Motzean idazteko


2021eko uztailaren 19an
Hedatua dago, batik bat gaztetxoen artean, mezu laburretan erdal hitzak laburbiltzeko ohitura. Euskaraz, ordea, usadioa ez dugu geure egin. Zein aurpegi jarriko zenuke «HNDN :-*» mezua jasoko bazenu zure segapotoan? Ez da errakuntza, ezta hizkuntza arraro bat ere, mugikorretan erabili ohi den grafiaz baliaturik euskaraz idatzitako mezua baizik, «hitz egin nahi al duzu nirekin? muxutxo bat» dioena. Esparru honetan euskal hizkuntzak duen hutsunea bete nahian, grafia hori lantzen duen liburuxka da kaleratu berri dena.

Argitalpena sortzeko ideiak Kilometroak festan du jatorria. Urriaren 5ean Lazkaon egingo den ikastolen aldeko festak teknologia berrien erronka bere egin du. San Benito ikastolako ikasleen eskariari erantzuna emanez sortu dute Zazpiak Batman taldeko Kike Amonarriz, Asisko Urmeneta eta Antton Olariagak mezu laburrak idazteko "Segapotoen Mezu Sekretuak" liburuxka. Guztira, 50.000 ale argitaratu dira.

Segapotoetako grafia oinarritzat hartuta, Unai Iturriagak "Euskrz 2zi ny dt" logo iraultzailea sortu du aurtengo Kilometroetarako. Lelo horretan oinarriturik, gazteek mezu laburrak euskaraz lantzeko dituzten zailtasunak aztertu ditu Zazpiak Batman kolektiboak. Kutsu umoretsuaz baliatu eta ikasleen ekarpenekin osatu dute araurik gabeko "Segapotoen Mezu Sekretuak" hiztegia. Besteak beste, hitz solteak, akronimoak, emotikonoak, iruditzak eta esaldiak aurki ditzakegu bertan. Kike Amonarrizen hitzetan, "liburuxka hau probokazio bat da. Guk ez dugu espresuki gure hiztegitxoan agertzen diren hitzak erabiltzea nahi, gure helburua segapotoetan euskara erabiltzeko zirikatzea da, hau da, zibereuskararen abiapuntua jorratzea". Euskarak alor honetan duen hutsuneari dagokionez, zera adierazi du Asisko Urmenetak: "Epizentroa geu gara: hiztunok. Kanpora jo dezakegu adierazkortasun eske, jakina baietz, eta esamoldeak guretu. Gakoa, beti ere, geuk behar dugu eskuan, eta ez bestek. Eta mezuak funtzionatzen badu, balekoa da. Arazoa esklusibitatea da: sistematikoki espainolera jotzen baitugu Hegoaldekook, eta frantsesera Iparraldekook. Eta guk dakigula, bada besterik bazterretan. Euskalkia izan, asmatua izan, mailegua izan, gure arteko aduanak pasatuz gero, elkarren arteko komunikazioa ahalbidetzea».

Filosofia honakoa da: ulertzen den guztia balekoa da. Zertarako "h"ak, bokalak eta esaldi konposatuak? Helburua 160 karaktereko espazioan ahalik eta gauza gehien kontatzea da. Horretarako, euskara batua eta euskalkiak, denak dira baliagarriak, hitz egiten dugun bezala idaztea da gakoa. Azken finean, gutxiago gastatuz ongi pasatzeko proposamena egiten du Zazpiak Batman taldeak.

A zer nolako askatasuna ikastolan erakutsi dizkiguten eta buruan gordetzea hainbeste kostatzen den ortografia eta idazkera arau horiek ez erabili beharrak ematen diguna! Eta batik bat... a zer nolako poza gure idazketa akatsez inork barrerik egingo ez duela jakinda! Akaso ez al dute, bada, irakasleek beti laburbiltzeko gaitasun hori bultzatu nahi izaten? Aukera paregabea alajaina! Hitzen hasierako hizkiak hartu eta hitz laburrago ezinak sortu, puntuazio markekin irudiak osatu, tarteak ezabatu, hitz berriak asmatu... Irudimena lantzeko modu bitxia, alegia! Erreportaje hau sinatzen duenari ere bururatu zaio komunikabide hau irudika dezakeen zeinua: izartxoa (*). Akaso izarra ez al da argitasuna islatzen duen zeinua? Irizkiderik bai?

2dl zr mzu skrtua!!

Liburuxka zibereuskara sortzeko ilusioaren emaitza da. Begiratu bat eman ostean zer edo zer bururatu dakioke edonori, eta hain zuzen ere, ekarpen horiek bildu nahian, proposamenak bidaltzeko deia egin du Zazpiak Batman taldeak. Halaber, asmakuntza propioak, noizbait jaso edo inon irakurritakoak bidali eta lehiaketa batean parte hartzeko modua izango da www.argia.eus/mantxut web gunean. Abenduaren 1a baino lehen jasotako proposamen guztien artean "Mantxut" lokuzioen 5 bilduma, KMK'03ren 5 kamiseta eta Zazpiak Batman kolektiboaren 5 kamiseta zozketatuko dira.


Azkenak
Osakidetzan euskaldunak identifikatuta: arta euskaraz bermatzeko bidean pauso bat?

Ospitalizatuta dauden pazienteek eskumuturrekoan eramango dute “e” ikurra. Hala, osasun langileek badakite herritar horiek eskatu dutela euskaraz artatua izatea. Osakidetzak dio euskarazko komunikazioa errazteko beste tresna bat gehiago dela. Proiektu zabalago bateko... [+]


“Udalak onartu duen HAPOaren ondorioz, Kabia egoera ezegonkorrean dago”

Kabia gune okupatuaren 19. urteurrena ospatzeko jarduerak egingo dituzte gaurtik domekara bitartean, apirilaren 24tik 26ra. Bi hamarkada betetzear dagoen gune autogestionatu honek hainbat gorabehera izan ditu bere ibilbidean, eta, Udala bultzatzen ari den Hiria Antolatzeko Plan... [+]


Anestesia, Delirium Tremens, Zea Mays, Talco, Zetak eta Naxker Hatortxu Rockeko iragarpen berrien artean

24 talde berri iragarri ditu Hatortxu Rock elkartasun jaialdiak. 63 talde iragarri dituzte dagoeneko eta guztira, 100 talde izango dira jaialdiko bost eszenatokietan.


Izaki Gardenak
Kantuak euria atertu zuenekoa

Izaki Gardenak
Noiz: apirilaren 20an.
Non: Iruñeko Gazteluko Plazan.

-----------------------------------------------

Ordu erdia baino ez da falta Iruñeko Gazteluko Plazan kontzertua hasteko; baina erdi hutsik da oraindik, euria ari baitu. Porlanezkoa nahiz ez den,... [+]


Trumpek gelditzeko eskatu dio Putini, eta Errusiak dio bake akordiorako ia prest dagoela

Zelenskiri Ukrainako gerra amaitu behar duen bake akordioa "arriskuan" jartzea leporatu ostean, Putini egin dio errieta Trumpek bere sare sozial Truth Socialen. Sergei Lavrov Atzerri Ministroak adierazi du bake akordioa adosteko prest dagoela Errusia. Kievek jakinarazi... [+]


Eguneko zentro publiko baten beharra aldarrikatu dute Uribe Kostako herritarrek

Bizkaian eguneko zentro publikorik ez duen eskualde bakarra da. Elkarretaratzea eginen dute apirilaren 27an, 12:00etan, Sopelako (Bizkaia) Udaletxeko plazan.


2025-04-25 | Enbata
Herriek (ere) asko egin dezakete euskararen alde

2026ko hauteskundeei begira, zutabe bat ireki du Enbata-k. Plantan emanak izanen diren zerrenda abertzaleen hautagaiei ideia kutxa bat eskaini nahi die, beren programak Herriko Etxeen eskumeneko sail ezberdinetan eraikitzeko. Hilabete honetan, Herriko Etxeek euskararen alde egin... [+]


2025-04-25 | Aiaraldea
Baso Erresilentea proiektua martxan, mendietako jasangarritasunaren mesedetan

Urduñako 2022-2042 Onura Publikoko Mendia Antolatzeko Planaren parte da ekintza, eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailaren babesa eta Bizkaiko Foru Aldundiko Mendi Zerbitzuaren laguntza jaso du.


Frantziako lehen ministroaren alabak ere salatu du “bortizki jipoitu” zutela Betharramgo ikastetxean

Alain Esquerrek idatziriko Le silence de Bétharram (Betharramgo isiltasuna) liburuan eman du lekukotza Helene Perlantek, François Bayrouren alabak. 1980ko hamarkadan egon zen ikastetxe katolikoan ikasle eta berrogei urte luzeetan isilik atxiki ditu bertan jasandako... [+]


Analisia
Denok gaude katean

Urtarrilaren 29an, gaur egungo mundu berekoi honetan ohituta ez gauden zerbait gertatu zen Laudioko Guardian lantegiaren atarian. Zuzendaritzak hango labea itzaltzeko asmoa erakutsi zuen, eta horri aurre egiteko, langileek atea blokeatu zuten pankarten bidez. Baina ez zeuden... [+]


Espainiako Gobernuak atzera egin du Israelgo balen erosketan

Israelgo IMI Systems enpresarekin Espainiako Barne Ministerioak egindako bala erosketa bertan behera uztea agindu du Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko lehendakariak. PSOEren eta Sumar-en arteko gobernu koalizioan zegoen apurketa arriskua baretu du erabakiak.


‘Elgarrekin’ lelopean ospatuko dute aurtengo Herri Urrats maiatzaren 11n

Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko bestaren 42. edizioa iraganen da maiatzaren 11n Senperen.


Aurrekontu militarren handitzea salatzeko bizikleta martxa egingo dute Bilbon

Bilbotik abiatu eta Barakaldoko ITP Aero eta Getxoko Sener enpresen paretik pasako da bizikleta martxa, bi enpresa horiek "ekoizpen militarraz arduratzen direlako", antolatzaileen aburuz. Azken aldian ematen ari den armamentu gastuen hazkundea salatzeko protesta izango... [+]


Artzain Egun jendetsua, Ordizian

Aurten 1.500 ardi inguruk zeharkatu dute Kale Nagusia, bost artaldetan banatuta. Idiazabal Gaztaren denboraldi berriaren aurkezpen ofiziala egin da, udaletxean. Garena Jatetxeko Julen Bazek eta Peli Perez de Anuzitak moztu dute gazta.


MADDI OIHENART
“Kantuen ikastez hasi nintzen euskara ikasten”

1997an plazaratu zuen Maddi Oihenartek (Barkoxe, 1956) lehen diska, Lurralde zilarra, Mixel Arotze eta Mixel Etxekoparrekin batera. Txiki-txikia zenetik barrenean dituen paisaiak, isiltasunak eta soinuak partekatzen dizkigu kantuan ari denean. Kantatzean aurreko ahotsen... [+]


Eguneraketa berriak daude