Sagua sartu da erosketa saskian

  • Urriaren 22an eta 23an Bilboko Euskalduna Jauregian e-Business Global Conference egingo da, merkataritza elektronikoari buruzko kongresua, alegia. Egun, edozer gauza Internet bidez erosteko aukera dugu eta enpresen arteko hainbat merkatal harreman teknologia berrietan oinarritzen dira. Testuinguru berri horren adierazle da hain zuzen ere, bigarren urtez Bilbon sektoreko adituak bilduko dituen jardunaldia.

2021eko uztailaren 19an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Batean prakak, bestean alkandora, hurrengoan belarritakoak, ah! eta ahaztu gabe afaltzeko behar dugun haragia. Gutako askok oso gustuko omen du erosketak egitea, beste batzuk ordea, pazientzia galtzen dute eta azken batzuei denbora alferrik galtzea iruditzen zaie. Batzuentzat zein besteentzat Internet dago, gauzak errazteko edo konplexuago bihurtzeko, erosketak erakargarriago egiteko edo gorrotatzeko. Baina gauza bat dago argi: merkataritza elektronikoak aukera asko zabal diezazkieke, bai kontsumitzaileei zein enpresa edo saltokiei, kolore guztietako eta gustu guztientzako erakusleiho bihurtuz eta eserlekutik mugitu ere egin gabe.

Datuak eta etorkizuna

Ikerketa, azterketa eta datu ugari bildu dira merkataritza elektronikoaren inguruan. Espainiako Komunikabideen Aztertoki Nagusiaren azken datuei erreparatuta, 2002. urtean aurrekoan baino Internet bidezko erosle gehiago izan ziren. 2001ean 1,2 milioi izan baziren, iaz 2,2 milioi baino gehiagok egin zuten Internet bidez erosteko hautua.

Hala ere, eta beti ere Eustatek Euskal Autonomiaz Erkidegoaren gainean kaleratutako datuei begiratuta, egiten diren erosketa guztien kopuru osoaren aldean oso portzentaje txikia da Internet bidez egiten dena.

Izaskun Santamaria Eroski taldeko jarduera berrietako marketing arduradunak argitu digunez, Europan erosketak sarean egiteko ohitura handiagoa dago.

Etorkizunari begira, Santamariak uste du Interneten erabilera gehitzen den heinean, sareko jarduera komertziala ere handitu egingo dela eta horrekin batera Internetekiko konfiantza ere handitu egingo dela. Ildo horretatik zera dio Santamariak: «Kontuan izan behar dugu hirietako bizitza erritmoak eta gaur egungo bizitza estiloek erantzunak ematen dituzten konponbideak eskatzen dituztela, erosketa modu erosoan eta denda fisikoen ordutegi tradizionaletatik kanpo egiteko aukera ematen duten konponbideak, horrela, daukagun aisialdi eskasa askatasun handiagoz antolatu ahal izateko».

Hain justu ere, erosotasuna eta denbora falta izan daitezke hainbat erabiltzaile erosketak sarean egitera bultzatzeko faktoreak, baina hor badago konfiantza arazo bat ere. Jende askok uste du Internet ez dela segurua eta beraz ordainketak egiterakoan arrisku handi baten aurrean jartzen garela. Inori ezin zaio sinestarazi hori horrela ez denik, baina Kevin Kelly merkataritza elektronikoko guruak lasaitasunezko mezu bat igortzen du: «Internet bidez erostea guztiz segurua da, ziurtasun osoz eta dudarik gabe».

Segur aski medioaren ezaugarriak zenbat eta gehiago ezagutu, orduan eta seguruago sentituko gara. Baina azken erabakia norberaren esku egongo da, duen denboraren, interesen eta gogoaren arabera. Batzuek nahiago izango dute orain arte bezala ohiko saltokietan erosi, produktua beren begiekin ikusi ondoren; beste batzuek ordea, nahiago izango dute Internet erakusleihoa erabili, orain Mexikotik, hurrengoan Japoniatik eta beste batean Italiatik erosi, prezioen eta produktuen ezaugarrien konparaketa egin ondoren. Guztia, klik baten bidez.

Enpresen estrategia

Kontsumitzailearen beldur eta ezaugarri guztiak izan behar dituzte kontuan enpresek merkataritza elektronikoari ekin nahi badiote. Baina hori ez da nahikoa, gainera enpresa estrategiaren ikuspuntu argia izan behar dute. Esaterako, oso agerian geratzen da hori Izaskun Santamariak ezagutarazi dizkigun zenbait daturi erreparatuz. Beti ere supermerkatuen sektorera mugatuz, Santamariak esan digu Europako merkatuan Tesco-ren kasua hartzen dela arrakasta eredu gisa eta Webvan iparramerikarra porrotaren eredu bezala.

Tesco-k (www.tesco.com) negozioa abiarazteko gutxi inbertitu zuen bitartean, Webvan-ek bi urtetan 1,2 milioi dolar baino gehiago inbertitu zuen negozioa abian jartzeko. Tesco pixkanaka funtzionatzen hasi zen bitartean, Webvanek AEBetako 24 merkatutan sartu nahi izan zuen hiru urtetan. Tescok hasieratik produktuak etxera eramateagatik kobratzen zuen bitartean, Webvanek 50 dolar baino gehiagoko erosketa egiten zutenei ez zien ezer kobratzen produktua etxera eramateagatik. Analisten arabera, ekimen horren ondorioz, eskaera bakoitzeko 5etik 30era dolar galdu ziren. Tesco.com-ek Tesco katearen marka irudia hobetzeko eta zabaltzeko bide eman duen bitartean -hau da, enpresaren emaitzak ez dira sarean lortutakoak bakarrik-, Webvanek sarearen bidez egindako salmentetatik bizi beharra zeukan esklusiboki. Bezeroarengana heltzeko modu bakarra eta bezeroak Webvanera heltzeko modu bakarra ordenagailuaren bidezkoa zen eta horrek muga asko ezartzen zituen.

Kongresua

Urriaren 22an eta 23an Euskalduna Jauregian egingo den kongresuan merkataritza elektronikoak eskaintzen dituen aukerak agerian geratuko dira, baita kontuan izan beharreko faktoreak eta arriskuak ere, enpresa zein bezeroentzat.

Informazio gehiago www.ebgconference.com gunean.

Kevin Kelly, merkataritza elektronikoan nazioarteko aditua: «Internet bidez erostea kreditu txartela erabiltzea baino seguruagoa da»

Kevin Kelly nazioarteko gurua da. Internet eta merkataritza elektronikoa ondo baino hobeto ezagutzen dituen aditua, alegia. «Wired» aldizkariko bazkide fundatzailea da eta «Out of Control» liburuaren egilea, besteak beste.

Zein da merkataritza elektronikoaren egoera Europan eta munduan oro har?
Egia esan, ez dakit. Lehen baino sendoagoa.

Nolakoa izango da etorkizuna?
Oso baikorra naiz. Etorkizunak aukera gehiago ekarriko ditu, baita arrisku gehiago ere.

Zergatik ezarri beharko luke enpresa batek merkataritza elektronikoko sistema ? Zer abantaila eskainiko lizkioke?
Bi arrazoiengatik: lehenik, bezeroarengana modu berrien bidez iristea ahalbidetuko diolako, eta bigarrenik bezeroaren nahiak modu berrien bidez aseko dituelako.

Eta kontsumitzaileari?
Kontsumitzaileek kalitate hobeagoko produktuak eta zerbitzuak eskuratzen dituzte, prezio hobeagoan eta erosotasun handiagoarekin.

Enpresek ba al dakite Internet bidez nola saldu? Ba al dakite produktua nola ezagutarazi? Nola helarazi produktua kontsumitzaileari?
Bai. Bezeroan jartzen dute arreta, ez teknologian.

Internet bidez erosten diren produktuak dendan daudenak baino garestiagoak ala merkeagoak dira?
Kontsumitzaile gehienentzat merkeagoak dira eta gainera, errazago eskura daitezke.

Kontsumitzaile potentzialak aipatzen dituen beldurrak, adibidez segurtasun faltarena, errealak al dira? Internet bidez erostea segurua al da?
Segurtasuna ez da arazo. Internet bidez egindako lapurreta kasu bakan batzuk baino ez daude, kalean gertatzen diren milaka txartel lapurreta kasuekin alderatuz. Internet bidez erostea guztiz segurua da, ziurtasun osoz eta dudarik gabe. Jatetxe batean kreditu txartela erabiltzea baino seguruagoa da.

Enpresak zer nolako arazoei egin behar die aurre merkataritza elektronikoa ezarri nahi badu?
Arazo asko daude. Sistema osoa eta informazioaren emaria berriz planteatu beharko du.

Jendeak zer nolako produktuak erosten ditu Internet bidez?
Denetarik eskura daiteke Interneten. eBay enkante etxearen etekinen zati handiena autoen salmentatik dator.

Erosiko al zenuke janaria Internet bidez?
Bai eta erosten dut.

Eta auto bat? Ordenagailu bat? Zure etxe azpiko liburu-dendan aurki dezakezun liburu bat?
Jakina. Etengabe egiten dut hori. Ia egunero erosten ditut liburuak Internet bidez. Normalean, egunero gauza bat behintzat erosten dut Internet bidez.

Ez ote gara ari giza harremanek garrantzirik ez duten mundua bultzatzen? Ez al da erakargarriagoa udare kilo bat erosterakoan saltzailearekin hitz egitea? Egunkaria erostera zoazenean kioskoan dagoenak eguraldiaren berri ematea?
Noski. Hala ere, egunkari saltzaile guztiak ez dira hiztunak. Internet asko erabiltzen dudanez, saltoki eta hornitzaile «erreal» onenak aurkitzen saiatzen naiz eta kalera irteten naiz horiek erabiltzera, ez bainaiz mugatzen gertuen ditudanetara bakarrik. Ona den edozeinengana jo dezaket. Egia esan, lehen bezainbeste liburu erosten dut liburu denda errealetan; baina orain horietan ere inteligentzia handiagoz erosten dut.

e-Business Global Conference. Egitaraua
Urriak 22
10:00 Kevin Kelly-ren hitzaldia.
11:30 «Negozio ereduak eta estrategia». Hizlariak: Nikolas Azkona, Ramon Arellano, Jose Ramon Urvano.
11:30 «Wirelessaren onurak». Hizlariak: Juan Maria Iglesias, Luis Maldonado eta Jose Bausa.
13:00 Mahai-ingurua: «Internetek aisia sektorean dituen onurak». Parte-hartzaileak: Pau Morata, Mauricio Prieto eta Idoia Ezkurdia.
16:00 «E-people eta antolakuntza aldaketak». Hizlariak: Oriol Bes i Oliva eta Eduardo Rios.
16:00 «Segurtasuna Interneten, urrats bat aurrera». Hizlariak: Javier Ribas eta Gorka Ochandiano.
17:15 Santiago Alvarez de Mon-en hitzaldia.

Urriak 23
09:30 Enrique Dans-en hitzaldia
11:00 «Negozio ereduak eta estrategia». Hizlariak: Izaskun Santamaria, Jaume Gurt eta Iñaki Lopez.
11:00 «Orain arte inoiz amestu ez den marketinga». Hizlariak: Ignasi Biosca, Pablo Alzugaray eta Juan Jose Azcarate.
12:30 Javier Echeverriaren hitzaldia.
15:15 «Prozesu hobekuntza: helburua, bezeroa». Hizlariak: Secundino Alvarez eta Yvonne Gillet.
15:15 «Gobernu digitala». Hizlariak: Albert Batlle eta Seppo Kurkinen.
16:30 Mahai-ingurua: «Internet Kirol Elkarteetan». Parte-hartzaileak: Athletic kluba, Barcelona FC, Real Madrid eta Reala.


Azkenak
Amets Ladislao: “Bertokoak diren elikadura-sistemak behar ditugu”

Nekazarien eta abeltzainen erreferentziazko sindikatua da Euskal Herriko Nekazarien Elkartasuna. 1976tik lanean daraman elkarte horrek 3.000 afiliatu baino gehiago ditu, eta lehen sektoreak dituen erronkak ez dira nolanahikoak. Egoera horretaz eta etorkizunari buruz sindikatuak... [+]


2024-11-20 | LAB sindikatua
Garraiolariok ere komunera joan beharra dugu

Azaroaren 19a komunaren munduko eguna da. Gaur oraindik ere, XXI. mendean, langile askok, hemen, Euskal Herrian bertan, ez daukate haien lanaldietan komuna erabiltzeko eskubidea. Horren adibide dira garraioko langile asko.

Komunak osasun publikoaren giltzarria dira, eta... [+]


2024-11-20 | ARGIA
Esako urtegiaren handitzea “erloju bonba bat” dela ohartarazi dute, tanta hotzaren gisakoak bertan egokituz gero

Esako urtegia handitzeko proiektua berraztertu dezala eskatu dio Chunta Aragonesista alderdiak Espainiako Gobernuari, tanta hotzak berriki utzitako hondamendia ikusita. Halako euriteak jasanez gero, Esak ur hori guztia askatzeko gaitasun nahikorik ez lukeela izango eta... [+]


Iruñeko Erorien Monumentua eraldatzeko akordioa egin dute EH Bilduk, PSNk eta Geroa Baik

Eraikina ez dute guztiz eraitsiko, baina adiera frankistako elementuak kendu edo estaliko dizkiote, kupula handia barne. Gainera, monumentuari esanahaia aldatu eta faxismoa salatzeko eta oroimen demokratikoa sustatzeko zentro bat zabalduko dute barruan.


Euskalgintza apolitikoari deia

Euskararen biziraupena ez da euskaldunok politikaren partidan jokatzen dugun arazo bakarra, baina bai, euskalduntasunaren elementu bereizgarriena den neurrian, gure egoera gehien islatzen duena. Beste esparru batzuetan hainbeste ageri ez dena oso ongi erakusten du. Hasteko,... [+]


Maddi Agirre Epelde. Bertsolari matematikari kantari
“Nire ametsa izango litzateke Xenpelarrekin kantatzea”

19 urte ditu Maddik, Matematika Gradua ikasten ari da Leioan, EHUko Zientzia eta Teknologia fakultatean, musika ikasketak eginak ditu, eta gazteagatik ere, bertsolari iaioa da. Eta bertsolari ona baino hobea izateko zumitzak ditu, bateko eta besteko plazetan ikusi dugunez... [+]


Fermin Muguruza
“Aldatzeak eta mugitzeak pizten dit grina”

Irungo ospitale zaharrean jaio zen Fermin 1963an, Muguruza Ugartetarren sendian. Azken hamarkadetan euskal musikan eragin erraldoia izan duen artista da. Ez alferrik, bera izan da Kortatu eta Negu Gorriak taldetako abeslaria eta alma mater-a, Esan Ozenki zigilu independentearen... [+]


Lucy: izar mediatikoak 50 urte

Etiopia, 1974ko azaroaren 24a. Lucy-ren hezurdura aurkitu zuten Hadarren, giza arbasoen arrasto zaharrenetakoa. Australopithecus afarensis espezieko hominidoak 3,2 eta 3,5 milioi urteren artean ditu.

Homo espezieen arbasotzat jo zuten orduan, gu guztion amatzat. Mende erdi... [+]


Injustizia epistemikoa eskoletan?

Hezkuntzaren Soziologian bada galdera klasiko bat: zertarako existitzen da hezkuntza sistema gizarte batean? Galderari emandako erantzunak ugariak dira, eta aldatuz doaz garaiaren arabera. Baina horien artean nabarmentzekoak ondoko hauek izan ohi dira: eskolak nagusiki... [+]


2024-11-20 | Edu Zelaieta Anta
Bi begien artean

Aste oso batez aritu gara Collodiren Pinotxoren abenturak liburuaren inguruan, unibertsitateko ikasgelan, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako irakaslegaiekin. Gure erreferentzia nagusia Galtzagorrik 2011n argitara emandako edizio ederra izan da –hitzaurrea barne, 171... [+]


Tresnak eta formakuntza

“Ibiliz ikasten da ibiltzen, eta kantuan kantatzen”. Horixe izan da aste honetako ikasgaietako bat C2ko taldeetan. Helburua ez zen abesten edo oinez ikastea, gerundioa behar bezala erabiltzea baizik. Zer pentsatua eman dit jarduerak, eta irakasten nola ikasten dugun... [+]


Euskara doan ikastea
Pausoak pauso, oraindik hankamotz

Aldarrikapen historikoa da euskara doan ikasteko eskubidea. Gaur egun, gori-gori dago gaia. Bi urrats esanguratsu eman berri ditu HABE Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundeak C1 maila gainditu nahi duten gazteentzat eta A1 mailakoentzat. Hala, diru kopuru... [+]


2024-11-20 | Gorka Menendez
Euskal baserria, esplotazio sistema?

Sanmartinak gure baserrietan oso ezagunak dira, txerria hiltzeko garaia baita. Jende askok, ordea, ez du jakingo antzina San Martin egunak nekazaritza urtearen amaiera ezartzen zuela. Eta hori ez zen ahuntzaren gauerdiko eztula. Izan ere, urte amaierarekin etxeko ugazabari... [+]


Eguneraketa berriak daude