Ni ere kezkatua nago... baina itxaropentsu


2021eko uztailaren 28an
Librean aritzeko eskatu didate, bertsolariak bezala. Baina niretzat behintzat, librean eta bapatean aritzea ez dira gauza bera. Aitortu behar dut: jira-bira asko eman diot buruari zer demontre idatzi behar dudan erabakitzeko, eta azkenean, irailean begitandutako bi seinalek argitu didate bidea.

Maddalenen kezka
Maddalen Iriartek irailaren 11n «Berria»n idatzitako iritzi artikulua izan zen seinaleetako bat. "Kezkatua nago" izenburupean, inmigrazioa eta hizkuntzaren arazoaz ziharduen. Bere burutazioek antz handia zuten nik aspaldi darabilzkidanekin.
Titularrak aurreratu bezala, EITBko kazetari finak bere barne-larritasuna jakinarazi zigun. Zer dela eta? Besteak beste, aurten lehen aldiz, EAEn eskolan hasi direnen artean D ereduak apur bat behera egin duelako. Halaber, kezka zerabilen, Donostiako terraza batean "arratsalde on" batez agurtu eta "perdon, no entiendo" erantzundako zerbitzari hegoamerikarra zela- eta. Jakina, zerbitzariaz baino, gertakariaz ari zen Maddalen. Ondoren, gurean ez bezala, Bartzelonako Rambletan lehen hitza katalanez egiten duten zerbitzariez mintzo zen. Eta Nafarroako agintariek, zitalkeriaz, kontu hau ez ote duten euskara gehiago zapaltzeko erabiliko… artikulu interesgarria, bai jauna.
Esan dezadan, beraz: ni ere kezkatua nago. Kezkatua nago gaia ez delako batere erraza, eta mutur zorrotz asko dituelako.

Etxeko lanak egin gabe
Aspaldi samar, arretaz entzun nituen SOS Arrazakeriako Agustin Unzurrunzagak elkarrizketa batean esandakoak. Kazetariak hala galdetuta, Unzurrunzaga kontu beraz aritu zen. Gutxi gorabehera, errua gurea dela zioen, errealitateari so egitea besterik ez dagoela, hemen euskara inorentzat ezinbesteko, beharrezko ez dela jabetzeko.
Urrun joan gabe: hemen jaio eta hazitako hamaika zerbitzari dago, euskaraz galdera egin eta kopeta zimurtzen dutenak. Eta prentsaurrekoetan gaztelaniazko bertsioa lotsagabe eskatzen duen kazetari ugari. Eta ertzainak. Eta politikariak... eta supraegituretara joan gabe, gure ezagun asko, ostiral eta larunbateroko tragukideak. Hori bai mingarri, aspaldi utzi baitzioten desenkusatzeari.
Zertarako luzatu? Izan ere, kasu honetan, aditza modu askotara erabil liteke: "Ez ditugu etxeko lanak egin", esaterako. Edo zuriago: "Ez zaigu etxeko lanak egiten utzi". Bat ala beste, hautsa alfonbra azpian gorde eta ezikusiarena eginda, zaila izango da datozen urteotan euskararentzat giltzarri izango den afera horri ondo heltzen.

Deus gutxi dakigu errealitate horretaz
Izan ere, tentuz ibili eta kritika etxetik abiatu behar dugula uste dut. Hizkuntzarenaz gain, iruditzen zait errealitate paralelo asko sortzen ari dela gizartean, eta errealitate horien arteko zubiak gero eta meharrago direla. Nire inguruan, ez dut lagun bakar bat ere etorkinen errealitatea gertutik ezagutzen duenik. Ezagutzea diodanean, ez naiz paperik gabe ibiltzea zer den bere buruarekin esperimentatu nahi izan duen norbaitez ari; paperik gabe ibili denarekin harremanik azalekoena izan duen lagunen batez baizik. Gutxiegi ditugu horrelakoak; gutxiegi zubi meharrak zeharkatu eta beste ibaiertzera heldutakoak. Finean, etxebizitzen salneurriaz kexuka baina etxebizitza garestiak erosten hipotekatutako euskal herritar gara gu. Bistan denez, ondo elikatutako herria gara, baina -bistan denez, hau ere- gauza batzuetarako miope samarra.
Laburbilduz: guri dagokigu lehen pausoa. Emateko lain dugu jasotzeko, baina mintzalagun egin behar dugu lehendabizi. Zubiak eraiki. Ibaiertzak komunikatu.

Errealitate paraleloa
Artikulu honen hasieran seinaleak aitatu ditut. Librean bai, baina zertaz jardun argitu zidaten seinaleak. Maddalenena baino astebete lehenago izan zen, Ataungo San Gregorio auzoan: peruar itxurako bi ume ziren, euskara bizi-bizian. Jakina, ez nintzen kuxkuxero hasi, eta ez nuen kasu partikularraren berri galdetu. Nahikoa izan nuen errealitate paralelo hori entzun eta ikustearekin. Itxaropentsu utzi ninduen.


Azkenak
Amatasunaren giltzarik gabe

AMAK
Konpainia: Txalo teatroa.
Sortzailea:  Elena Diaz.
Zuzendaritza:  Begoña Bilbao.
Aktoreak: Intza Alkain, Tania Fornieles, Oihana Maritorena eta Iraitz Lizarraga.
Noiz: urtarrilaren 10ean.
Non: Itsas Etxea auditoriumean... [+]


Iruñeko Erorien Monumentuaren eraispena eskatzeko manifestazioa egingo dute larunbat honetan Iruñean

Talde memorialistek deitutako manifestazioa Erorien monumentuan hasiko da 18:00etan eta Gazteluko plazan bukatuko da. Amaierako ekitaldian El Drogas, Gran Ritxarson, Ilargigorri eta La Chula Potrak esku hartuko dute, besteak beste. Gaia orokorrean nola dagoen azaldu dugu... [+]


2025-01-17 | Oihane Artetxe
Urratutako haurtzaroa: indarkeria instituzionala gure testuinguruan

Gaur egun, emakumeen eta haurren ahotsei zilegitasuna kentzen dien kulturaren arrastoak diraute, haien esperientziak isilaraziz, haien oinarrizko eskubide eta beharrak minimizatu edo alde batera uzteko joera duen sistema baten barruan. Arazo horren adibide mediatiko bat Juana... [+]


2025-01-17 | ARGIA
Spoiler, gurasokeria, ziborg, santujale eta guakamole, Euskaltzaindiaren Hiztegiko azken eguneratzeen artean

2024ko bigarren seihilekoaren lanaren emaitzak jaso ditu Euskaltzaindiak. Forma berriak eta aurretik zeudenen osatzeak aurkeztu ditu. Forma berrietan, oraingoan, batez ere, sukaldaritzako hiztegia landu dute. EITB eta Berria-ko edukiak hartu dituzte iturritzat.


Jesus Carrera “diktadurak sortutako egoera bidegabeen biktimatzat” aitortu du Hondarribiko udalak

Jesus Carreraren erailketaren 80 urteurrenean udal adierazpena plazaratu dute Hondarribiko udalbatza osatzen duten alderdi politiko guztiek.


Tokiko espezieekin osatutako basoa landatzeari ekingo diote igandean Arrankudiaga-Zollon

Lursailaren jabeak hitzarmena sinatu du Lurgaia Fundazioarekin eta Sagarrak talde ekologistak deialdia zabaldu du landaketara batzeko. Zaraobe Institutuko ikasleak asteartean aritu ziren zuhaitzak landatzen.


2025-01-17 | Antxeta Irratia
Dagoeneko 1.000 autoinkulpaziotik gora bildu ditu J’accuse kanpainak

Irunen autoinkulpazio sinadurak biltzeko deia luzatu dute San Juan plazan urtarrilaren 18an, larunbatarekin, 10:00etatik 13:00era. Urtarrilaren 26an «modu masiboan» Irunen hasiko den manifestazioan parte hartzera deitu dute eragileek, «migrazio politika... [+]


2025-01-17 | Gedar
Soraluzen ‘desokupei’ aurre egiteagatik deklaratu beharko du lagun batek

 Ekainaren 5ean bota zituzten Desokupacyl enpresako bi matoi Sorazuletik, eta bi pertsona identifikatu zituen Poliziak. Urtarrilaren 29an deklaratu beharko du haietako batek.


Ezezkoa eman dio Eskoriatza eta Aramaio arteko parke eolikoari Espainiako Gobernuak

Espainiako Gobernuko Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demokratikorako Ministerioak atzera bota du Statkraf multinazionalak Araba eta Gipuzkoa artean eraiki nahi zuen Itsaraz parke eolikoa.


Bizkaiko Foru Aldundiko langileen eta euskararen alde elkarretaratzea egin dute Bilbon

Euskalgintzaren Kontseiluak eta Bizkaiko Foru Aldundiko langileak elkarretaratzea egin dute langileen egonkortzearen eta euskalduntzearen alde.


2025-01-16 | Euskal Irratiak
Laborantzari buruzko ikuspegi desberdinak agerian, Departamenduko Laborantza Ganbararako bozetan

Departamenduko Laborantza Ganbarako hauteskundeen kanpaina abiatu da. Urtarrilaren 14an bozetara aurkezten diren hiru sindikatuen ordezkariekin bi oreneko eztabaida sakona antolatu zuten Euskal Hedabideek, osoki euskaraz.


Montanako (AEB) Auzitegi Nagusiko epaile anderea... euskaraz

Irulegi irratiak elkarrizketatu du AEBetako Montana estatuko Auzitegi Nagusiko epaile Katherine Bidegaray. Gurasoak behe nafartarrak zituen, aita Mendibekoa eta ama Ahatsakoa.


2025-01-16 | Leire Ibar
Osakidetzako zuzendari ohi Mikel Sánchezek Mutualiarekin fitxatu du

Sánchez, 2019tik 2024ra Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendaria izan zena, azaroan hasi zen Mutualia enpresako mediku-zuzendari gisa. 2024ko udan kargua utzi eta hiru hilabete eskasera egin zuen jauzia enpresa pribatura, Jaurlaritzaren oniritziarekin.


Eguneraketa berriak daude