Mundua ardien bidez ulertuta

  • Irailaren 17tik 20ra Munduko artzainen topaketa egin zen Arantzazun (Oñati, Gipuzkoa). Euskal artzainak ezagutu ditugu gertutik, (euskal artzain amerikarrak ere bai), baina ez ditugu aintzakotzat hartu izan beste kolore eta itxurako ardiak. Eta hara non elkartu ziren Alpeak, Aragoi, Argentina, Kalifornia, Laponia, Tibet, Eskozia eta beste hainbat herritako 50 artzain. Lau egunetan, beste kulturetako esperientzien bidez, aukera berriak deskubritu ahal izan ziren. Kanpoko artzain batzuk ardi gaztarekin harritu dira, beraien herrian behi esnearekin bakarrik egiten delako gazta. Laponiako artzainek basahuntzak biltzeko elurretako motorrak erabiltzen dituztela jakin dugu eta gutxi batzuek, helikopteroak ere bai!
«Artzain» hitzak ez du gauza bera esan nahi Madrilen eta Kalifornian. Alde batzuetan artzaina gutxietsi egiten da, eta aldiz, besteetan, prestigio handia dauka. Mongolian, «artzain» hitzak ez du lotura zuzenik ardiekin ere, edozein abere zaintzen duena da artzaina. Horregatik, herri bakoitzeko errealitatea eta han hitzek duten zentzua azalduz hasi dituzte aurkezpen guztiak «Artzain mundua» topaketan parte hartu dutenek. Inork ez du bota «jakina denez», «bistan dagoenez», «leku denetan gertatzen den bezala...» eta antzerakorik. Euskal Herriko artzainek ehunka buruko artaldeez eta dozenaka milioiko inbertsioez hitz egin dute «duintasunaz» aritu direnean, eta aimarek 15-20 ardi eta pare bat behiko familia ondo bizi dela arrazoitu dute. Horregatik, ardien bidez munduaren egoera bistan geratu da topaketa hauetan. Eta beste herrietako bizimoduarekiko sekulako errespetua arnastu da giroan.

Hitz egin ere, nor bere bizitzaz egokien egiten duen bezala egin dute: nork bere hizkuntzan. Euskaraz galdetutakoari italieraz erantzuten zitzaion, eta hirugarren batek ingelesez egiten zituen bere zehaztapenak. Lau egunetan belarri ertzean izan zuten aurikularra dena euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez edo ingelesez jaso nahi zutenek.

Giro naturala sentitzen zen artzain hauen artean. Bazen konexio berezi bat. Euren hizkuntzekin, euren arteko milaka kilometroekin, hain ezberdinak diren bizimoduekin, horrekin guztiarekin, primeran ulertu dute elkar.


Lana ere (ar)taldean

«Artzain mundua» topaketak esperientziak trukatzeaz gain, munduko artzainen artean garatzeko hiru proiektu jarri ditu martxan. Miren Elgarresta antolatzaileak azaltzen duenez, artzaintzari buruzko dokumentazio zentroa sortzea da lehen proiektua: «Kanpoko eta bertako artzainen informazio dena bildu eta ordenatu nahi dugu, ondoren gizartearentzat interesgarrien diren gaiak landu eta plazaratzeko». Bigarren proiektua munduko artzain museoa da. Dagoeneko 37 pieza dituzte katalogatuta. Topaketa hauek lagundu dute museoaren lehen piezak biltzen. Etorri diren artzain denek ekarri baitute artzaintzarako euren herrian erabiltzen den tresnaren bat, edo mundu horri zuzenean lotutako objekturen bat, libururen bat... Hirugarren proiektua, sare digitala sortzea da. Zenbait tokitan, Peruko Titicaca laku inguruan esaterako, ez dago azpiegiturarik. Baina Elgarrestak kontatzen duenez: «harrigarria da nola komunikatu garen bertako artzainarekin posta elektronikoz. Herrira joan, eta udaletxeko ordenagailua erabiltzeko baimena eskatu izan du». Arantzazuko seminario zaharra berreraikitzen ari dira, eta bi urte barru, lanak bukatzen dituztenean, hor jarriko dituzte dokumentazio zentroa eta museoa.


Artzaintza, lanbide baino bizimodu

Artzaintzak elkartu ditu munduko punta bakoitzeko gizon-emakume, gazte eta zahar hauek. Eta esperientzietatik abiatuta, artzain izatea zer den deskribatzen saiatu ziren denen artean.

Madrilgo Cristina Egia gazteak argi du: «Gustuko duguna eginez bizi nahi dugu, ez gizarteak agintzen diguna eginez. Horrek elkartu gaitu artzaintzan hiru lagun». Teruelgo Herminio Sanchezek «ardia droga bat da», definitu zuen: «edo maite edo gorrotatu egiten da»


Azkenak
Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Leku ‘kuttunak’

Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]


2025-04-16 | Rober Gutiérrez
Trebetasunak

Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]


2025-04-16 | Euskal Irratiak
Mikel Epaltza
“Nire etxea utzi nuen ETAk nazioarteko begiraleen esku armak utz zitzan”

Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.


Ertzaintza handitu eta 8.000 polizia nahi ditu Jaurlaritzak 2030erako

Ertzaintzarekin bigarren negoziazio mahaia ireki du Bigen Zupiriak, martxoan ERNE, ESAN eta SIPErekin ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu ostean. Agente kopurua areagotzeko plan horretan Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko... [+]


Iñaki Bakero (Erriberan Euskaraz)
“Batzuek ez gaituzte hemen nahi, baina bagaude”

Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta


Aguraingo Udalak atzera bota du 50.000 plaka fotovoltaiko instalatzeko proiektua

EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako nekazaritza lurrak, eta gune populatuetatik gutxienez 500 metroko... [+]


2025-04-16 | Sustatu
Bi hilabete igaro dira eta berdin gaude: IP blokeoak dozenaka euskal webguneren kontra futbola dagoenean

Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.


Eguneraketa berriak daude