Kilometroak 2003 Lazkaon egingo da urriaren 5ean

  • Urriaren 5ean Lazkaoko San Benito ikastolaren txanda da. Iaz Urretxu-Zumarragan elkartu ziren 125.000 pertsonak gogoan, dena prest izateko azken ukituak ematen ari dira lazkaotarrak.

2021eko uztailaren 19an

Kmk'03 Lzko. Honela adieraziko genuke telefono mugikorren mezu laburren bitartez Kilometroak 2003 Lazkaon egingo dela eta horixe da, hain zuzen ere, ikastolen festak logoa eta leloa sortzeko erabilitako grafia. Euskarak teknologia berrietan duen gabeziari erantzutea eta gaurkotasun kutsua ematea izan dira horretarako erabilitako irizpideak. Aurtengo festa herriko San Benito ikastola laguntzeko izango da. Berrogei urte betetzear, Lazkaokoa da Goierrin sortutako lehenengo ikastola. Urriaren 5ean egingo den festa honekin, helburu aunitz bateratu nahi ditu ikastolak, besteak beste, ikastolaren mugimendua eta bere proiektuak ezagutaraztea, euskara sustatu eta normalizazioan aurrerapausoak ematea, euskal kulturaren transmisioan laguntzea eta erdal hiztunak euskarara hurbiltzea. Ikastolari begira, beharrizan berriei erantzuna eman nahi zaie; besteak beste, azpiegitura egokitu eta berritu eta eskaintza zabaldu nahi da. Eraikuntza berri bat egiteko asmoa ere agertu du ikastolak.

Adin eta gustu guztiei zuzenduriko egitarau zabala eskainiko du aurtengo festak, hala nola, musika kontzertuak, antzerki emanaldiak, haurrei eskainiriko gunea eta jan eta edateko txokoak izango dira. Berrikuntza gisa, Goierriko ekonomiaren motorea erakusteko "Enpresen Parkea" antolatu da. Herriko plaza nagusian ikastolak duen eraikuntzako patioan kokatuko da parkea. Tokiko alor sozial, kultural eta ekonomikoak ezagutaraztea izango du helburu gune honek. Hala, herriko eta eskualdeko enpresa eta instituzioek euren produktu eta zerbitzuak erakusgai ipiniko dituzte.

Ekitaldi horiek giroturik ikastolan inplikazio handia izan duten lau lagun omenduko dira. Ikastolaren sorkuntzan funtsezkoak izan ziren hauek: Aitor Murua Mendiaraz (gurasoa), Jaxinto Fernandez Setien (abadea), Mari Ixabel Aldasoro eta Mari Karmen Eizagirre (irakasleak).

Lelo, logo eta kantu aurrerakoiak

"Euskrz 2zi ny dt" (Euskaraz bizi nahi dut) lemapean, teknologia berriak euskaraz erabili daitezkeela aldarrikatu nahi du ikastolen festak. Unai Iturriagaren lelo hori ardatz harturik Kilometroak 2003ko abestia egin dute Alaitz eta Maiderrek. Ikastolak Lazkaorekin zerikusia zuten musikari eta musika talde guztiei kantua egiteko proposamena luzatu zien. Azkenik, epaimahaiak segapotoak hizpide dituen Alaitz eta Maiderren kantua aukeratu zuen. Abesti ofizialarekin eta lehiaketara aurkezturiko abesti guztiekin CDa argitaratu dute.

www.kilometroak.org

Teknologia berrien erronkari jarraituz, Interneten ere egin diote txokoa Gipuzkoako ikastolen festari: www.kilometroak.org. Web gune honek ikastolari buruzko informazioa eta atzera begirakoa, alkatearen agurra, Kilometroak-en historia eta babesleen aipamena biltzen ditu, besteak beste. Urriaren 5ean gune bakoitzean izango diren ekitaldien berri ere ematen da bertan. Era berean aipatzen dira urtean zehar antolaturiko ekimenak, egunean bertan egingo den auto zozketaren inguruko informazioa eta arropa salmentari eskainiriko atala. Abestia irakurtzeko aukera ere eskaintzen du web guneak.

Segapotoen mezu sekretuak

Aurtengo Kilometroak-en leloa deigarria da: "Euskrz 2zi ny dt", (Euskaraz bizi nahi dut). Lelo hau euskara teknologia berrietan gehiago erabiltzeko deia da. Hain zuzen, horregatik, San Benito ikastolako Ikasleen Euskara Batzordeak pentsatu zuen interesgarria izan zitekeela liburuxka bat kaleratzea sakelako telefonoetako hizkera lantzeko. Asisko Urmenetak ARGIArekin argitaratutako «Mantxut» ezagutzen zuten, baita gaiaren inguruan Antton Olariagak «Berria»n argitaratutako Zakilixuten tirak. Bestalde, Kike Amonarrizek gazte hizkerari buruzko hitzaldia eman zuen San Benito ikastolan. Besteren artean, hiru hauek osatzen duten Zazpiak Batman taldeari eskaera egin ziotenean, beraz, berehalakoan jaso zuten baiezkoa eta horrela, «Segapotoen mezu sekretuak» liburuxka argitaratu dute.



Azkenak
Osakidetzan euskaldunak identifikatuta: arta euskaraz bermatzeko bidean pauso bat?

Ospitalizatuta dauden pazienteek eskumuturrekoan eramango dute “e” ikurra. Hala, osasun langileek badakite herritar horiek eskatu dutela euskaraz artatua izatea. Osakidetzak dio euskarazko komunikazioa errazteko beste tresna bat gehiago dela. Proiektu zabalago bateko... [+]


“Udalak onartu duen HAPOaren ondorioz, Kabia egoera ezegonkorrean dago”

Kabia gune okupatuaren 19. urteurrena ospatzeko jarduerak egingo dituzte gaurtik domekara bitartean, apirilaren 24tik 26ra. Bi hamarkada betetzear dagoen gune autogestionatu honek hainbat gorabehera izan ditu bere ibilbidean, eta, Udala bultzatzen ari den Hiria Antolatzeko Plan... [+]


Anestesia, Delirium Tremens, Zea Mays, Talco, Zetak eta Naxker Hatortxu Rockeko iragarpen berrien artean

24 talde berri iragarri ditu Hatortxu Rock elkartasun jaialdiak. 63 talde iragarri dituzte dagoeneko eta guztira, 100 talde izango dira jaialdiko bost eszenatokietan.


Izaki Gardenak
Kantuak euria atertu zuenekoa

Izaki Gardenak
Noiz: apirilaren 20an.
Non: Iruñeko Gazteluko Plazan.

-----------------------------------------------

Ordu erdia baino ez da falta Iruñeko Gazteluko Plazan kontzertua hasteko; baina erdi hutsik da oraindik, euria ari baitu. Porlanezkoa nahiz ez den,... [+]


Trumpek gelditzeko eskatu dio Putini, eta Errusiak dio bake akordiorako ia prest dagoela

Zelenskiri Ukrainako gerra amaitu behar duen bake akordioa "arriskuan" jartzea leporatu ostean, Putini egin dio errieta Trumpek bere sare sozial Truth Socialen. Sergei Lavrov Atzerri Ministroak adierazi du bake akordioa adosteko prest dagoela Errusia. Kievek jakinarazi... [+]


Eguneko zentro publiko baten beharra aldarrikatu dute Uribe Kostako herritarrek

Bizkaian eguneko zentro publikorik ez duen eskualde bakarra da. Elkarretaratzea eginen dute apirilaren 27an, 12:00etan, Sopelako (Bizkaia) Udaletxeko plazan.


2025-04-25 | Enbata
Herriek (ere) asko egin dezakete euskararen alde

2026ko hauteskundeei begira, zutabe bat ireki du Enbata-k. Plantan emanak izanen diren zerrenda abertzaleen hautagaiei ideia kutxa bat eskaini nahi die, beren programak Herriko Etxeen eskumeneko sail ezberdinetan eraikitzeko. Hilabete honetan, Herriko Etxeek euskararen alde egin... [+]


2025-04-25 | Aiaraldea
Baso Erresilentea proiektua martxan, mendietako jasangarritasunaren mesedetan

Urduñako 2022-2042 Onura Publikoko Mendia Antolatzeko Planaren parte da ekintza, eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailaren babesa eta Bizkaiko Foru Aldundiko Mendi Zerbitzuaren laguntza jaso du.


Frantziako lehen ministroaren alabak ere salatu du “bortizki jipoitu” zutela Betharramgo ikastetxean

Alain Esquerrek idatziriko Le silence de Bétharram (Betharramgo isiltasuna) liburuan eman du lekukotza Helene Perlantek, François Bayrouren alabak. 1980ko hamarkadan egon zen ikastetxe katolikoan ikasle eta berrogei urte luzeetan isilik atxiki ditu bertan jasandako... [+]


Analisia
Denok gaude katean

Urtarrilaren 29an, gaur egungo mundu berekoi honetan ohituta ez gauden zerbait gertatu zen Laudioko Guardian lantegiaren atarian. Zuzendaritzak hango labea itzaltzeko asmoa erakutsi zuen, eta horri aurre egiteko, langileek atea blokeatu zuten pankarten bidez. Baina ez zeuden... [+]


Espainiako Gobernuak atzera egin du Israelgo balen erosketan

Israelgo IMI Systems enpresarekin Espainiako Barne Ministerioak egindako bala erosketa bertan behera uztea agindu du Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko lehendakariak. PSOEren eta Sumar-en arteko gobernu koalizioan zegoen apurketa arriskua baretu du erabakiak.


‘Elgarrekin’ lelopean ospatuko dute aurtengo Herri Urrats maiatzaren 11n

Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko bestaren 42. edizioa iraganen da maiatzaren 11n Senperen.


Aurrekontu militarren handitzea salatzeko bizikleta martxa egingo dute Bilbon

Bilbotik abiatu eta Barakaldoko ITP Aero eta Getxoko Sener enpresen paretik pasako da bizikleta martxa, bi enpresa horiek "ekoizpen militarraz arduratzen direlako", antolatzaileen aburuz. Azken aldian ematen ari den armamentu gastuen hazkundea salatzeko protesta izango... [+]


Artzain Egun jendetsua, Ordizian

Aurten 1.500 ardi inguruk zeharkatu dute Kale Nagusia, bost artaldetan banatuta. Idiazabal Gaztaren denboraldi berriaren aurkezpen ofiziala egin da, udaletxean. Garena Jatetxeko Julen Bazek eta Peli Perez de Anuzitak moztu dute gazta.


MADDI OIHENART
“Kantuen ikastez hasi nintzen euskara ikasten”

1997an plazaratu zuen Maddi Oihenartek (Barkoxe, 1956) lehen diska, Lurralde zilarra, Mixel Arotze eta Mixel Etxekoparrekin batera. Txiki-txikia zenetik barrenean dituen paisaiak, isiltasunak eta soinuak partekatzen dizkigu kantuan ari denean. Kantatzean aurreko ahotsen... [+]


Eguneraketa berriak daude