Felix Gonzalez Petite: «Antzezlan makal asko egiten da, antzerkiaren kaltetan»

  • Euskal antzerkiak azken berrogeita hamar urteetan jasan duen metamorfosiaren testigu da Felix Gonzalez Petite. Gasteizen jaio zen 1941ean eta berrogei urtez aktiboki parte hartu du zenbait antzerki egitasmotan. Denok talde esanguratsuaren sortzaile izan zen, eta Gasteizko Nazioarteko Antzerki jaialdiaren programatzaile izan da 25 urtez. Bere osasunak bakarrik lortu du aktore, zuzendari, idazle, ekoizle eta programatzaile hau geldiaraztea. Bere etxean jardun dugu hizketan iraganaz, orainaz, eta noski, etorkizunaz.

2021eko uztailaren 27an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Zine kritikak egiten zenituen aktore izatea erabaki zenuenean...

Hala da. 18 urte nituela zine kritika egiten hasi nintzen. Horretan nenbilela aktore lanak asko erakartzen ninduela konturatu nintzen. Ondoren Madril eta Bartzelonara joan, eta bertan, antzerkiko jende asko ezagutu nuen, oso jende interesgarria. Oroitzen dut Adolfo Marsillachi ordezkapen bat egitea ere egokitu zitzaidala, "Marat-Sade" ezagun hura egiteko. Madrilen Los Galiardos taldearekin topo egin nuen gero, garai haietan Madrilen antzerki munduan asko mugitzen zen taldearekin.

Baina Gasteizera itzultzea erabaki zenuen. Zerekin egin zenuen topo?

Hemen antzerkirik ez zegoela konturatu nintzen. Beraz, talde bat sortzea erabaki genuen lagun batzuen artean. Hasieran Manuel Iradier Ganbarako Antzerki taldea izan ginen, gero Diputazioaren Kultura sailera pasa ginen La Farandula izenarekin. 1976.ean, berriz, talde profesionala zen Denok kooperatiba fundatu genuen. Lau urte pasa nituen talde harekin errepide malapartatuetan barrena. Gero gelditzea erabaki nuen eta zuzendari eta idazle lanetan murgildu nintzen.

1967tik antzerkian zabiltza. Nola oroitzen duzu diktadura garaia?

Oro har gizarte osoa pairatzen ari zen egoeraz gain, guk bagenuen beste oztopo bat: Informazio eta Turismo Ministerioa, zentsura alegia. Zentsura saihesteko hainbat trikimailu erabili behar izaten genituen. Oroitzen dut "Derecha, íar!" (Eskuina, ar!) izeneko lan bat idatzi nuela, eta azkenean "Nacimos un poco cojitos" (Herren xamar jaio ginen) izenarekin estreinatu behar izan genuela. Taldeko aktore batek sinatu zuen, zentsurak nik idatzitako hura goitik behera debekatu baitzuen. Behin lanaren muntaia eginda, antzokian zentsorerik ez bazegoen, antzezlana jatorrizko moduan egiten genuen eta bestela, moldaketekin.

Zentsura saihesteko moduak baziren beraz...

Batzuk, gainera, nahiko xelebreak. Gasteizen denbora batez delegatu izan zenari, esaterako, hainbat ginebra ordaindu behar izaten nizkion, eta azkenean edozein gauza sinatzen zuen. Haren erruz sosik gabe ibiltzen nintzen garai hartan! Baina egia esan, arriskutsua zen, antzokiko enkargatuak zerbait arraroa sumatzen bazuen, berehala sekulako iskanbila sortu baitzitekeen.

Oztopoak oztopo, salaketa-antzerkiak indar handia zuen garai haietan, ez da hala?

Bai. "Antzerki independente" deitzen zitzaion orduan. Orain, distantziatik so eginda, konturatzen naiz askotan ez zela antzerkia ere, erregimenaren kontrako panfleto iraultzaileak izaten baitziren gehienetan. Kasu batzuetan estetika ere lantzen zen, baina gehienetan konturik gabe botatzen ziren testuak.

Eta zer gertatu zen Franco hil zenean?

Diktadura amaitu eta trantsizio garaian sartzerakoan talde askok hondoa jo zuen, eta beste askok erroetatik aldatu behar izan genuen lan egiteko modua. Jada kalean libreki esan zitezkeen gaiak antzokietan ukitzeak ez zuen zentzurik. Konturatu ginen bazirela beste hainbat gai oraindik ere tabu zirenak, eta antzerkian landu zitezkeenak. Askok izugarrizko aldaketa egin behar izan genuen, batez ere formetan.

Ikusleak ere aldatu egin al ziren?

Bai, antzerkiaren kalterako. Diktadura garaian jende askok errebindikazio politikorako gune zelako jotzen zuen antzokietara, ez antzerkia ikusteagatik. Garai haietan ikusle asko galdu genituen. Horregatik gure borroka ikusle haiek antzerkiak oraindik ere zeresanik bazuela konbentzitzea izan zen, gizartea hobe ezagutzeko eta aldatzeko tresna egokia zela, alegia. Borroka hura oso gogorra izan zen.

Antzerkiaz bizitzea zaila dela diote. Zuk ere garai beltzak ezagutu al dituzu?

Bai noski. Gauzak asko aldatu dira antzerkiaren munduan. Gaur egun hiri guztiek eta herri askok dute antzoki bat. Beraz, zabalik mantentzeko antzerki lanen beharra dute. 90eko hamarkada arte, ordea, ez zegoen ia antzokirik hemen inguruan, eta hortaz, ez zegoen taldeen halako beharrik. Baziren talde batzuk sekulako booma bizi eta urte osorako lana izaten zutenak, eta beste batzuk, aldiz, azken lanarekin arrakastarik izan ez, eta miseria gorrian hiltzen ziren. Askok horregatik ikuskizun berriak sortu behar izaten zituzten haurrentzat korrika eta presaka, ondo edo gaizki zegoen kontuan hartu gabe. Gu ez ginen horretara iritsi, baina nahiko garai larriak pasa genituen.

Denok talde haren fruitu da egun Gasteizen dagoen Arte Eszenikoen Tailerra.

Denok kooperatiba sortu genuenean ez genuen talde arrunt bat sortu nahi. Europako beste lurraldeetan egiten zen moduan, teatro egonkor bat sortu nahi genuen. Teatro egonkor horretan eskola bat zegoen eta bertan ikasleei taldearen filosofia helarazten zitzaien. Era berean, informaziorako gune bat ere bazegoen. Bertan antzerkiari buruzko notiziak bildu eta zabaltzen saiatzen ginen.

Euskal taldeek nahiko oinarri hauskorrak dituztela esan ohi da, hala al da?

Herrialde askotan instituzioen diru laguntzen kontuarekin urte gehiago daramate eta finkatuago daude. Gainera jada badute ikusleria finko bat. Hori dela eta, bide berriak bilatzeko eta ikertzeko luxua ere har dezakete. Guk hori oraindik lortzeko baliabiderik ez dugu.

Baina, lan txukunak aurkezten al dira?

Denetarik dago. Taldeek gorabehera handiak izaten dituzte. Tanttaka edo Ur bezalako taldeak, adibidez, Espainiako Estatuaren inbidia izan dira, baina ez dira guztiz sendotu. Ur taldea hortxe ibili da kili-kolo eta Tanttaka azken boladan talde lanari baino ekoizpenari begira dago. Nire iritzirako talde gehiegi dago, eta noski, ez dago maila oneko hainbeste eszenografo, aktore, tekniko edo zuzendaririk. Horrela sortzen dira antzezlan makalak. Jende askok antzerkira gehiago ez itzultzea erabakitzen du askotan eta hori txarra da guztiontzat. Antzerkiarentzat heriotza da.

Zure lanagatik errekonozimendu ugari jaso duzu azkenaldian. Txema Zubia Antzerkiaren Lagunen Elkarteak zure ibilbidea saritu zuen eta Euskal Aktoreen Batasunak ere saria eman dizu aurten. Pozik?

Oso. Izan ere, batzuetan, etsipenak jota, hainbeste urtetan egindako lanak zerbaitetarako balio izan duen galdetzen diot nire buruari. Beste lan bat hautatu izan banu gaur osasun hobea izango nuke, eta poltsikoan zulo txikiagoa. Baina, tira, halako sariak ematen dizkidatenean urte hauetako lanak zerbaitetarako balio izan duela sinesten dut. Oso harro sentiarazten nau horrek.

Zerekin egiten duzu orain amets?

Badakit osasunez ez naizela guztiz ongi inoiz egongo, baina maila onargarri bat lortzea gustatuko litzaidake, gauzak egiten jarraitu ahal izateko. Antzerkia idazteko eta zuzentzeko gogoa daukat. Duela gutxi konfiantza gehiegi hartuta pasa egin nintzen eta sekulako kolpea eman zidan gorputzak. Horregatik zuhurra izan nahi dut.


Denok, euskal antzerkiaren historiako tximista
Denok antzerki ekoizpen kooperatiba Felix Petitek sortu zuen 1976an. Euren xedeak askotarikoak ziren, antzerki egonkor bat sortzeaz gain, antzerkiari buruzko irakaskuntza, informazioa eta liburuen edizioa bultzatu nahi baitzituzten. Gasteizen zuten egoitza eta 20 bat profesional aritu ziren bertan lanean. «El Público» aldizkaria ere sortu zuten. Hainbat lan eszenaratu zituzten baina Francisco Nievaren "El rayo colgado"ri esker (Tximista eskegia) lortu zuten arrakasta bai Euskal Herrian eta baita Europako zenbait herrialdeetan ere. Sari andana jaso zuten lan harengatik. Antzerkia egiteko modu berritzailea ekarri zuten euskal eszenara, orduan abangoardiakoak ziren proposamenekin. Taldea 80ko hamarkada hasieran desagertu zen.


Azkenak
2025-03-21 | Axier Lopez
‘Pikoletoak’ ere Euskal Herrian euskaraz

Guardia Zibilaren historia bat - Hemendik alde egiteko arrazoiak izenburupean, datorren astean argitaratuko dugun 305. LARRUN aldizkariaren pasarte batzuk dira ondorengoak, erakunde armatuaren sorrera garaietan girotutakoak.


Rosa Zarra Ertzaintzaren pilotakadak hil zuen

Rosa Zarra Ertzaintzaren pilotakada baten ondorioz hil zela da Eusko Jaurlaritzako Poliziaren Biktimen Balorazio Batzordeak atera duen ondorioa, Berria-k jakinarazi duenez. Orain arte, Ertzaintzak beti egin dio uko bertsio horri, eta Rosa Zarra berak zuen gaixotasunaren ondorioz... [+]


Oier Sanjurjo
“D eredua bultzatzen eta ikastolen nortasuna zabaltzen ahaleginduko naiz”

Nafarroako Ikastolen Elkarteak lehendakari berria du. Oier Sanjurjok hartu dio lekukoa Elena Zabaleta Andresenari.  Beste zazpi kide izanen ditu alboan Sanjurjok.


2025-03-21 | ARGIA
Ertzainen %20ak eta udaltzainen %30ak ez dute euskara-eskakizunik azken deialdian

ELA sindikatuak azaldu duenez, azken Lan Eskaintza Publikoaren oinarrien arabera, Ertzaintzarako eskainitako lanpostuen %20ak eta Udaltzaingoaren %30ak ez daukate euskara-eskakizunik. Gasteizen, adibidez, udaltzain-lanpostuen erdietan, 24tan, ez dago euskara-eskakizunik.


Donostiako Birunda gune autogestionatua “ilegalki” hustu dute

Ustez, lokalaren jabetza eskuratu dutenek bidali dituzte sarrailagileak sarraila aldatzera; Ertzaintzak babestuta aritu dira hori egiten. Birundak epaiketa bat irabazi du duela gutxi.


Inoren Ero Ni + Lisabö
Eta eromenaren lorratzetan dantzatu ginen

Inoren Ero Ni + Lisabö
Noiz: martxoaren 14an.
Non: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.

----------------------------------------------------

Izotz-arriskuaren seinalea autoko pantailatxoan. Urkiola, bere mendilerro eta baso. Kontzertuetara bideko ohiko errituala: Inoren... [+]


2025-03-21 | Euskal Irratiak
Iparraldeko euskalgintzak Senpereko Larraldea etxea galduko du

Euskalgintzak Senpereko Larraldea etxea faltan botako du. Uda gabe, Bertsularien lagunak, bertan gelditzen den azken elkarteak, lekuz aldatuko du eta etxea hetsiko dute. Euskararen, euskal kulturaren eta arteen ohantzea izan da Larraldea, urte luzetan Andoni Iturrioz mezenasak... [+]


2025-03-21 | Elhuyar
Autismoak: normaltasuna zabaltzeko aukera bat

Berrogei urte dira Euskal Herrian autismoaren inguruko lehen azterketak eta zerbitzuak hasi zirela. Urte hauetan asko aldatu da autismoaz dakiguna. Uste baino heterogeneoagoa da. Uste baino ohikoagoa. Normalagoa.


Euskal Herriko Filosofia Zaleen Sarea eratzeko prozesua abian da

Txinparta izeneko prozesua Martxoaren 21ean hasiko da eta urte bete iraungo du. "Udaberriaren hasierarekin batera proiektu herritar berri bat" aurkeztu nahi dutela adierazi dute. 


Duero ibaitik gora otsoa berriz ehizatzea onartu du Espainiako Kongresuak

PP, Vox, Junts eta EAJren botoekin Espainiako Kongresuak onartu du otsoa espezie babestuen zerrendatik ateratzea eta, horren ondorioz, berriz ehizatu ahal izango dute Duero ibaitik iparrera.


Burlatako gaztetxearen aldeko protesta amaitutzat eman dute Gazte Asanbladako kideek

Protestak 24 ordu bete dituenean, suhiltzaileak bertaratu dira udaletxera eta kateak moztu dizkiete bi gazteei. Bi kateatuek gaua bertan igarotzea "udaletxearen hautua" izan dela adierazi du Gazte Asanbladak, eta udalaren ordezkariek "ekintza deslegitimatzeko eta bi... [+]


Etxegabetzeetara ohitu zaitezke, baina egon, badaude

Ez da gauza berria politikari profesionalak gizarteko arazoak estaltzeko ahaleginetan ibiltzea. Azkenaldian Denis Itxaso -EAEko Etxebizitza sailburua- entzun dugu etxegabetzeei garrantzia kenduz eta aditzera emanez gurean bazterreko fenomenoa direla; eta Begoña Alfaro... [+]


Eguneraketa berriak daude