Irakurleak mintzo


2021eko uztailaren 19an

Kaixo Irazu:

Aspaldi samar, uda aurretik-edo, idatzi zenituen bi artikuluri buruz iritzia azaldu nahi dizut. Berandu samar nabil, baina tira.

Kontua da horietako batean adierazten zenuela ze maila eskasa duen Euskadi Irratiak Radio Euskadiren aldean, eta azken hori aukeratzen zenuela, nahiz eta horrek amorrazioa eman.

Beste artikulua EGAri buruzkoa zen. Oker ez banago, esaten zenuen euskaldunok EGA lortzeko hainbesteko zailtasun izateak, edo behar bezala idazteko hainbeste zailtasun izateak, eskola sistemaren porrota adierazten zuela.

1. artikuluari dagokionez:
Nire ustez abiapuntua ez da bera. Euskadi Irratiaren lan tresna euskara da, hau da:

- Munduan inongo lekutan normalizatua ez dagoen hizkuntza da (desberdintasun nagusia).

- 600.000 inguru hiztun gara.

-Mendeak dira euskarak ez duela nazio hizkuntza izatearen funtzioa bete.
Radio Euskadiren lan tresna gaztelania da:

-Munduko estatu askotan normalizatua dagoen hizkuntza.

-Milioika hiztun ditu.

-Mendeetan zehar nazio hizkuntzaren funtzioa bete du, «gaztelania batua» lasai eratzeko denbora izan du.

Horren ondorioz, Euskadi Irratiak 600.000 hiztun horien artean bilatu behar ditu esatari, tertuliakide, kolaboratzaile, adituak... Eta askotan gertatzen den gauza da galdekatutako jendea ideiak ongi azaltzeko gai ez izatea, euskaraz ongi ez jakiteagatik.

Radio Euskadik nahi beste esatari, tertuliakide e.a. aurkitzen ahal ditu, bai Euskal Herrian bai Galizian, Katalunian, Espainian eta Latinoamerikan. Herrialde horietako jendea noiznahi aritzen da hizketan Radio Euskadin, eta bistan da, oso ongi hitz egiten dute gaztelaniaz, beren (eta gure, ze erremedio!) hizkuntza komunitateak duen osasun onaren ondorio.

Irratiaren estiloa definitzeko ere askatasun eta lasaitasun handiagoa izanen ditu Radio Euskadik. Bere entzule saila 3 milioi lagunen artean bilatu behar du; bere estiloa batzuk gustuko ez badute, segur aski beste batzuk izanen dira gustuko izanen dutenak. Euskadi Irratiak, berriz, 600.000 lagunen artean bilatu behar ditu bere entzuleak, eta badirudi «denentzako irrati» bat egitea aukeratu duela.

Eta azken batean erdal mundua mila aldiz handiagoa da, batez ere gaztelania normalizatua egoteagatik, eta baita milioika hiztun gehiago izateagatik ere. Badira milaka liburu, milaka erakunde, kolektibo, lanbide...-etako partaide, horien berri ematen ahal digutenak gaztelaniaz, milaka laguni galdetzen ahal zaie hainbat gairi, hainbat borrokari buruz, eta Radio Euskadik hor ditu, bilatu besterik ez du egin behar.

Radio Euskadi eta Euskadi Irratia baliabide ekonomiko eta tekniko berdinekin hasiko balira ere, ez lukete abiapuntu bera izanen. Horretarako beharrezkoa litzateke munduan milioika jenderentzako euskara hizkuntza normalizatua izatea.

Honek denak Loquillo abeslaria ekartzen dit gogora. Beti kexatzen da Katalunian katalanez aritzen diren taldeei ematen zaizkien diru-laguntzengatik, eta inongo diru-laguntzak ez luke berdinduko gaztelaniazko produktuei gaztelaniaren iragan eta orainaldi inperialak emandako «diru-laguntza».

2. artikuluari dagokionez, antzeko zerbait.
Gaztelaniaz primeran moldatzen gara, bai ahoz bai idatziz, baina hori ez da inongo eskola sistemaren arrakasta. Gaztelania ongi erabiltzea behar-beharrezkoa dugu bizimodu normala izateko, bizitzaren arlo guztietan. Nire ustez horrek eragiten du gaztelaniaz hain ongi jakitea, eta eskola sistema laguntza txiki bat besterik ez da.

Euskarari dagokionez, berriz, ez dago haren batere beharrik bizimodu normala izateko, bizitzaren inongo arlotan (eta beharrezkoa ez dena desagertu egiten da). Horixe da gure hizkuntza komunitatearen egoera, eta egoera horren emaitzak iraultzeko ardura eskolari ematea gehixexko da, ezta hala?


Azkenak
Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Leku ‘kuttunak’

Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]


2025-04-16 | Rober Gutiérrez
Trebetasunak

Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]


2025-04-16 | Euskal Irratiak
Mikel Epaltza
“Nire etxea utzi nuen ETAk nazioarteko begiraleen esku armak utz zitzan”

Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.


Ertzaintza handitu eta 8.000 polizia nahi ditu Jaurlaritzak 2030erako

Ertzaintzarekin bigarren negoziazio mahaia ireki du Bigen Zupiriak, martxoan ERNE, ESAN eta SIPErekin ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu ostean. Agente kopurua areagotzeko plan horretan Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko... [+]


Iñaki Bakero (Erriberan Euskaraz)
“Batzuek ez gaituzte hemen nahi, baina bagaude”

Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta


Aguraingo Udalak atzera bota du 50.000 plaka fotovoltaiko instalatzeko proiektua

EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako nekazaritza lurrak, eta gune populatuetatik gutxienez 500 metroko... [+]


2025-04-16 | Sustatu
Bi hilabete igaro dira eta berdin gaude: IP blokeoak dozenaka euskal webguneren kontra futbola dagoenean

Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.


Eguneraketa berriak daude