerak izango baititu. Guztiarekin ere, alderdi negatibo horiek gorabehera, Izar taldearen oraingo eskarien kopurua 3.000 milioi eurotik gorakoa da.
Gauzak horrela, Izar taldeko arduradunak Europan ontzigintzako kontsortzio moduko bat sustatzeko ideia ari dira lantzen, hegazkingintzako etsenpluari jarraituz. Euronabal gisako bat litzateke, Europako ontziola nagusiak integratuko lituzkeena. Izar taldeko presidenteak berak, Jose Antonio Casanovak, oraindik orain adierazi du, «Europak neurririk hartzen ez badu, Bruselak doikuntza gehiago egitea pentsatzen badu, konlehiarekin itsuturik, ontziolak pikutara bidaliko ditu, ez Espainiakoak bakarrik, bazik eta industria horretan pisua duten Europako guztiak: Italiakoak, Frantziakoak, Alemaniakoak eta abar».

Sestaoko La Naval aztertzen ari da barku militarren eraikuntzara moldatzea
Astilleros Españolesek eta Bazan enpresak Izar taldean bat-egitea 1999an pentsatu zen eta 2000. urtean erdietsi zen. Horrela sortu zen Europako bigarren ontziolarik handiena, 11.000 langile ditu, eraikuntza berrietarako zortzi ontziola (horien artean, Sestaoko La Naval, 1.200 langilerekin), konponketetarako lau zentro, propultsioko eta energiako hiru fabrika eta arma sistemen eta armamentuen kontrolerako hiru fabrika, Izar ontzigintza taldeko arduradunek berek diotenez.
Kontratazio zibilen kopurua txikia bada ere, militarrena oso ongi doakie. Gaur egun, Ferrolen, hiru fragata F.100 ari dira eraikitzen Espainiako Armadarentzat eta bost fragata F.310 Norvegiako Armadarentzat. Cartagenan, bestalde, bi mina bilatzaile ari dira eraikitzen Espainiako Armadarentzat, bi itsaspeko Txilerentzat eta Malaysiarentzat. Eta bi proiektu handi dituzte begiz jota: bata "L-L" hegazkin-ontzia, 30.000 tonakoa, "Proiekzio Estrategikoko Itsasontzia" deiturikoa eta 400 milioi euroko kostua duena, eta bestea Taiwanentzat zortzi itsaspeko konbentzional eraikitzeko aukera.
Testuinguru horretan, ARGIAk jakin duenez, Sestaoko La Navaleko arduradunak aztertzen ari dira ontziola hori egokitzeko eta moldatzeko aukera, itsasontzi militarren eraikuntzan ere parte hartzeko, gaur egun lan kargarako aukera handiagoa eskaintzen baitu.


Azkenak
Eskolaz kanpoko jarduerek kanpoan uzten dituzte premia bereziak dituzten haurrak

Bai ikastetxeek antolaturiko eskolaz kanpoko jarduerek, bai aisialdiari loturiko ekintzek eta udalekuek desgaitasunen bat duten haurrak kanpoan uzten dituzte maiz, eta hain justu, jarduera horiek bereziki onuragarriak dira premia bereziak dituzten haurrentzat. Hala dio... [+]


2025-04-01 | Euskal Irratiak
Arrate Isasi: “Iparraldeko haur elebidunek euskara nola ikasten duten ikertu nahi dugu”

Euskal hizkuntzalaritza esperimentaleko katedra berria estreinatu dute Baionako fakultatean.


2025-04-01 | Gedar
Aurtengo Maiatzaren 1ean ere Bilboko kaleak hartzera deitu du EHKSk

"Gerra inperialistaren eta Europako estatuen berrarmatzearen aurka" mobilizatuko da Langileon Nazioarteko Egunean.


2025-04-01 | dantzan.eus
Zuberoa dantzan batuko da berriz ‘Aitzina Biga’ ikusgarrian

Aitzindariak elkartea Aitzina Biga ikuskizuna prestatzen ari da. Ehun parte-hartzailetik gora izango dira dantzan, musikan, antzerkian, kantuan eta bertsotan apirilaren 19an Maulen aurkeztuko den ikuskizunean. Uztaila bitarte, beste lau emanaldi izango dira: Miarritze, Arrasate,... [+]


2025-04-01 | Elhuyar
Antidepresiboen preskripzioak gora egin du pandemiaren ondorioz

Antidepresiboen kontsumoa aztertuta, Euskal Autonomia Erkidegoan COVID-19aren pandemiak sintoma depresiboen intzidentzia handitu zuela ondorioztatu du ikerketa batek. Halaber, azterlanak nabarmendu du herritarren osasun mentala arazo fisikoekin batera artatzearen garrantzia, bai... [+]


Emisio gutxiko eremua behin-behinean etetea erabaki du Euskal Hirigune Elkargoak

Frantziako legebiltzarrean Errepublikanoek eta Batasun Nazionalekoek egindako zuzenketen harira dator erabakia. Zuzenketak onartu dituzte, eta, beraz, Euskal Hirigune Elkargoak emisio gutxiko eremua ezartzeko gastu ekonomikorik ez egitea erabaki du.


Birundaren aldeko manifestazioa egin dute Donostiako Parte Zaharrean barrena

Pasa den asteko "kaleratze ilegala" salatu dute hainbat herritarrek, ostiral arratsaldean.


Euskal Herriko II. Ekotopaketak egin dituzte asteburuan, garaiko erronkez eztabaidatzeko

Jauzi Ekosizialeko kideek antolatzen duten bigarren edizioa da. Euskal Herriko trantsizio ekosozialak "inoiz baino premia handiagoa" duela adierazi dute, "datozen aldaketa sakonen aurrean trantsizio justua nahi bada".


2025-03-31 | Ahotsa.info
Burlatako Gazte Asanbladak gaztetxearekin jarraitzeko akordioa iragarri du Udalarekin

Manifestazio jendetsu batek herriko kaleak zeharkatu ditu, Poliziaren gehiegizko dispositibo batek zainduta, gazteek kudeatutako guneen defentsan eta Gaztetxeak erasoen aurrean defendatzeko. Manifestazioaren amaieran, publiko egin dute iragarpena.


Bost urterako inhabilitatu dute Marine Le Pen, Europako Parlamentuko funtsak desbideratzeagatik

Parisko Auzitegi Korrekzionalaren arabera, 2,9 milioi euro desbideratu zituen Frantziako RN Batasun Nazionalak 2004 eta 2016 artean. Le Penez gain, alderdiko beste 24 kide ere errudun jo dituzte. Helegitea aurkeztuta ere, RNko buruzagia ezingo da aurkeztu 2027ko Frantziako... [+]


BDZk CAFi exijitu dio Israelekin harremanak mozteko, igandeko manifestazioetan

Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan egin dituzte manifestazioak. Israelek Palestinan egin duen eta aurrera daraman genozidioarekin kolaboratzen duten enpresei laguntza publikoa emateri uzteko eskatu diete Nafarroako Gobernuari eta Eusko Jaurlaritzari.


STEILASek eta LABek jakinarazi dute Hezkuntza Sailak bertan behera utzi duela gaurko deituta zuten bilera teknikoa

Hezkuntza Sailak EITBri azaldu dioenez, ikastetxe bakoitzean izan beharreko baliabideak batzar teknikoetan negoziatu partez, mahai negoziatzailean landu beharko lituzkete. Bihar eta etzi greba egingo dute EAEko ikastetxe publikoetako irakasleek.


Armen lobbyek (Euskal Herrikoak barne) gerrara eraman nahi gaituzte

Joan den ekainaren amaieran bukatu genuen Conversión de la industria militar en Euskal Herria para no fabricar más guerras (Armagintza industriaren moldaketa Euskal Herrian, gerra gehiago ez sortzeko) liburuaren lehenengo zatiak Gerra badatorrela! du izenburu, bertan... [+]


2025-03-31 | ARGIA
Iruña-Veleia afera argitzea eta ondarea ez suntsitzea eskatu dute Gasteizen

Iruña-Veleia auzia “behin betiko” argitzea eskatu dute martxoaren 30ean, Gasteizen egindako manifestazioan. Iruña-Veleia argitu, ez suntsitu plataformak aztarnategian egindako “txikizioak” salatu ditu eta Arabako Foru Aldundiaren ardura... [+]


2025-03-31 | Gedar
Etxebizitza-arloko arrazakeria salatu eta apirilaren 5ean mobilizatzera deitu dute hainbat kolektibok

Etxebizitza eskuratzeko orduan pertsona arrazializatuek eta migratzaileek jasaten duten bazterketa sistematikoa salatu dute Gasteizen, agerraldi baten bidez. Apirilaren 5ean Donostiara bertaratzera deitu dute, etxebizitza-eskubide unibertsalaren alde.


Eguneraketa berriak daude