Zalantza-dantzan ez ibiltzeko

  • Nahiz eta Euskaltzaindiaren arauak, hiztegiak, gramatika eta gisako liburuak kontsultatu, askotan zalantzak izaten ditugu euskararen joskera, termino, aditz eta abarren inguruan, ez baitaude inon zehaztuta. Eta halakoetan ez dugu jakiten nora jo. Horiexek argitzeko aukera eskaintzen du, hain zuzen, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen (HAEE) Duda-muda zerbitzuak.

2021eko uztailaren 19an

Zalantzak argitzen dihardu Duda-muda zerbitzuak 1998ko ekainetik, ahal izan duten guztietan behintzat. Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak eskainitako zerbitzua da eta edonork egin ditzake kontsultak, www.ivap.com/eusk/dudamuda/dudamuda2.htm helbidetik mezu elektroniko bat bidalita. Izan ere, zalantzak argitzeko zerbitzu hau telematikoa da.
Ez da datu-base terminologiko bat, ikerketa talde batek administrazio eta lege arloko terminologian eta hizkeran sor daitezkeen zalantzak argitzeko eskaintzen duen zerbitzua baizik. Hiru lan taldetako 6 pertsona dabiltza bertan lanean: IZOko Itzulpen ataleko bi langile, erakunde bereko Terminologia saileko beste bi eta HAEEko Administrazioko Hizkera ataleko bi langile. Bost urtetan 4.000 kontsulta jaso dituzte, lau bat egunean, batez beste.
Duda-muda sortu aurretik ere, eskaintzen zuten zerbitzu hori. Telefonoz eta faxez jasotzen zituzten kontsultak. Sail bakoitzak bere kabuz egiten zuen lan ordea. Guztia koordinatzeko premia sumatu zuten eta halaxe sortu zen Internet bidezko Duda-muda zerbitzua.


Zalantza motak

Duda-mudako langile batek adierazi digunez, denetariko zalantzak jasotzen dituzte: itzulpen unitateak, terminoen ingurukoak, gramatikakoak, estiloari buruzkoak, idazki ereduen gainekoak... Jasotakoan, dagokion sailera bideratzen dute: Terminologia sailera, Administrazioko Hizkera sailera... Bestalde, zalantzak hiru mailetan sailkatzen dituzte: errazak, nolabaitekoak eta zailak. Normalean egun bateko edo biko epean argitzen diote kontsulta egileari. «Zalantza batzuk ikerketa eskatzen dute eta bizpahiru egun ematen ditugu eta inoiz astebete ere bai. Eta batzuk ezin izan ditugu erantzun», esan digu.


Bezeroaren profila

Askotarikoa izaten da kontsulta egilea. Enpresek terminoren bat itzultzeko edo testuren bat egokitzeko arazoak izaten dituzte batzuetan eta zerbitzu honetara jotzen dute laguntza bila. Ikasle eta euskaltegietako irakasleen gramatika zalantzak ere argitu izan dituzte. Sasoi batzuetan zalantza bat sortzen da gai edo termino baten inguruan eta euskalgintzan ari den jendea, itzultzaileak, normalizazioan dabiltzanak kezkatuta ibiltzen dira. «Inoiz guri ere heltzen zaizkigu horrelako zalantzak, inon argituta ez daudenak eta guk ere askotan ez dakigu edo gure iritzia ematen dugu beste barik», jakinarazi digu. «Denok dauzkagu gure zalantzak, guk ez dakigu dena, guk ere gure harremanak egiten ditugu gauzak konpontzeko», gaineratu du.


Kontsulta egin aurretik

Hainbat hiztegi eta kontsulta liburuetako loturak topatuko ditu erabiltzaileak, kontsulta egin aurretik, hor argitzerik baduen jakin dezan. Hala ez balitz, aurrera jotzea du. Beti ere galdera bakarra egin ahal izango du kontsulta bakoitzeko, eta itzulpen unitatearen, terminoaren edo gramatika zalantzaren testuingurua agertu beharko du. Orain arte jasotako duda-mudekin osatutako datu-basea sarean paratzeko asmoa dute, zerbitzua azkartu eta arintzeko.
Hainbat duda-muda bilduta dituzte dagoeneko «Zalantza-dantza» (2001) eta «Galdezka. Euskarazko zalantzei erantzunez» (2003) liburuetan, baita beste hainbat argibide ere. Beti ere, hizkera argiaren bidetik aurrera egiteko.


ASTEKARIA
2003ko urriaren 19a
Azoka
Azkenak
Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Leku ‘kuttunak’

Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]


2025-04-16 | Rober Gutiérrez
Trebetasunak

Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]


2025-04-16 | Euskal Irratiak
Mikel Epaltza
“Nire etxea utzi nuen ETAk nazioarteko begiraleen esku armak utz zitzan”

Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.


Ertzaintza handitu eta 8.000 polizia nahi ditu Jaurlaritzak 2030erako

Ertzaintzarekin bigarren negoziazio mahaia ireki du Bigen Zupiriak, martxoan ERNE, ESAN eta SIPErekin ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu ostean. Agente kopurua areagotzeko plan horretan Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko... [+]


Iñaki Bakero (Erriberan Euskaraz)
“Batzuek ez gaituzte hemen nahi, baina bagaude”

Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta


Aguraingo Udalak atzera bota du 50.000 plaka fotovoltaiko instalatzeko proiektua

EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako nekazaritza lurrak, eta gune populatuetatik gutxienez 500 metroko... [+]


2025-04-16 | Sustatu
Bi hilabete igaro dira eta berdin gaude: IP blokeoak dozenaka euskal webguneren kontra futbola dagoenean

Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.


Eguneraketa berriak daude