Enrike Letona, bizitza osoko espetxe zigorraren arriskupean


2021eko uztailaren 19an
Enrike Letona preso arrasatearra iragan uztailaren 31n espetxeratu zuen Ertzaintzak, Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz, etxetik hurbil korrika egitera abiatu zenean. Atxiloketak Euskal Herrian behin eta berriz ematen direnean, atxiloketa bera oharkabean pasatuko zen ia, Enrike Letona 42 urteko arrasatearrak aurretik 16 urte espetxean pasatu ez balitu izan. 1987ko urrian atxilotu zuten Bildozen, Zuberoan, eta beste dozenaka errefuxiatu bezala Frantziatik egotzi eta Espainiaratu zuten.

Espetxeratu zuten eta, Auzitegi Nazionalean zenbait auzi zituenez, epaiketa andana izan zituen. Ondorioa: 30 urteko espetxe zigorra, garai hartako kode penalak hortik gorako espetxe zigorra galerazten zuen eta. Epaiketa guztiak 1979 eta 1983 arteko delituengatik izan ziren. Espetxe desberdinetan bete izan du bere zigorra, baina urte gehienak, 13 bat, Murtzian iragan ditu.

Aurtengo maiatzaren 16an atera zen espetxetik, 30 urteko espetxe zigorra beteta, baina epaitu gabeko 1988ko sumario batekin airean. 1981ean guardia zibil baten aurka izandako atentatua biltzen du sumarioak. Auzitegi Nazionalak ia 16 urte izan ditu Letona auzi honeNgatik epaitzeko, kartzelan izan den denbora osoa. Auzi hau, halaber, birritan itxi da fiskaltzaren eskariz (1990ean eta 1995ean) eta froga eza argudiaturik. «Hainbeste urte ondoren, aske utzi eta bi hilabete eta erdira etorri da espetxe agindua -dio Agustin Letona bere anaiak-. Mendeku kiratsa ikaragarria da kasu honetan, aske geratu eta bi hilabete eta erdira agindu da berriz ere espetxeratzea. Horrez gain, agerikoa da etorkizunerako espetxe zigorra osorik beteta ateratzen diren beste preso batzuentzat froga gisa erabili nahi dela kasu hau». Enrike Letonak berak duela gutxi zenbait komunikabidetan argitaratutako gutun batean airean uzten zuen honako galdera: «Espetxetik zigorra oso-osorik beteta ateratzen garenoi zein irtenbide uzten digute». ARGIAk jakin izan duenez, kasu honek datozen hilabete eta urteetan espetxe zigorra beteta kaleratuko diren preso askorengan ere argi gorria piztu du; garai batean ez ziren preso batek zituen auzi guztiak epaitzen eta orain gerta liteke, politikoki hala komeni delako, duela 8, 10 edo 20 urteko sumarioengatik berriz espetxeratzea.

Nola ulertu sortzen den egoera? Agustin, Enrikeren anaiak dioskunez, kontsulta juridiko desberdinak egin dituzte «ikusmolde desberdineko juristekin» eta orain arteko halako kasu berdinik ez da ezagutzen. Familiaren esanetan, ustez Enrikek partehartutako gertaerak 81ekoak dira eta, beraz, 1979 eta 1983ko beste delituekin batera epaitu beharko lirateke, juridikoki ‘auzi berfunditua’ deitzen den figura erabiliz. Delituak garai berekoak direnean eta haien arteko antzekotasuna dagoenean, epaiketen ondorioz dauden zigorrak biltzen dira eta, lehengo kodean, inongo kasutan ezin zen 30 urtetik gorakoa izan. Familiaren esanetan, beraz, ez du zentzurik beren senitartekoa espetxean egotea, zigortuta aterako balitz ere, zigorrak jadanik beteta dituen 30 urte horiekin bat egingo lukeelako eta kalean utzi beharko luketelako. «Bai behintzat, zigor eta auzien bat egiteaz dagoen jurisprudentzia ugariaren ildotik», azpimarratzen du Agustinek. Familiak duen beldurra, aldiz, agerikoa da. «Legeak gauza asko esan dezake, baina ikusten dugu zer gertatzen den egunerokoan eta, jakina, beldur gara Enrikeri bizitza osoko espetxe zigorra ezartzeko egiten ari den saio honekin».


Azkenak
Immigrazioa eta sindikatuak, eskubide unibertsalak ala porrot kolektiboa

Gabezia guztiekin ere, sindikatuek gizateriaren alde inoiz egon den beste edozein giza erakundek baino gehiago egin dute. Duintasunari, zintzotasunari, hezkuntzari, ongizate kolektiboari eta giza garapenari beste edozein pertsona-elkartek baino gehiago lagundu... [+]


Harri-jasotzea
Harri eskolek emandako bultzada

Harri-jasotzearen gorakada nabaritu da azken urteetan, batez ere emakumeen artean. Gazteek harri eskoletan ikasten dute kirolean esperientzia dutenengandik. Crossfit-a, sare sozialak eta telebista faktore garrantzitsuak izan dira kirolaren piztualdian, harri eskolekin batera... [+]


Kanboko Marieneko lurrak irauli dituzte ELB, Lurzaindia eta Ostia sareak

Maiatzaren 17an bertaratu eta barazkiak landatzeko hitzordua jarri diete herritarrei. Karia horretara egun osoko egitaraua osatu dute, Marieneako lurrak laborantzarako atxikiak izatearen alde.


Itzalaldiaren biharamunean, Espainiako Gobernuaren eta Red Eléctrica de Españaren arteko tirabirak dira nagusi

Pedro Sánchezek hornitzaile pribatuei eta Red Eléctrica de Españari egotzi die itzalaldiaren inguruko informazio gutxi eskaintzea, baina azken honek jakinarazi du "gutxi gorabehera" aurkitu dutela Iberiar penintsula osoko argindarra joatearen arrazoia... [+]


Homo erectusek hitz egiten zekiten?

Rudolf Botha hizkuntzalari hegoafrikarrak hipotesi bat bota berri du Homo erectus-i buruz: espezieak ahozko komunikazio moduren bat garatu zuen duela milioi bat urte baino gehiago. Homo sapiens-a da, dakigunez, hitz egiteko gai den espezie bakarra eta, beraz, hortik... [+]


Iraultza, iraultza baino lehen

Böblingen, Germaniako Erromatar Inperio Santua, 1525eko maiatzaren 12a. Georg Truchsess von Waldburgek Wurtembergeko nekazari matxinatuak mendean hartu zituen. Handik hiru egunera, maiatzaren 15ean Filipe Hessekoak eta Saxoniako dukeak bat egin zuten errebelde turingiarrak... [+]


2025-04-30 | Jon Torner Zabala
Aramu + AimarZ
Bizirik bada, musikaren berotasunagatik da

Aramu + AimarZ
Noiz: apirilaren 26an.
Non: Zumarragako Zelai-Arizti frontoi irekian.

---------------------------------------------------------

Udalaren webguneak dio: "Bide Bizia marka turistikoa eta izen bereko jaialdia Zumarragaren arima munduari erakusteko,... [+]


Gorputz hotsak
“Oso literala naizenez, marrazten dudana ulertzea gustatzen zait”

Irudimentsua eta umoretsua da, eta marraztea bere pasioa da. Oihan Iriarte Eletxigerrak (Bilbo, 2001) Autismoa eta biok (Txalaparta, 2025) liburu ilustratua sortu du autismoa ikusarazteko. Bere bizipenetatik abiatutako liburua da. Arte figuratiboaz baliatu da batez ere:... [+]


2025-04-30 | OlatuKoop sarea
Maiatzaren Lehenerako proposamen bat: lan desiragarriak eta burujabeak denontzat

Maiatzaren Lehenaren kari, bere gogoeta partekatu nahi izan du Olatukoop Ekonomia Sozial Eraldatzailea sustatzeko sareak. Langileen egunari lotuta, lanaren izaeraren eta zentzuaren inguruko gogoeta egin dute, lan burujabe eta desiragarriak denontzako garatzeak gure bizitzak eta... [+]


2025-04-30 | Estitxu Eizagirre
Zer dezake udal batek makroberriztagarrien aurrean?

Bizitza ez-berriztagarriak filma ikusentzun zuten atzo 70 inguru lagunek Villabonan. Francisco Vaquero egilea bertan izan zen eta emanaldiaren ostean hitza hartu zuten herritarrek, kargu publiko batek eta egileak berak. Hainbat gai eta ikuspegi anitzak agertu ziren, baina... [+]


2025-04-30 | Sonia González
Zaurgarritasunaren tranpa

Zenbait urtetatik hona sarri entzuten dugun kontzeptua da zaurgarritasuna. Gaur gaurkoz, diskurtso politikoetan pertsona zaurgarriez aritzea ohikoa da. Seguru nago nik ere inoiz erabili dudala berba hori Bizilan.eus webgunean, eskubide laboralak eta prestazio sozialak azaltzeko... [+]


Eguneraketa berriak daude