Ezpalak


2021eko uztailaren 19an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.


Elkartzeko grinaz hausnarketa

Elkartzeko beharraz mintzo da Gasteizko Artium Arte Garaikideko Euskal Zentro Museoan paratu berri den erakusketa. Izenak berak dioen bezala, («Elkar gaitezen guztiok») erakusketak taldearen eta norbanakoaren arteko harremanaz egiten du hausnarketa. Batez ere argazkiez osatua dago datorren urteko apirilaren 4a arte ikusgai izango den erakusketa, baina instalazioak eta bideoak ere ikus daitezke. Argazkien artean, aipatzekoak dira gorputz biluziak irudikatzen dituztenak. Horien artean, ikusgarria da gorputz biluziak pilatuta asfaltoaren gainean irudikatzen dituen Spencer Tunicken irudia. Instalazioei dagokionez, Hiroyuki Matsukage-ren obrarekin bisitaria bost minutuz arrakastatsua sentituko da. Izan ere, mural batean agertzen diren gazteek garrasi egiten diote bisitariari honek mikrofonoa hartu bezain azkar.


Poesia kalean dago

Kalera atera dute poesia laugarren aldiz Bilbon. Hilaren 13an hasi zen bertan Poesiaren Astea eta 21a arte luzatuko da. Bilboko Udaleko Kulbura sailak antolaturik mundu guztiko poetak izango dira Bilbon, hala nola, Alemaniako Jose F. A. Oliver, Italiako Antonella Anneda edota Portugaleko Fátima Maldonado. Bertakoak ere izango dira, besteak beste, Kirmen Uribek, Miren Agur Meabek, Bernardo Atxagak eta Pablo Gonzálezek hartuko dute parte. Poesia musikari uztarturik ere ageriko da zenbait ekitalditan. Esaterako, Kirmen Uribek, Mikel Urdangarin, Bingen Mendizabal eta Rafa Ruedarekin batera «Zaharregia, txikiegia agian» ikuskizuna eskainiko du hilaren 18an.


Intermitenteen 64 Kolektiboa sortu da

Berrogei bat lagun bildu ziren lehengo astean arte arloan lan egiten duten aldizkako langileek osatu berri duten 64 Kolektiboaren lehen biltzar nagusian. Kolektiboak helburu argiak ditu: joan den ekainean izenpetutako Artisten Estatutua zalantzan jartzen duen protokoloa bertan behera uztea; aldizkako Artisten Estatutu hori babestea; eta aldi berean, Artisten Estatutu horren inguruko hausnarketa orokor bat sortzea, publikoari helaraziz zein den egoera. Helburuak lortzeko ekimenak jarri dituzte martxan. Dagoeneko erabaki dute astero leku sinboliko batean bilduko direla, eta Baionako eta Biarrizko antzerki jaialdian, Donibane Lohizuneko zinemagile gazteen jaialdian eta CGT sindikatuak eginen duen kongresuan beren eskaerak plazaratuko dituztela.


Emakumeek eginiko zinema

Emakumeek eginiko zinema anonimatutik ateratzeko eta zirkuitu komertzialetik at dauden kalitatezko filmak ikusteko xedez antolatu du Simone de Beauvier elkarteak Bilbon Emakumeek eginiko Zinema Erakustaldia. Ekitaldia hilaren 24an hasiko da Europako zinemaren krisiari buruzko mahai-inguru batekin. Azaroaren 1a bitartean makina bat film eskainiko da eta azken egunean laburmetraien maratoia egingo da.




EAEko udal liburutegien jardunaldiak

Lehenengo aldiz burutuko dira Donostian hilaren 16 eta 17an Euskadiko Liburutegien Sistema Nazionalaren Jardunaldiak. 280 liburutegi publiko daude EAEn, eta hauetako 150 langilek baino gehiagok eman du izena. Lau gai landuko dira: iburutegi publikoa bera aztertuko dute lehenengo; ondoren, liburutegiaren erabiltzailearengan jarriko dute arreta; liburutegien arteko kooordinazioaz ariko dira gero; azkenik teknologia berrien gaia landuko da. Liburutegi nazionalaren auzia da kanpoan geratu dena. Baina egia da liburutegien sistema nazionala lantzean liburutegi nazionala aipatzen dela zeharka. Izan ere sistema nazional batean liburutegi nazionala da besteen babes gune moduan funtzionatzen duena.




Finalista da edo ez da.

Euskadi Literatura sarietan itzulpengintza arloan lau izen agertu ziren finalista. Ondoren jakin dugu ordea, bazela beste bat, Koldo Izagirrerena. Finalista zela ohartarazten zion gutuna jaso zuen Koldo Izagirrek «Idi orgaren karranka (Euskal Herrian gaindik, 1843)» liburuagatik. Baina finalisten izendapen publikoaren aurretik deialdiaren arau guztiak onartzea eta saridun suertatzekotan saria onartzea eskatzen zaie finalistei. Izagirrek ez zuen ez baietzik ez ezetzik eman. Eta finalisten zerrenda ofizialetik kanpo geratu da. Berriz ere eztabaida Euskadi Sarien inguruan. Saria edo Lehiaketa den dago gakoa orain. Lanak aurreko urtean argitaratu direnetatik aukeratzen dira egileari galdetu gabe. Ondoren, ordea, arau batzuk onartzea eskatzen zaio. Arturo Garcia Fieli epaimahaiko idazkariak dio logikoa dela onarpena eskatzea. Izagirreren ustez ordea, prozedura administratiboak ari zaizkio gailentzen literatur irizpideei.


Arte eszenikoen argitaletxea.

Sortu berri da Getxon SHK argitaletxea. Shakespeare-ren laburduratik hartu du izena, eta arte eszenikoen inguruko liburuak argitaratzea du xede, bereziki dantzaren ingurukoak. Horretarako, AEBetako eta Ingalaterrako argitaletxeei liburuen itzulpenak egiteko baimena eskatuko die. Eta dantzari, ikertzaile eta profesionalei dantzaz idatz dezaten eskatuko die.


Azkenak
2025-03-21 | Iñaki Lasa Nuin
Ezegonkortasuna eta desoreka

Goizean jaiki orduko hasten dira desegokitasunak. Beharbada lotarako erabili duzun lastaira ere ez zen egokiena. Baina, ezin ba idatzi desegoki sentiarazten nauten guztiez. Horregatik, udaberriko ekinozioa –egunaren eta gauaren arteko oreka– dela eta, oraindik ere,... [+]


2025-03-21 | Axier Lopez
‘Pikoletoak’ ere Euskal Herrian euskaraz

Guardia Zibilaren historia bat - Hemendik alde egiteko arrazoiak izenburupean, datorren astean argitaratuko dugun 305. LARRUN aldizkariaren pasarte batzuk dira ondorengoak, erakunde armatuaren sorrera garaietan girotutakoak.


Rosa Zarra Ertzaintzaren pilotakadak hil zuen

Rosa Zarra Ertzaintzaren pilotakada baten ondorioz hil zela da Eusko Jaurlaritzako Poliziaren Biktimen Balorazio Batzordeak atera duen ondorioa, Berria-k jakinarazi duenez. Orain arte, Ertzaintzak beti egin dio uko bertsio horri, eta Rosa Zarra berak zuen gaixotasunaren ondorioz... [+]


Oier Sanjurjo
“D eredua bultzatzen eta ikastolen nortasuna zabaltzen ahaleginduko naiz”

Nafarroako Ikastolen Elkarteak lehendakari berria du. Oier Sanjurjok hartu dio lekukoa Elena Zabaleta Andresenari.  Beste zazpi kide izanen ditu alboan Sanjurjok.


2025-03-21 | ARGIA
Ertzainen %20ak eta udaltzainen %30ak ez dute euskara-eskakizunik azken deialdian

ELA sindikatuak azaldu duenez, azken Lan Eskaintza Publikoaren oinarrien arabera, Ertzaintzarako eskainitako lanpostuen %20ak eta Udaltzaingoaren %30ak ez daukate euskara-eskakizunik. Gasteizen, adibidez, udaltzain-lanpostuen erdietan, 24tan, ez dago euskara-eskakizunik.


Donostiako Birunda gune autogestionatua “ilegalki” hustu dute

Ustez, lokalaren jabetza eskuratu dutenek bidali dituzte sarrailagileak sarraila aldatzera; Ertzaintzak babestuta aritu dira hori egiten. Birundak epaiketa bat irabazi du duela gutxi.


Inoren Ero Ni + Lisabö
Eta eromenaren lorratzetan dantzatu ginen

Inoren Ero Ni + Lisabö
Noiz: martxoaren 14an.
Non: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.

----------------------------------------------------

Izotz-arriskuaren seinalea autoko pantailatxoan. Urkiola, bere mendilerro eta baso. Kontzertuetara bideko ohiko errituala: Inoren... [+]


2025-03-21 | Euskal Irratiak
Iparraldeko euskalgintzak Senpereko Larraldea etxea galduko du

Euskalgintzak Senpereko Larraldea etxea faltan botako du. Uda gabe, Bertsularien lagunak, bertan gelditzen den azken elkarteak, lekuz aldatuko du eta etxea hetsiko dute. Euskararen, euskal kulturaren eta arteen ohantzea izan da Larraldea, urte luzetan Andoni Iturrioz mezenasak... [+]


2025-03-21 | Elhuyar
Autismoak: normaltasuna zabaltzeko aukera bat

Berrogei urte dira Euskal Herrian autismoaren inguruko lehen azterketak eta zerbitzuak hasi zirela. Urte hauetan asko aldatu da autismoaz dakiguna. Uste baino heterogeneoagoa da. Uste baino ohikoagoa. Normalagoa.


Euskal Herriko Filosofia Zaleen Sarea eratzeko prozesua abian da

Txinparta izeneko prozesua Martxoaren 21ean hasiko da eta urte bete iraungo du. "Udaberriaren hasierarekin batera proiektu herritar berri bat" aurkeztu nahi dutela adierazi dute. 


Duero ibaitik gora otsoa berriz ehizatzea onartu du Espainiako Kongresuak

PP, Vox, Junts eta EAJren botoekin Espainiako Kongresuak onartu du otsoa espezie babestuen zerrendatik ateratzea eta, horren ondorioz, berriz ehizatu ahal izango dute Duero ibaitik iparrera.


Burlatako gaztetxearen aldeko protesta amaitutzat eman dute Gazte Asanbladako kideek

Protestak 24 ordu bete dituenean, suhiltzaileak bertaratu dira udaletxera eta kateak moztu dizkiete bi gazteei. Bi kateatuek gaua bertan igarotzea "udaletxearen hautua" izan dela adierazi du Gazte Asanbladak, eta udalaren ordezkariek "ekintza deslegitimatzeko eta bi... [+]


Eguneraketa berriak daude