Testu liburuen hutsunea betetzen


2007ko otsailaren 21ean

Ipar Euskal Herriko ikasle gazteek II. Mundu Gerra ikasten dute. Ikasten dute alemanek kasik Europa osoa beren menpean ukan zutenekoa. Ikasten Normandiako debarkamenduarekin aliatuek Hitler garaitu zutenekoa. Ikasten gerra ondoak NBE erakundearen sortzea ekarri zuela, eta NBEk Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsala idatzi zuela 1948an populu guziek beren lur, mintzaira eta usaiak zituztela onartuz. Eta ikasten dute, Frantziak ere, Deixonne Legearen bitartez, eskualdeetako mintzaira eskoletan irakastea baimendu zuela 1951n. Ipar Euskal Herriko ikasle gazteek historia guzia ikasten dute. Baina hamar ikasletatik bederatzik frantsesez ikasten dute eta euskaraz ikasten duten ikasle apur horiek ere, frantsesezko liburuetatik ari ziren berriki arte.

Testu liburu guziak frantsesez baitziren: frantsesez matematikako ariketak, frantsesez biologiako azalpenak, eta frantsesez historiako liburuak. Baita irakasleak euskaraz mintzo diren klaseetan ere. Egoera hori uzkaili, eta lan tresna horiek guziak euskaraz ematea da Ikasen asmoa. Hori du bere eguneroko lanaren ardatza. Ikasleek euskaraz ikasi ahal izatea. Beren eskualdeko hizkuntzan eta bidenabar, beren kultura oinarri.

Eskualdeko hizkuntzak irakastea bideratzen zuen, beraz, Deixonne Legeak, eta hark zabaldutako bidera azaldu zen Ikas 1959an. Sortu zenetik, euskarazko irakaskuntzarako eskas zen materiala sortzeari ekin zioten Ikasen bildutako sail publikoko zein pribatuko irakasle batzuek. Jean Haritschelhar, Manex Goienetxe, Piarres Charritton... jende anitz ari izan zen Ikasen lanean. Lanaren fruitu, sortu zituen liburuak, antolatu zituen jardunaldi pedagogikoak, negoziatu zuen erakundeekin... Urterik urte mugarri berriak jartzen joan zen, baina helmugara iristeko oraino bazen bide. Bideak bidegurutzea izaten du batzuetan, eta Ikasenak ere hala izan zuen 1993an. Urte hartan, pedagogia zentro baten sortzeko beharra aipatu zuen Euskal Herriko Garapen Kontseiluak. Eta orduan, horretarako egiturarik egokiena Ikas zela pentsaturik, kultur elkartea zena pedagogia zentro bilakatu zen. Haatik, bidegurutzean norabide berri hori hartu zuenean, bidera bidelagun berri bat azaldu zitzaion Ikasi: administrazioa. Administrazioak ere, inoiz urratsez inoiz geldirik egonik, bere bidea marraztua zuelako Ipar Euskal Herrian behar zen euskarazko irakaskuntzarako. 1995ean, Departamenduko eta Akitania eskualdeko hautetsien gerizpean, Ikas eta CRDP (Akitaniako dokumentazio eta pedagogia zentroa -Hezkunde Nazionalaren Akitaniako egitura-) Euskal Herrian egin behar zen pedagogia zerbitzuaz adostasunera heldu ziren, eta hitzarmen bat izenpetu zuten. Hitzarmen horren arabera, CRDPren partaide bilakaturik Ikas izango zen euskal irakaskuntzarako dokumentazio zerbitzua. Ondorioz, bi bideak bat egin beharrean izan ziren, eta orduz geroztik Ikas eta administrazioa eskutik helduta doaz aitzina, elkarbizitzak gozotik eta garratzetik izanik ere.

Hitzarmen Bereziaren eragina

Estatuak, Akitaniak eta Departamenduak 2000. urte bukaeran sinatu zuten Euskal Herriko hitzarmen bereziak arazo batzuen konpontzea eta beste batzuen sortzea ekarri du. Hitzarmenari esker Ikasek erakundeetatik jasotzen du bere argitalpenen ordaintzeko sosa. Baina sos horiek ere bi aurpegi dituzte, eta txanponaren bertze aldea erakundeek Ikas estu hartzen dutela da. Aines Dufau egungo Ikaseko zuzendariaren aburuz, "irakaskuntza alor biziki inportantetzat duke Frantziako Estatuak ere eta ikastresnek eragina badute hezkuntzan. Euskal Herriko Hitzarmen Berezia egin zenean, hasiera batean elkarte guziak obragile bezala agertu ginen, kudeatzaile azken finean. Hala gelditu da Kultura Saileko guzientzat, baina Hezkuntza Sailak obragiletza guri ukaturik, proposamen egile, bere kontu ari den lan egile bezala hartu gaitu. Eta azkenean gu gara obragile ez garen bakarrak."

Obragile ez izanik bere lanerako bideratua den diru guzia Bordelen kudeatzen da, eta Bordeletik Ipar Euskal Herrira luze da bidea. Bai behintzat diruarentzat. "Baditugu kanpo gastuak -inprimategikoak bereziki -, eta barne gastuak -langileen hilabete sariak nagusiki-, eta haien ordaintzeko dirua ur tantak bezala heldu zaigu. Orduan dirua aurreratu behar, eta egiten dugun lanaren araberako langileriaren izateko nekezia handia pairatzen dugu. Hori duzu obragile ez izateak sortzen duen lehen problema", kexatzen da Aines.

Zaila da ulertzea Ikas zer arrazoinengatik ez den obragile. "Ikasen zuzendaritzan eta argitalpen batzordean agintaritzaren ordezkaritza badago hasieratik; hasieratik ere, guk hala galdeginik, Euskaltzaindiak gure lan guziak gainbegiratzen ditu. Beraz, zergatik kudeantza administrazioko bakar batzuen esku utz?", diote Ikasekoek. Horregatik eskatuko du, urte hondar honetan edo heldu den urte hastapenean, Hitzarmen Bereziaren balorazioa egiten denean, Ikas obragile bezala hartua izan dadin.

Baina obragile izan edo ez izan, trabak traba Ikasek bere lanean aitzina segituko du. Aurten, lehen aldikotz kolegioko laugarreneko ikasleek matematikako buruketak euskaraz irakurtzen ahal dituzte. Agian, laster, biologiako animalia eta landareak, fisikako partikulak eta teknologiako erremintak euskaraz mintzatuko zaizkie. Lehen mailetako material anitz egina da eta beste hainbeste egitekoa oraino: gure mintzairaz eta literaturaz, historia, Euskal Herrikoa barne. Agian pertsonaiak euskaraz ariko zaizkie. Hola, historiako liburuak euskaraz izanen dira, eta frantsesezko liburuak historia bilakatuko.


Azkenak
Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Leku ‘kuttunak’

Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]


2025-04-16 | Rober Gutiérrez
Trebetasunak

Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]


2025-04-16 | Euskal Irratiak
Mikel Epaltza
“Nire etxea utzi nuen ETAk nazioarteko begiraleen esku armak utz zitzan”

Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.


Ertzaintza handitu eta 8.000 polizia nahi ditu Jaurlaritzak 2030erako

Ertzaintzarekin bigarren negoziazio mahaia ireki du Bigen Zupiriak, martxoan ERNE, ESAN eta SIPErekin ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu ostean. Agente kopurua areagotzeko plan horretan Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko... [+]


Iñaki Bakero (Erriberan Euskaraz)
“Batzuek ez gaituzte hemen nahi, baina bagaude”

Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta


Aguraingo Udalak atzera bota du 50.000 plaka fotovoltaiko instalatzeko proiektua

EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako nekazaritza lurrak, eta gune populatuetatik gutxienez 500 metroko... [+]


2025-04-16 | Sustatu
Bi hilabete igaro dira eta berdin gaude: IP blokeoak dozenaka euskal webguneren kontra futbola dagoenean

Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.


Eguneraketa berriak daude