Erabili ezik herdoildu!


2007ko otsailaren 21ean

Gero eta gehiagok daki eta gero eta gutxiago erabiltzen da, zer da? Asmakizuna da eta euskera ere hala asmatu zuten, komunikatzeko, baina, asmatuko ote dugu horretan? Ez dugu erabat asmatzen geurea dugun hizkuntzari asma sendatu eta arnas sakon bezain sendoa helarazten, hala diote behintzat azken inkesta sinesgarriek. Zergatik gertatzen zaigu hau? Aldeko ekintzak eta inkestak ez ote ditugu maiztasun berarekin egiten?

- Transmisiorik ez da ematen baina ez euskera dela eta ez dela bakarrik, ia ezertan ere ez. Hitz egiteko paradarik / ohiturarik ez dugu nonbait etxean eta denok zozo kontuetara jarri gara edo telebistako leihora begira bizi gara. Lehengo batean hogeita bost gazteko talde batean, bizpahiruk soilik zekiten nor eta zer zen Joxe Miel Barandiaran. Batzuk ez omen zuten entzun ere egin. Hemen, Goierrin hori! Joxe Miel Iztueta aipatu zuten eta hori marrazki bizidunetatik ezagun zitzaielako. Beharbada hor dugu etorkizuna, transmititu nahi duguna txikitatik hasteko, marrazki bizidunetan.

- Eskolak ez du erabilera bermatzen. Bagenekien lehendik. Irakasleok, asko, erdera hutsez; euskera pattala maizegi, eta euskera aberatsa darabilena ere irakaslea da ikasleentzat eta, nolabait esateko, euren "aurkaria" . Nola limurtu ditzakegu euskeraz ari daitezen? Baina limurtu, seduzitu egin behar ditugu horretara lerra daitezen datozen belaunaldiak. Lanpostua lortzeko lehian interesgarriago, aberatsago zara, geure label interesante bakarra hori dugu, mundutarren aurrean nor izateko arima... Eta berari zer? Azken batean bere "aurkaria" ari zaio hizketan, bera bezalakoa izateko esaten, bera hortik bizi delako, seguru aski. Edo auskalo zer pentsatuko duen hamasei urteko gazte horrek. Ikusten al gaitu jo ta ke euskeraren aldeko ekintzetan? Bere mugidetan? Hurbil al gauzka edo hala sentitzen al gaitu behar gaituenean? Maite al gaitu guk aholkatzen dioguna sinesteko beste?

- Komunikabideak. Eskas ari denik ezin da onartu irrati, telebista, kazeta... Ezta kiroletan ere edo, hobeto esan, kiroletan are gutxiago! Gazteak hurbilena bizi duena izanik nola bada. Baina hor ditugu hamaika "aditu", esatari eta laguntzaile duela urte batzuk hasi denoi belarria jaten eta oraindik ere lehen egunetako hizkuntza akats berberak behin eta berriz errepikatuz. Nola onar daiteke hainbesterainoko utzikeria patronal zein sindikatuen aldetik? Nik ere langilea defendatzen dut hau diodanean eta izen hori ez dagokio edonori.

- Produkzioa zaindu kantagintzan eta emanaldietan. Goierriko bihotzean eta Espainiako edonon musika bera entzuten dugu astebururo: modan dagoena, multinazional erraldoiek ezarria. Ezkontza bakoitzetik datorren jendeak pub guztiak kargatzen ditu musika horrekin, berak dakarren karga deskargatu ezinik nonbait. Ba omen dira salbuespenak, Hernani eta... gehiago ere izango dira.

Aurtengo oporretan gurekin ziren hamahiru urteko bi gazteek eta aurreko kanpin-dendan zegoen madrildar neskatoak kantu berberak kantatuz sintonizatzen zuten eta, han egunero ikusten nuenetik, seguru nago, oso bizimodu desberdina eta guztiz alderantzizko gustuak dituztela.

- Erasoei erantzun. Nafarroa (egunero ari zaizkigu eskubideak lapurtzen euskal hiztunoi), Lapurdi, Behe Nafarroa, Zuberoa (hizkuntza ofizialtzat ere hartu gabe dago euskera)... eta beste lekutan. Politikari, legelari... erdaldunak onartzen ari gara. Ez dutela ikasi eta ikasiko ere muturren aurrean esaten digutenak. Baina ez dago hain gora (edo behera) joan beharrik, ez. Duela hiru hilabete etorri eta Ordiziako taberna batean lanean ari den zerbitzari ukraniarrak euskeraz eskatu eta zuzen zerbitzatzen du, baita kontua euskeraz eman ere. Eta hurbil dagoen betiko tabernaria oraindik ez da kapaz, ezin omen du, ez omen zaio sartzen. Baina gu bai, gu berdin sartzen gara!

Ni ez naiz harritzen, Villar, EAEn Espainiaren ordezkari izanik, Gasteizko Parlamentuko zenbait saiotan agirika hastea abertzaleen kontra. Berea defendatzen ari da. Inpresentablea? Beno. Hura postu horretan dago eta hortik kobratzen du. Majo gainera. Hari ez dio inork agirika erantzuten, berak bezala. Guri ere ez, ordea. Gehienok ez baitugu geurea defendatzeko ere agirika egiten.

Modaren eta modakoaren sabel-hiztun bihurtu gara, gaurko denborak pasatako denbora barnean duela ahantzirik. Izan ginena garenaren baitan aurkitzen dela eta hura ezagutzea geroan izateko oinarrizko baldintza dugula ohartzeko behar besteko astirik hartu gabe.

Horregatik ere, gure ehiztari begiekin urrutikoa bertan ikusteko gai gara, adibidez, Amina Lawal nigeriar emakumea harrika hiltzera kondenatua, eta injustizia hau edonon salatzeaz gain, sinadura eman dugu bidegabekeria gauza ez dadin. Joan den astean (eta aurrekoetan), Nafarroan, bertako gobernuak harrika egin dio (digu) gure kide bati, gure zati bati, geuri azken batean, hiltzeko asmoz, epaiketarik gabe. Agian hor dago gakoa: ez dago data jakinik zer edo zer derrigorrez egin beharrean senti gaitezen. Ala ekintzok aurrera eramango dituzten itzainetan dago?


Azkenak
Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Leku ‘kuttunak’

Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]


2025-04-16 | Rober Gutiérrez
Trebetasunak

Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]


2025-04-16 | Euskal Irratiak
Mikel Epaltza
“Nire etxea utzi nuen ETAk nazioarteko begiraleen esku armak utz zitzan”

Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.


Ertzaintza handitu eta 8.000 polizia nahi ditu Jaurlaritzak 2030erako

Ertzaintzarekin bigarren negoziazio mahaia ireki du Bigen Zupiriak, martxoan ERNE, ESAN eta SIPErekin ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu ostean. Agente kopurua areagotzeko plan horretan Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko... [+]


Iñaki Bakero (Erriberan Euskaraz)
“Batzuek ez gaituzte hemen nahi, baina bagaude”

Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta


Aguraingo Udalak atzera bota du 50.000 plaka fotovoltaiko instalatzeko proiektua

EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako nekazaritza lurrak, eta gune populatuetatik gutxienez 500 metroko... [+]


2025-04-16 | Sustatu
Bi hilabete igaro dira eta berdin gaude: IP blokeoak dozenaka euskal webguneren kontra futbola dagoenean

Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.


Eguneraketa berriak daude